SlideShare a Scribd company logo
1 of 30
Download to read offline
Euskarazko txiste eta pasadizo lehiaketa Goierriko Goiztiri AEK euskaltegia
AURKIBIDEA
Hitzaurrea 4
2008an sarituak 5-8
2009an sarituak 9-11
2010ean sarituak 12-14
2011n sarituak 15-18
2012an sarituak 19-23
2013an sarituak 24-26
Sari banaketetako argazkiak 27-29
Eskertza 30
- 3 -
Euskarazko txiste eta pasadizo lehiaketa Goierriko Goiztiri AEK euskaltegia
HITZAURREA
Eskuartean duzun bilduma honetan Goiztiri AEK euskaltegiak Ordiziako Udalaren laguntzarekin
antolatutako txiste eta pasadizo idatzien lehiaketako lanik onenak aurkituko dituzu. Onenak edo
euskaltegiko ikasleen gustukoenak, behintzat. Izan ere, urtero, euskara ikasleek aukeratzen
dituzte aurkeztutako txiste eta pasadizoen artean -ehundik gora izaten dira edizio bakoitzean-
originalenak, barregarrienak, zoroenak, ondoen idatzitakoak, bihurrienak...
Liburuxka honen argitalpenarekin umorezko lerro horien bilduma eskaintzen dizugu, irakurriz
gozagarri izan dakizun. On egin!
Goierriko Goiztiri AEK euskaltegia
- 4 -
Euskarazko txiste eta pasadizo lehiaketa Goierriko Goiztiri AEK euskaltegia
1.Herkules, Marilyn Monroe eta Notredameko konkorduna
Herkules, Marilyn Monroe eta Notre Dameko konkorduna, zeruko taberna batean zeuden hitz
egiten eta bat-batean Herkulesek esan zuen:
- Ez dakit dakizuen baina munduko gizonik indartsuena naiz!
Marilynek honela erantzun zuen.
- Ni munduko emakumerik ederrena naiz!
Orduan Notre Dameko konkordunak esan zuen:
- Ze demontre!Ba, ni munduko gizonik itsusiena naiz!
Herkulesek, kezkaturik: Jaungoikoari galdetu behar diot ea munduko gizonik indartsuena izaten
jarraitzen dudan.
Hala joan zen eta berehala itzuli zen.
- Jaungoikoak esan dit munduko gizonik indartsuena izaten jarraitzen dudala.
Hau entzutean Marilynek ere Jaungoikoari galdetu behar ziola eta joan zen. Laster itzuli zen pozik.
- Jaungoikoak esan dit munduko emakumerik ederrena izaten jarraitzen dudala.
Hori ikustean Notre Dameko konkordunak berak ere Jaungoikoari ea munduko pertsonarik
itsusiena izaten jarraitzen zuen galdetzera joan zen eta laster zen bueltan erabat haserre.
- Esango al dit norbaitek zein OSTIA den ALBAKO DUKESA!
Ordiziako euskaltegiko iluntzeko taldea
2008
- 5 -
Euskarazko txiste eta pasadizo lehiaketa Goierriko Goiztiri AEK euskaltegia
2. Zezenak
Senar-emazteak mendi zerran dabiltza paseoan eta jakin-minak jota abeltzainari galdetu
diote:
- Horko zezen eder hori zurea al da?
- Bai horixe! 500 kilo pisatzen ditu eta egunean 5 estalketa egiten ditu.
- 5 estalketa? Entzun duzu, laztana? –esaten dio emazteak senarrari.
- Beste horrek egunean 20 estalketa egiten ditu –jarraitzen du abeltzainak.
- 20 estalketa? Entzun duzu, laztana?
Senarrak, nazkaturik, galdetzen dio abeltzainari:
- Baina 20 aldiz behi bera estaltzen al du?
- Ez jauna. 20 behi ezberdinekin egiten du.
Senarrak irribarrez begiratzen dio emazteari eta esaten dio:
- Entzun duzu, laztana?
Aitor Calvillo
2008
- 6 -
Euskarazko txiste eta pasadizo lehiaketa Goierriko Goiztiri AEK euskaltegia
3. Kolakao, ostia!!!
Josetxo mutikoari, goizean ikastolara joan aurretik, amak zer gosaldu nahi duen galdetu dio eta
mutikoak:
- Kolakao, ostia!!!
- Zer esan duzu? Hori al da hitz egiteko era?
Eta bi masaileko eman dizkio. Umea negar batean ari dela, aita azaldu da.
- Zer du Josetxok?
- Ba, gosaltzeko zer nahi duen galdetu diot eta 'Kolakao, ostia!!!' ez dit ba erantzun ume
muturzikin honek!
Aitak hori entzun ondoren, umearengana joan eta beste bi belarrondoko eman dizkio.
- Tori, ikusiko duzu hurrena nola ez duzun berriro horrela hitz egingo!
Ume gaixoa, lehenaz gainera, aurpegiari heldu eta hor doa arrantzaka ikastolara eta aitonak ikusi
du.
- 7 -
Euskarazko txiste eta pasadizo lehiaketa Goierriko Goiztiri AEK euskaltegia
- Zer du Josetxo gizajoak horrela negar egiteko?
- Zer duen? Ba, gosaltzeko zer nahi duen galdetu diot eta 'Kolakao, ostia!!!' erantzun dit.
- Hau da ume lotsagabea! Berriro ez horrelakorik esan gero amari, e!
Eta aitonak ere 'zipli-zapla' bere partea eman dio umeari. Hurrengo goizean berriz galdetu dio
amak Josetxori:
- Zer nahi duk gosaltzeko, Josetxo?
- KOLAKAO EZZZZ!!!, ostia!
Joxe Antonio Mujika
2008
- 8 -
Euskarazko txiste eta pasadizo lehiaketa Goierriko Goiztiri AEK euskaltegia
4. Geroz eta zailago
Gizon bat bere kotxean 140 km. orduko abiaduran zihoanean Guardia Zibilak gelditu zuen eta
esan zion:
- Ba al dakizu 120 km. orduko abiaduran joan beharrean 140koan zoazela?
- Sentitzen dut, baina lanetik berandu atera naiz eta etxera ailegatzeko gogoa daukat.
- Beno, hori ez da aitzakia. Alkoholemia kontrola egingo dizugu.
- Posible da baiezkoa ematea; zirko batean lan egiten dut, sua irentsiz, eta, nahi gabe,
alkohol pixka bat tragatzen dugu. Ez badidazu sinesten, atzean dut materiala.
- Beno, gaurkoz ez dizut isunik jarriko, baina mesede bat eskatuko dizut. Inoiz ez dut
horrelakorik ikusi eta ikustea gustatuko litzaidake.
- Bai, bai, egingo dut.
Mutila erakustaldia egiten hasi zen eta lehenengo malabareak aroekin egin zituen, eta
pelotekin egiten ari zenean kamioilari bat pasatu zen eta Guardia Zibilei esan zien:
- Putasemeak, gero eta zailago jartzen duzue!
Goiztiri AEK euskaltegiko iluntzeko behe urratseko taldea
2009
- 9 -
Euskarazko txiste eta pasadizo lehiaketa Goierriko Goiztiri AEK euskaltegia
5. Zaldi lasterketa
Egun batean gizon bat egunkaria irakurtzen ari zen lasai-lasai sukaldean eta
bat-batean, zas, kristoren ostia jaso zuen zartagin batekin. Bere emaztea zen. Gizonak
esan zion:
- Baina, maitea, zer pasatzen zaizu?
- Zer pasatzen zaidan? Zure prakak jasotzerakoan,poltsikoan papertxo bat topatu dut.
Ireki dut eta zera jartzen du: Marilou eta telefono zenbaki bat.
- Lasai, emakumea. Begira, atzo joan nintzen zaldi lasterketa bat ikustera eta apustu
bat egin nuen. Marilou da zaldiaren izena eta zenbakia da apustuaren zenbakia.
Bi ordu geroago..... Zas! Beste ostia bat eta oraingoan lapiko batekin:
- Baina... Eta orain?
- Orain? Orain? Zure zaldia telefonoan dagoela eta esan dit zu jartzeko.....
Gabriel Sanchez
2009
- 10 -
Euskarazko txiste eta pasadizo lehiaketa Goierriko Goiztiri AEK euskaltegia
6.Botikariaren etxean
Mutil bat botikara joan da eta botikariari preserbatibo bat eskatu dio:
- Emaidazu preserbatibo bat, andregaiaren etxera noa afaltzera eta!!! Edo bestela, emaizkidazu
bi; izan ere, ahizpa ere ederra dago, eta afalondoan akaso suertea izango dut biekin! Aizu, aizu,
