2. Antza denez, Villabonaren sorburua Amasa izan zen.
Izan ere, gaur egun bertako auzoa den arren,
Villabona baino lehenagokoa da.
AURKIBIDEA
1- UDALETXEA
2- AMASAKO ELIZA
3- VILLABONAKO ELIZA
4- ERREBOTEA
5- POLIKIROLDEGIA
6- TREN GELTOKIA
7- OSASUN ETXEA
8- LIBURUTEGIA
4. • Udaletxea XIX. mendekoa da. Herriaren
erdialdean dago, hiru solairu ditu eta
aurrealdearen erdi-erdian, hirugarren
solairuaren parean, hiribilduko harrizko
armarri barrokoa dago.
• Honen aurretik zegoena 1812an erre
zuten, Independentzia Gerran soldadu
frantsesen kuartela izan zelako.
6. • Amasan San Martin parrokia eliza dugu,
XVI. eta XVIII. mendeen artean
eraikitakoa da. Aretoko oinplanoa du eta
erretaula nagusia J.I. tolosarrak egin zuen.
• Honen ondoan, Gurutze Santuaren ermita
dago, inguruko lehendabiziko parrokia
izan omen zen.
8. • Villabonako eliza XX.mendean eraiki zen,
gurutze latindarreko oinplanoa du eta bere
izena Jesusen Bihotza da. Lehen, honen
lekuan, XX.mendeko ermita bat zegoen,
Pietateko Andre Maria izenekoa.
10. • Kirolean, nabarmentzekoa da “Errebote”ko
plaza. Herriaren erdialdean dago, bertan
pilota joko berezia jolasten da eta
Zubietarekin batera, Gipuzkoako herri
bakarrak dira kirol modalidade hau
jolasten dena.
12. • Herriaren erdialdean dago, kale Berrian.
• 1998.urtean eraiki zen eta “Olaederra”
Kiroldegia izena du. Bertan hainbat kirol
egiteko aukera dago: igeriketa, aerobic,
judo, eskubaloia, tenis,…
• Ordutegia goizeko 8:00etatik gaueko
22:00etara da eta bazkideak direnak
txartela erabiltzen dute sartzeko.
• Eraikinak lau pisu ditu eta instalazioak lau
pisu hoietan banatuta daude.
14. • 1858.urtean hasi ziren eraikitzen eta 1882.ean
inauguratu zen, makina bat iskanbila ibili ondoren.
• Elbarrena auzoan kokatuta dago, naiz eta Zikurkilen
egon, Villabona-Zizurkil deitzea Madridetik proposatu
zuten eta bi udaletxetan onartu zen. Dena dela,
Zizurkilgo udalak ez zuen sosik jarri, gastuak hirutan
banatu ziren: erdia, “La Salvadora” empresak ordaindu
zuen, laurdena, Villabonako udalak eta azken laurdena
igeltsu fabrikako nagusia zen Pedro Lizarragak.
• Bertatik pasatzen zen trenari “Norteko trena” deitzen
zioten, eta garai batean, almazen haundi bat zegoen,
Oria papelerako egurra gordetzeko.
16. • Erniobea kalean dago, Txermin auzoan. Orain
dela 25 urte eraiki zuten eta “Erniobea” izena du.
• Txikia da, 3 solairu ditu: behean administrazioa
eta erizaintza kokatzen dira, 1.solairuan
medikuntza orokorra eta 2.ean pediatrak,
ginekologoa eta amagina daude.
• Goizeko 8:00etatik arratsaldeko 17:00ak arte
irekita dago eta gaixorik gaudenean, analisiak
egin behar ditugunean,…erabiltzen dugu.
18. • Errebote plazan kokatuta dago, hain zuzen,
udaletxean.
• Ordutegia astelehenetik ostiralera goizeko
10:00etatik 13:00ak arte eta arratsaldean
16:00etatik 20:00ak arte da.
• Bertan ekintza desberdinak egin ditzakegu,
adibidez: ipuinak irakurri, interneten ibili, etxeko
lanak egin, bideoak ikusi, informazioa aurkitu,…
baina liburuak edo bideoak etxera eraman nahi
baditugu txartela behar da. 1986.urtean eraiki
zen eta jende askok erabiltzen du.