SlideShare a Scribd company logo
1 of 2
GOOGLE, iceberg bat da.

 Igor Calzada
 Soziologo, Associate Researcher University of Nevada (USA) eta Proiektu Zuzendaria
 MU/Eteo-Mik.
 http://www.igorcalzada.com



Erreparatu al diozue zuen buruei inoiz, zer dagoen Google bilatzailearen laukizuzen horren
barruan? Konturatzen al zarete jadanik, Google leiho txiki hori, hamaika hizkuntzatan, miloika
pertsonen egunerokotasunaren galderen ezinbesteko erantzule bihurtu dugula guztion artean?
Zer dago beraz, izen arraro eta ahoskaezin horren barrunbeetan? Nola eraikitzen da hezurdura
guzti hori barrutik? Nola erlazionatzen da informazio guzti hori mundu mailako gizarte
egunerokotasunarekin? Zeinek kontrolatzen du? (Zeinek kontrolatzen gaitu, gu? …!...)
Duela egun batzuk, Silicon Valley-ko Palo Alto-n izan nintzen, lorratz hauen atzetik. Eta baita
ikusi ere barru barrutik, Google (http://www.igorcalzada.com/google). Tripak eta barrunbe
guztien zertzeladak banan bana. Zoritxarrez, honakoa esan beharra dut aurretiaz: Berauek ezin
ditudala argitara eman, konfidentzialtasun kontsigna medio. Beraz, Google-n egon naiz bai, eta
baita mutu egotearen promesa ere egin, bestalde.
Edozein modutan ere, argi dagoena zera da: Gure munduan bizi eta berau ulertzeko,
ezinbesteko erreferentzia bihurtu zaigula, dela eta izango dela, Google. Eta are gehiago, bizi izan
ditugun hauteskunde garrantzitsu hauen ostean (http://www.igorcalzada.com/mr-obama), web
2.0 aparataje guztiak hartu duen pisuak ere: Facebook, Twitter, Myspace, You Tube, …. Hauek
izango dira ezbairik gabe, gure etorkizuna eraikitzeko izango ditugun herramintak. Gure gizarte
honek, agian oso modu sutilean eta ia konturatu gabe, ziberespazio eta miloika gizarte sare
interkonektatuen sistema konplexu baten tankera jadanik hartu duenean:
Baliteke San Francisco-tik abiatzen ditudan hausnarketa hauek, gure Euskal Herrian kokatu eta
bere testuinguru jakinera egokitzea beharrezkoa izatea. Gizarte-sarearen eredu honen ondorio
aurreikusiezinek, gure bilakaeran, ez gaitzaten ur-korronte erradoi edota uholde baten moduan
herrestan eraman. Laburbilduz, errealitate berri honen aurrean, oraindik bi jarrera dira
identifikagarriak gure biztanleen artean, muturreko bi talde osatuz: a) Eszeptikoak “Hau ez dator
bat nerekin” eta b) Snob-ak (freaky, nerd, geek,…) “Guztiak balio du, teknologiaren izenean”.
Ez bata eta ez bestea. Tamalez, eszeptikoak ez dira ohartzen giza-garapen eta berrikuntzarako
karga bihurtzen direla jarrera horrekin. Pertsonak ez dute errurik, arazoa egituretan dago. Eta
hori gure herriaren benetako “gaitza” da, zinez. Berrikuntza edozeinek egin lezake egun. Baina
gure egiturak ez daude prest horretarako. Bada, onartzen al ditugu ideia eta pertsona