itxaron pixka bat!!! Horretan ari garela, emaidazu hirugarren bat ere; horrelako bi alabekin,
ziurrenik ama ere ez da batere gaizki egongo eta...
Iritsi da afaltzeko garaia eta gure mutila burumakur, gorri-gorri eginda, serio-serio egon da
mahaian. Afaria bukatutakoan, honela esan dio andregaiak haserre samar:
- Jakin izan banu afaltzeko orduan horrela egongo zinela, ez zintudan afaltzera gonbidatuko!
- Ni ere ez nintzen etorriko zure aita BOTIKARIA dela jakin izan banu.
Joxe Antonio Mujika.
2009
- 11 -
Euskarazko txiste eta pasadizo lehiaketa Goierriko Goiztiri AEK euskaltegia
7.Tren geltokian
Ba omen zen behin Donostiara sekula jaitsi gabeko baserritar bat . Eta trenean ibili behar zuela
eta, zuzen-zuzenean geltokira jaitsi da. Eta hantxe maletak hartu, eta geltokian alde batetik
bestera oinez , tipi-tapa, tipi-tapa, alde batetik bestera. Hamar minutu, hogei minutu, ordu erdi
bat, eta tipi-tapa, tipi-tapa, batetik bestera oinez. Geltokiko gizona etorri zaio eta:
- Baina, gizona, zure trena oraindik ez da etorriko, eta eseri zaitez.
- Aizu, ni baserritarra naiz baina ez analfabetoa, e! Hor “anden” jartzen du.
Goiztiri AEK euskaltegiko iluntzeko B1 mailako taldea
2010
- 12 -
Euskarazko txiste eta pasadizo lehiaketa Goierriko Goiztiri AEK euskaltegia
8.Patxi eta Iñaki
- Aizu Patxi, zuk uste duzu zeruan pilotalekurik izango dela?
- Nik baietz uste dut, han dena ongi egongo dela.
- Orduan, lehenengo hiltzen denak besteari esan beharko dio hala den.
- Noski!
Bi hilabete barru Patxi hil egin da eta Iñakik ahots bat entzuten du:
- Iñaki,Iñaki, Patxi naiz.
- Zer nahi duzu?
- Bi berri dauzkat zuretzat, bat ona eta bestea txarra. Ona da zeruan badagoela pilotalekua.
- Eta txarra zein da?
- Bihar zuk jokatuko duzula 11:00etan.
Goiztiri AEK euskaltegiko iluntzeko B1 mailako taldea
2010
- 13 -
Euskarazko txiste eta pasadizo lehiaketa Goierriko Goiztiri AEK euskaltegia
9.Ezetz asmatu!
- Nola daukan musikako andereñoak pottorroa?
- Re La Mi Do!
Jose Manuel Ezeolaza
2010
- 14 -
Euskarazko txiste eta pasadizo lehiaketa Goierriko Goiztiri AEK euskaltegia
10. Biolin-jotzailerik onena
Bi gizon Orient Express trenean doaz. Goiza pasatu da, arratsaldea pasatu da, gaua pasatu da.
Eta, egunsentia iritsi denean, gizon batek besteari esan dio:
- Aizu, nongoa zara?
- Bilbokoa naiz.
- A zer kasualitatea! Ni Santanderrekoa naiz.
- Ostia! Biok gara iparraldekoak... Eta zuk zertan lan egiten duzu?
- Ni biolin-jotzailea naiz.
- Hara! Ni ere bai! Hau bai kasualitatea!!!
- Ez da posible! Bada, ni oso biolinista ona naiz.
- Aaaaa.... Bada, nik izugarri ondo jotzen dut biolina. Ni bai biolinista ona, ni!
- Bada, ni Espainiako onena naiz.
- Zu? Hori ez da ezer, ni Europako onena naiz.
- Entzun, mutil, eta pentsa ezazu zein ona naizen: nire herriko elizan biolina jotzen dudanean,
egurrezko amabirjina negarrez hasten da.
- Hori ez da ezer; berebiziko biolinista ni naiz! Lehengo egunean, Bilboko katedralean jo nuen
eta, bukatu nuenean, Kristo gurutzetik jaitsi zen, besarkada handi bat eman zidan eta esan
zidan: “zuk bai dakizula biolina jotzen, eta ez Santanderreko beste tipo horrek, nire amari
beti negar eragiten diona!!!”
Pruden Sancho
2011
- 15 -
Euskarazko txiste eta pasadizo lehiaketa Goierriko Goiztiri AEK euskaltegia
11.Afalondorengo komeriak
Bi lagun bapo afaldu eta trago batzuk hartu eta gero, etxera joateko kotxea hartu eta abiatu egin
ziren. Bidean zihoazela, ordea, alkoholemia kontrola. Orduan komeriak!
- Seguru asko, positibo emango diat. Gidatzeko baimena kenduko zidatek eta lanera joateko
kotxea egunero behar... Hau duk marka gero! Zer egingo diat?
- Baaa, 50 € eskaintzen badituk, akasooo pasatzen utziko diate –esaten dio lagunak.
Esan eta egin. 50 € eskaini eta aurrera. Berehalaxe, ordea, beste kontrol bat...
- Ze pasatzen duk gaur hemen? Poliziak ze suma al zebiltzak edooo....! Berriz ere berdin jokatu
beharko diat, bestela karnetik gabe geratuko nauk....
- 16 -
Euskarazko txiste eta pasadizo lehiaketa Goierriko Goiztiri AEK euskaltegia
50 € eman eta aurrera oraingoan ere. Baita aurreraxeago ere. Poliziak orduan:
- Aizak, 100 € ematen badizkidak errotondatik ateratzen lagunduko diat.
Joxe Antonio Muxika
2011
- 17 -
Euskarazko txiste eta pasadizo lehiaketa Goierriko Goiztiri AEK euskaltegia
12. Ordezkoa
Eskolan ari ziren lan batzuk egiten, idazlanak, eta ogibidez hizketan ari ziren eta...
- Ea, Jaimito, zer ogibide dauka zure amak?
- Nire amak? Nire ama sustituta da.
- Sustituta? Nola ordea, zer ogibide da hori?
- Bueno, nire ama, beste gizonezkoen etxeetara joaten da eta han ohean sartzen da beraiekin,
gero diru bat ordaintzen diote eta amaitutakoan etxera etortzen da.
- Ez, eeee, Jaimito, hori ez da sustituta, hori prostituta da!
- Ez, prostituta nire izeba da baina, hura gaixo dagoenean nire ama joaten da.
Beasaingo gau eskolako ikasleak
2011
- 18 -
Euskarazko txiste eta pasadizo lehiaketa Goierriko Goiztiri AEK euskaltegia
13.Kulero beltzak
Hiru emakumezko elkartu omen ziren kafea hartzeko eta beraien senarrei buruz hitz egiten hasi
ziren. Senarrak beti prest egoten omen ziren larrutan egiteko eta beraiek nahiko nekatuta zeudela
zioten. Horietako batek, berak erabiltzen zuen taktika kontatu zien.
- Nik gogorik ez dudanean kulero beltz batzuk jantzi eta alua doluan dagoela esaten diot, eta
errespetatzen du.
Aste horretan praktikan jartzea pentsatu zuten eta hurrengoan komentatuko zutela.
Hurrengo astean elkartu zirenean horrela aritu ziren:
- Zure taktika probatu dut eta balio izan dit -esan zuen batek.
Besteak aldiz horrela esan zuen:
- Nire Manolorekin ez dit balio izan. Ni triste-triste jarri nintzen nire kulero beltzak jantzita, eta alua
doluan zegoela esan nion, baina berak lasai egoteko esan zidan, lazo beltz bat jarri zuen, eta
doluminak ematera besterik ez zela sartuko esan zidan.
Maruja Redondo
2012
- 19 -
Euskarazko txiste eta pasadizo lehiaketa Goierriko Goiztiri AEK euskaltegia
14.Corte Inglesean
Jonek ez zuen arazorik eta oso pozik bizi zen gainera. Halako batean, ordea, burukominarekin hasi
zen, zertxobait aurrena eta gero eta handiagoa egunetik egunera. Jasanezinak bihurtu ziren
azkenenean buruko min horiek eta azkenean medikuarenera joan behar izan zuen Jonek.
Espezialista batengana joan eta behin azterketa oso bat egin ondoren (erradiografiak, odol
analisiak, pixa…) emaitzak emateko garaia iritsi zen:
- Begira, Jon, albiste on bat eman beharrean nago baina, era berean, baita beste txar bat ere.
