SlideShare a Scribd company logo
1 of 21
A ze nolako zalaparta Gurina izeneko baserrian!
Bertako baserritarra Australiara egindako bidaiatik itzuli da.
Zerekin eta… kanguru batekin! Gaur iritsiko dira biak!
Ai, hau urduritasuna! Baserriko abereek ez dute sekula
kangururik ikusi. Eta berehala elkartu dira lagun berriaz hitz egiteko.
Eta, zer ote daki egiten kanguru batek? –galdetzen diote elkarri.
Baina inork ez daki zer erantzun.
Aizue, eta… kukurruku egiten baldin badaki? –galdetu zuen oilarrak-.
Imajinatu ni baino goizago jaikitzen dela eta bere ahots indartsuarekin baserriko
guztiak esnatzen dituela. Eta ez hori bakarrik. Agian, oiloak eta txitatxoak
kontatzen ere badaki, bat bera ere ez dela falta ziurtatzeko. Eta horrela bada,
baserritarrak ez du nire beharrik izango eta beste lan bat bilatu beharko dut.
Baina nik…kukurruku egiten besterik ez dakit ..
IKARAGARRIA, BENETAN!
-egin zuten oihu denek.
Aizue, eta… ardiak zaintzen baldin badaki? –galdetu zuen
zakurrak-. Eta ardi guztiak bildu eta zelai ederrenetara eramaten
baldin baditu larrera? Eta ez hori bakarrik. Agian, ez die batere
beldurrik otsoei…eta nik bai! Eta horrela bada, baserritarra poz-pozik
egongo da harekin eta txakur-etxola batera bidaliko nau ni
Guau, guau!
Ai, errukarria ni!
.
IZUGARRIA, BENETAN!
-egin zuten oihu denek.
Aizue, eta… arratoiak ehizatzen baldin badaki? -galdetu zuen katuak-. Eta hain ehiztari
ona izanik, aletegiko arratoi guztiak aitaren batean harrapatzen baldin baditu? Eta ez
hori bakarrik. Agian, armiarma guztiak ere kenduko ditu. Eta horrela bada,
baserritarrak ez du gehiago nire beharrik izango eta kale-katu bat besterik ez naiz
izango.Eta orduan, hondakin-poltsen artean arrain hezurrak bilatu beharko ditut.
Miau!
Eta orduan, akabo nire esnea eta nire sardinak
BELDURGARRIA, BENETAN!
-egin zuten oihu denek.
Aizue, eta…esnea eman baldin badezake? –galdetu zuen behiak-.
Eta kapaz baldin bada baserriko marmita guztiak esne zuri eta
krematsuz betetzeko? Eta jende guztia ahaleginean hasten bada
esne hori erosteko? Horrela bada, ez du inork nahi izango
nirea, eta esnea biltzeko ordez goldeari tiratzeko erabiliko nau.
Muuu!
Bada, ez nuke aste bat bera ere iraungo!
TAMALGARRIA, BENETAN!
-egin zuten oihu denek.
Aizue, eta… gorputza artilez estalia baldin badauka? –galdetu zuen ardiak-.
Eta inoiz ikusi den ilerik beteena eta harroena hazten bazaio? Eta bere ilea
elurra bezain zuria eta seta bezain biguna baldin bada? Eta ez hori bakarrik.
Agian, bere artilea nirea baino ugariagoa izango da eta azkarrago haziko zaio.
Eta horrela bada, baserritara poz-pozik jarriko da eta nire artilea burkoak eta
koltxoiak betetzeko erabiliko du .
Beee!
Ba, ez nioke utziko ilea mozten!
PENAGARRIA, BENETAN!
-egin zuten oihu denek.
Aizue, eta…ni baino indartsuagoa baldin bada? –galdetu zuen zaldiak-.
Eta barazkiz eta fruituz betetako gurdi bati gogor tira eta azokara ni baino
lehenago iristeko kapaz baldin bada? Baserritarraren seme-alabek kanguruaren
gainean ibili nahi izango dute. Eta, noski, biontzako lekurik ez da egongo
hemen eta zaldien zahar-etxe batera joan beharko dut.
Hiii!
Ez! Oraindik oso gaztea naiz horretarako!
LAZGARRIA, BENETAN!
-egin zuten oihu denek.
Abere guztiak gero eta kezkatuago zeuden. Eta kezka horiekin
hain zeuden deskuidatuta, ez baitziren konturatu abere
gaztetxoenak galdu egin zirela.
-  Non daude gure kumetxoak? –galdetu zuen zakurrak, alde
guztietara begira.
- Eta nire katakumeak? – galdetu zuen katuak.
Ardiak ere ez zuen aurkitzen bere arkumetxoa.
Han ibili ziren abere guztiak bila eta bila, baina ez zituzten
aurkitu ez katutxoak, ez txakurkumeak, ez arkumetxoa.
Bazter guztietan begiratu zuten, aletegian…
 
