SlideShare a Scribd company logo
1 of 16
Download to read offline
EGAPE_
TXO! 3
3. ZIKLOA
(2017- 2018)
2
AURKIBIDEA
BERRIAK MOTZEAN……………….2-3
NEGUKO JOKO OLINPIKOAK…...4-5
MUNDUAN…ZE BERRI?...…..……. 6-7
UNIBERTSOTIK BERRIAK......... 8-9-10
.OLATZ ODRIOZOLA, NOR DA?....11-12
INTSEKTUAK...JANRI……...……….13
ZINEA …………………………………..14
TXISTEAK / ASMAKIZUNAK………15
DENBORAPASAK……………………..16
BERRIAK MOTZEAN…
IÑAUTERIAK
2018 ko otsailaren 8an Egape ikastolan iñauteriak izan ziren,
gaia bakeroak eta indioak zen. Goizean saio normala egin ge-
nuen ikastolan, eta arratsaldean festa ospatu genuen ikastola
osoak. Lehendabizi haur hezkuntzakoek dantzatu zuten, gero,
lehenengo mailakoak dantzatu zuten. Ondoren, hirugarren maila
eta laugarren mailak batera dantzatu zuten. Geroago bosgarren
maila eta seigarren maila batera dantzatu genuen bakeroen dan-
tza. Azkenik DBH koek dantzatu zuten, dena oso polita atera
zen. Bukaeran denak gelara joan ginen eta bertan bollikauak eta
piñazko zuku bana banatu ziguten eta, zeliakoei bi palmera, bat
txokolatezkoa eta bestea normala. Oso polita izan zen eta ondo pasa genuen.
HNP PROIEKTUA
Urtarrilaren bukaeran 5. Eta 6. Mailak haur hezkuntzako geletara joan
ginen. 5.B mailak 1.A mailara joan ginen. Hor bikoteak eta hiruko-
teak egin genituen eta elkarrizketa bat egin ziguten eta azkenean, ar-
gazki bat atera ziguten bikoteka eta hirukoteka, ondoren guztiak ba-
tera. 5.A mailak 5 urteko A gelara joan ziren. Bertan bikoteak egiteko
gometsak jarri zituzten kopetan, batzuei kolore berdineko gometsak
jarri zituzten horrela beraien bikoteak aurkitzeko. Horrela bikoteka jolasak egin zituzten. Az-
kenean txiki horiek antzerki bat egin zieten 5.A gelari, Makilakixki. 6.A gelak 1. B gelara
joan ziren eta hor bikoteak egin zituzten. Gero, 5.maila B bezala elkarrizketak egin zituzten
bikoteka bata besteari. Azkenean 6.maila A gelak Hau dena gure artean euskararen erabi-
lera indartzeko egin genuen!!!
AZKORTEKO DBHra BISITA
2018ko urtarrilaren 24ean 6. Mailakoak
DBH ra bisita egin genuen. Han norma-
lean egiten zuten guztia erakutsi ziguten
adibidez: gimnasiako irakaslearekin jolas
txiki bat egin genuen, zeramikako irakas-
learekin poto txiki bat egin genuen, mate-
matikako irakaslearekin jolas txiki bat
egin genuen matematikari buruz …
Gauza asko ikasi genituen, gainera dato-
rren urteko irakasleak ezagutu genituen.
Oso ondo pasa genuen!
ALAIA ETA MAIALEN
3
ARRIARAN URTEGIRA
2018ko otsailaren 20an, asteartean, 5. Mai-
lakoak Arriaran urtegira joan ginen. Autobu-
sean joan ginen eta iristean bi gelak banatu gi-
nen. Banatzean, gela bakoitza begirale bate-
kin joan ginen. Nahiz eta gela bakoitza bere
begiralearekin ibili, guztiok gauza berdinak
ikusi genituen. Agindu gelara joan ginenean
gainezka bideak nola funtzionatzen zuen erakutsi ziguten, baita ere barrura eraman gintuz-
ten.Ondoren hamaiketakoa jan genuen.Gero (berriro autobusean)ura garbitzen zen lakura
eraman gintuzten, araztegira. Hor ura piskanaka-piskanaka nola garbitzen zen erakutsi zigu-
ten.Gelan ikusi genuen plano bat, eta bertan ikusten zen araztegiko urak ze bide egiten zuen.
Azkenik autobusa hartu eta etxera joan ginen.Oso ondo pasa genuen, baina euria jasa-
nez...halere asko ikasi genuen. ALAIA ETA MAIALEN
ESKOLARTEKO BERTSO PAPER LEHIAKETA
Martxoak 7an, autobusez Hernanira joan ginen. Han, herriko liburute-
giko areto batera sartu ginen. Gero paper txuri batzuk eman zizkiguten
bertsoak zirriborroan idazteko.
Bertsoak zirriborroan idazten bukatzean paper berde batzuk eman ziz-
kiguten, guri egokitutako gaia “Irakasle umoretsuak” izan zen; ber-
tsoak garbira pasa eta bukatzean jolastera joan ginen. Geroxeago ba-
rrura sartu ginen irabazleak nor ziren jakiteko. Gure ikastolako Hegoi
lizaso eta Markel Regillaga sarituak izan ziren! Zorionak!
Guri irteera, asko gustatu zitzaigun.Eta guri errepikatzea gustatuko li-
tzaiguke, oso ondo pasa genuelako eta asko dibertitu ginelako bertsoak
idazten!!!!!
KIMETZ ETA UXUE
HERRIKO LIBURUTEGIRA
Gaur, martxoak 8, herriko liburutegira joan gara arratsalde pasa.
Sartzerakoan araurik garrantzitsuena esan digute, isiltasuna.
Barruan mahaiak zeuden eta bakoitzak bere ordenagailuekin.
Ordenagailuak piztu ditugu eta bitartean, tejuelo bat zer den esan digute.
Tejueloa liburutegiko liburu guztiek duten papertxoa da eta hiru gauzetarako balio du, zeine-
na den jakiteko. idazlearen abizenaren lehenengo hiru letrak; norena den jakiteko; liburute-
gian ze lekuan den jakiteko.
Gero paper batzuk eman dizkigute eta hor liburuaren izenburua jarrita zegoen, ondoren
idazlea zuk bilatu behar duzu eta signatura ere.
Gero ateratzen zen liburua aurkitu behar genuen .Geroago jarri genituen bere tokitan eta joan
ginen eskolara.
Oso ondo pasa genuen egun horretan. IBAI MACIA
DBHkoen BISITA
Urtarrilean DBHko bi irakasle eta DBH 1eko bi ikasle etorri ziren 9:00etatik 11:00etara 6.
mailara. DBHen ordenagailua asko erabiliko dugula eta hemen baino sare hobeago bat dago-
ela esplikatu ziguten. Baita ere zer irteera eta zer proiektu egingo ditugun esan ziguten. Arlo
bakoitzerako gela eta irakasle bat dagoela ere esplikatu ziguten. Oso interesgarria izan zen!!!
ENEKO ETA EIDER
4
NEGUKO OLIMPIAR JOKOAK
2018ko otsailaren 9tik 25era ospatu dira , Hego-Koreako Pyeongchang hirian izan dira.
Hau da neguko Olinpiar jokuko bandera:
Neguko Olinpiar jokoak neguan egiten diren jo-
kuak dira. Ekitaldi honetan izotzezko eta elurreko
kirol asko praktikatzen dira.
Eski nordikoa, izotz gaineko abiadura-patinajea eta
patinaje artistikoa, izotz hockeya, bobsleigha, konbi-
natu nordikoa eta eski jauziak izan dira lehenengo
ediziotik jardun duten kirolak. Beste kirol batzuk,
hala nola, lugea, curlinga eta akrobaziazko eskia ur-
teak pasa ahala sartuz joan dira Neguko Olinpiar Jokoetan.
Lehen Neguko Olinpiar Jokoak Chamonixen ospatu ziren 1924. urtean.
Jokoak lau urtean behin ospatzen hasi ziren, 1940ra arte. Urte horretan, Bigarren Mundu Ge-
rraren ondorioz bertan behera gelditu ziren eta 1948an berriro ospatu ziren Saint-Moritzen.
Lau urtean behin ospatzen jarraitu ziren, Udako Olinpiar Jokoekin batera, Albertvilleko Ne-
guko Olinpiar Jokoak arte. Urte horretatik aurrea NOBk erabaki zuen Neguko eta Udako
Olinpiar Jokoak bi urteko tartearekin ospatuko zirela. Horrela, Lillehammerren ospatu ziren
jokoetatik aurrera, Neguko eta Udako Jokoak bi urteko ezberdintasunarekin ospatzen dira.
Jokatutako azken jokoak 2018koak izan dira eta hurrengoak 2022an ospatuko dira Beijingen.
AURTEN DOMINA GEHIEN JASO DITUZTEN HERRIALDEAK…
Norvegiako kirolariak nabarmendu dira Pyeongchangeko Neguko Olinpiar Jokoetan. Inork
baino domina gehiago irabazi dituzte ekitaldi batean: 39. Marit Bjoergenek, bost domina bil-
du, eta jada hamabosteko uzta du. Inork ez du hark baino domina gehiago Neguko Jokoetan.
https://eu.wikipedia.org/wiki/Neguko_Olinpiar_Jokoak
AIMAR ETA ALEX
5
EUSKALDUNAK NEGUKO JOKO OLINPIKOETAN
BASQUE TEAMeko Lucas Eguibar kirolaria, snowboardlaria, Felipe Montoya patinatzaile ar-
tistikoa, Imanol Rojo iraupen-eskiatzailea eta Juan del Campo eskiatzaile alpinoa otsailaren
9tik 25era jokatuko diren Olinpiar Jokoetan lehiatuko dira. Horrez gain, martxoaren 9tik
18ra Jon Santacana eskiatzaile alpinoak ere Paralinpiar Jokoetan parte hartuko du.
Orain arte inoiz ez ditugu izan hainbeste euskal kirolari Olinpiar Joko batzuetan. Orain arteko
zifra altuenak 1998ko Naganoko Jokoetan eta 2014ko Sotxiko Jokoetan lortu ziren; bietan hiru