Albiste ona zera da, burukomina senda diezazukedala. Txarra, berriz, horretarako arrautzak kendu
beharko dizkizudala da. Gaixotasun arraro bat da zuk daukazuna eta arrautzek bizkarrezurrari
eragiten diote, honek burukomina sortuz. Arazoa konpontzeko modu bakarra arrautzak kentzea da.
Jon lur jota geratu zen, baina minek bere horretan jarraitu zuten eta azkenean ebakuntza egitea
erabaki zuen.
Ospitaletik irten ondoren burukomina erabat desagertu zen, baina hala ere triste eta bizigogo
gutxirekin geratu zen Jon, gorputzeko atal garrantzitsu bat faltako balitzaio bezala (eta hala zen,
gainera!).
- Behar dudana traje berri bat da -esan zion bere buruari.
Honela, beraz, Corte Inglesean sartu eta bertako dendako saltzaileari trajea eskatu zion. Saltzailea
begira geratu eta hala esan zion:
- Oso ondo, 44 neurria.
- 20 -
Euskarazko txiste eta pasadizo lehiaketa Goierriko Goiztiri AEK euskaltegia
- Halaxe da bai! Baina nola jakin duzu hori?
- Nire lana da hori.
Jonek trajea probatu eta primeran geratzen zitzaiola ikusi zuen. Ispiluari begira zegoela saltzailea
ondotik:
- Eta zer moduz honekin batera alkandora bat probatuko bazenu?
Eta Jonek erantzun:
- Tira, eta zergatik ez ba?
- Ikus dezagun… beso aldetik 34 zenbakia eta lepoaldetik 16.
- Nola jakin duzu?
- Horixe baita nire lana, gizon!
Jonek alkandora jantzi eta ispiluari begira zegoen bitartean, berriro ere saltzaileak:
- Zapata berri batzuk ere ez litzaizkizuke gaizki etorriko!
- Horixe ezetz!
Saltzailea Jonen oinetara begira jarri eta…
- 21 -
Euskarazko txiste eta pasadizo lehiaketa Goierriko Goiztiri AEK euskaltegia
- 42a egokiena.
- Hain juxtu, horixe! Baina nola jakin duzu?
- Esan dizut, horixe delako nire lana!
Jon zapata berriei begira zegoen bitartean, atzetik berriro ere saltzaileak:
- Eta zer moduz galtzontzilo berri batzuk ere probatuko bazenitu?
Jon segituan hasi zen jasan berri zuen ebakuntzan pentsatzen eta…
- Ez da ideia makala!
- 36 neurria erabiliko duzu zuk, ezta?
Jon barrezka hasi zen: “Ez ba, oker zabiltza oraingoan, 18 nituenetik 34a erabili dut”.
Saltzaileak ezezkoa, ordea, buruarekin:
- Ez da posible zuk 34a erabiltzea. Galtzontziloak estuegi izango zenituzke, arrautzak estutuaraziz
eta honek bizkarrezurrari eraginez. Egun osoa burukominez pasako zenuke…
Aitor Calvillo.
2012
- 22 -
Euskarazko txiste eta pasadizo lehiaketa Goierriko Goiztiri AEK euskaltegia
15.Aitona hilzorian
Aitona hilzorian omen zegoen, eta ohetik begiak ireki, eta hor hasi zen hizketan:
- Maria, hemen al zaude?
- Bai, bai, hemen nago. Hemen nago.
- Andres, hemen al zaude?
- Bai, hementxe nago aitona, hementxe nago.
- Xabier , hemen al zaude?
- Bai, lasai aitona, hemen nago. Hemen gaude denak.
- Denak hemen al zaudete?
- Bai, bai, zure ondoan, hemen gaude denak.
- Eta denak hemen bazaudete, zer egiten du pasilloko argiak piztuta?
Beasaingo iluntzeko taldea
2012
- 23 -
Euskarazko txiste eta pasadizo lehiaketa Goierriko Goiztiri AEK euskaltegia
16.Hizkuntzak jakitearen garrantzia
Udako egun sargori horietako batean hor joan da Txindokiko magaletan gora txangoan lagun
talde bat eta Tximistako bidea iritsi aurretiko iturria ikusi bezain pronto, beharrezkoa zen ur tragoa
egiteko asmoz bertaratu dira. Egarriz akabatzen guztiak eta ura edatera doazela, 200 metro
ingurura zegoen artzainaren oihuak entzun dituzte:
- Kontuz, ez da ur edangarria, oso ur txarra da!
Lagun taldeko inork ez zuen euskara ulertzen, ordea eta, beraz:
- ¿Qué?
Eta berriro ere artzainak:
- Ez dela ur edangarria!
Mendizaleek ezer ulertu gabe hor jarraitzen dute eta berriro ere galdetu:
- Qué, ¿qué dice?
Eta artzainak berriro ere errepikatu:
- Kontu izateko, ez dela ur edangarria!
Elkarri begira jarri eta inork tutik ere ez duela ulertu jabetzean, beraietako bat berriro artzainari
zuzendu eta:
- Mire, somos un grupo de excursionistas del PP de Madrid y no entendemos el vasco, así que
háblenos en español, que estamos en España.
Eta orduan artzainak erantzun:
- ¡Que beban despacito, que sale muy fría!
Aitor Calvillo
2013
- 24 -
Euskarazko txiste eta pasadizo lehiaketa Goierriko Goiztiri AEK euskaltegia
17.Guardia zibilen kontrola
Guardia zibilien kontrol batean kotxe bat gelditu zuten eta gizonari:
- Edan al duzu alkohola?
- Ba... Bai
- Asko?
- Ezkontza batetik nator eta meza hasi baino lehen 3 vermout hartu ditut, bazkaldu baino lehen
hiru garagardo, bazkaltzerakoan 2 botila ardo eta pare bat kopa txanpan eta, gero,
bukatzerakoan, 6 txupito eta 3 gintonik.
- Ba al dakizu hau alkoholemia kontrola dela?
- Eta zuk ba al dakizu kotxe hau ingelesa dela eta beste aldean dagoela nire emaztea kotxea
gidatzen?
Gabriel Sanchez
2013
- 25 -
Euskarazko txiste eta pasadizo lehiaketa Goierriko Goiztiri AEK euskaltegia
18.Epaiketa
Ijito batek epaiketa batera joan behar izan du lapurreta bat dela eta. Epaiketa amaitu eta
kartzelara daramatela emazteak telefonoz deitu dio:
- Manolo, zer gertatu da? Zer esan dizu epaileak?
- Ba... 7 urteko kartzela zigorra ala 100.000 euro.
- Manolo ez izan tontoa, zuk hartu dirua, hartu dirua!!!
Lorea Iparragirre
2013
- 26 -
Euskarazko txiste eta pasadizo lehiaketa Goierriko Goiztiri AEK euskaltegia
SARI BANAKETETAKO ARGAZKIAK
2008 2009
- 27 -
Euskarazko txiste eta pasadizo lehiaketa Goierriko Goiztiri AEK euskaltegia
2010 2011
- 28 -
Euskarazko txiste eta pasadizo lehiaketa Goierriko Goiztiri AEK euskaltegia
2012 2013
- 29 -
Euskarazko txiste eta pasadizo lehiaketa Goierriko Goiztiri AEK euskaltegia
ESKERTZA
Goiztiri AEK euskaltegiak antolatzen duen XIII. Txiste eta pasadizo idatzien lehiaketa izango da
2014koa, beraz, laster beteko dugu hogeita bosgarren urteurrena. Meritua ez da gurea, ordea,
ezingo baikenuen honaino iritsi jasotako laguntzarik gabe. Lehenik eta behin, Ordiziako Udalari
eskertuko nahi genioke emandako laguntza eta babesa, ezinbestekoa baitugu lehiaketa
burutzeko. Bigarrenik, urte hauetan guztietan lehiaketan parte hartu duzuen guztioi gure esker
ona adierazi nahi dizuegu, zuek bidalitako txisterik gabe ere hutsa bailitzateke ahalegina.
Epaimahai eta parte hartzaile lanetan aritu diren euskaltegiko ikasleak ere ez genituzke ahaztu
nahi, oso fin aritu baitira euren lanean. Azkenik, zuzenean edo zeharka zuen parte-hartzea
edota laguntza eskaini duzuen guztioi, mila esker bihotz-bihotzez. Orain artekoa eskertu nahi
dizuegu eta, eskatzea ere libre denez, aurrerantzean jasoko duguna ere halakoxea izatea nahi
genuke. Mila esker eta bejondeizuela!
GOIZTIRI EUSKALTEGIA
- 30 -
GOIZTIRI EUSKALTEGIA