...eta baita txerritegian ere, baina haien arrastorik ez.
- Izugarria, benetan! –egin zuen kukurruku oilarrak.
- Ikaragarria, benetan! –egin zuen zaunka zakurrak.
- Beldurgarria, benetan! –egin zuen miau katuak.
- Tamalgarria, benetan! –egin zuen muuu behiak.
- Penagarria, benetan! –egin zuen beee ardiak.
- Lazgarria, benetan! –egin zuen irrintzi zaldiak.
 
Bat-batean, han urrutian…
oso-oso abere arraro bat ikusi zuten, saltoka eta jauzika
beraiengana zetorrena.
Kaixo! –esan zuen-. Ni kangurua naiz.
Abereak, utzi beren kumetxoak bilatzeari eta kanguruari begira
jarri ziren, begiak zabal-zabal eginda.
Kanguruak poltsa bat zeukan bere sabelean eta poltsa horretan…
...hiru katutxo, bi txakur txiki eta arkumetxo bat zeramatzan.
.
- Zuen kumetxoak aurkitu ditut eta etxera ekarri ditut
-esan zuen kanguruak-. Nire lana txikienak zaintzea da.
Eta ibiltzen nekatuak daudenean, nire poltsan sartu eta
ibilalditxo bat ematen diet. Oso gustukoa dut hori!
- Bikain portatu zara! -egin zuten oihu denek aho batez.
Eta kanguruari ongi etorria emateko, han hasi ziren denak
iskanbila batean: oilarra, kukurrukuka; zakurra, zaunkaka;
katua, miauka; behia, marruka; ardia, beeka eta zaldia, irrintzika.
Hura zalaparta atera zutena
lagun berriaren etorrera ospatzeko!
Muntaia: Jose Manuel Beltran
Itzulpena eta ahotsa: Pako Eizagirre
Muntaia: Jose Manuel Beltran
Itzulpena eta ahotsa: Pako Eizagirre
Kanguroa

More Related Content

Viewers also liked

Proiectele eTwinning cale spre cunoasterea culturii europene
Proiectele eTwinning  cale spre cunoasterea culturii europeneProiectele eTwinning  cale spre cunoasterea culturii europene
Proiectele eTwinning cale spre cunoasterea culturii europeneGrigore Gheorghita
 
130221 muad risicomanagement
130221 muad risicomanagement130221 muad risicomanagement
130221 muad risicomanagementDM Properties
 
Guía de usuario
Guía de usuarioGuía de usuario
Guía de usuarioSe Aprender
 

Viewers also liked (6)

Proiectele eTwinning cale spre cunoasterea culturii europene
Proiectele eTwinning  cale spre cunoasterea culturii europeneProiectele eTwinning  cale spre cunoasterea culturii europene
Proiectele eTwinning cale spre cunoasterea culturii europene
 
130221 muad risicomanagement
130221 muad risicomanagement130221 muad risicomanagement
130221 muad risicomanagement
 
Guía de usuario
Guía de usuarioGuía de usuario
Guía de usuario
 
Thesis
ThesisThesis
Thesis
 
Ajaran isa almasih, injil
Ajaran isa almasih, injilAjaran isa almasih, injil
Ajaran isa almasih, injil
 
Resume
ResumeResume
Resume
 

Similar to Kanguroa (13)

