SlideShare a Scribd company logo
1 of 2
GALTXAGORRIAK



Galtxagorriak jeinu txiki batzuk dira, orratzontzietan launaka bizi direnak. Aparteko indar eta
ahalmenak izaten dituzte, beti beren jabearen zerbitzurako. Euskal Herriko beste zenbait lekutan
familiarrak edota mamarroak esaten diete.

    Garai batean, oso gizon behartsua bizi zen Zarautzen. Erabat zorigaiztokoa zen; ekiten zionari
ekiten ziola, dena gaizki ateratzen zitzaion. Tomateak landatzen bazituen, euria egin eta usteldu
egiten ziren; behi eder bat erosten bazuen, gaixotu eta hil egiten zitzaion; ezkontzeko zorian
zegoenean, andregaiak, ez bat eta ez bi, utzi egiten zuen beste mutil batekin ezkontzeko… eta horrela
beti.

    Etsita, bere zortea hobetzeko zer egiten ez zekiela, herriz kanpoko txabola batean bizi zen atso
batengana joan zen. Jendeak zioenez, sorgina edo antzeko zerbait omen zen eta ahalmen ezkutuak
omen zituen. Pellok, gure gizonak, bere ezbehar guztiak kontatu zizkion bada, eta atso zaharrak
Baionara joateko aholkatu zion, hango denda berezi batean orratzontzi bat lau galtxagorrirekin
erosteko eta bizia erabat aldatuko zitzaiola esan zion.

     Pellok bideari ekin zion eta, Baionara iritsitakoan, dendaren bila hasi zen. Aurkitu zuenean,
orratzontzi miragarri haietako bat erosi zuen. Saltzaileak honako aholku hau eman zion: jeinuak beti
lanean eduki behar zituen, bestela galtxagorriak jasanezinak bihurtuko ziren eta.

    Gure gizona Zarautzera itzuli eta bere jeinuen ahalmenak frogatzen hasi zen. Lehenik, soroa
ereiteko agindu zien eta hala egin zuten. Pello konturatu baino lehen lana bukatu eta beste zereginen
bat eskatzen hasi zitzaizkion galtxagorriak.

    -   Zer egitea nahi duzu?

  Eta zuhaitzak inausteko agindu zien. Berehala itzuli ziren jeinuak lana bukatuta.

    -   Zer egitea nahi duzu?

    Pellok beste lan asko agindu zizkien: teilatua konpondu, putzu bat ireki, egurra txikitu, aziendak
bildu, garia eho, behiak jetxi, gaztak egin…

  Eguna bukatu baino lehen, jeinuek baserriko lan guztiak eginak zeuzkaten.

    -   Zer egitea nahi duzu?
Baina Pellok ez zekien zer agindu. Mila gauza pentsatu baina ez zitzaion ezer bururatzen. Orduan,
lau galtxagorriak atzekoz aurrera hasi ziren lanean; ereindako hazi guztiak atera zituzten, adarrak
berriro zuhaitzetan jarri zituzten, teilatuko teilak kendu, putzua itxi, egurra enborretan bildu,
aziendak sakabanatu…

  Gizonak, etsita, ez zekien nola geldiarazi eta deitu egin zien:

    -   E! Orain ekar ezazue ura ontzi honetan!

     Eta bahe bat eman zien. Galtxagorriak saiatu ziren agindutakoa betetzen baina ura zuloetatik
joaten zitzaien eta ahalegin ugari egin ondoren, honela esan zioten Pellori:

    -   Guk bete ezin dugun zerbait agindu diguzu eta horregatik alde egingo dugu eta ez gaituzu
        gehiago ikusiko.

  Eta hori esanez, desagertu egin ziren.

     Gizonak bere zorte txarrarekin jarraitzea hobe zela pentsatu zuen, bizi osoan aginduak ematen
aritzea baino.



Erantzun:

1 Nola zuen izena legendaren protagonistak? Non bizi zen?

2 Zergatik zen zorigaiztokoa?

3 Zer egin zuen bere zortea hobetzeko?

4 Zer esan zion sorginak gizonari?

5 Zer esan zion gizonari orratzontziaren saltzaileak?

6 Aipatu galtxagorriek gizonarentzat egin zituzten lanak.

7 Zer egin zuten galtxagorriek lanik izan ez zutenean?

8 Nola konpondu zuen gizonak galtxagorriekin izan zuen arazoa?

9 Zer egin zuten galtxagorriek?

10 Zer pentsatu zuen gizonak hau guztia gertatu ondoren?




    ←

More Related Content

Viewers also liked

Crescimento e desenvolvimento infantil
Crescimento e desenvolvimento infantilCrescimento e desenvolvimento infantil
Crescimento e desenvolvimento infantil
Gladyanny Veras
 