More Related Content

What's hot

Ulermena escolar letra BASERRIA
Ulermena escolar letra BASERRIAUlermena escolar letra BASERRIA
Ulermena escolar letra BASERRIAidoialariz
 
Olerkiak 1 ziklo
Olerkiak 1 zikloOlerkiak 1 ziklo
Olerkiak 1 zikloidoialariz
 
Ahokorapiloak 1 ziklo
Ahokorapiloak 1 zikloAhokorapiloak 1 ziklo
Ahokorapiloak 1 zikloidoialariz
 
4 maila BURUKETAK 2.pdf
4 maila BURUKETAK 2.pdf4 maila BURUKETAK 2.pdf
4 maila BURUKETAK 2.pdfidoialariz
 
ANIMALIAK galderak sortu
ANIMALIAK  galderak sortu ANIMALIAK  galderak sortu
ANIMALIAK galderak sortu idoialariz
 
Des ez ti tegi ariketak
Des ez ti tegi ariketakDes ez ti tegi ariketak
Des ez ti tegi ariketakidoialariz
 
Leku deskribapena idazten pausoka
Leku deskribapena idazten pausokaLeku deskribapena idazten pausoka
Leku deskribapena idazten pausokaidoialariz
 
Ulermena escolar letra altxorraren planoa
Ulermena escolar letra altxorraren planoaUlermena escolar letra altxorraren planoa
Ulermena escolar letra altxorraren planoaidoialariz
 
Buruketak lehen biderketak
Buruketak lehen biderketak Buruketak lehen biderketak
Buruketak lehen biderketak idoialariz
 
4 maila buruketak 1
4 maila buruketak 1 4 maila buruketak 1
4 maila buruketak 1 idoialariz
 
Aurkakoak irudia hitza
Aurkakoak  irudia   hitzaAurkakoak  irudia   hitza
Aurkakoak irudia hitzaidoialariz
 
Errutinak idatzi data eguraldia- menua-ordutegia
Errutinak idatzi  data  eguraldia- menua-ordutegiaErrutinak idatzi  data  eguraldia- menua-ordutegia
Errutinak idatzi data eguraldia- menua-ordutegiaidoialariz
 
Albistea idazteko txantiloia hutsik
Albistea idazteko txantiloia hutsikAlbistea idazteko txantiloia hutsik
Albistea idazteko txantiloia hutsikidoialariz
 
Maritxu teilatuko
Maritxu teilatuko Maritxu teilatuko
Maritxu teilatuko idoialariz
 
Egunerokoa idatzi
Egunerokoa idatziEgunerokoa idatzi
Egunerokoa idatziidoialariz
 
Onomatopeiak txartela
Onomatopeiak txartelaOnomatopeiak txartela
Onomatopeiak txartelaidoialariz
 
Eta aitona non dago
Eta aitona non dagoEta aitona non dago
Eta aitona non dagoidoialariz
 

What's hot (20)

Ulermena escolar letra BASERRIA
Ulermena escolar letra BASERRIAUlermena escolar letra BASERRIA
Ulermena escolar letra BASERRIA
 
Olerkiak 1 ziklo
Olerkiak 1 zikloOlerkiak 1 ziklo
Olerkiak 1 ziklo
 
Ahokorapiloak 1 ziklo
Ahokorapiloak 1 zikloAhokorapiloak 1 ziklo
Ahokorapiloak 1 ziklo
 
4 maila BURUKETAK 2.pdf
4 maila BURUKETAK 2.pdf4 maila BURUKETAK 2.pdf
4 maila BURUKETAK 2.pdf
 
ANIMALIAK galderak sortu
ANIMALIAK  galderak sortu ANIMALIAK  galderak sortu
ANIMALIAK galderak sortu
 
Des ez ti tegi ariketak
Des ez ti tegi ariketakDes ez ti tegi ariketak
Des ez ti tegi ariketak
 
Leku deskribapena idazten pausoka
Leku deskribapena idazten pausokaLeku deskribapena idazten pausoka
Leku deskribapena idazten pausoka
 
Ulermena escolar letra altxorraren planoa
Ulermena escolar letra altxorraren planoaUlermena escolar letra altxorraren planoa
Ulermena escolar letra altxorraren planoa
 
Buruketak lehen biderketak
Buruketak lehen biderketak Buruketak lehen biderketak
Buruketak lehen biderketak
 
Etxe motak
Etxe motakEtxe motak
Etxe motak
 
4 maila buruketak 1
4 maila buruketak 1 4 maila buruketak 1
4 maila buruketak 1
 
Aurkakoak irudia hitza
Aurkakoak  irudia   hitzaAurkakoak  irudia   hitza
Aurkakoak irudia hitza
 
Errutinak idatzi data eguraldia- menua-ordutegia
Errutinak idatzi  data  eguraldia- menua-ordutegiaErrutinak idatzi  data  eguraldia- menua-ordutegia
Errutinak idatzi data eguraldia- menua-ordutegia
 
Albistea idazteko txantiloia hutsik
Albistea idazteko txantiloia hutsikAlbistea idazteko txantiloia hutsik
Albistea idazteko txantiloia hutsik
 
Ipuinak sortzeko pautak
Ipuinak sortzeko pautakIpuinak sortzeko pautak
Ipuinak sortzeko pautak
 
Irakurgai motzak
Irakurgai motzakIrakurgai motzak
Irakurgai motzak
 
Maritxu teilatuko
Maritxu teilatuko Maritxu teilatuko
Maritxu teilatuko
 
Egunerokoa idatzi
Egunerokoa idatziEgunerokoa idatzi
Egunerokoa idatzi
 
Onomatopeiak txartela
Onomatopeiak txartelaOnomatopeiak txartela
Onomatopeiak txartela
 
Eta aitona non dago
Eta aitona non dagoEta aitona non dago
Eta aitona non dago
 

Similar to Txiste liburuxka

XX. txiste eta pasadizo lehiaketako txiste irabazleak.
XX. txiste eta pasadizo lehiaketako txiste irabazleak. XX. txiste eta pasadizo lehiaketako txiste irabazleak.
XX. txiste eta pasadizo lehiaketako txiste irabazleak. Goiztiri AEK euskaltegia
 
Ipuinak haurrentzat
Ipuinak haurrentzatIpuinak haurrentzat
Ipuinak haurrentzatanetxu8
 
Ipuinak haurrentzat
Ipuinak haurrentzatIpuinak haurrentzat
Ipuinak haurrentzataneotxoa4444
 
norbegiarako bidaia gontzal eta Asier ipuina
norbegiarako bidaia gontzal eta Asier ipuinanorbegiarako bidaia gontzal eta Asier ipuina
norbegiarako bidaia gontzal eta Asier ipuinaLeire Bujanda
 