ezberdinak? Eta baloratzen al ditugu, beharko genituzkeen moduan? (!). Eta bigarrenak, snob-
ak, ez dira ohartzen, gizarte sare eredu honetan, oraindik gizarte kontraesan gainditugabeak
badirela; nahiz eta, sarean funtzionatu ahal izateko gizarte eskuduntzako teknologiak eduki jada
gure eskura. Sakonean esan nahi dudana zera da: Gizarte sarea (eta eratorriak diren web 2.0
“tresneria” guztiak), ukaezineko ebidentzia eta errealitatea da egun. Hartara, herri moduan
ahalik eta azkarren, olatu honetara igo behar dugunaren uste irmoa dut. Beste kontu bat da,
oraindik ere, giza-aurpegia jartzea falta zaiola gai askotan eredu honi. Teknologiak ez ditu
gizarte kontraesan eta tentsioak konponduko, baina lagun lezake eta asko gainera. Beti ere,
gizarte sare logika ezagutu eta erabiltzen hasten bagara jakina. Horregatik, nere ikuspuntutik bi
neurri sustatu beharko genituzkeela iruditzen zait: Bata, %100ean inplikatu gizarteko biztanleria
guztia, gizarte-sarearen logika honetan partehar dezan. Zatiketa digitala ahalik eta lasterren
ekidin ahal izateko, gizarte-kohesio eta aukera berdinen eredu batera lerratuz. Biga, begirada
kritikoarekin so egin egituraketa eta gizarte sare ekoizpen guzti honi. Ez baitakigu zer dagoen
gizarte-egituraketa honen atzean…Eta barka iezadazue, baina... zeinek kontrolatzen ditu
gizarte-sare hauek? Zertarako?
Wired aldizkarian, aipatzen zen moduan, web 2.0.ren errealitate berri hau iraultza bat izaten ari
da: Plataforma estatikoak ziren e-posta eta webguneen espazio digitalaren artean, pertsonen
arteko lotura eta erlazioak deskubritu ditugun arte. Orduantxe etorri da “gizarte-sare
aztoramendu digital” guztia. Laburbilduz, bi berri ditugu emateko. Bata, txarra: Denak ez du
balio. Bestea, ona: Guk eraiki ditzakegula espazio hauek. Gizarte-sare zabal eta handiekin
erkaturiko, gizarte-sare mikro (auto)kudeatuetan dago etorkizuna. Eta horretaz ez dut duda
izpirik.
Baina, berriro diot: Zer da beraz Google (!?)
Laburbilduz: Google, iceberg bat da, azken batean.
Eta zergatik diodan honako hau hainbeste ziurtasunarekin? Ba dakizuenez, iceberg-en %20a
bakarrik ikusten dugulako urgainean. Gainontzeko %80a, ezkutuan egoten da, urazpian. Baina
iceberg-a ez da egitura geldo edo pasiboa. Kanpo behatzaile soil baten begietarako,
begibistakoak ez diren etengabeko mugimendu dinamikoak gertatzen dira hor, iceberg-aren
azpian.
Ene iduriko, aurrerantzean oso kontziente izan behar dugu, Google egituratzen diharduela gure
egunerokotasuna. Adi beraz, iceberg-aren mugimendu hautemanezin baina baldintzagarriei. So
egin urazalean agertzen den orori. Gure mundu hau esplikatzeko, urazpian gauza anitz ari baitira
gertatzen, gure begietatik at, uneoro.
Iceberg-a milimetro bat mugitzen ari da, guk klik egiten dugun bakoitzean.
Itxi begiak eta... entzun...

