2. Zer da mosaikoa?
Mosaikoa da irudiekin azalera lau bat guztiz
estaltzen duen konfigurazioa. Baldintza hauek
bete behar ditu:
Piezak ezin dira bata bestearen gainean jarri.
Azalera guztia estali behar dute; hau da, ezin da
hutsunerik egon.
Mosaikoan zehar errepikatzen den piezari tesela
deritzo.
Teselen forma, posizio eta kolorea behar bezala
konbinatuz, mosaiko ederrak sortzen dira. Eta
horiek erabili dira artean urte askotan.
3. Mosaiko erregularrak
Poligono erregular bakarraz osatutako
mosaikoak dira:
Zergatik da posible
triangelu aldekidez soilik
osatutako mosaikoa?
Triangelu aldekide baten
barne angeluak 60ºkoak dira.
Beraz, 6 triangelu aldekidek
erpin baten inguruan
batzean, 360º osatzen dituzte
(60*6 = 360º). Beraz,
triangelu aldekideekin,
azalera lau bat guztiz estal
dezakegu.
4. Mosaiko erregularrak
Zergatik da posible karratuz soilik osatutako mosaikoa?
Karratuaren barne angeluak 90ºkoak dira. Beraz, 4 karratuk erpin
baten inguruan batzean, 360º osatzen dituzte (90*4 = 360º). Beraz,
karratuekin, azalera lau bat guztiz estal dezakegu.
5. Mosaiko erregularrak
Zergatik da posible hexagonoz soilik osatutako mosaikoa?
Hexagonoaren barne angeluak 120ºkoak dira. Beraz, 3 hexagonok
erpin baten inguruan batzean, 360º osatzen dituzte (120*4 = 360º).
Beraz, hexagonoekin, azalera lau bat guztiz estal dezakegu.
6. Mosaiko erregularrak
Eta pentagonoekin?
Pentagonoaren barne angeluak 108ºkoak dira. Eta 108 ez da 360-ren
multiploa, beraz, ezin dugu pentagonoak soilik erabiliz azalera lau bat
guztiz eztali.
Hori bakarrik triangelu aldekideein, karratuekineta hexagonoekin lor
daiteke.
7. Mosaiko erdierregularrak
Zenbait poligono erregularrez osatutako
mosaikoak dira.
Erpinetan bat egiten duten poligonoen
angeluen batura 360ºkoa izan behar du.
Erpin guztietan, poligono berek egiten dute
bat, eta modu berean gainera.
Guztira 8 mosaiko erdierregular lor ditzakegu.
16. Mosaiko demierregularrak
Kasu honetan, mosaiko erdierregularretan ez
bezala, poligonoen banaketa ez da bera erpin
guztietan. Periodikoki errepikatzen da
banaketa hori.
Erpinetan bat egiten duten poligonoen
angeluen batura 360º izango da.
Azalera osoa estaliko dute hauek ere.
Guztira, 14 mota desberdin daude. Hona
hemen horietako batzuk:
29. Mosaiko nazariarrak
Poligono erregularretan aldaketaren batzuk
eginez, naturan agertzen diren elementuak
sortzea da mosaiko ikusgarriak egiteko modu bat,
eta nazariarrek asko erabiltzen zuten.
Ezagunenak hauek dira: hezurra, petaloa,
hegazkina, ziri-gainazala, tximeleta-begizta, eta
arrain hegalaria.
Yusuf ben Nazar-en ondorengoa zen dinastia
nazariar batek , erreinatu zuen Granadan XIII.
mendetik XV.era. Horregatik, Alhambran, eta
Granadan orokorrean, mosaiko nazariar ugari
aurki ditzakegu.