Norbergiarako bidaia
Norbergiarako bidaiaNorbergiarako bidaia
Norbergiarako bidaiaguest9bee5c
 
3. maila euskara 1 gaia santillana
3. maila  euskara 1 gaia santillana3. maila  euskara 1 gaia santillana
3. maila euskara 1 gaia santillanaidoialariz
 
Egape txo!1 (16 17)
Egape txo!1 (16  17)Egape txo!1 (16  17)
Egape txo!1 (16 17)beitza
 
Irakurgai motzak
Irakurgai motzakIrakurgai motzak
Irakurgai motzakLiiide
 
288_ipuin bilduma 09-10 euskara.doc
288_ipuin bilduma 09-10 euskara.doc288_ipuin bilduma 09-10 euskara.doc
288_ipuin bilduma 09-10 euskara.docElhuyarOlinpiada
 
Bertsolaritza
BertsolaritzaBertsolaritza
Bertsolaritzajabilast
 
Adierazpena-Ipuin Tailerra DBH2
Adierazpena-Ipuin Tailerra DBH2Adierazpena-Ipuin Tailerra DBH2
Adierazpena-Ipuin Tailerra DBH2jabando
 
Kontakatiluak 6 abendua urtarrila ona
Kontakatiluak 6 abendua urtarrila onaKontakatiluak 6 abendua urtarrila ona
Kontakatiluak 6 abendua urtarrila onamegakotilak6a
 
Txintxirri Kantari
Txintxirri KantariTxintxirri Kantari
Txintxirri Kantariamaiaguti
 

Similar to Txiste liburuxka (20)

XX. txiste eta pasadizo lehiaketako txiste irabazleak.
XX. txiste eta pasadizo lehiaketako txiste irabazleak. XX. txiste eta pasadizo lehiaketako txiste irabazleak.
XX. txiste eta pasadizo lehiaketako txiste irabazleak.
 
Txiste irabazleak 2018
Txiste irabazleak 2018Txiste irabazleak 2018
Txiste irabazleak 2018
 
Kanguroa
KanguroaKanguroa
Kanguroa
 
2z
2z2z
2z
 
Ipuinak haurrentzat
Ipuinak haurrentzatIpuinak haurrentzat
Ipuinak haurrentzat
 
Ipuinak haurrentzat
Ipuinak haurrentzatIpuinak haurrentzat
Ipuinak haurrentzat
 
norbegiarako bidaia gontzal eta Asier ipuina
norbegiarako bidaia gontzal eta Asier ipuinanorbegiarako bidaia gontzal eta Asier ipuina
norbegiarako bidaia gontzal eta Asier ipuina
 
Norbergiarako bidaia
Norbergiarako bidaiaNorbergiarako bidaia
Norbergiarako bidaia
 
3. maila euskara 1 gaia santillana
3. maila  euskara 1 gaia santillana3. maila  euskara 1 gaia santillana
3. maila euskara 1 gaia santillana
 
Egape txo!1 (16 17)
Egape txo!1 (16  17)Egape txo!1 (16  17)
Egape txo!1 (16 17)
 
Irakurgai motzak
Irakurgai motzakIrakurgai motzak
Irakurgai motzak
 
288_ipuin bilduma 09-10 euskara.doc
288_ipuin bilduma 09-10 euskara.doc288_ipuin bilduma 09-10 euskara.doc
288_ipuin bilduma 09-10 euskara.doc
 
Bertsolaritza
BertsolaritzaBertsolaritza
Bertsolaritza
 
Mallabiko jaien gehigarria 2014
Mallabiko jaien gehigarria 2014Mallabiko jaien gehigarria 2014
Mallabiko jaien gehigarria 2014
 
Atxondoko jaiak 2016
Atxondoko jaiak 2016Atxondoko jaiak 2016
Atxondoko jaiak 2016
 
Adierazpena-Ipuin Tailerra DBH2
Adierazpena-Ipuin Tailerra DBH2Adierazpena-Ipuin Tailerra DBH2
Adierazpena-Ipuin Tailerra DBH2
 
Kontakatiluak 6 abendua urtarrila ona
Kontakatiluak 6 abendua urtarrila onaKontakatiluak 6 abendua urtarrila ona
Kontakatiluak 6 abendua urtarrila ona
 
Txintxirri Kantari
Txintxirri KantariTxintxirri Kantari
Txintxirri Kantari
 
2013ko URRIA
2013ko URRIA2013ko URRIA
2013ko URRIA
 
Iurretako jaien gehigarria
Iurretako jaien gehigarriaIurretako jaien gehigarria
Iurretako jaien gehigarria
 

More from Goiztiri AEK euskaltegia (20)

Eskaintza 20/21 ikasturtea
Eskaintza 20/21 ikasturteaEskaintza 20/21 ikasturtea
Eskaintza 20/21 ikasturtea
 
Etxetik balkoitik ikusten duguna
Etxetik balkoitik ikusten dugunaEtxetik balkoitik ikusten duguna
Etxetik balkoitik ikusten duguna
 
20/21 ikasturterako aurrematrikulazioa
20/21 ikasturterako aurrematrikulazioa 20/21 ikasturterako aurrematrikulazioa
20/21 ikasturterako aurrematrikulazioa
 
Lorea Agirre
Lorea AgirreLorea Agirre
Lorea Agirre
 
Asmakizunak: animaliak
Asmakizunak: animaliakAsmakizunak: animaliak
Asmakizunak: animaliak
 
Irakurle negua 2019
Irakurle negua 2019Irakurle negua 2019
Irakurle negua 2019
 
Asmakizunak
AsmakizunakAsmakizunak
Asmakizunak
 
Errigoraren kanpaina 2019
Errigoraren kanpaina 2019Errigoraren kanpaina 2019
Errigoraren kanpaina 2019
 
Eskaintza 2019/20 ikasturtea
Eskaintza 2019/20 ikasturteaEskaintza 2019/20 ikasturtea
Eskaintza 2019/20 ikasturtea
 
2019/20 ikasturteko katalogoa
2019/20 ikasturteko katalogoa2019/20 ikasturteko katalogoa
2019/20 ikasturteko katalogoa
 
Irakurle uda 2019
Irakurle uda 2019Irakurle uda 2019
Irakurle uda 2019
 
Selfie lehiaketarako puntuazio taula
Selfie lehiaketarako puntuazio taulaSelfie lehiaketarako puntuazio taula
Selfie lehiaketarako puntuazio taula
 
Aski
AskiAski
Aski
 
Valentinaren errezeta
Valentinaren errezetaValentinaren errezeta
Valentinaren errezeta
 