Igor Calzada
Silicon Valley, Palo Alto, California (USA). 2008ko Azaroaren 27a.

More Related Content

Similar to Google Berria Artikulua 2goa Azaroak 2008

Socia Networks Gizarte Sareak Igor Calzada Berria Elkarrizketa Eider Goenaga ...
Socia Networks Gizarte Sareak Igor Calzada Berria Elkarrizketa Eider Goenaga ...Socia Networks Gizarte Sareak Igor Calzada Berria Elkarrizketa Eider Goenaga ...
Socia Networks Gizarte Sareak Igor Calzada Berria Elkarrizketa Eider Goenaga ...Dr Igor Calzada, MBA, FeRSA
 
Hizpide76_Sen onez interneteko itsasoetan
Hizpide76_Sen onez interneteko itsasoetanHizpide76_Sen onez interneteko itsasoetan
Hizpide76_Sen onez interneteko itsasoetanIñaki Murua
 
Web 2.0 ikuspuntu sozialetik
Web 2.0 ikuspuntu sozialetikWeb 2.0 ikuspuntu sozialetik
Web 2.0 ikuspuntu sozialetikteketen
 
Software librea hezkuntzan
Software librea hezkuntzanSoftware librea hezkuntzan
Software librea hezkuntzanJosu Orbe
 
Nola kudeatu gure enpresaren nortasun digitala
Nola kudeatu gure enpresaren nortasun digitalaNola kudeatu gure enpresaren nortasun digitala
Nola kudeatu gure enpresaren nortasun digitalaLorena Fernández
 
Ikt-ak hezkuntza aireberritzeko aitzakia
Ikt-ak hezkuntza aireberritzeko aitzakiaIkt-ak hezkuntza aireberritzeko aitzakia
Ikt-ak hezkuntza aireberritzeko aitzakiaepalomino001
 
#HONDARTZAN_08 - Komunitatea-Baliabideak-Gobernantza (txostena)
#HONDARTZAN_08 - Komunitatea-Baliabideak-Gobernantza (txostena)#HONDARTZAN_08 - Komunitatea-Baliabideak-Gobernantza (txostena)
#HONDARTZAN_08 - Komunitatea-Baliabideak-Gobernantza (txostena)ColaBoraBora
 
Glogster eta prezi aplikazioak
Glogster eta prezi aplikazioakGlogster eta prezi aplikazioak
Glogster eta prezi aplikazioakNoemí Arriaga
 
Nerabeak eta sare sozialak
Nerabeak eta sare sozialakNerabeak eta sare sozialak
Nerabeak eta sare sozialakGaztelekua
 
Internet of Things, Getxoblog 2014 1
Internet of Things, Getxoblog 2014 1Internet of Things, Getxoblog 2014 1
Internet of Things, Getxoblog 2014 1Gorka J Palacio Arko
 
Egon line. Teknologia berrien arloko hezkuntza lantzeko gida pedagogikoa
Egon line. Teknologia berrien arloko hezkuntza lantzeko gida pedagogikoaEgon line. Teknologia berrien arloko hezkuntza lantzeko gida pedagogikoa
Egon line. Teknologia berrien arloko hezkuntza lantzeko gida pedagogikoaIrekia - EJGV
 

Similar to Google Berria Artikulua 2goa Azaroak 2008 (14)

Socia Networks Gizarte Sareak Igor Calzada Berria Elkarrizketa Eider Goenaga ...
Socia Networks Gizarte Sareak Igor Calzada Berria Elkarrizketa Eider Goenaga ...Socia Networks Gizarte Sareak Igor Calzada Berria Elkarrizketa Eider Goenaga ...
Socia Networks Gizarte Sareak Igor Calzada Berria Elkarrizketa Eider Goenaga ...
 
Hizpide76_Sen onez interneteko itsasoetan
Hizpide76_Sen onez interneteko itsasoetanHizpide76_Sen onez interneteko itsasoetan
Hizpide76_Sen onez interneteko itsasoetan
 
Web 2.0 ikuspuntu sozialetik
Web 2.0 ikuspuntu sozialetikWeb 2.0 ikuspuntu sozialetik
Web 2.0 ikuspuntu sozialetik
 
Software librea hezkuntzan
Software librea hezkuntzanSoftware librea hezkuntzan
Software librea hezkuntzan
 
Ideas fuerza de las entrevistas - Euskera
Ideas fuerza de las entrevistas - EuskeraIdeas fuerza de las entrevistas - Euskera
Ideas fuerza de las entrevistas - Euskera
 
Nola kudeatu gure enpresaren nortasun digitala
Nola kudeatu gure enpresaren nortasun digitalaNola kudeatu gure enpresaren nortasun digitala
Nola kudeatu gure enpresaren nortasun digitala
 
Ikt-ak hezkuntza aireberritzeko aitzakia
Ikt-ak hezkuntza aireberritzeko aitzakiaIkt-ak hezkuntza aireberritzeko aitzakia
Ikt-ak hezkuntza aireberritzeko aitzakia
 
