2. MARIO CASAS (AITOR) Mario Casasek Aitor Carrascoren papera egiten du. San Antonioko komisaldegian lan egiten duenetako bat da. Bertakoekin batera hainbat gorabehera izaten ditu bertan.
3. PACO TOUS (PACO) Paco Tousek Pacoren papera egiten du. Protagonista garrantzitsuenetakoa da. Bere alaba eta emaztea galdu eta arrebarekin egiten du lan orain.
4. PEPÓN NIETO (MARIANO) Pepón Nietok Marianoren papera egiten du. Paco eta Aitorrekin batera ikaragarrizko operazio polizialak egiten dituzte.
5. CARLOS SANTOS (POVEDILLA) Carlos Santosek Povedillaren papera egiten du. Komisaldegiko polizia barregarrienetakoa da.
6. FEDERICO CELADA (CURTIS) Federico Celadak Curtisen papera egiten du. Arazo asko izaten dituen polizia da hau. Gauza guztiei aurre egiteko prest dago, ez du inoiz atzera egiten.
7. NEUS SANZ (RITA) Neus Sanzek Ritaren papera egiten du. Emakume sentikorra da. Bere senarra Povedilla da eta alaba bat daukate. Nahiz eta orain beraien artekoa amaitu den elkarrekin lan egiten dute.
8. LAURA SANCHEZ (PEPA) Laura Sanchezek Peparen papera egiten du. Emakumea hau lesbiana da. Gizon garrantzitsu bat hil du eta horregatik CNI bere atzetik dabil. Emakume honek ez du ezerren beldurrik eta zerbait arriskutsua egin behar bada beti prest dago boluntario aurkezteko.
9. PATRICIA MONTERO Patricia Monterok Lisen papera egiten du. Bere ama (Reyes) eta bera mutil berdinaz maitemintzen dira eta arazo ugari izaten dituzte baina pixkanaka – pixkanaka moldatzen juaten dira.
10. MARCOS GARCIA Marcos Garciak Daniren papera egiten du. Mutil gogor eta ausarta da. Bere lankideekin batera ikaragarrizko kapitulu interesgarriak egiten dituzte.
11. ÁLEX HERNÁNDEZ Álex Hernándezek Goyoren papera egiten du. Mutil sentikor eta alaia. Bere lankide Amayaz maiteminduta dago baina neskak beste bat maite du.
12. ÁNGELA CREMONTE Ángela Cremontek Amayaren papera egiten du. Neska bitxia da eta Blakmanetaz maitemindu da, gizon bitxia hau ere.
13. BENJAMÍN VICUÑA Benjamín Vicuñaak Dekerren papera egiten du. Komisaldegiko forensea da. Bere lanean hoberena da eta kasu intersgarri bat aurkitzen duenean bertan murgiltzen da.
14. GREGORIA TOLEDO Gregoria Toledok Inpectora Reyesen papera egiten du. Bere alaba Lisekin batera lan egiten du eta mutil berdinaz maitemintzen dira. Nahiz eta kanpotik emakume gogorra eta zorrotza dela iruditu ez da horrelakoa.