1. Ibaira txangoa! Deskribapena: Aztertu genuen lekua, ez zen zuhaitzez betekoa, baina landaredi anitza zeukan. Zikinkeriaz betetako ibaia zen eta era askotako onjektuak aurkitu genituen; bizikletak, kafe-makina bat, botilak, latak, plastikoak, etab... Ibaia araztegi baten ondoan zegoen eta horrek uraren garbitasuna handitu zuen. Ura ez zegoen oso kutsatuta. Nahiz eta eremua lokatzez beteta egon, harriak bazeuden eta horiek ura hartzeko erraztasuna eman ziguten. Ibia ez zegoen leku natural baten inguruan, herri handi baten inguruan baizik. Animaliak ez ziren oso anitzak, baina zizareak eta itsas-pulgak aurkitu genituen. Kokapena: Galindo Bizkaiko ibaia da. Adar bi ditu: alde batetik Castaños ibaia (Sasiburuko mendilerroaren Eretzatik datorrena) eta bestetik Ballonti (Serantesetik datorrena), urak Nerbioi ibaira isurtzen dituena. Adar biak kontuan hartuta, luzera guztia 15 km izango litzateke, baina Galindo izena bien lotunetatik aurrera duenez 1,5 km luzera besterik ez ditu. Galindo ibaiak Sestao eta Barakaldo arteko mugan du ahoa, Nerbioi ibaian.