kirolarik hartu zuten parte: Iker Fernandezek, Ainhoa Ibarrak eta Haritz Zunzunegik Naganon
eta Lucas Eguibarrek, Imanol Rojok eta Paul De la Cuestak Sotxin. (Gainera Sotxin hiru kirolari
lehiatu ziren Paralinpiar Jokoetan: Jon Santacana, Aitor Puertas eta Urko Egea).
Bestalde, Paralinpiar Jokoetan ere izango dugu ordezkaririk. Jon Santacana, estatu mailan arra-
kastarik handiena lortu duen eskiatzailea, bere bosgarren Paralinpiar Jokoetan izango da. Do-
nostiarrak, orain arte, 8 domina pilatzen ditu lau Jokotan (Salt Lake City 2002, Torino 2006,
Vancouver 2010 eta Sotxi 2014). Jonek martxoaren 10ean izango du jaitsiera, super-erraldoia
martxoaren 11n, super-konbinatua matxoaren 13an, eslaloma martxoaren 14an eta eslalon
erraldoia martxoaren 17an.
FELIPE MONTOYA
LUKAS EGIBAR
IMANOL ROJO
JUAN DEL CAMPO
JON SANTACANA
6
MUNDUAN ZE BERRI?
9 kiloko eta metro bateko luzera duen izokin eme bat aurkitu
dute Beran.
Bidasoako baso-zaindariek 9 kiloko eta metro bateko luzera
duen izokin eme bat aurkitu dute Beran, Nafarroako Gober-
nuak jakin arazi duenez.
Oronoz-Mugairiko arrain-haztegira eraman dute izokina, barruan
18.000 arrautza izan ditzazkenez, ugalketarako erabiliko baitute.
Leku hartan azken hamar urteetan aurkitutako izokinik handiena
da.
Udazkenero Bidasoa ibaian gora joaten dira izokinak ur egokien
bila, erruntzeko asmoz. Izokinak ur gezetan jaiotzen dira, itsa-
sora doaz eta ibaietara itzultzen dira ugalketa-prozesurako.
http://www.eitb.eus/eu/albisteak/gizartea/osoa/5220273/9-kiloko-eta-metro-bateko-luzera-duen-izokin-eme-
aurkitu-dute-bera
UXUE ETA KIMETZ
7
ZENBAT URTE BIZIDIRA ZUHAITZAK?
Zuhaitzak dira landare guztien artean iraupen luzeena dutenak. Izan ere, balar-
kara, zuhaixka eta algak ez dira hainbeste bizi.
Erreka inguruetan bizi diren haltzak, adibidez, 60 bat urte bizi dira. Eta haritz
eta pagoak, 200-300 urte; 1.000 urteko haritzak ere aurkitu diren arren. Olibon-
doak oso zaharrak izan daitezke,
munduan aurkitu dira 2.000 urte
dituztenak, gaztainondo zaharrak
ere badaude, 3.000 urtekoak.
Haginak esaterako, poliki-poliki
hazten dira, baina urte asko irau-
ten dute; Galesen4.000 urte di-
tuen bat dago. Sekuoiak, oso zu-
haitz potolo eta handiak izateaz gain, urte asko bizi daitezke; badaude 4.000
urte baino gehiago dituztenak. Munduko errekorra, baina, estatu Batuetako Ka-
lifornian dagoen pinu batek dauka, 5.000 urte baino gehiago duela kalkulatu
baitute. Pentsa, idazkera asmatu zenean jaio zen zuhaitza. Hala ere, zuhaitza
bisitatzera ez da turistarik joaten, argazkirik ere ez dago ikusgai, inork kalterik
egin ez diezaion sekretua baita non dagoen!
(Berria. Natur –txokoa)
UXUE ETA KIMETZ
8
ELON MUSKEN 'FALCON HEAVY' KOHETEA, MUNDUKO AHALTSUENA,
MARTERA BIDEAN DA JADA
Falcon Heavy kohete ahaltsua, munduan erabilgarri da-
goen indartsuena, 2018ko Otsailaren 6an Martera bidali
zuten, barruan Tesla auto elektriko bat zuela, Euskal He-
rrian 21:45ak zirenean jaurti zuten Cañaveral lurmutu-
rrean (Floridam, AEB). SpaceX enpresak antolatu zuen
misioa, Elon Musk ekintzaile hegoafrikarraren konpai-
niak, alegia.
Superkohetea (NASAren Saturno V kohetearen atzetik,
ahaltsuena) gizakia Ilargira eraman zuen plataforma beretik jaurti zuten. Izan ere, jaurtiketak
ikusmin handia piztu du, Apolo misioek (1961-1972) sortu-
takoaren tamainakoa. Hala, zuzenean jarraitzeko sarrerak
saldu zituzten eta milaka bildu zirenCañaveral lurmuturrean.
Falcon Heavy koheteak 70 metro luze ditu eta 66 tona baino
gehiago eraman ditzake. Hori da, hain justu, misioaren hel-
burua: espaziora karga erabilgarria eramateko gai ote den
argitzea. SpaceX enpresak satelite pisutsuagoak eraman nahi
ditu, eta, etorkizunean, gizakiak.
http://www.eitb.eus/eu/albisteak/teknologia/osoa/5382927/falcon-heavy-kohetearen-
jaurtiketa-2018ko-otsailaren-6an-marte-jomuga/
HAMAR URTE DIRA COLUMBUS LABORATEGIA NAZIOARTEKO ESPAZIO
ESTAZIORA IRITSI ZENETIK
Otsailaren 7an, hamar urte beteko dira Columbus laborategi europarra Nazioarteko Espa-
zio Estaziora iritsi zenetik. Modulu bat da, eta astro-
nautek hainbat esperimentu egiten dituzte bertan; bes-
teak beste, landareak hazten dituzte edo metal berriak
garatu, eta, horrez gain, euren buruarekin ere egiten
dituzte probak, hainbat aldagai esperimentatzeko.
Espaziora joan aurretik, astronautek Columbuseko
erreplika bat erabiltzen dute; Alemanian dago, Kolo-
nia hirian, Astronauten Europako Zentroan, eta entre-
namenduak egiteko modulua da. Columbus europarra
ez ezik, Nazioarteko Estazioak beste zientzia-laborategi batzuk ere baditu: Japoniakoak,
Errusiakoak eta Ameriketako Estatu Batuetakoak.
Europako Espazio Agentziako Leopold Eyharts astronautaren arabera (Eyhartsek 60 urte
ditu, eta Biarritzekoa da), “probak egiteko laborategi hori eta Nazioarteko Espazioan dago-
ena oso antzekoak dira, eta instalazio zientifiko asko ditu. "Etengabeko mikrograbitate-
inguru batean gaude; beraz, mikrograbitate-egoera horretan egiten
ditugu esperimentuak. Jarraipen zientifikoa dago gure lanean", esan du Eyhartsek. Berak
gainbegiratu zuen, 2008an, Columbusen instalazioa.
Grabitaterik ez egoteak duen eragina ere ikertzen da Columbusen. Laborategian, mikrograbi-
tatean eta grabitaterik gabe hazten dituzte landareak
http://www.eitb.eus/eu/albisteak/mundua/osoa/5383255/columbus-laborategiaren-10-urteurrena-2018ko-otsailaren-7an-10-urte-
orbitan/
EIDER ETA MARK
9
BAAL ZENEKIEN …
ABIADURA HANDIKO ASTEROIDE BAT LURRERA
HURBILDU ZELA OTSAILAREN 4ean?
2002 AJ129 asteroidea, Lurretik oso gertu pasa zen otsailaren 4ean. Ger-
tuen egon zen unean, 34 kilometro segunduko abiadura izan zuen asteroi-
deak. Lurretik gertu dauden objektuek normalean izaten dutena baino as-
koz altuagoa.
21:30 aldera izan zen Lurre-
tik hurbilen asteroidea, 4,2
milioi kilometrora hain zu-
zen ere.
Asteroidea 2002ko urtarrila-
ren 15ean bilatu zuten eta
tamaina ertaina du. 0,5 eta
1,2 kilometro artean.
Asteroide hau potentzialki arriskutsu gisa izendatuta dago. Baina ez zuen
benetan gure planetarekin talka egiteko arriskurik, adituen arabera. Ha-
laxe esan du Paul Chodasek NASAko lankide batek: “14 urte baino ge-
hiago daramatzagu asteroide honi jarraipena egiten eta gure kalkuluen
arabera ezin du Lurraren kontra jo, ez orain, ez hurrengo100 urteetan
ere ez”.
MARTA ETA URTZI
10
BAAL ZENEKIEN…
METEORITO BAT ERORI DELA DETROITEN?
AEBko Zerbizu Geologikoak baieztatu dutenez, meteorito bat erori zen Detroit
(Michigan, Estatu Batuak) hiriaren kanpoaldean. Erorketak, Ritcher eskalako
2.mailako lurrikara sortu du.
Meteoritoa Michiganen 20:09 zirenean ( 02:09 Euskal Herrian) erori zen.
Meteoritoa, ikusi eta entzun ahal izan zuten askok , Detroit inguruan zehazki
NewHaven herritik zortzi bat kilometro jausi zen. Bertatik gertu daude St. Clair
lakua eta Kanadako muga.
Erakundeak albistea baieztatu baino
lehen, ehunka izan ziren gertakarien
berri sare sozialetan eman zuten bizi-
lagunak.
Grabazioetan ageri ziren “distira eta zarata” tximista edo trumoi batek ez zirela
esan zuen AEBko Meteorologia Zerbitzuak eta meteoritoa izan litekeela aipatu
zuten.
http://www.eitb.eus/eu/albisteak/gizartea/osoa/5347080/abiadura-handiko-asteroide-lurrera-
hurbilduko-da-2018ko-otsailaren-4an/
http://www.eitb.eus/eu/albisteak/mundua/osoa/5340234/meteorito-jausi-da-detroiten-michigan-aeb-2018ko-
urtarrilaren-17an/
URTZI ETA MARTA
11
OLATZ ODRIOZOLA urnietar txirrindularia
Kaixo Olatz, gu Gonzalo eta Naiara gara eta galdera batzuk prestatu ditugu zuretzat.