Soniaren errezeta
Soniaren errezetaSoniaren errezeta
Soniaren errezeta
 
Naviren errezeta
Naviren errezetaNaviren errezeta
Naviren errezeta
 
Manuren errezeta
Manuren errezetaManuren errezeta
Manuren errezeta
 
Linaren errezeta
Linaren errezetaLinaren errezeta
Linaren errezeta
 
Efremen errezeta
Efremen errezetaEfremen errezeta
Efremen errezeta
 
Saturren errezeta
Saturren errezetaSaturren errezeta
Saturren errezeta
 

Txiste liburuxka

  • 1.
  • 2. Euskarazko txiste eta pasadizo lehiaketa Goierriko Goiztiri AEK euskaltegia AURKIBIDEA Hitzaurrea 4 2008an sarituak 5-8 2009an sarituak 9-11 2010ean sarituak 12-14 2011n sarituak 15-18 2012an sarituak 19-23 2013an sarituak 24-26 Sari banaketetako argazkiak 27-29 Eskertza 30 - 3 -
  • 3. Euskarazko txiste eta pasadizo lehiaketa Goierriko Goiztiri AEK euskaltegia HITZAURREA Eskuartean duzun bilduma honetan Goiztiri AEK euskaltegiak Ordiziako Udalaren laguntzarekin antolatutako txiste eta pasadizo idatzien lehiaketako lanik onenak aurkituko dituzu. Onenak edo euskaltegiko ikasleen gustukoenak, behintzat. Izan ere, urtero, euskara ikasleek aukeratzen dituzte aurkeztutako txiste eta pasadizoen artean -ehundik gora izaten dira edizio bakoitzean- originalenak, barregarrienak, zoroenak, ondoen idatzitakoak, bihurrienak... Liburuxka honen argitalpenarekin umorezko lerro horien bilduma eskaintzen dizugu, irakurriz gozagarri izan dakizun. On egin! Goierriko Goiztiri AEK euskaltegia - 4 -
  • 4. Euskarazko txiste eta pasadizo lehiaketa Goierriko Goiztiri AEK euskaltegia 1.Herkules, Marilyn Monroe eta Notredameko konkorduna Herkules, Marilyn Monroe eta Notre Dameko konkorduna, zeruko taberna batean zeuden hitz egiten eta bat-batean Herkulesek esan zuen: - Ez dakit dakizuen baina munduko gizonik indartsuena naiz! Marilynek honela erantzun zuen. - Ni munduko emakumerik ederrena naiz! Orduan Notre Dameko konkordunak esan zuen: - Ze demontre!Ba, ni munduko gizonik itsusiena naiz! Herkulesek, kezkaturik: Jaungoikoari galdetu behar diot ea munduko gizonik indartsuena izaten jarraitzen dudan. Hala joan zen eta berehala itzuli zen. - Jaungoikoak esan dit munduko gizonik indartsuena izaten jarraitzen dudala. Hau entzutean Marilynek ere Jaungoikoari galdetu behar ziola eta joan zen. Laster itzuli zen pozik. - Jaungoikoak esan dit munduko emakumerik ederrena izaten jarraitzen dudala. Hori ikustean Notre Dameko konkordunak berak ere Jaungoikoari ea munduko pertsonarik itsusiena izaten jarraitzen zuen galdetzera joan zen eta laster zen bueltan erabat haserre. - Esango al dit norbaitek zein OSTIA den ALBAKO DUKESA! Ordiziako euskaltegiko iluntzeko taldea 2008 - 5 -
  • 5. Euskarazko txiste eta pasadizo lehiaketa Goierriko Goiztiri AEK euskaltegia 2. Zezenak Senar-emazteak mendi zerran dabiltza paseoan eta jakin-minak jota abeltzainari galdetu diote: - Horko zezen eder hori zurea al da? - Bai horixe! 500 kilo pisatzen ditu eta egunean 5 estalketa egiten ditu. - 5 estalketa? Entzun duzu, laztana? –esaten dio emazteak senarrari. - Beste horrek egunean 20 estalketa egiten ditu –jarraitzen du abeltzainak. - 20 estalketa? Entzun duzu, laztana? Senarrak, nazkaturik, galdetzen dio abeltzainari: - Baina 20 aldiz behi bera estaltzen al du? - Ez jauna. 20 behi ezberdinekin egiten du. Senarrak irribarrez begiratzen dio emazteari eta esaten dio: - Entzun duzu, laztana? Aitor Calvillo 2008 - 6 -
  • 6. Euskarazko txiste eta pasadizo lehiaketa Goierriko Goiztiri AEK euskaltegia 3. Kolakao, ostia!!! Josetxo mutikoari, goizean ikastolara joan aurretik, amak zer gosaldu nahi duen galdetu dio eta mutikoak: - Kolakao, ostia!!! - Zer esan duzu? Hori al da hitz egiteko era? Eta bi masaileko eman dizkio. Umea negar batean ari dela, aita azaldu da. - Zer du Josetxok? - Ba, gosaltzeko zer nahi duen galdetu diot eta 'Kolakao, ostia!!!' ez dit ba erantzun ume muturzikin honek! Aitak hori entzun ondoren, umearengana joan eta beste bi belarrondoko eman dizkio. - Tori, ikusiko duzu hurrena nola ez duzun berriro horrela hitz egingo! Ume gaixoa, lehenaz gainera, aurpegiari heldu eta hor doa arrantzaka ikastolara eta aitonak ikusi du. - 7 -
  • 7. Euskarazko txiste eta pasadizo lehiaketa Goierriko Goiztiri AEK euskaltegia - Zer du Josetxo gizajoak horrela negar egiteko? - Zer duen? Ba, gosaltzeko zer nahi duen galdetu diot eta 'Kolakao, ostia!!!' erantzun dit. - Hau da ume lotsagabea! Berriro ez horrelakorik esan gero amari, e! Eta aitonak ere 'zipli-zapla' bere partea eman dio umeari. Hurrengo goizean berriz galdetu dio amak Josetxori: - Zer nahi duk gosaltzeko, Josetxo? - KOLAKAO EZZZZ!!!, ostia! Joxe Antonio Mujika 2008 - 8 -
  • 8. Euskarazko txiste eta pasadizo lehiaketa Goierriko Goiztiri AEK euskaltegia 4. Geroz eta zailago Gizon bat bere kotxean 140 km. orduko abiaduran zihoanean Guardia Zibilak gelditu zuen eta esan zion: - Ba al dakizu 120 km. orduko abiaduran joan beharrean 140koan zoazela? - Sentitzen dut, baina lanetik berandu atera naiz eta etxera ailegatzeko gogoa daukat. - Beno, hori ez da aitzakia. Alkoholemia kontrola egingo dizugu. - Posible da baiezkoa ematea; zirko batean lan egiten dut, sua irentsiz, eta, nahi gabe, alkohol pixka bat tragatzen dugu. Ez badidazu sinesten, atzean dut materiala. - Beno, gaurkoz ez dizut isunik jarriko, baina mesede bat eskatuko dizut. Inoiz ez dut horrelakorik ikusi eta ikustea gustatuko litzaidake. - Bai, bai, egingo dut. Mutila erakustaldia egiten hasi zen eta lehenengo malabareak aroekin egin zituen, eta pelotekin egiten ari zenean kamioilari bat pasatu zen eta Guardia Zibilei esan zien: - Putasemeak, gero eta zailago jartzen duzue! Goiztiri AEK euskaltegiko iluntzeko behe urratseko taldea 2009 - 9 -
  • 9. Euskarazko txiste eta pasadizo lehiaketa Goierriko Goiztiri AEK euskaltegia 5. Zaldi lasterketa Egun batean gizon bat egunkaria irakurtzen ari zen lasai-lasai sukaldean eta bat-batean, zas, kristoren ostia jaso zuen zartagin batekin. Bere emaztea zen. Gizonak esan zion: - Baina, maitea, zer pasatzen zaizu? - Zer pasatzen zaidan? Zure prakak jasotzerakoan,poltsikoan papertxo bat topatu dut. Ireki dut eta zera jartzen du: Marilou eta telefono zenbaki bat. - Lasai, emakumea. Begira, atzo joan nintzen zaldi lasterketa bat ikustera eta apustu bat egin nuen. Marilou da zaldiaren izena eta zenbakia da apustuaren zenbakia. Bi ordu geroago..... Zas! Beste ostia bat eta oraingoan lapiko batekin: - Baina... Eta orain? - Orain? Orain? Zure zaldia telefonoan dagoela eta esan dit zu jartzeko..... Gabriel Sanchez 2009 - 10 -