#HONDARTZAN_08 - Komunitatea-Baliabideak-Gobernantza (txostena)
#HONDARTZAN_08 - Komunitatea-Baliabideak-Gobernantza (txostena)#HONDARTZAN_08 - Komunitatea-Baliabideak-Gobernantza (txostena)
#HONDARTZAN_08 - Komunitatea-Baliabideak-Gobernantza (txostena)
 
Glogster eta prezi aplikazioak
Glogster eta prezi aplikazioakGlogster eta prezi aplikazioak
Glogster eta prezi aplikazioak
 
Berbaldiak III
Berbaldiak IIIBerbaldiak III
Berbaldiak III
 
Nerabeak eta sare sozialak
Nerabeak eta sare sozialakNerabeak eta sare sozialak
Nerabeak eta sare sozialak
 
Internet of Things, Getxoblog 2014 1
Internet of Things, Getxoblog 2014 1Internet of Things, Getxoblog 2014 1
Internet of Things, Getxoblog 2014 1
 
Sting: Zientzia eta generoa
Sting: Zientzia eta generoaSting: Zientzia eta generoa
Sting: Zientzia eta generoa
 
Egon line. Teknologia berrien arloko hezkuntza lantzeko gida pedagogikoa
Egon line. Teknologia berrien arloko hezkuntza lantzeko gida pedagogikoaEgon line. Teknologia berrien arloko hezkuntza lantzeko gida pedagogikoa
Egon line. Teknologia berrien arloko hezkuntza lantzeko gida pedagogikoa
 

More from Dr Igor Calzada, MBA, FeRSA

Western US Basque-American e-Diaspora: Action Research in California, Idaho, ...
Western US Basque-American e-Diaspora: Action Research in California, Idaho, ...Western US Basque-American e-Diaspora: Action Research in California, Idaho, ...
Western US Basque-American e-Diaspora: Action Research in California, Idaho, ...Dr Igor Calzada, MBA, FeRSA
 
Fulbright Scholar In Residence SIR Reception at CSUB Institute for Basque Stu...
Fulbright Scholar In Residence SIR Reception at CSUB Institute for Basque Stu...Fulbright Scholar In Residence SIR Reception at CSUB Institute for Basque Stu...
Fulbright Scholar In Residence SIR Reception at CSUB Institute for Basque Stu...Dr Igor Calzada, MBA, FeRSA
 
Seeing Tourism Transformations in Europe through Algorithmic, Techno-Politica...
Seeing Tourism Transformations in Europe through Algorithmic, Techno-Politica...Seeing Tourism Transformations in Europe through Algorithmic, Techno-Politica...
Seeing Tourism Transformations in Europe through Algorithmic, Techno-Politica...Dr Igor Calzada, MBA, FeRSA
 
The Role of Social Movements in the Social Innovation (SI): Euskaraldia, as a...
The Role of Social Movements in the Social Innovation (SI): Euskaraldia, as a...The Role of Social Movements in the Social Innovation (SI): Euskaraldia, as a...
The Role of Social Movements in the Social Innovation (SI): Euskaraldia, as a...Dr Igor Calzada, MBA, FeRSA
 
Emerging Citizenship Regimes and Rescaling (European) Nation-States: Algorith...
Emerging Citizenship Regimes and Rescaling (European) Nation-States: Algorith...Emerging Citizenship Regimes and Rescaling (European) Nation-States: Algorith...
Emerging Citizenship Regimes and Rescaling (European) Nation-States: Algorith...Dr Igor Calzada, MBA, FeRSA
 
Brexit: erraietatik (Brexit: From inside, from my guts)
Brexit: erraietatik (Brexit: From inside, from my guts)Brexit: erraietatik (Brexit: From inside, from my guts)
Brexit: erraietatik (Brexit: From inside, from my guts)Dr Igor Calzada, MBA, FeRSA
 
Libro verde del (de los) Territorio(s) de Vasconia
Libro verde del (de los) Territorio(s) de VasconiaLibro verde del (de los) Territorio(s) de Vasconia
Libro verde del (de los) Territorio(s) de VasconiaDr Igor Calzada, MBA, FeRSA
 