-Zergatik hasi zinen txirrindularitzan?Zenbat urterekin hasi zinen?
19 urterekin txorkatilan lesio bat eduki nuen eta mutil
bat ezagutu nuen eta orain bera nire mutil laguna da.
Berak bultzatu ninduen txirrindularitzan hasteko 20
urterekin.
-Zer aholkatuko zenioke neska bati txirrindulari-
tzan hasteko?
Gogoa izateko, ikasteko, sufritzeko eta gutxinaka
ikasteko
-Noiz eta non entrenatzen duzu?
Eguerditan Tolosa inguruan eta mendian edo errepideetan entrenatzen dudanean Urnietan,
Andoainen eta Hernanin .
-Nork ordaintzen dizkizu bidaiak kanpoko txapelketetan aritzeko?
Nik eta nire mutil lagunak ordaintzen ditugu bidaiak. Taldeak ere laguntzen digu.
-Zenbat txapelketa egin dituzu zure bizitzan?
Ez dakit asko egin ditut. Espainiako lasterketa, Gipuzkoako lasterketa, Munduko lasterke-
tan.
-Zein izan da lasterketarik urrunena?
Aurtengo Munduko lasterketa, Vakenberg-en, Holanda
-Talde baten barruan zabiltza edo bakarka?
Talde baten barruan, Bizikleta.Com deitzen da.
-Zein izan da egin duzun lasterketarik zailena eta zure gustukoena?
Zailena, Munduko txapelketa , zirkuitu zaila zelako eta nibel asko zegoelako eta nire gus-
tukoena, Espainiako txapelketa Legazpin.
-Gustatzen zaizu txirrindularia izatea?
Bai, bainio ez naiz profesionala.
-Txirrindularia izango ez bazinen zer izatea gustatuko zitzaizun?
Edozein kirol, eta nik berez Dietetika ikasi dut ze elikadura asko gustatzen zait ere.
Eskerrik asko galderak erantzuteagatik, eta ekarri diguzun opariarengatik. Espero
dugu zure hurrengo txapelketa irabaztea!!!
GONZALO ETA NAIARA .
12
NOR DA OLATZ ODRIOZOLA?
Olatz Odriozola 34 urteko txirrindulari urnietarra da. Azken bi urtee-
tan lorpen handienak ziklokros, denboraldian izan ditu.
Munduko Txapelketa Vakenburg (Holanda) 36 postuan (3/02/2018),
ondoren, Espainiako txapel-
keta Legazpi 3 postuan
(14/01/2018) eta azke-
nik,Euskadiko Txapelketa Iza-
rra 1 postuan (30/12/2017)
Espainiako Txapelketa Valen-
tzia 4 postuan (8/01/2017)
Europako Txapelketa Pont-chateau (Frantzia) 14 postuan
(28/10/2016)
Hainbat Gipuzkoako eta Euskadiko Txapelketa aurreko urteetan ziklo-
kros eta mountain bikean.
GONZALO ETA NAIARA
13
ZOMORRO BAT PLATEREAN...
Urtarrilaren 1az geroztik, intsektuak jaki gisa salerosteko aukera
ematen dute. Nutrizioaren aldetik, oso onak omen dira.
Likatsua, baina gozoa. Zomorroak lehenbiziz jan zituztenean,
sentitutakoa horrela deskribatu zuten. Orain, euskal herritarrek ha-
rekin ados daudenez erabaki dezakete.
Munduko lurralde anitzetan ohiko elikagai izaten dira intsektuak, eta Europako
hainbat lurraldetan ere aurretik eginak zituzten tokian tokiko arauak intsektuak
beste elikagai batzuen gisan saldu eta kontsumitzeko aukera izan zen.
Jatetxeetan intsektuak jateko aukera bazen aurretik. Hankak, hegoak, tripak... era-
biltzen ahal ziren hainbat produktu egiteko. Dendetan produktu hauek aurkitzeko
aukera ireki da. Produktuak saldu ahal izateko, Europako Batasunaren oniritzia
jaso beharko du lehenbizi fabrikak.
Gaur egun, munduan 2.000 milioi pertsonaren ohiko dietaren parte dira intsektuak.
Erakunde horren datuek diotenez, 1.900 in-
tsektu espezie baino gehiago jaten dituzte giza-
kiek mundu osoan. Gehien jaten direnak kaka-
lardoak dira, %31. Haren atzetik daude belda-
rrak (%18), erleak, liztorrak eta xinaurriak (%
14), eta matxinsaltoak, otiak eta kilkerrak (%
13).
Dagoeneko intsektuak jaten dira Euskal He-
rrian ere. Adibidez, sagardoa edatean. Sagarretan izaten diren zomorroak edariaren
parte izaten dira. Berdin txokolatea jatean, adibidez. Ezinezkoa litzateke intsektu
bat bera ere ez pasatzea ekoizpen prozesuan.
Norberak ikusiko du intsektuak jateko prest dagoen edo ez, baina, horretarako, be-
harrezkoa da informazioa.
Intsektuak jatea onuragarria da hainbat arrazoirengatik. Noski, espezie anitz daude,
eta, beraz, bakoitzak baditu bere bereizgarriak. Azaldu dutenez, oro har, proteina
kalitate handikoak dira. «Xerra bat edo bi arrautzarekin ordezkatzeko, intsektu
gramo gutxiago behar ditugu».
Gantzari dagokionez, asegabeak dira, omega-3 eta omega-6 kalitatezkoak. Arrai-
nek edo untxiek ematen dute omega-3, eta fruitu lehorrek edo haziek, omega-6.
Gainera, kolesterolik gabeak dira. «Alde horretatik, ondo». Intsektuak jateak di-
gestioa errazten du, haiek dituzten proteinak haragienak baino hobeki digeritzen
baitira.
Alde txar bakarra ikusi dio nutrizionistak intsektuen dietari: alergiak.
«Krustazeoen parekoak dira, arlo horretan».
LEYRE ETA ESTITXU
https://www.berria.eus/paperekoa/1842/038/001/2018-01-20/zomorro bat platerean.htm
14
ZINERA GOAZ….
PETER RABBIT
Peter Rabbit ez da edozein untxi. Alkandora ur-
dina janzten duen matxinoa da eta ez du galtzarik eramaten. Peter bizi da bere familiaren eta
lagunen, ondoan. Haiek guztiek bere egingo dute McGregor-etako baserrian, zeinen lorate-
gian landare atsegingarriak dauzkaten lekuko. Abere-jaia hasi da,
eta hau hasiera soilik da.
Pelikula hau Beatrix Potter emakume ingelesak idatzitako ipuii-
netan oinarritu da.
Helen Beatrix Potter (Kensington, Londres, 1866ko uztailaren
28a - Sawrey, Lancashire, 1943ko abenduaren 22a) brit-
ainiar idazlea izan zen.
Haurrentzako liburu ugari idatzi zituen; Peter Rabbit, Benjamin Bunny, Jemina Puddle-
Duck, Mrs. Tiggy-Winkle eta beste zenbait pertsonaiaren sortzailea izan zen. Frantsesera,
alemanera, gazteleniara eta Europako beste hizkuntzetara itzuli dira Potterren ipuinak. Peter
rabbiten pelikula ordu 1 eta 35 minutu irauten du.
2018 martxoaren 23 estrenatuko da. www.sensacine.com
HARPETARRA
Aardman animazio-estudioen laguntzare-
kin (“Shaun arditxoa”), Historiaurrean
garatzen den istorio bitxia sortu dute;
besteak beste, futbolaren ezusteko so-
rrera du hizpide Britainia Handian ekoiz-
tutako komedia atsegin honek:
Dug harpetarra eta Urde basurdea dira
Aardmanen abentura berri honetako pro-
tagonistak. Bi zibilizazio, Harri Arokoa eta
Brontze Arokoa, lehian ari dira historian bitartetxo bat lortzeko. Nola? Ba euren
arbasoek irakatsi zien moduan: "joko sakratuarekin". Historian jokatuko den
partidarik epikoena izango da!Jokoan ez dago kopa bat, baizik eta Dugen tri-
buak bizirik jarraitzea. Euren basoa arriskuan ikusten baitute Brontze Aroko gi-
zon maltzur eta bilau bat heltzea. zuzeu.eus
PATXI ETA ENEKO
15
TXISTEAK:
1-Zer egiten ari zara boligrafo BIC bat leihotik botatzen baduzu?
-Aerobic-a
2- Elefantea eta inurria igogailuan zeudela, galdetu zion inurriak
elefanteari:
- Zenbat urte dituzu?
- Hiru urte ditut. Eta zuk, zenbat?
- Nik ere hiru ditut, baina gaixorik egon naiz.
3- Badoa neska txiki bat eta esaten dio kalean topatzen duen mutil
handi bati:
- Aizu jauna, esango zenidake mesedez zenbat falta den
metrorako?
- Ba hamar bat zentimetro edo.
4- Hain baxua zen gizon bat, buruak oinen usaina zuela
5- Bi zoro hitz egiten ari dira.
- Aizu, zer egiten ari zara?
- Bada, banana jaten ari naiz.
- Baina azala kendu behar diozu!
- Zertarako? Badakit zer dagoen barruan
https://es.slideshare.net/5bkoikasleak/txisteak
ASMAKIZUNAK:
1-Aurpegian daude.Ikusteko dira zer dira?
2- Gona luzea du mihia motza,
urrutitik entzuten da haren kantu
hotsa. Zer da?
3- Zuria eta borobila gaueko eguz-
kia
4-Zer dela eta zer dela udaberrian
dotore apaindurik eta neguan bilu-
zik dabilena?
5– Beti dago zutik kalean zaindari.
hiru begi dauzka hirurak koloreka.
zer da?
AIMAR ETA XAN
16
ESKELETON
ESKI ALPINO
ESKI NORDIKOA
IZOTZ HOKEYA
IZOTZ IRRISTAKETA
KONBINATU NORDIKOA
LUGE
PATINAJE ARTISTIKOA
SNOWBOARD
BOBSLEIGH
JON ETA JOEL
SARA ETA
IBAI

