1. AZAROA
BIGARREN ASTEA
ASTELEHENA
AITAREN EGIN
Azaroaren sartuta gaude eta laster Calasanz eguna ospatuko dugu. Beraz datozen
asteetan zehar eskolapio munduan murgilduko gara. Calasanz eta Jesus barkamena
eskatzen erakutsi ziguten.
ITUN BERRIA
«Jauna, senide batek bidegabekeriaren bat egiten badit, zenbat aldiz barkatu behar
diot? Zazpi aldiz?” Jesusek erantzun zion: “Zazpi aldiz ez, zazpi milatan zazpi aldiz» (Mt
18, 21-22)
KOMENTATZEKO
Nola sentitu zara barkamena eskatzen dizudanean? Eta ematen dizudanean?
OTOITZA
Ausart zaitez barkatzen eta gorrotoa eta egoismoa baztertzen.
Inork iraintzen bazaitu,… ez haserretu, ez beste alde batera begiratu… onartu irain hori
bestearen txikitasunaren edo pobretasunaren parte gisa.
Pertsona zentzudunak ez dio inori helburu konkretu batez min ematen.
Ausart zaitez barkatzen; ez da erraza, baina badakit posiblea dela.
Barkatzeko, zure bihotza ireki behar duzu, zure bihotzaren barru-barrua ukitu eta zure
sentimenduei begiratu, pausoa ematen lagunduko dizuten maitasun-notak bilatzeko.
Ez zalantzarik izan; barkamenak distantziak laburtu eta pertsonak hurbiltzen ditu.
Ausart zaitez barkatzen.
GURE AITA
4. ASTEAZKENA
AITAREN EGIN
IPUINA
BESTEAK ONDO ZAINDU: AGURTU
«Izan zaitezte elkarrentzat on eta bihozbera» (Ef 4,32)
Asteon ikusiko dugu eguneroko keinu askoz besteak zoriontsuago egiten ditugula. Gaur
agurrari erreparatuko diogu. Entzun adi-adi.
Norvegia, okela paketatzeko instalazioa. Langile bat, lanaldia bukatu ondoren,
hozkailuetako batera joan zen zerbait ikuskatzera. Atea itxi egin zen, segurtagailu eta
guzti, eta gizona barruan geratu zen, irten ezinik. Atea jo zuen, gogor, eta oihuka hasi
zen, baina inork ez zion entzuten. Langile gehienak etxera joanak ziren eta, atea lodi-
lodia zenez, inork entzutea ia ezinezkoa zen.
Bost ordu egin zituen hozkailuan. Hiltzeko zorian egon zen.
Baina halako batean, atea ireki eta zinpeko jagolea sartu zen. Langilea hozkailutik atera
zuen. Gero, atea zergatik zabaldu zuen galdetu zioten, hori ez baitzen bere lan-errutinan
sartzen. Jagoleak zera erantzun zuen: “35 urte daramatzat enpresa honetan; ehunka
langile sartzen dira egunean instalazio honetara, baina gizon honek bakarrik agurtzen
nau goizero eta berak bakarrik esaten dit adio arratsaldero. Gainerako langileek ikusiko
ez banindute bezala tratatzen naute.
Gaur “egun on” esan dit sartzean, baina ez dut “bihar arte” entzun arratsaldean. Agur-
hitz horiek egunero espero ditut, zain egoten naiz noiz entzungo. Hortaz, adiorik esan ez
didanez, banekien berton, eraikinean, zegoela; bilatu.. eta aurkitu egin dut”.
Agur atsegin batek beste pertsona bati eguna alai diezaioke, hobeto sentiarazi dezake…
eta gainera DOAN da.
Jainkoari besteen bizitzak alaitzen, hobetzen,… lagun diezagun eskatuko diogu.
GURE AITA
AITAREN EGIN
5. OSTEGUNA
AITAREN EGIN
BIDEO (eskerrak emateko)
https://www.youtube.com/watch?v=4k496elURlo
KOMENTATZEKO
Eta zu? Zergatik emango dizkiozu eskerrak Jaungoikoari?
GURE AITA
IRUZKINAK:________________________________________________________________________________
__________________________________________________________________________________________
__________________________________________________________________________________________
6. OSTIRALA
AITAREN EGIN
https://soundcloud.com/ainhoa-arroyo/alai-gaitezen-denok
KALASANZ, KALASANZ
Alai gaitezen denok, utzi etsipenak,
Kalasanz jai-eguna ospatzera goaz, elkar ditzagun pozik gaur gure bihotza
ahots batez kantatuz, anaiok bezela.
Erakutsi diguzu zer den maitasuna,
zerbitzari xumea besteen aurrean,
zabaldurik eskuak, guztien laguna,
behartsuen aldeko fedeaz betea.
Kalasanz, Kalasanz, gure zaindaria
Pakea eta poza gure bihotzean (bi)
AITAREN EGIN
IRUZKINAK:________________________________________________________________________________
__________________________________________________________________________________________
__________________________________________________________________________________________