Smart Cities All-Party Parliamentary Group: Intelligent leadership. How gover...
Smart Cities All-Party Parliamentary Group: Intelligent leadership. How gover...Smart Cities All-Party Parliamentary Group: Intelligent leadership. How gover...
Smart Cities All-Party Parliamentary Group: Intelligent leadership. How gover...Dr Igor Calzada, MBA, FeRSA
 
'Do Digital Social Networks Foster Civilian Participation among Millennials? ...
'Do Digital Social Networks Foster Civilian Participation among Millennials? ...'Do Digital Social Networks Foster Civilian Participation among Millennials? ...
'Do Digital Social Networks Foster Civilian Participation among Millennials? ...Dr Igor Calzada, MBA, FeRSA
 
CfP Territories: A Trans-Cultural Journal of Regional Studies. Keynote paper.
CfP Territories: A Trans-Cultural Journal of Regional Studies. Keynote paper.CfP Territories: A Trans-Cultural Journal of Regional Studies. Keynote paper.
CfP Territories: A Trans-Cultural Journal of Regional Studies. Keynote paper.Dr Igor Calzada, MBA, FeRSA
 
Replication Workshop: From Follower to Lighthouse City for Smarter Cities
Replication Workshop: From Follower to Lighthouse City for Smarter CitiesReplication Workshop: From Follower to Lighthouse City for Smarter Cities
Replication Workshop: From Follower to Lighthouse City for Smarter CitiesDr Igor Calzada, MBA, FeRSA
 
Barcelona City Council Board Meeting: Technology & Digital Innovation Plan
Barcelona City Council Board Meeting: Technology & Digital Innovation PlanBarcelona City Council Board Meeting: Technology & Digital Innovation Plan
Barcelona City Council Board Meeting: Technology & Digital Innovation PlanDr Igor Calzada, MBA, FeRSA
 
Brochure MIT Metro Lab Initiative Course 2018 (Boston-Massachusetts, USA)
Brochure MIT Metro Lab Initiative Course 2018 (Boston-Massachusetts, USA)Brochure MIT Metro Lab Initiative Course 2018 (Boston-Massachusetts, USA)
Brochure MIT Metro Lab Initiative Course 2018 (Boston-Massachusetts, USA)Dr Igor Calzada, MBA, FeRSA
 
Dr Calzada invited instructor/guest lecturer at the MIT Metro Lab Initiative ...
Dr Calzada invited instructor/guest lecturer at the MIT Metro Lab Initiative ...Dr Calzada invited instructor/guest lecturer at the MIT Metro Lab Initiative ...
Dr Calzada invited instructor/guest lecturer at the MIT Metro Lab Initiative ...Dr Igor Calzada, MBA, FeRSA
 
Dr Igor Calzada Invited instructor/Guest speaker at MIT Metro Lab Initiative ...
Dr Igor Calzada Invited instructor/Guest speaker at MIT Metro Lab Initiative ...Dr Igor Calzada Invited instructor/Guest speaker at MIT Metro Lab Initiative ...
Dr Igor Calzada Invited instructor/Guest speaker at MIT Metro Lab Initiative ...Dr Igor Calzada, MBA, FeRSA
 

More from Dr Igor Calzada, MBA, FeRSA (20)

Western US Basque-American e-Diaspora: Action Research in California, Idaho, ...
Western US Basque-American e-Diaspora: Action Research in California, Idaho, ...Western US Basque-American e-Diaspora: Action Research in California, Idaho, ...
Western US Basque-American e-Diaspora: Action Research in California, Idaho, ...
 
Fulbright Scholar In Residence SIR Reception at CSUB Institute for Basque Stu...
Fulbright Scholar In Residence SIR Reception at CSUB Institute for Basque Stu...Fulbright Scholar In Residence SIR Reception at CSUB Institute for Basque Stu...
Fulbright Scholar In Residence SIR Reception at CSUB Institute for Basque Stu...
 