More Related Content

What's hot

Txutxumutxuka 5 apirila
Txutxumutxuka 5 apirilaTxutxumutxuka 5 apirila
Txutxumutxuka 5 apirila
megakotilak6a
 

What's hot (19)

Egape txo! 4 (14 15)
Egape txo! 4 (14 15)Egape txo! 4 (14 15)
Egape txo! 4 (14 15)
 
Egape txo 4 (16 17)
Egape txo 4 (16  17)Egape txo 4 (16  17)
Egape txo 4 (16 17)
 
Egape txo!3 (15 16)
Egape txo!3 (15 16)Egape txo!3 (15 16)
Egape txo!3 (15 16)
 
Egape TXO !3
Egape TXO !3Egape TXO !3
Egape TXO !3
 
Atxondoko jaiak 2017
Atxondoko jaiak 2017Atxondoko jaiak 2017
Atxondoko jaiak 2017
 
Egape txo!4
Egape txo!4Egape txo!4
Egape txo!4
 
Berrizko jaiak 2017
Berrizko jaiak 2017Berrizko jaiak 2017
Berrizko jaiak 2017
 
Egape txo!2 (14 15)
Egape txo!2 (14 15)Egape txo!2 (14 15)
Egape txo!2 (14 15)
 
Albistea, izaro r
Albistea, izaro rAlbistea, izaro r
Albistea, izaro r
 
Egape txo! 3 (14 15)
Egape txo! 3 (14 15)Egape txo! 3 (14 15)
Egape txo! 3 (14 15)
 
Egunkaria 1. neurketa
Egunkaria 1. neurketaEgunkaria 1. neurketa
Egunkaria 1. neurketa
 
Egape txo!4 (15 16) (sólo lectura)
Egape txo!4 (15 16) (sólo lectura)Egape txo!4 (15 16) (sólo lectura)
Egape txo!4 (15 16) (sólo lectura)
 
Egape txo!2 (15 16)
Egape txo!2 (15 16)Egape txo!2 (15 16)
Egape txo!2 (15 16)
 
2013ko URRIA
2013ko URRIA2013ko URRIA
2013ko URRIA
 
Egape txo!2 (20 21)5. a inprimatzeko
Egape txo!2 (20 21)5. a inprimatzekoEgape txo!2 (20 21)5. a inprimatzeko
Egape txo!2 (20 21)5. a inprimatzeko
 
Egape txo 3 (16 17)
Egape txo 3 (16  17)Egape txo 3 (16  17)
Egape txo 3 (16 17)
 
Txutxumutxuka 5 apirila
Txutxumutxuka 5 apirilaTxutxumutxuka 5 apirila
Txutxumutxuka 5 apirila
 
Egunkaria word
Egunkaria wordEgunkaria word
Egunkaria word
 
Egape txo!4 (19)
Egape txo!4 (19)Egape txo!4 (19)
Egape txo!4 (19)
 

Similar to Egape txo 3 (17 18) (17)

2011 06-03-288-alea
2011 06-03-288-alea2011 06-03-288-alea
2011 06-03-288-alea
 
Egape txo!1 (15 16)
Egape txo!1 (15 16)Egape txo!1 (15 16)
Egape txo!1 (15 16)
 
Kontu kontari 37
Kontu kontari 37Kontu kontari 37
Kontu kontari 37
 
Txutxumutxuka 6 2014 urtarrila
Txutxumutxuka 6 2014 urtarrilaTxutxumutxuka 6 2014 urtarrila
Txutxumutxuka 6 2014 urtarrila
 
Rosariokaria Apirila 2014
Rosariokaria Apirila 2014Rosariokaria Apirila 2014
Rosariokaria Apirila 2014
 
Egape txo 4 (17 18)
Egape txo 4 (17  18)Egape txo 4 (17  18)
Egape txo 4 (17 18)
 