Ipuinak haurrentzat
Ipuinak haurrentzatIpuinak haurrentzat
Ipuinak haurrentzat
 
Adierazpena dbh1
Adierazpena dbh1Adierazpena dbh1
Adierazpena dbh1
 
Txiste liburuxka
Txiste liburuxkaTxiste liburuxka
Txiste liburuxka
 
7 Antxumeak
7 Antxumeak7 Antxumeak
7 Antxumeak
 
Ipuinak
IpuinakIpuinak
Ipuinak
 
Euskararen eguneko ipuinak 4. b
Euskararen eguneko ipuinak 4. bEuskararen eguneko ipuinak 4. b
Euskararen eguneko ipuinak 4. b
 
Eskoriatzako banda
Eskoriatzako bandaEskoriatzako banda
Eskoriatzako banda
 
Txanogorritxo
TxanogorritxoTxanogorritxo
Txanogorritxo
 
Irakurgai motzak
Irakurgai motzakIrakurgai motzak
Irakurgai motzak
 
Irakurgai motzak
Irakurgai motzakIrakurgai motzak
Irakurgai motzak
 
Txuriren Abenturak Ondo
Txuriren Abenturak OndoTxuriren Abenturak Ondo
Txuriren Abenturak Ondo
 
Txiste irabazleak 2018
Txiste irabazleak 2018Txiste irabazleak 2018
Txiste irabazleak 2018
 
