2. Kaixo aiton amonak!!! Dagoeneko ekin diot nire Ingalaterrako egonaldiari. Smith.arren etxea Londoneko erdigunean bertan kokatua dago, Tamesis ibaiaren ertzean eta Big Ben dorre ospetsuaren parean. Familia benetan jatorra da, pare bat seme dituzte, Jhon eta Jack, biak ere ni bezala nerabeak eta heurekin ere oso ondo konpontzen naiz. Hasierako urduritasunak desagertuz doaz, gero eta lasaiago nago, baina gurasoek oparitutako tramankuluak asko laguntzen dit. Dakizuen bezala familiak azken orduko ezbehar baten ondorioz Heathrow.eko airoportuan bakar bakarrik utzi ninduen, trenean sartu eta etxetik 5enbat kaletara geratu nintzen. Baina gurasoen oparia atera eta kitto arazoak, ordu erdiren bueltan etxeko sarrerako atearen parean nengoen “tabletak” emandako aginduei jarraituz. Aitona zure kotxeko “señora” bezala da, zuk nora joan nahi hara ematen zaitu. Ingelerako eskolara ere bere aginduei jarraituz iritsi nintzen, 15minututara besterik ez baitago. e.a.
3. Ingelerako irakasleak errealitatea areagotuari buruzko lan bat prestatu eta gelan aurkezteko esan digu. Nik gaia zuei azaldu nahi dizuet, errealitate areagotua eta hirugarren adina uztartu nahi baititut. Aurrez aipatu moduan errealitate areagotuko aplikazioarekin Smith.arren etxera eta ingelerako eskolara iritsi nintzen. Bestalde, amona etxera itzultzen naizenean Londoneko historiari buruz ikasten ari naizen guztia kontatuko dizut. Irakasle ona baina hobea topatu baitut. Dagoeneko bisitatu ditut Westminsterreko eta Kensingtoneko gaztelua eta Big Ben erlojua eta tabletak salatu didanez gizon-emakume guztien ondare dira. Aitona, Stamford Bridgen ere izan naiz eta salatariak kontatu dit honako titulu hauek irabazi dituela: Europako kopa(2008), Premier League(4), FA Cup(6)… Londoneko aberatsen taldea dela esan daiteke. e.a.
4. Ah. Orain bi egun nire tramankuluarekin interneten nabigatzen ari nintzela gure hiriko kontuak jakin nahian “Juevintxo” izeneko artikulu bat topatu nuen. Iruñeako hainbat tabernek atera berri duten eskaintza berezi bat da. 2euroren truke pintxoa eta ardo kopatxo bat izan ditzazkezue. Segapoto berezia behar da horri buruzko informazio zehatza jasotzeko, baina berak esango dizue zein den tabernen zerrenda, nola irits zaitezketen bertara, bertan aurki ditzazkezuen pintxoen zerrenda,... Parea zaindu. Hemendik gutxira izango duzue nire berri. Besarkada pottolo bat. Iñigo e.a.