Egape txo 2 (17 18)
Egape txo 2 (17  18)Egape txo 2 (17  18)
Egape txo 2 (17 18)
 
LIZARTZAKO IHAUTERIAK 2017
LIZARTZAKO IHAUTERIAK 2017LIZARTZAKO IHAUTERIAK 2017
LIZARTZAKO IHAUTERIAK 2017
 
Egape txo!1 (18 19)
Egape txo!1 (18  19)Egape txo!1 (18  19)
Egape txo!1 (18 19)
 
Kontakatiluak 6 2014 iraila urria
Kontakatiluak 6 2014 iraila urria Kontakatiluak 6 2014 iraila urria
Kontakatiluak 6 2014 iraila urria
 
Eskolako agenda 21. 12 13
Eskolako agenda 21. 12 13Eskolako agenda 21. 12 13
Eskolako agenda 21. 12 13
 
Egape txo!2 (18 19)
Egape txo!2 (18  19)Egape txo!2 (18  19)
Egape txo!2 (18 19)
 
2001TARREN AUTOBIOGRAFIAK
2001TARREN AUTOBIOGRAFIAK2001TARREN AUTOBIOGRAFIAK
2001TARREN AUTOBIOGRAFIAK
 
Kontakatiluak 6 abendua urtarrila ona
Kontakatiluak 6 abendua urtarrila onaKontakatiluak 6 abendua urtarrila ona
Kontakatiluak 6 abendua urtarrila ona
 
Egape txo!5 (19)
Egape txo!5 (19)Egape txo!5 (19)
Egape txo!5 (19)
 
URKIOLA NATURA PARKEA 5. TALDEA
URKIOLA NATURA PARKEA 5. TALDEAURKIOLA NATURA PARKEA 5. TALDEA
URKIOLA NATURA PARKEA 5. TALDEA
 
Bertsoak
BertsoakBertsoak
Bertsoak
 

More from beitza

More from beitza (20)

EGAPE_TXO 4. 21-22 IKASTURTEA.pdf
EGAPE_TXO 4. 21-22 IKASTURTEA.pdfEGAPE_TXO 4. 21-22 IKASTURTEA.pdf
EGAPE_TXO 4. 21-22 IKASTURTEA.pdf
 
EGAPE_TXO! 3 (21-22) (1).pdf
EGAPE_TXO! 3 (21-22) (1).pdfEGAPE_TXO! 3 (21-22) (1).pdf
EGAPE_TXO! 3 (21-22) (1).pdf
 
Egape txo! 2 (21-22) 5.b
Egape txo! 2 (21-22) 5.bEgape txo! 2 (21-22) 5.b
Egape txo! 2 (21-22) 5.b
 
Egape txo1 21 22
Egape  txo1 21 22Egape  txo1 21 22
Egape txo1 21 22
 
Egape txo!4 (20 21)6-a
Egape txo!4 (20 21)6-aEgape txo!4 (20 21)6-a
Egape txo!4 (20 21)6-a
 
Egape txo 3!
Egape txo 3!Egape txo 3!
Egape txo 3!
 
Egape txo! 1 (2020 2021)
Egape txo! 1 (2020 2021)Egape txo! 1 (2020 2021)
Egape txo! 1 (2020 2021)
 
Udarako proposamenak. blogerako (1)
Udarako proposamenak. blogerako (1)Udarako proposamenak. blogerako (1)
Udarako proposamenak. blogerako (1)
 
Udarako proposamenak. blogerako
Udarako proposamenak. blogerakoUdarako proposamenak. blogerako
Udarako proposamenak. blogerako
 
Irakurketa librea
Irakurketa libreaIrakurketa librea
Irakurketa librea
 
Irakurketa librea
Irakurketa libreaIrakurketa librea
Irakurketa librea
 
Klarisa eta k taldea. arimen parkea(1)
Klarisa eta k taldea. arimen parkea(1)Klarisa eta k taldea. arimen parkea(1)
Klarisa eta k taldea. arimen parkea(1)
 
Klarisa eta k taldea. arimen parkea
Klarisa eta k taldea. arimen parkeaKlarisa eta k taldea. arimen parkea
Klarisa eta k taldea. arimen parkea
 
Txano eta oskar. harri berdea
Txano eta oskar. harri berdeaTxano eta oskar. harri berdea
Txano eta oskar. harri berdea
 
Egape txo!3 (19 20)
Egape txo!3 (19  20)Egape txo!3 (19  20)
Egape txo!3 (19 20)
 
Egape txo!2 (19 20)
Egape txo!2 (19  20)Egape txo!2 (19  20)
Egape txo!2 (19 20)
 
Egape txo!1 (19 20)
Egape txo!1 (19  20)Egape txo!1 (19  20)
Egape txo!1 (19 20)
 
Egape txo!3 (19)
Egape txo!3 (19)Egape txo!3 (19)
Egape txo!3 (19)
 
Aldizkaria
AldizkariaAldizkaria
Aldizkaria
 
Emakume garrantzitsuak
Emakume garrantzitsuakEmakume garrantzitsuak
Emakume garrantzitsuak
 

Egape txo 3 (17 18)