'Smart City Citizenship' (Nov. 2020)
'Smart City Citizenship' (Nov. 2020)'Smart City Citizenship' (Nov. 2020)
'Smart City Citizenship' (Nov. 2020)
 
Seeing Tourism Transformations in Europe through Algorithmic, Techno-Politica...
Seeing Tourism Transformations in Europe through Algorithmic, Techno-Politica...Seeing Tourism Transformations in Europe through Algorithmic, Techno-Politica...
Seeing Tourism Transformations in Europe through Algorithmic, Techno-Politica...
 
The Role of Social Movements in the Social Innovation (SI): Euskaraldia, as a...
The Role of Social Movements in the Social Innovation (SI): Euskaraldia, as a...The Role of Social Movements in the Social Innovation (SI): Euskaraldia, as a...
The Role of Social Movements in the Social Innovation (SI): Euskaraldia, as a...
 
Will COVID19 be the end of Global Citizens?
Will COVID19 be the end of Global Citizens?Will COVID19 be the end of Global Citizens?
Will COVID19 be the end of Global Citizens?
 
Emerging Citizenship Regimes and Rescaling (European) Nation-States: Algorith...
Emerging Citizenship Regimes and Rescaling (European) Nation-States: Algorith...Emerging Citizenship Regimes and Rescaling (European) Nation-States: Algorith...
Emerging Citizenship Regimes and Rescaling (European) Nation-States: Algorith...
 
Brexit: erraietatik (Brexit: From inside, from my guts)
Brexit: erraietatik (Brexit: From inside, from my guts)Brexit: erraietatik (Brexit: From inside, from my guts)
Brexit: erraietatik (Brexit: From inside, from my guts)
 
Data Spaces and Democracy
Data Spaces and DemocracyData Spaces and Democracy
Data Spaces and Democracy
 
Libro verde del (de los) Territorio(s) de Vasconia
Libro verde del (de los) Territorio(s) de VasconiaLibro verde del (de los) Territorio(s) de Vasconia
Libro verde del (de los) Territorio(s) de Vasconia
 
Smart Cities All-Party Parliamentary Group: Intelligent leadership. How gover...
Smart Cities All-Party Parliamentary Group: Intelligent leadership. How gover...Smart Cities All-Party Parliamentary Group: Intelligent leadership. How gover...
Smart Cities All-Party Parliamentary Group: Intelligent leadership. How gover...
 
'Do Digital Social Networks Foster Civilian Participation among Millennials? ...
'Do Digital Social Networks Foster Civilian Participation among Millennials? ...'Do Digital Social Networks Foster Civilian Participation among Millennials? ...
'Do Digital Social Networks Foster Civilian Participation among Millennials? ...
 
CfP Territories: A Trans-Cultural Journal of Regional Studies. Keynote paper.
CfP Territories: A Trans-Cultural Journal of Regional Studies. Keynote paper.CfP Territories: A Trans-Cultural Journal of Regional Studies. Keynote paper.
CfP Territories: A Trans-Cultural Journal of Regional Studies. Keynote paper.
 
From Smart Cities to Experimental Cities?
From Smart Cities to Experimental Cities?From Smart Cities to Experimental Cities?
From Smart Cities to Experimental Cities?
 
Replication Workshop: From Follower to Lighthouse City for Smarter Cities
Replication Workshop: From Follower to Lighthouse City for Smarter CitiesReplication Workshop: From Follower to Lighthouse City for Smarter Cities
Replication Workshop: From Follower to Lighthouse City for Smarter Cities
 
Barcelona City Council Board Meeting: Technology & Digital Innovation Plan
Barcelona City Council Board Meeting: Technology & Digital Innovation PlanBarcelona City Council Board Meeting: Technology & Digital Innovation Plan
Barcelona City Council Board Meeting: Technology & Digital Innovation Plan
 
Brochure MIT Metro Lab Initiative Course 2018 (Boston-Massachusetts, USA)
Brochure MIT Metro Lab Initiative Course 2018 (Boston-Massachusetts, USA)Brochure MIT Metro Lab Initiative Course 2018 (Boston-Massachusetts, USA)
Brochure MIT Metro Lab Initiative Course 2018 (Boston-Massachusetts, USA)
 
Dr Calzada invited instructor/guest lecturer at the MIT Metro Lab Initiative ...
Dr Calzada invited instructor/guest lecturer at the MIT Metro Lab Initiative ...Dr Calzada invited instructor/guest lecturer at the MIT Metro Lab Initiative ...
Dr Calzada invited instructor/guest lecturer at the MIT Metro Lab Initiative ...
 