Presentación1 power point manejo
Presentación1 power point manejoPresentación1 power point manejo
Presentación1 power point manejo
Juan Pablo Henao
 
1problemasdematemticas5primaria 140401183900-phpapp01
1problemasdematemticas5primaria 140401183900-phpapp011problemasdematemticas5primaria 140401183900-phpapp01
1problemasdematemticas5primaria 140401183900-phpapp01
yuli ri
 
Goal setting for ap biology
Goal setting for ap biologyGoal setting for ap biology
Goal setting for ap biology
Parkdale High
 
Leaves by margaret ann
Leaves by margaret annLeaves by margaret ann
Leaves by margaret ann
Tamara Bader
 
Practica 1 excel
Practica 1 excelPractica 1 excel
Practica 1 excel
guest324c1e
 

Viewers also liked (19)

Practicum
Practicum Practicum
Practicum
 
John von
John von John von
John von
 
Crescimento e desenvolvimento infantil
Crescimento e desenvolvimento infantilCrescimento e desenvolvimento infantil
Crescimento e desenvolvimento infantil
 
Presentación1 power point manejo
Presentación1 power point manejoPresentación1 power point manejo
Presentación1 power point manejo
 
Tema 1 rayces abril
Tema 1 rayces abrilTema 1 rayces abril
Tema 1 rayces abril
 
Diplomado modulo1 diseño web basico
Diplomado modulo1 diseño web basicoDiplomado modulo1 diseño web basico
Diplomado modulo1 diseño web basico
 
Domótica
DomóticaDomótica
Domótica
 
1problemasdematemticas5primaria 140401183900-phpapp01
1problemasdematemticas5primaria 140401183900-phpapp011problemasdematemticas5primaria 140401183900-phpapp01
1problemasdematemticas5primaria 140401183900-phpapp01
 
Goal setting for ap biology
Goal setting for ap biologyGoal setting for ap biology
Goal setting for ap biology
 
Webwinkel Miranda Damhuis Maakt Goede Sier
Webwinkel Miranda Damhuis Maakt Goede SierWebwinkel Miranda Damhuis Maakt Goede Sier
Webwinkel Miranda Damhuis Maakt Goede Sier
 
Club shalom abril 2015
Club shalom abril 2015Club shalom abril 2015
Club shalom abril 2015
 
Hibridación
HibridaciónHibridación
Hibridación
 
Agua 2
Agua 2Agua 2
Agua 2
 
Leaves by margaret ann
Leaves by margaret annLeaves by margaret ann
Leaves by margaret ann
 
Graduación Diplomados Mercadeo y Negocios Digitales y Redes Sociales
Graduación Diplomados Mercadeo y Negocios Digitales y Redes SocialesGraduación Diplomados Mercadeo y Negocios Digitales y Redes Sociales
Graduación Diplomados Mercadeo y Negocios Digitales y Redes Sociales
 
Lider
LiderLider
Lider
 
ARCADIA project - Communication Activities Report V1
ARCADIA project - Communication Activities Report V1ARCADIA project - Communication Activities Report V1
ARCADIA project - Communication Activities Report V1
 
Control problemes genètica 3 bis
Control problemes genètica 3 bisControl problemes genètica 3 bis
Control problemes genètica 3 bis
 
Practica 1 excel
Practica 1 excelPractica 1 excel
Practica 1 excel
 

More from fbarrenetxea

Tartalo eskerronekoa behe nafarroa
Tartalo eskerronekoa   behe nafarroaTartalo eskerronekoa   behe nafarroa
Tartalo eskerronekoa behe nafarroa
fbarrenetxea
 
Lamia eta harri pikatzailea zuberoa
Lamia eta harri pikatzailea   zuberoaLamia eta harri pikatzailea   zuberoa
Lamia eta harri pikatzailea zuberoa
fbarrenetxea
 
Beltzuntzeko gaston lapurdi
Beltzuntzeko gaston   lapurdiBeltzuntzeko gaston   lapurdi
Beltzuntzeko gaston lapurdi
fbarrenetxea
 
Baltzolako sugoia bizkaia
Baltzolako sugoia  bizkaiaBaltzolako sugoia  bizkaia
Baltzolako sugoia bizkaia
fbarrenetxea
 

More from fbarrenetxea (6)

Tartalo eskerronekoa behe nafarroa
Tartalo eskerronekoa   behe nafarroaTartalo eskerronekoa   behe nafarroa
Tartalo eskerronekoa behe nafarroa
 
Lamia eta harri pikatzailea zuberoa
Lamia eta harri pikatzailea   zuberoaLamia eta harri pikatzailea   zuberoa
Lamia eta harri pikatzailea zuberoa
 
Beltzuntzeko gaston lapurdi
Beltzuntzeko gaston   lapurdiBeltzuntzeko gaston   lapurdi
Beltzuntzeko gaston lapurdi
 