  • 2. 2 AURKIBIDEA BERRIAK MOTZEAN……………….2-3 NEGUKO JOKO OLINPIKOAK…...4-5 MUNDUAN…ZE BERRI?...…..……. 6-7 UNIBERTSOTIK BERRIAK......... 8-9-10 .OLATZ ODRIOZOLA, NOR DA?....11-12 INTSEKTUAK...JANRI……...……….13 ZINEA …………………………………..14 TXISTEAK / ASMAKIZUNAK………15 DENBORAPASAK……………………..16 BERRIAK MOTZEAN… IÑAUTERIAK 2018 ko otsailaren 8an Egape ikastolan iñauteriak izan ziren, gaia bakeroak eta indioak zen. Goizean saio normala egin ge- nuen ikastolan, eta arratsaldean festa ospatu genuen ikastola osoak. Lehendabizi haur hezkuntzakoek dantzatu zuten, gero, lehenengo mailakoak dantzatu zuten. Ondoren, hirugarren maila eta laugarren mailak batera dantzatu zuten. Geroago bosgarren maila eta seigarren maila batera dantzatu genuen bakeroen dan- tza. Azkenik DBH koek dantzatu zuten, dena oso polita atera zen. Bukaeran denak gelara joan ginen eta bertan bollikauak eta piñazko zuku bana banatu ziguten eta, zeliakoei bi palmera, bat txokolatezkoa eta bestea normala. Oso polita izan zen eta ondo pasa genuen. HNP PROIEKTUA Urtarrilaren bukaeran 5. Eta 6. Mailak haur hezkuntzako geletara joan ginen. 5.B mailak 1.A mailara joan ginen. Hor bikoteak eta hiruko- teak egin genituen eta elkarrizketa bat egin ziguten eta azkenean, ar- gazki bat atera ziguten bikoteka eta hirukoteka, ondoren guztiak ba- tera. 5.A mailak 5 urteko A gelara joan ziren. Bertan bikoteak egiteko gometsak jarri zituzten kopetan, batzuei kolore berdineko gometsak jarri zituzten horrela beraien bikoteak aurkitzeko. Horrela bikoteka jolasak egin zituzten. Az- kenean txiki horiek antzerki bat egin zieten 5.A gelari, Makilakixki. 6.A gelak 1. B gelara joan ziren eta hor bikoteak egin zituzten. Gero, 5.maila B bezala elkarrizketak egin zituzten bikoteka bata besteari. Azkenean 6.maila A gelak Hau dena gure artean euskararen erabi- lera indartzeko egin genuen!!! AZKORTEKO DBHra BISITA 2018ko urtarrilaren 24ean 6. Mailakoak DBH ra bisita egin genuen. Han norma- lean egiten zuten guztia erakutsi ziguten adibidez: gimnasiako irakaslearekin jolas txiki bat egin genuen, zeramikako irakas- learekin poto txiki bat egin genuen, mate- matikako irakaslearekin jolas txiki bat egin genuen matematikari buruz … Gauza asko ikasi genituen, gainera dato- rren urteko irakasleak ezagutu genituen. Oso ondo pasa genuen! ALAIA ETA MAIALEN
  • 3. 3 ARRIARAN URTEGIRA 2018ko otsailaren 20an, asteartean, 5. Mai- lakoak Arriaran urtegira joan ginen. Autobu- sean joan ginen eta iristean bi gelak banatu gi- nen. Banatzean, gela bakoitza begirale bate- kin joan ginen. Nahiz eta gela bakoitza bere begiralearekin ibili, guztiok gauza berdinak ikusi genituen. Agindu gelara joan ginenean gainezka bideak nola funtzionatzen zuen erakutsi ziguten, baita ere barrura eraman gintuz- ten.Ondoren hamaiketakoa jan genuen.Gero (berriro autobusean)ura garbitzen zen lakura eraman gintuzten, araztegira. Hor ura piskanaka-piskanaka nola garbitzen zen erakutsi zigu- ten.Gelan ikusi genuen plano bat, eta bertan ikusten zen araztegiko urak ze bide egiten zuen. Azkenik autobusa hartu eta etxera joan ginen.Oso ondo pasa genuen, baina euria jasa- nez...halere asko ikasi genuen. ALAIA ETA MAIALEN ESKOLARTEKO BERTSO PAPER LEHIAKETA Martxoak 7an, autobusez Hernanira joan ginen. Han, herriko liburute- giko areto batera sartu ginen. Gero paper txuri batzuk eman zizkiguten bertsoak zirriborroan idazteko. Bertsoak zirriborroan idazten bukatzean paper berde batzuk eman ziz- kiguten, guri egokitutako gaia “Irakasle umoretsuak” izan zen; ber- tsoak garbira pasa eta bukatzean jolastera joan ginen. Geroxeago ba- rrura sartu ginen irabazleak nor ziren jakiteko. Gure ikastolako Hegoi lizaso eta Markel Regillaga sarituak izan ziren! Zorionak! Guri irteera, asko gustatu zitzaigun.Eta guri errepikatzea gustatuko li- tzaiguke, oso ondo pasa genuelako eta asko dibertitu ginelako bertsoak idazten!!!!! KIMETZ ETA UXUE HERRIKO LIBURUTEGIRA Gaur, martxoak 8, herriko liburutegira joan gara arratsalde pasa. Sartzerakoan araurik garrantzitsuena esan digute, isiltasuna. Barruan mahaiak zeuden eta bakoitzak bere ordenagailuekin. Ordenagailuak piztu ditugu eta bitartean, tejuelo bat zer den esan digute. Tejueloa liburutegiko liburu guztiek duten papertxoa da eta hiru gauzetarako balio du, zeine- na den jakiteko. idazlearen abizenaren lehenengo hiru letrak; norena den jakiteko; liburute- gian ze lekuan den jakiteko. Gero paper batzuk eman dizkigute eta hor liburuaren izenburua jarrita zegoen, ondoren idazlea zuk bilatu behar duzu eta signatura ere. Gero ateratzen zen liburua aurkitu behar genuen .Geroago jarri genituen bere tokitan eta joan ginen eskolara. Oso ondo pasa genuen egun horretan. IBAI MACIA DBHkoen BISITA Urtarrilean DBHko bi irakasle eta DBH 1eko bi ikasle etorri ziren 9:00etatik 11:00etara 6. mailara. DBHen ordenagailua asko erabiliko dugula eta hemen baino sare hobeago bat dago- ela esplikatu ziguten. Baita ere zer irteera eta zer proiektu egingo ditugun esan ziguten. Arlo bakoitzerako gela eta irakasle bat dagoela ere esplikatu ziguten. Oso interesgarria izan zen!!! ENEKO ETA EIDER
  • 4. 4 NEGUKO OLIMPIAR JOKOAK 2018ko otsailaren 9tik 25era ospatu dira , Hego-Koreako Pyeongchang hirian izan dira. Hau da neguko Olinpiar jokuko bandera: Neguko Olinpiar jokoak neguan egiten diren jo- kuak dira. Ekitaldi honetan izotzezko eta elurreko kirol asko praktikatzen dira. Eski nordikoa, izotz gaineko abiadura-patinajea eta patinaje artistikoa, izotz hockeya, bobsleigha, konbi- natu nordikoa eta eski jauziak izan dira lehenengo ediziotik jardun duten kirolak. Beste kirol batzuk, hala nola, lugea, curlinga eta akrobaziazko eskia ur- teak pasa ahala sartuz joan dira Neguko Olinpiar Jokoetan. Lehen Neguko Olinpiar Jokoak Chamonixen ospatu ziren 1924. urtean. Jokoak lau urtean behin ospatzen hasi ziren, 1940ra arte. Urte horretan, Bigarren Mundu Ge- rraren ondorioz bertan behera gelditu ziren eta 1948an berriro ospatu ziren Saint-Moritzen. Lau urtean behin ospatzen jarraitu ziren, Udako Olinpiar Jokoekin batera, Albertvilleko Ne- guko Olinpiar Jokoak arte. Urte horretatik aurrea NOBk erabaki zuen Neguko eta Udako Olinpiar Jokoak bi urteko tartearekin ospatuko zirela. Horrela, Lillehammerren ospatu ziren jokoetatik aurrera, Neguko eta Udako Jokoak bi urteko ezberdintasunarekin ospatzen dira. Jokatutako azken jokoak 2018koak izan dira eta hurrengoak 2022an ospatuko dira Beijingen. AURTEN DOMINA GEHIEN JASO DITUZTEN HERRIALDEAK… Norvegiako kirolariak nabarmendu dira Pyeongchangeko Neguko Olinpiar Jokoetan. Inork baino domina gehiago irabazi dituzte ekitaldi batean: 39. Marit Bjoergenek, bost domina bil- du, eta jada hamabosteko uzta du. Inork ez du hark baino domina gehiago Neguko Jokoetan. https://eu.wikipedia.org/wiki/Neguko_Olinpiar_Jokoak AIMAR ETA ALEX