  • 10. Euskarazko txiste eta pasadizo lehiaketa Goierriko Goiztiri AEK euskaltegia 6.Botikariaren etxean Mutil bat botikara joan da eta botikariari preserbatibo bat eskatu dio: - Emaidazu preserbatibo bat, andregaiaren etxera noa afaltzera eta!!! Edo bestela, emaizkidazu bi; izan ere, ahizpa ere ederra dago, eta afalondoan akaso suertea izango dut biekin! Aizu, aizu, itxaron pixka bat!!! Horretan ari garela, emaidazu hirugarren bat ere; horrelako bi alabekin, ziurrenik ama ere ez da batere gaizki egongo eta... Iritsi da afaltzeko garaia eta gure mutila burumakur, gorri-gorri eginda, serio-serio egon da mahaian. Afaria bukatutakoan, honela esan dio andregaiak haserre samar: - Jakin izan banu afaltzeko orduan horrela egongo zinela, ez zintudan afaltzera gonbidatuko! - Ni ere ez nintzen etorriko zure aita BOTIKARIA dela jakin izan banu. Joxe Antonio Mujika. 2009 - 11 -
  • 11. Euskarazko txiste eta pasadizo lehiaketa Goierriko Goiztiri AEK euskaltegia 7.Tren geltokian Ba omen zen behin Donostiara sekula jaitsi gabeko baserritar bat . Eta trenean ibili behar zuela eta, zuzen-zuzenean geltokira jaitsi da. Eta hantxe maletak hartu, eta geltokian alde batetik bestera oinez , tipi-tapa, tipi-tapa, alde batetik bestera. Hamar minutu, hogei minutu, ordu erdi bat, eta tipi-tapa, tipi-tapa, batetik bestera oinez. Geltokiko gizona etorri zaio eta: - Baina, gizona, zure trena oraindik ez da etorriko, eta eseri zaitez. - Aizu, ni baserritarra naiz baina ez analfabetoa, e! Hor “anden” jartzen du. Goiztiri AEK euskaltegiko iluntzeko B1 mailako taldea 2010 - 12 -
  • 12. Euskarazko txiste eta pasadizo lehiaketa Goierriko Goiztiri AEK euskaltegia 8.Patxi eta Iñaki - Aizu Patxi, zuk uste duzu zeruan pilotalekurik izango dela? - Nik baietz uste dut, han dena ongi egongo dela. - Orduan, lehenengo hiltzen denak besteari esan beharko dio hala den. - Noski! Bi hilabete barru Patxi hil egin da eta Iñakik ahots bat entzuten du: - Iñaki,Iñaki, Patxi naiz. - Zer nahi duzu? - Bi berri dauzkat zuretzat, bat ona eta bestea txarra. Ona da zeruan badagoela pilotalekua. - Eta txarra zein da? - Bihar zuk jokatuko duzula 11:00etan. Goiztiri AEK euskaltegiko iluntzeko B1 mailako taldea 2010 - 13 -
  • 13. Euskarazko txiste eta pasadizo lehiaketa Goierriko Goiztiri AEK euskaltegia 9.Ezetz asmatu! - Nola daukan musikako andereñoak pottorroa? - Re La Mi Do! Jose Manuel Ezeolaza 2010 - 14 -
  • 14. Euskarazko txiste eta pasadizo lehiaketa Goierriko Goiztiri AEK euskaltegia 10. Biolin-jotzailerik onena Bi gizon Orient Express trenean doaz. Goiza pasatu da, arratsaldea pasatu da, gaua pasatu da. Eta, egunsentia iritsi denean, gizon batek besteari esan dio: - Aizu, nongoa zara? - Bilbokoa naiz. - A zer kasualitatea! Ni Santanderrekoa naiz. - Ostia! Biok gara iparraldekoak... Eta zuk zertan lan egiten duzu? - Ni biolin-jotzailea naiz. - Hara! Ni ere bai! Hau bai kasualitatea!!! - Ez da posible! Bada, ni oso biolinista ona naiz. - Aaaaa.... Bada, nik izugarri ondo jotzen dut biolina. Ni bai biolinista ona, ni! - Bada, ni Espainiako onena naiz. - Zu? Hori ez da ezer, ni Europako onena naiz. - Entzun, mutil, eta pentsa ezazu zein ona naizen: nire herriko elizan biolina jotzen dudanean, egurrezko amabirjina negarrez hasten da. - Hori ez da ezer; berebiziko biolinista ni naiz! Lehengo egunean, Bilboko katedralean jo nuen eta, bukatu nuenean, Kristo gurutzetik jaitsi zen, besarkada handi bat eman zidan eta esan zidan: “zuk bai dakizula biolina jotzen, eta ez Santanderreko beste tipo horrek, nire amari beti negar eragiten diona!!!” Pruden Sancho 2011 - 15 -
  • 15. Euskarazko txiste eta pasadizo lehiaketa Goierriko Goiztiri AEK euskaltegia 11.Afalondorengo komeriak Bi lagun bapo afaldu eta trago batzuk hartu eta gero, etxera joateko kotxea hartu eta abiatu egin ziren. Bidean zihoazela, ordea, alkoholemia kontrola. Orduan komeriak! - Seguru asko, positibo emango diat. Gidatzeko baimena kenduko zidatek eta lanera joateko kotxea egunero behar... Hau duk marka gero! Zer egingo diat? - Baaa, 50 € eskaintzen badituk, akasooo pasatzen utziko diate –esaten dio lagunak. Esan eta egin. 50 € eskaini eta aurrera. Berehalaxe, ordea, beste kontrol bat... - Ze pasatzen duk gaur hemen? Poliziak ze suma al zebiltzak edooo....! Berriz ere berdin jokatu beharko diat, bestela karnetik gabe geratuko nauk.... - 16 -
  • 16. Euskarazko txiste eta pasadizo lehiaketa Goierriko Goiztiri AEK euskaltegia 50 € eman eta aurrera oraingoan ere. Baita aurreraxeago ere. Poliziak orduan: - Aizak, 100 € ematen badizkidak errotondatik ateratzen lagunduko diat. Joxe Antonio Muxika 2011 - 17 -
  • 17. Euskarazko txiste eta pasadizo lehiaketa Goierriko Goiztiri AEK euskaltegia 12. Ordezkoa Eskolan ari ziren lan batzuk egiten, idazlanak, eta ogibidez hizketan ari ziren eta... - Ea, Jaimito, zer ogibide dauka zure amak? - Nire amak? Nire ama sustituta da. - Sustituta? Nola ordea, zer ogibide da hori? - Bueno, nire ama, beste gizonezkoen etxeetara joaten da eta han ohean sartzen da beraiekin, gero diru bat ordaintzen diote eta amaitutakoan etxera etortzen da. - Ez, eeee, Jaimito, hori ez da sustituta, hori prostituta da! - Ez, prostituta nire izeba da baina, hura gaixo dagoenean nire ama joaten da. Beasaingo gau eskolako ikasleak 2011 - 18 -
  • 18. Euskarazko txiste eta pasadizo lehiaketa Goierriko Goiztiri AEK euskaltegia 13.Kulero beltzak Hiru emakumezko elkartu omen ziren kafea hartzeko eta beraien senarrei buruz hitz egiten hasi ziren. Senarrak beti prest egoten omen ziren larrutan egiteko eta beraiek nahiko nekatuta zeudela zioten. Horietako batek, berak erabiltzen zuen taktika kontatu zien. - Nik gogorik ez dudanean kulero beltz batzuk jantzi eta alua doluan dagoela esaten diot, eta errespetatzen du. Aste horretan praktikan jartzea pentsatu zuten eta hurrengoan komentatuko zutela. Hurrengo astean elkartu zirenean horrela aritu ziren: - Zure taktika probatu dut eta balio izan dit -esan zuen batek. Besteak aldiz horrela esan zuen: - Nire Manolorekin ez dit balio izan. Ni triste-triste jarri nintzen nire kulero beltzak jantzita, eta alua doluan zegoela esan nion, baina berak lasai egoteko esan zidan, lazo beltz bat jarri zuen, eta doluminak ematera besterik ez zela sartuko esan zidan. Maruja Redondo 2012 - 19 -