Dr Igor Calzada Invited instructor/Guest speaker at MIT Metro Lab Initiative ...
Dr Igor Calzada Invited instructor/Guest speaker at MIT Metro Lab Initiative ...Dr Igor Calzada Invited instructor/Guest speaker at MIT Metro Lab Initiative ...
Dr Igor Calzada Invited instructor/Guest speaker at MIT Metro Lab Initiative ...
 
Workshop #RethinkingCommons 12Feb2018 Brussels
Workshop #RethinkingCommons 12Feb2018 BrusselsWorkshop #RethinkingCommons 12Feb2018 Brussels
Workshop #RethinkingCommons 12Feb2018 Brussels
 

Google Berria Artikulua 2goa Azaroak 2008

  • 1. GOOGLE, iceberg bat da. Igor Calzada Soziologo, Associate Researcher University of Nevada (USA) eta Proiektu Zuzendaria MU/Eteo-Mik. http://www.igorcalzada.com Erreparatu al diozue zuen buruei inoiz, zer dagoen Google bilatzailearen laukizuzen horren barruan? Konturatzen al zarete jadanik, Google leiho txiki hori, hamaika hizkuntzatan, miloika pertsonen egunerokotasunaren galderen ezinbesteko erantzule bihurtu dugula guztion artean? Zer dago beraz, izen arraro eta ahoskaezin horren barrunbeetan? Nola eraikitzen da hezurdura guzti hori barrutik? Nola erlazionatzen da informazio guzti hori mundu mailako gizarte egunerokotasunarekin? Zeinek kontrolatzen du? (Zeinek kontrolatzen gaitu, gu? …!...) Duela egun batzuk, Silicon Valley-ko Palo Alto-n izan nintzen, lorratz hauen atzetik. Eta baita ikusi ere barru barrutik, Google (http://www.igorcalzada.com/google). Tripak eta barrunbe guztien zertzeladak banan bana. Zoritxarrez, honakoa esan beharra dut aurretiaz: Berauek ezin ditudala argitara eman, konfidentzialtasun kontsigna medio. Beraz, Google-n egon naiz bai, eta baita mutu egotearen promesa ere egin, bestalde. Edozein modutan ere, argi dagoena zera da: Gure munduan bizi eta berau ulertzeko, ezinbesteko erreferentzia bihurtu zaigula, dela eta izango dela, Google. Eta are gehiago, bizi izan ditugun hauteskunde garrantzitsu hauen ostean (http://www.igorcalzada.com/mr-obama), web 2.0 aparataje guztiak hartu duen pisuak ere: Facebook, Twitter, Myspace, You Tube, …. Hauek izango dira ezbairik gabe, gure etorkizuna eraikitzeko izango ditugun herramintak. Gure gizarte honek, agian oso modu sutilean eta ia konturatu gabe, ziberespazio eta miloika gizarte sare interkonektatuen sistema konplexu baten tankera jadanik hartu duenean: Baliteke San Francisco-tik abiatzen ditudan hausnarketa hauek, gure Euskal Herrian kokatu eta bere testuinguru jakinera egokitzea beharrezkoa izatea. Gizarte-sarearen eredu honen ondorio aurreikusiezinek, gure bilakaeran, ez gaitzaten ur-korronte erradoi edota uholde baten moduan herrestan eraman. Laburbilduz, errealitate berri honen aurrean, oraindik bi jarrera dira identifikagarriak gure biztanleen artean, muturreko bi talde osatuz: a) Eszeptikoak “Hau ez dator bat nerekin” eta b) Snob-ak (freaky, nerd, geek,…) “Guztiak balio du, teknologiaren izenean”. Ez bata eta ez bestea. Tamalez, eszeptikoak ez dira ohartzen giza-garapen eta berrikuntzarako karga bihurtzen direla jarrera horrekin. Pertsonak ez dute errurik, arazoa egituretan