  • 5. 5 EUSKALDUNAK NEGUKO JOKO OLINPIKOETAN BASQUE TEAMeko Lucas Eguibar kirolaria, snowboardlaria, Felipe Montoya patinatzaile ar- tistikoa, Imanol Rojo iraupen-eskiatzailea eta Juan del Campo eskiatzaile alpinoa otsailaren 9tik 25era jokatuko diren Olinpiar Jokoetan lehiatuko dira. Horrez gain, martxoaren 9tik 18ra Jon Santacana eskiatzaile alpinoak ere Paralinpiar Jokoetan parte hartuko du. Orain arte inoiz ez ditugu izan hainbeste euskal kirolari Olinpiar Joko batzuetan. Orain arteko zifra altuenak 1998ko Naganoko Jokoetan eta 2014ko Sotxiko Jokoetan lortu ziren; bietan hiru kirolarik hartu zuten parte: Iker Fernandezek, Ainhoa Ibarrak eta Haritz Zunzunegik Naganon eta Lucas Eguibarrek, Imanol Rojok eta Paul De la Cuestak Sotxin. (Gainera Sotxin hiru kirolari lehiatu ziren Paralinpiar Jokoetan: Jon Santacana, Aitor Puertas eta Urko Egea). Bestalde, Paralinpiar Jokoetan ere izango dugu ordezkaririk. Jon Santacana, estatu mailan arra- kastarik handiena lortu duen eskiatzailea, bere bosgarren Paralinpiar Jokoetan izango da. Do- nostiarrak, orain arte, 8 domina pilatzen ditu lau Jokotan (Salt Lake City 2002, Torino 2006, Vancouver 2010 eta Sotxi 2014). Jonek martxoaren 10ean izango du jaitsiera, super-erraldoia martxoaren 11n, super-konbinatua matxoaren 13an, eslaloma martxoaren 14an eta eslalon erraldoia martxoaren 17an. FELIPE MONTOYA LUKAS EGIBAR IMANOL ROJO JUAN DEL CAMPO JON SANTACANA
  • 6. 6 MUNDUAN ZE BERRI? 9 kiloko eta metro bateko luzera duen izokin eme bat aurkitu dute Beran. Bidasoako baso-zaindariek 9 kiloko eta metro bateko luzera duen izokin eme bat aurkitu dute Beran, Nafarroako Gober- nuak jakin arazi duenez. Oronoz-Mugairiko arrain-haztegira eraman dute izokina, barruan 18.000 arrautza izan ditzazkenez, ugalketarako erabiliko baitute. Leku hartan azken hamar urteetan aurkitutako izokinik handiena da. Udazkenero Bidasoa ibaian gora joaten dira izokinak ur egokien bila, erruntzeko asmoz. Izokinak ur gezetan jaiotzen dira, itsa- sora doaz eta ibaietara itzultzen dira ugalketa-prozesurako. http://www.eitb.eus/eu/albisteak/gizartea/osoa/5220273/9-kiloko-eta-metro-bateko-luzera-duen-izokin-eme- aurkitu-dute-bera UXUE ETA KIMETZ
  • 7. 7 ZENBAT URTE BIZIDIRA ZUHAITZAK? Zuhaitzak dira landare guztien artean iraupen luzeena dutenak. Izan ere, balar- kara, zuhaixka eta algak ez dira hainbeste bizi. Erreka inguruetan bizi diren haltzak, adibidez, 60 bat urte bizi dira. Eta haritz eta pagoak, 200-300 urte; 1.000 urteko haritzak ere aurkitu diren arren. Olibon- doak oso zaharrak izan daitezke, munduan aurkitu dira 2.000 urte dituztenak, gaztainondo zaharrak ere badaude, 3.000 urtekoak. Haginak esaterako, poliki-poliki hazten dira, baina urte asko irau- ten dute; Galesen4.000 urte di- tuen bat dago. Sekuoiak, oso zu- haitz potolo eta handiak izateaz gain, urte asko bizi daitezke; badaude 4.000 urte baino gehiago dituztenak. Munduko errekorra, baina, estatu Batuetako Ka- lifornian dagoen pinu batek dauka, 5.000 urte baino gehiago duela kalkulatu baitute. Pentsa, idazkera asmatu zenean jaio zen zuhaitza. Hala ere, zuhaitza bisitatzera ez da turistarik joaten, argazkirik ere ez dago ikusgai, inork kalterik egin ez diezaion sekretua baita non dagoen! (Berria. Natur –txokoa) UXUE ETA KIMETZ
  • 8. 8 ELON MUSKEN 'FALCON HEAVY' KOHETEA, MUNDUKO AHALTSUENA, MARTERA BIDEAN DA JADA Falcon Heavy kohete ahaltsua, munduan erabilgarri da- goen indartsuena, 2018ko Otsailaren 6an Martera bidali zuten, barruan Tesla auto elektriko bat zuela, Euskal He- rrian 21:45ak zirenean jaurti zuten Cañaveral lurmutu- rrean (Floridam, AEB). SpaceX enpresak antolatu zuen misioa, Elon Musk ekintzaile hegoafrikarraren konpai- niak, alegia. Superkohetea (NASAren Saturno V kohetearen atzetik, ahaltsuena) gizakia Ilargira eraman zuen plataforma beretik jaurti zuten. Izan ere, jaurtiketak ikusmin handia piztu du, Apolo misioek (1961-1972) sortu- takoaren tamainakoa. Hala, zuzenean jarraitzeko sarrerak saldu zituzten eta milaka bildu zirenCañaveral lurmuturrean. Falcon Heavy koheteak 70 metro luze ditu eta 66 tona baino gehiago eraman ditzake. Hori da, hain justu, misioaren hel- burua: espaziora karga erabilgarria eramateko gai ote den argitzea. SpaceX enpresak satelite pisutsuagoak eraman nahi ditu, eta, etorkizunean, gizakiak. http://www.eitb.eus/eu/albisteak/teknologia/osoa/5382927/falcon-heavy-kohetearen- jaurtiketa-2018ko-otsailaren-6an-marte-jomuga/ HAMAR URTE DIRA COLUMBUS LABORATEGIA NAZIOARTEKO ESPAZIO ESTAZIORA IRITSI ZENETIK Otsailaren 7an, hamar urte beteko dira Columbus laborategi europarra Nazioarteko Espa- zio Estaziora iritsi zenetik. Modulu bat da, eta astro- nautek hainbat esperimentu egiten dituzte bertan; bes- teak beste, landareak hazten dituzte edo metal berriak garatu, eta, horrez gain, euren buruarekin ere egiten dituzte probak, hainbat aldagai esperimentatzeko. Espaziora joan aurretik, astronautek Columbuseko erreplika bat erabiltzen dute; Alemanian dago, Kolo- nia hirian, Astronauten Europako Zentroan, eta entre- namenduak egiteko modulua da. Columbus europarra ez ezik, Nazioarteko Estazioak beste zientzia-laborategi batzuk ere baditu: Japoniakoak, Errusiakoak eta Ameriketako Estatu Batuetakoak. Europako Espazio Agentziako Leopold Eyharts astronautaren arabera (Eyhartsek 60 urte ditu, eta Biarritzekoa da), “probak egiteko laborategi hori eta Nazioarteko Espazioan dago- ena oso antzekoak dira, eta instalazio zientifiko asko ditu. "Etengabeko mikrograbitate- inguru batean gaude; beraz, mikrograbitate-egoera horretan egiten ditugu esperimentuak. Jarraipen zientifikoa dago gure lanean", esan du Eyhartsek. Berak gainbegiratu zuen, 2008an, Columbusen instalazioa. Grabitaterik ez egoteak duen eragina ere ikertzen da Columbusen. Laborategian, mikrograbi- tatean eta grabitaterik gabe hazten dituzte landareak http://www.eitb.eus/eu/albisteak/mundua/osoa/5383255/columbus-laborategiaren-10-urteurrena-2018ko-otsailaren-7an-10-urte- orbitan/ EIDER ETA MARK
  • 9. 9 BAAL ZENEKIEN … ABIADURA HANDIKO ASTEROIDE BAT LURRERA HURBILDU ZELA OTSAILAREN 4ean? 2002 AJ129 asteroidea, Lurretik oso gertu pasa zen otsailaren 4ean. Ger- tuen egon zen unean, 34 kilometro segunduko abiadura izan zuen asteroi- deak. Lurretik gertu dauden objektuek normalean izaten dutena baino as- koz altuagoa. 21:30 aldera izan zen Lurre- tik hurbilen asteroidea, 4,2 milioi kilometrora hain zu- zen ere. Asteroidea 2002ko urtarrila- ren 15ean bilatu zuten eta tamaina ertaina du. 0,5 eta 1,2 kilometro artean. Asteroide hau potentzialki arriskutsu gisa izendatuta dago. Baina ez zuen benetan gure planetarekin talka egiteko arriskurik, adituen arabera. Ha- laxe esan du Paul Chodasek NASAko lankide batek: “14 urte baino ge- hiago daramatzagu asteroide honi jarraipena egiten eta gure kalkuluen arabera ezin du Lurraren kontra jo, ez orain, ez hurrengo100 urteetan ere ez”. MARTA ETA URTZI
  • 10. 10 BAAL ZENEKIEN… METEORITO BAT ERORI DELA DETROITEN? AEBko Zerbizu Geologikoak baieztatu dutenez, meteorito bat erori zen Detroit (Michigan, Estatu Batuak) hiriaren kanpoaldean. Erorketak, Ritcher eskalako 2.mailako lurrikara sortu du. Meteoritoa Michiganen 20:09 zirenean ( 02:09 Euskal Herrian) erori zen. Meteoritoa, ikusi eta entzun ahal izan zuten askok , Detroit inguruan zehazki NewHaven herritik zortzi bat kilometro jausi zen. Bertatik gertu daude St. Clair lakua eta Kanadako muga. Erakundeak albistea baieztatu baino lehen, ehunka izan ziren gertakarien berri sare sozialetan eman zuten bizi- lagunak. Grabazioetan ageri ziren “distira eta zarata” tximista edo trumoi batek ez zirela esan zuen AEBko Meteorologia Zerbitzuak eta meteoritoa izan litekeela aipatu zuten. http://www.eitb.eus/eu/albisteak/gizartea/osoa/5347080/abiadura-handiko-asteroide-lurrera- hurbilduko-da-2018ko-otsailaren-4an/ http://www.eitb.eus/eu/albisteak/mundua/osoa/5340234/meteorito-jausi-da-detroiten-michigan-aeb-2018ko- urtarrilaren-17an/ URTZI ETA MARTA