  • 19. Euskarazko txiste eta pasadizo lehiaketa Goierriko Goiztiri AEK euskaltegia 14.Corte Inglesean Jonek ez zuen arazorik eta oso pozik bizi zen gainera. Halako batean, ordea, burukominarekin hasi zen, zertxobait aurrena eta gero eta handiagoa egunetik egunera. Jasanezinak bihurtu ziren azkenenean buruko min horiek eta azkenean medikuarenera joan behar izan zuen Jonek. Espezialista batengana joan eta behin azterketa oso bat egin ondoren (erradiografiak, odol analisiak, pixa…) emaitzak emateko garaia iritsi zen: - Begira, Jon, albiste on bat eman beharrean nago baina, era berean, baita beste txar bat ere. Albiste ona zera da, burukomina senda diezazukedala. Txarra, berriz, horretarako arrautzak kendu beharko dizkizudala da. Gaixotasun arraro bat da zuk daukazuna eta arrautzek bizkarrezurrari eragiten diote, honek burukomina sortuz. Arazoa konpontzeko modu bakarra arrautzak kentzea da. Jon lur jota geratu zen, baina minek bere horretan jarraitu zuten eta azkenean ebakuntza egitea erabaki zuen. Ospitaletik irten ondoren burukomina erabat desagertu zen, baina hala ere triste eta bizigogo gutxirekin geratu zen Jon, gorputzeko atal garrantzitsu bat faltako balitzaio bezala (eta hala zen, gainera!). - Behar dudana traje berri bat da -esan zion bere buruari. Honela, beraz, Corte Inglesean sartu eta bertako dendako saltzaileari trajea eskatu zion. Saltzailea begira geratu eta hala esan zion: - Oso ondo, 44 neurria. - 20 -
  • 20. Euskarazko txiste eta pasadizo lehiaketa Goierriko Goiztiri AEK euskaltegia - Halaxe da bai! Baina nola jakin duzu hori? - Nire lana da hori. Jonek trajea probatu eta primeran geratzen zitzaiola ikusi zuen. Ispiluari begira zegoela saltzailea ondotik: - Eta zer moduz honekin batera alkandora bat probatuko bazenu? Eta Jonek erantzun: - Tira, eta zergatik ez ba? - Ikus dezagun… beso aldetik 34 zenbakia eta lepoaldetik 16. - Nola jakin duzu? - Horixe baita nire lana, gizon! Jonek alkandora jantzi eta ispiluari begira zegoen bitartean, berriro ere saltzaileak: - Zapata berri batzuk ere ez litzaizkizuke gaizki etorriko! - Horixe ezetz! Saltzailea Jonen oinetara begira jarri eta… - 21 -
  • 21. Euskarazko txiste eta pasadizo lehiaketa Goierriko Goiztiri AEK euskaltegia - 42a egokiena. - Hain juxtu, horixe! Baina nola jakin duzu? - Esan dizut, horixe delako nire lana! Jon zapata berriei begira zegoen bitartean, atzetik berriro ere saltzaileak: - Eta zer moduz galtzontzilo berri batzuk ere probatuko bazenitu? Jon segituan hasi zen jasan berri zuen ebakuntzan pentsatzen eta… - Ez da ideia makala! - 36 neurria erabiliko duzu zuk, ezta? Jon barrezka hasi zen: “Ez ba, oker zabiltza oraingoan, 18 nituenetik 34a erabili dut”. Saltzaileak ezezkoa, ordea, buruarekin: - Ez da posible zuk 34a erabiltzea. Galtzontziloak estuegi izango zenituzke, arrautzak estutuaraziz eta honek bizkarrezurrari eraginez. Egun osoa burukominez pasako zenuke… Aitor Calvillo. 2012 - 22 -
  • 22. Euskarazko txiste eta pasadizo lehiaketa Goierriko Goiztiri AEK euskaltegia 15.Aitona hilzorian Aitona hilzorian omen zegoen, eta ohetik begiak ireki, eta hor hasi zen hizketan: - Maria, hemen al zaude? - Bai, bai, hemen nago. Hemen nago. - Andres, hemen al zaude? - Bai, hementxe nago aitona, hementxe nago. - Xabier , hemen al zaude? - Bai, lasai aitona, hemen nago. Hemen gaude denak. - Denak hemen al zaudete? - Bai, bai, zure ondoan, hemen gaude denak. - Eta denak hemen bazaudete, zer egiten du pasilloko argiak piztuta? Beasaingo iluntzeko taldea 2012 - 23 -
  • 23. Euskarazko txiste eta pasadizo lehiaketa Goierriko Goiztiri AEK euskaltegia 16.Hizkuntzak jakitearen garrantzia Udako egun sargori horietako batean hor joan da Txindokiko magaletan gora txangoan lagun talde bat eta Tximistako bidea iritsi aurretiko iturria ikusi bezain pronto, beharrezkoa zen ur tragoa egiteko asmoz bertaratu dira. Egarriz akabatzen guztiak eta ura edatera doazela, 200 metro ingurura zegoen artzainaren oihuak entzun dituzte: - Kontuz, ez da ur edangarria, oso ur txarra da! Lagun taldeko inork ez zuen euskara ulertzen, ordea eta, beraz: - ¿Qué? Eta berriro ere artzainak: - Ez dela ur edangarria! Mendizaleek ezer ulertu gabe hor jarraitzen dute eta berriro ere galdetu: - Qué, ¿qué dice? Eta artzainak berriro ere errepikatu: - Kontu izateko, ez dela ur edangarria! Elkarri begira jarri eta inork tutik ere ez duela ulertu jabetzean, beraietako bat berriro artzainari zuzendu eta: - Mire, somos un grupo de excursionistas del PP de Madrid y no entendemos el vasco, así que háblenos en español, que estamos en España. Eta orduan artzainak erantzun: - ¡Que beban despacito, que sale muy fría! Aitor Calvillo 2013 - 24 -
  • 24. Euskarazko txiste eta pasadizo lehiaketa Goierriko Goiztiri AEK euskaltegia 17.Guardia zibilen kontrola Guardia zibilien kontrol batean kotxe bat gelditu zuten eta gizonari: - Edan al duzu alkohola? - Ba... Bai - Asko? - Ezkontza batetik nator eta meza hasi baino lehen 3 vermout hartu ditut, bazkaldu baino lehen hiru garagardo, bazkaltzerakoan 2 botila ardo eta pare bat kopa txanpan eta, gero, bukatzerakoan, 6 txupito eta 3 gintonik. - Ba al dakizu hau alkoholemia kontrola dela? - Eta zuk ba al dakizu kotxe hau ingelesa dela eta beste aldean dagoela nire emaztea kotxea gidatzen? Gabriel Sanchez 2013 - 25 -
  • 25. Euskarazko txiste eta pasadizo lehiaketa Goierriko Goiztiri AEK euskaltegia 18.Epaiketa Ijito batek epaiketa batera joan behar izan du lapurreta bat dela eta. Epaiketa amaitu eta kartzelara daramatela emazteak telefonoz deitu dio: - Manolo, zer gertatu da? Zer esan dizu epaileak? - Ba... 7 urteko kartzela zigorra ala 100.000 euro. - Manolo ez izan tontoa, zuk hartu dirua, hartu dirua!!! Lorea Iparragirre 2013 - 26 -
  • 26. Euskarazko txiste eta pasadizo lehiaketa Goierriko Goiztiri AEK euskaltegia SARI BANAKETETAKO ARGAZKIAK 2008 2009 - 27 -
  • 27. Euskarazko txiste eta pasadizo lehiaketa Goierriko Goiztiri AEK euskaltegia 2010 2011 - 28 -
  • 28. Euskarazko txiste eta pasadizo lehiaketa Goierriko Goiztiri AEK euskaltegia 2012 2013 - 29 -
  • 29. Euskarazko txiste eta pasadizo lehiaketa Goierriko Goiztiri AEK euskaltegia ESKERTZA Goiztiri AEK euskaltegiak antolatzen duen XIII. Txiste eta pasadizo idatzien lehiaketa izango da 2014koa, beraz, laster beteko dugu hogeita bosgarren urteurrena. Meritua ez da gurea, ordea, ezingo baikenuen honaino iritsi jasotako laguntzarik gabe. Lehenik eta behin, Ordiziako Udalari eskertuko nahi genioke emandako laguntza eta babesa, ezinbestekoa baitugu lehiaketa burutzeko. Bigarrenik, urte hauetan guztietan lehiaketan parte hartu duzuen guztioi gure esker ona adierazi nahi dizuegu, zuek bidalitako txisterik gabe ere hutsa bailitzateke ahalegina. Epaimahai eta parte hartzaile lanetan aritu diren euskaltegiko ikasleak ere ez genituzke ahaztu nahi, oso fin aritu baitira euren lanean. Azkenik, zuzenean edo zeharka zuen parte-hartzea edota laguntza eskaini duzuen guztioi, mila esker bihotz-bihotzez. Orain artekoa eskertu nahi dizuegu eta, eskatzea ere libre denez, aurrerantzean jasoko duguna ere halakoxea izatea nahi genuke. Mila esker eta bejondeizuela! GOIZTIRI EUSKALTEGIA - 30 -