dago. Eta hori gure herriaren benetako “gaitza” da, zinez. Berrikuntza edozeinek egin lezake egun. Baina gure egiturak ez daude prest horretarako. Bada, onartzen al ditugu ideia eta pertsona ezberdinak? Eta baloratzen al ditugu, beharko genituzkeen moduan? (!). Eta bigarrenak, snob- ak, ez dira ohartzen, gizarte sare eredu honetan, oraindik gizarte kontraesan gainditugabeak badirela; nahiz eta, sarean funtzionatu ahal izateko gizarte eskuduntzako teknologiak eduki jada gure eskura. Sakonean esan nahi dudana zera da: Gizarte sarea (eta eratorriak diren web 2.0 “tresneria” guztiak), ukaezineko ebidentzia eta errealitatea da egun. Hartara, herri moduan ahalik eta azkarren, olatu honetara igo behar dugunaren uste irmoa dut. Beste kontu bat da, oraindik ere, giza-aurpegia jartzea falta zaiola gai askotan eredu honi. Teknologiak ez ditu gizarte kontraesan eta tentsioak konponduko, baina lagun lezake eta asko gainera. Beti ere, gizarte sare logika ezagutu eta erabiltzen hasten bagara jakina. Horregatik, nere ikuspuntutik bi neurri sustatu beharko genituzkeela iruditzen zait: Bata, %100ean inplikatu gizarteko biztanleria guztia, gizarte-sarearen logika honetan partehar dezan. Zatiketa digitala ahalik eta lasterren ekidin ahal izateko, gizarte-kohesio eta aukera berdinen eredu batera lerratuz. Biga, begirada kritikoarekin so egin egituraketa eta gizarte sare ekoizpen guzti honi. Ez baitakigu zer dagoen gizarte-egituraketa honen atzean…Eta barka iezadazue, baina... zeinek kontrolatzen ditu gizarte-sare hauek? Zertarako? Wired aldizkarian, aipatzen zen moduan, web 2.0.ren errealitate berri hau iraultza bat izaten ari da: Plataforma estatikoak ziren e-posta eta webguneen espazio digitalaren artean, pertsonen arteko lotura eta erlazioak deskubritu ditugun arte. Orduantxe etorri da “gizarte-sare aztoramendu digital” guztia. Laburbilduz, bi berri ditugu emateko. Bata, txarra: Denak ez du
  • 2. balio. Bestea, ona: Guk eraiki ditzakegula espazio hauek. Gizarte-sare zabal eta handiekin erkaturiko, gizarte-sare mikro (auto)kudeatuetan dago etorkizuna. Eta horretaz ez dut duda izpirik. Baina, berriro diot: Zer da beraz Google (!?) Laburbilduz: Google, iceberg bat da, azken batean. Eta zergatik diodan honako hau hainbeste ziurtasunarekin? Ba dakizuenez, iceberg-en %20a bakarrik ikusten dugulako urgainean. Gainontzeko %80a, ezkutuan egoten da, urazpian. Baina iceberg-a ez da egitura geldo edo pasiboa. Kanpo behatzaile soil baten begietarako, begibistakoak ez diren etengabeko mugimendu dinamikoak gertatzen dira hor, iceberg-aren azpian. Ene iduriko, aurrerantzean oso kontziente izan behar dugu, Google egituratzen diharduela gure egunerokotasuna. Adi beraz, iceberg-aren mugimendu hautemanezin baina baldintzagarriei. So egin urazalean agertzen den orori. Gure mundu hau esplikatzeko, urazpian gauza anitz ari baitira gertatzen, gure begietatik at, uneoro. Iceberg-a milimetro bat mugitzen ari da, guk klik egiten dugun bakoitzean. Itxi begiak eta... entzun... Igor Calzada Silicon Valley, Palo Alto, California (USA). 2008ko Azaroaren 27a.