Baltzolako sugoia bizkaia
Baltzolako sugoia  bizkaiaBaltzolako sugoia  bizkaia
Baltzolako sugoia bizkaia
 
Anxo araba
Anxo   arabaAnxo   araba
Anxo araba
 
Ziripot nafarroa
Ziripot  nafarroaZiripot  nafarroa
Ziripot nafarroa
 

Galtxagorriak gipuzkoa

  • 1. GALTXAGORRIAK Galtxagorriak jeinu txiki batzuk dira, orratzontzietan launaka bizi direnak. Aparteko indar eta ahalmenak izaten dituzte, beti beren jabearen zerbitzurako. Euskal Herriko beste zenbait lekutan familiarrak edota mamarroak esaten diete. Garai batean, oso gizon behartsua bizi zen Zarautzen. Erabat zorigaiztokoa zen; ekiten zionari ekiten ziola, dena gaizki ateratzen zitzaion. Tomateak landatzen bazituen, euria egin eta usteldu egiten ziren; behi eder bat erosten bazuen, gaixotu eta hil egiten zitzaion; ezkontzeko zorian zegoenean, andregaiak, ez bat eta ez bi, utzi egiten zuen beste mutil batekin ezkontzeko… eta horrela beti. Etsita, bere zortea hobetzeko zer egiten ez zekiela, herriz kanpoko txabola batean bizi zen atso batengana joan zen. Jendeak zioenez, sorgina edo antzeko zerbait omen zen eta ahalmen ezkutuak omen zituen. Pellok, gure gizonak, bere ezbehar guztiak kontatu zizkion bada, eta atso zaharrak Baionara joateko aholkatu zion, hango denda berezi batean orratzontzi bat lau galtxagorrirekin erosteko eta bizia erabat aldatuko zitzaiola esan zion. Pellok bideari ekin zion eta, Baionara iritsitakoan, dendaren bila hasi zen. Aurkitu zuenean, orratzontzi miragarri haietako bat erosi zuen. Saltzaileak honako aholku hau eman zion: jeinuak beti lanean eduki behar zituen, bestela galtxagorriak jasanezinak bihurtuko ziren eta. Gure gizona Zarautzera itzuli eta bere jeinuen ahalmenak frogatzen hasi zen. Lehenik, soroa ereiteko agindu zien eta hala egin zuten. Pello konturatu baino lehen lana bukatu eta beste zereginen bat eskatzen hasi zitzaizkion galtxagorriak. - Zer egitea nahi duzu? Eta zuhaitzak inausteko agindu zien. Berehala itzuli ziren jeinuak lana bukatuta. - Zer egitea nahi duzu? Pellok beste lan asko agindu zizkien: teilatua konpondu, putzu bat ireki, egurra txikitu, aziendak bildu, garia eho, behiak jetxi, gaztak egin… Eguna bukatu baino lehen, jeinuek baserriko lan guztiak eginak zeuzkaten. - Zer egitea nahi duzu?
  • 2. Baina Pellok ez zekien zer agindu. Mila gauza pentsatu baina ez zitzaion ezer bururatzen. Orduan, lau galtxagorriak atzekoz aurrera hasi ziren lanean; ereindako hazi guztiak atera zituzten, adarrak berriro zuhaitzetan jarri zituzten, teilatuko teilak kendu, putzua itxi, egurra enborretan bildu, aziendak sakabanatu… Gizonak, etsita, ez zekien nola geldiarazi eta deitu egin zien: - E! Orain ekar ezazue ura ontzi honetan! Eta bahe bat eman zien. Galtxagorriak saiatu ziren agindutakoa betetzen baina ura zuloetatik joaten zitzaien eta ahalegin ugari egin ondoren, honela esan zioten Pellori: - Guk bete ezin dugun zerbait agindu diguzu eta horregatik alde egingo dugu eta ez gaituzu gehiago ikusiko. Eta hori esanez, desagertu egin ziren. Gizonak bere zorte txarrarekin jarraitzea hobe zela pentsatu zuen, bizi osoan aginduak ematen aritzea baino. Erantzun: 1 Nola zuen izena legendaren protagonistak? Non bizi zen? 2 Zergatik zen zorigaiztokoa? 3 Zer egin zuen bere zortea hobetzeko? 4 Zer esan zion sorginak gizonari? 5 Zer esan zion gizonari orratzontziaren saltzaileak? 6 Aipatu galtxagorriek gizonarentzat egin zituzten lanak. 7 Zer egin zuten galtxagorriek lanik izan ez zutenean? 8 Nola konpondu zuen gizonak galtxagorriekin izan zuen arazoa? 9 Zer egin zuten galtxagorriek? 10 Zer pentsatu zuen gizonak hau guztia gertatu ondoren? ←