Nire istorioa
Nire istorioaNire istorioa
Nire istorioa
 

Kanguroa

  • 1.
  • 2.
  • 3. A ze nolako zalaparta Gurina izeneko baserrian! Bertako baserritarra Australiara egindako bidaiatik itzuli da. Zerekin eta… kanguru batekin! Gaur iritsiko dira biak! Ai, hau urduritasuna! Baserriko abereek ez dute sekula kangururik ikusi. Eta berehala elkartu dira lagun berriaz hitz egiteko. Eta, zer ote daki egiten kanguru batek? –galdetzen diote elkarri. Baina inork ez daki zer erantzun.
  • 4. Aizue, eta… kukurruku egiten baldin badaki? –galdetu zuen oilarrak-. Imajinatu ni baino goizago jaikitzen dela eta bere ahots indartsuarekin baserriko guztiak esnatzen dituela. Eta ez hori bakarrik. Agian, oiloak eta txitatxoak kontatzen ere badaki, bat bera ere ez dela falta ziurtatzeko. Eta horrela bada, baserritarrak ez du nire beharrik izango eta beste lan bat bilatu beharko dut. Baina nik…kukurruku egiten besterik ez dakit .. IKARAGARRIA, BENETAN! -egin zuten oihu denek.
  • 5. Aizue, eta… ardiak zaintzen baldin badaki? –galdetu zuen zakurrak-. Eta ardi guztiak bildu eta zelai ederrenetara eramaten baldin baditu larrera? Eta ez hori bakarrik. Agian, ez die batere beldurrik otsoei…eta nik bai! Eta horrela bada, baserritarra poz-pozik egongo da harekin eta txakur-etxola batera bidaliko nau ni Guau, guau! Ai, errukarria ni! . IZUGARRIA, BENETAN! -egin zuten oihu denek.
  • 6. Aizue, eta… arratoiak ehizatzen baldin badaki? -galdetu zuen katuak-. Eta hain ehiztari ona izanik, aletegiko arratoi guztiak aitaren batean harrapatzen baldin baditu? Eta ez hori bakarrik. Agian, armiarma guztiak ere kenduko ditu. Eta horrela bada, baserritarrak ez du gehiago nire beharrik izango eta kale-katu bat besterik ez naiz izango.Eta orduan, hondakin-poltsen artean arrain hezurrak bilatu beharko ditut. Miau! Eta orduan, akabo nire esnea eta nire sardinak BELDURGARRIA, BENETAN! -egin zuten oihu denek.
  • 7. Aizue, eta…esnea eman baldin badezake? –galdetu zuen behiak-. Eta kapaz baldin bada baserriko marmita guztiak esne zuri eta krematsuz betetzeko? Eta jende guztia ahaleginean hasten bada esne hori erosteko? Horrela bada, ez du inork nahi izango nirea, eta esnea biltzeko ordez goldeari tiratzeko erabiliko nau. Muuu! Bada, ez nuke aste bat bera ere iraungo! TAMALGARRIA, BENETAN! -egin zuten oihu denek.
  • 8. Aizue, eta… gorputza artilez estalia baldin badauka? –galdetu zuen ardiak-. Eta inoiz ikusi den ilerik beteena eta harroena hazten bazaio? Eta bere ilea elurra bezain zuria eta seta bezain biguna baldin bada? Eta ez hori bakarrik. Agian, bere artilea nirea baino ugariagoa izango da eta azkarrago haziko zaio. Eta horrela bada, baserritara poz-pozik jarriko da eta nire artilea burkoak eta koltxoiak betetzeko erabiliko du . Beee! Ba, ez nioke utziko ilea mozten! PENAGARRIA, BENETAN! -egin zuten oihu denek.
  • 9. Aizue, eta…ni baino indartsuagoa baldin bada? –galdetu zuen zaldiak-. Eta barazkiz eta fruituz betetako gurdi bati gogor tira eta azokara ni baino lehenago iristeko kapaz baldin bada? Baserritarraren seme-alabek kanguruaren gainean ibili nahi izango dute. Eta, noski, biontzako lekurik ez da egongo hemen eta zaldien zahar-etxe batera joan beharko dut. Hiii! Ez! Oraindik oso gaztea naiz horretarako! LAZGARRIA, BENETAN! -egin zuten oihu denek.
  • 10. Abere guztiak gero eta kezkatuago zeuden. Eta kezka horiekin hain zeuden deskuidatuta, ez baitziren konturatu abere gaztetxoenak galdu egin zirela. -  Non daude gure kumetxoak? –galdetu zuen zakurrak, alde guztietara begira.
  • 11. - Eta nire katakumeak? – galdetu zuen katuak. Ardiak ere ez zuen aurkitzen bere arkumetxoa.
  • 12. Han ibili ziren abere guztiak bila eta bila, baina ez zituzten aurkitu ez katutxoak, ez txakurkumeak, ez arkumetxoa. Bazter guztietan begiratu zuten, aletegian…  
  • 13. ...eta baita txerritegian ere, baina haien arrastorik ez. - Izugarria, benetan! –egin zuen kukurruku oilarrak. - Ikaragarria, benetan! –egin zuen zaunka zakurrak. - Beldurgarria, benetan! –egin zuen miau katuak.
  • 14. - Tamalgarria, benetan! –egin zuen muuu behiak. - Penagarria, benetan! –egin zuen beee ardiak. - Lazgarria, benetan! –egin zuen irrintzi zaldiak.  
  • 15. Bat-batean, han urrutian… oso-oso abere arraro bat ikusi zuten, saltoka eta jauzika beraiengana zetorrena. Kaixo! –esan zuen-. Ni kangurua naiz. Abereak, utzi beren kumetxoak bilatzeari eta kanguruari begira jarri ziren, begiak zabal-zabal eginda. Kanguruak poltsa bat zeukan bere sabelean eta poltsa horretan…
  • 16. ...hiru katutxo, bi txakur txiki eta arkumetxo bat zeramatzan. . - Zuen kumetxoak aurkitu ditut eta etxera ekarri ditut -esan zuen kanguruak-. Nire lana txikienak zaintzea da. Eta ibiltzen nekatuak daudenean, nire poltsan sartu eta ibilalditxo bat ematen diet. Oso gustukoa dut hori! - Bikain portatu zara! -egin zuten oihu denek aho batez.
  • 17. Eta kanguruari ongi etorria emateko, han hasi ziren denak iskanbila batean: oilarra, kukurrukuka; zakurra, zaunkaka; katua, miauka; behia, marruka; ardia, beeka eta zaldia, irrintzika. Hura zalaparta atera zutena lagun berriaren etorrera ospatzeko!
  • 18.
  • 19.
  • 20. Muntaia: Jose Manuel Beltran Itzulpena eta ahotsa: Pako Eizagirre Muntaia: Jose Manuel Beltran Itzulpena eta ahotsa: Pako Eizagirre