  • 11. 11 OLATZ ODRIOZOLA urnietar txirrindularia Kaixo Olatz, gu Gonzalo eta Naiara gara eta galdera batzuk prestatu ditugu zuretzat. -Zergatik hasi zinen txirrindularitzan?Zenbat urterekin hasi zinen? 19 urterekin txorkatilan lesio bat eduki nuen eta mutil bat ezagutu nuen eta orain bera nire mutil laguna da. Berak bultzatu ninduen txirrindularitzan hasteko 20 urterekin. -Zer aholkatuko zenioke neska bati txirrindulari- tzan hasteko? Gogoa izateko, ikasteko, sufritzeko eta gutxinaka ikasteko -Noiz eta non entrenatzen duzu? Eguerditan Tolosa inguruan eta mendian edo errepideetan entrenatzen dudanean Urnietan, Andoainen eta Hernanin . -Nork ordaintzen dizkizu bidaiak kanpoko txapelketetan aritzeko? Nik eta nire mutil lagunak ordaintzen ditugu bidaiak. Taldeak ere laguntzen digu. -Zenbat txapelketa egin dituzu zure bizitzan? Ez dakit asko egin ditut. Espainiako lasterketa, Gipuzkoako lasterketa, Munduko lasterke- tan. -Zein izan da lasterketarik urrunena? Aurtengo Munduko lasterketa, Vakenberg-en, Holanda -Talde baten barruan zabiltza edo bakarka? Talde baten barruan, Bizikleta.Com deitzen da. -Zein izan da egin duzun lasterketarik zailena eta zure gustukoena? Zailena, Munduko txapelketa , zirkuitu zaila zelako eta nibel asko zegoelako eta nire gus- tukoena, Espainiako txapelketa Legazpin. -Gustatzen zaizu txirrindularia izatea? Bai, bainio ez naiz profesionala. -Txirrindularia izango ez bazinen zer izatea gustatuko zitzaizun? Edozein kirol, eta nik berez Dietetika ikasi dut ze elikadura asko gustatzen zait ere. Eskerrik asko galderak erantzuteagatik, eta ekarri diguzun opariarengatik. Espero dugu zure hurrengo txapelketa irabaztea!!! GONZALO ETA NAIARA .
  • 12. 12 NOR DA OLATZ ODRIOZOLA? Olatz Odriozola 34 urteko txirrindulari urnietarra da. Azken bi urtee- tan lorpen handienak ziklokros, denboraldian izan ditu. Munduko Txapelketa Vakenburg (Holanda) 36 postuan (3/02/2018), ondoren, Espainiako txapel- keta Legazpi 3 postuan (14/01/2018) eta azke- nik,Euskadiko Txapelketa Iza- rra 1 postuan (30/12/2017) Espainiako Txapelketa Valen- tzia 4 postuan (8/01/2017) Europako Txapelketa Pont-chateau (Frantzia) 14 postuan (28/10/2016) Hainbat Gipuzkoako eta Euskadiko Txapelketa aurreko urteetan ziklo- kros eta mountain bikean. GONZALO ETA NAIARA
  • 13. 13 ZOMORRO BAT PLATEREAN... Urtarrilaren 1az geroztik, intsektuak jaki gisa salerosteko aukera ematen dute. Nutrizioaren aldetik, oso onak omen dira. Likatsua, baina gozoa. Zomorroak lehenbiziz jan zituztenean, sentitutakoa horrela deskribatu zuten. Orain, euskal herritarrek ha- rekin ados daudenez erabaki dezakete. Munduko lurralde anitzetan ohiko elikagai izaten dira intsektuak, eta Europako hainbat lurraldetan ere aurretik eginak zituzten tokian tokiko arauak intsektuak beste elikagai batzuen gisan saldu eta kontsumitzeko aukera izan zen. Jatetxeetan intsektuak jateko aukera bazen aurretik. Hankak, hegoak, tripak... era- biltzen ahal ziren hainbat produktu egiteko. Dendetan produktu hauek aurkitzeko aukera ireki da. Produktuak saldu ahal izateko, Europako Batasunaren oniritzia jaso beharko du lehenbizi fabrikak. Gaur egun, munduan 2.000 milioi pertsonaren ohiko dietaren parte dira intsektuak. Erakunde horren datuek diotenez, 1.900 in- tsektu espezie baino gehiago jaten dituzte giza- kiek mundu osoan. Gehien jaten direnak kaka- lardoak dira, %31. Haren atzetik daude belda- rrak (%18), erleak, liztorrak eta xinaurriak (% 14), eta matxinsaltoak, otiak eta kilkerrak (% 13). Dagoeneko intsektuak jaten dira Euskal He- rrian ere. Adibidez, sagardoa edatean. Sagarretan izaten diren zomorroak edariaren parte izaten dira. Berdin txokolatea jatean, adibidez. Ezinezkoa litzateke intsektu bat bera ere ez pasatzea ekoizpen prozesuan. Norberak ikusiko du intsektuak jateko prest dagoen edo ez, baina, horretarako, be- harrezkoa da informazioa. Intsektuak jatea onuragarria da hainbat arrazoirengatik. Noski, espezie anitz daude, eta, beraz, bakoitzak baditu bere bereizgarriak. Azaldu dutenez, oro har, proteina kalitate handikoak dira. «Xerra bat edo bi arrautzarekin ordezkatzeko, intsektu gramo gutxiago behar ditugu». Gantzari dagokionez, asegabeak dira, omega-3 eta omega-6 kalitatezkoak. Arrai- nek edo untxiek ematen dute omega-3, eta fruitu lehorrek edo haziek, omega-6. Gainera, kolesterolik gabeak dira. «Alde horretatik, ondo». Intsektuak jateak di- gestioa errazten du, haiek dituzten proteinak haragienak baino hobeki digeritzen baitira. Alde txar bakarra ikusi dio nutrizionistak intsektuen dietari: alergiak. «Krustazeoen parekoak dira, arlo horretan». LEYRE ETA ESTITXU https://www.berria.eus/paperekoa/1842/038/001/2018-01-20/zomorro bat platerean.htm
  • 14. 14 ZINERA GOAZ…. PETER RABBIT Peter Rabbit ez da edozein untxi. Alkandora ur- dina janzten duen matxinoa da eta ez du galtzarik eramaten. Peter bizi da bere familiaren eta lagunen, ondoan. Haiek guztiek bere egingo dute McGregor-etako baserrian, zeinen lorate- gian landare atsegingarriak dauzkaten lekuko. Abere-jaia hasi da, eta hau hasiera soilik da. Pelikula hau Beatrix Potter emakume ingelesak idatzitako ipuii- netan oinarritu da. Helen Beatrix Potter (Kensington, Londres, 1866ko uztailaren 28a - Sawrey, Lancashire, 1943ko abenduaren 22a) brit- ainiar idazlea izan zen. Haurrentzako liburu ugari idatzi zituen; Peter Rabbit, Benjamin Bunny, Jemina Puddle- Duck, Mrs. Tiggy-Winkle eta beste zenbait pertsonaiaren sortzailea izan zen. Frantsesera, alemanera, gazteleniara eta Europako beste hizkuntzetara itzuli dira Potterren ipuinak. Peter rabbiten pelikula ordu 1 eta 35 minutu irauten du. 2018 martxoaren 23 estrenatuko da. www.sensacine.com HARPETARRA Aardman animazio-estudioen laguntzare- kin (“Shaun arditxoa”), Historiaurrean garatzen den istorio bitxia sortu dute; besteak beste, futbolaren ezusteko so- rrera du hizpide Britainia Handian ekoiz- tutako komedia atsegin honek: Dug harpetarra eta Urde basurdea dira Aardmanen abentura berri honetako pro- tagonistak. Bi zibilizazio, Harri Arokoa eta Brontze Arokoa, lehian ari dira historian bitartetxo bat lortzeko. Nola? Ba euren arbasoek irakatsi zien moduan: "joko sakratuarekin". Historian jokatuko den partidarik epikoena izango da!Jokoan ez dago kopa bat, baizik eta Dugen tri- buak bizirik jarraitzea. Euren basoa arriskuan ikusten baitute Brontze Aroko gi- zon maltzur eta bilau bat heltzea. zuzeu.eus PATXI ETA ENEKO
  • 15. 15 TXISTEAK: 1-Zer egiten ari zara boligrafo BIC bat leihotik botatzen baduzu? -Aerobic-a 2- Elefantea eta inurria igogailuan zeudela, galdetu zion inurriak elefanteari: - Zenbat urte dituzu? - Hiru urte ditut. Eta zuk, zenbat? - Nik ere hiru ditut, baina gaixorik egon naiz. 3- Badoa neska txiki bat eta esaten dio kalean topatzen duen mutil handi bati: - Aizu jauna, esango zenidake mesedez zenbat falta den metrorako? - Ba hamar bat zentimetro edo. 4- Hain baxua zen gizon bat, buruak oinen usaina zuela 5- Bi zoro hitz egiten ari dira. - Aizu, zer egiten ari zara? - Bada, banana jaten ari naiz. - Baina azala kendu behar diozu! - Zertarako? Badakit zer dagoen barruan https://es.slideshare.net/5bkoikasleak/txisteak ASMAKIZUNAK: 1-Aurpegian daude.Ikusteko dira zer dira? 2- Gona luzea du mihia motza, urrutitik entzuten da haren kantu hotsa. Zer da? 3- Zuria eta borobila gaueko eguz- kia 4-Zer dela eta zer dela udaberrian dotore apaindurik eta neguan bilu- zik dabilena? 5– Beti dago zutik kalean zaindari. hiru begi dauzka hirurak koloreka. zer da? AIMAR ETA XAN
  • 16. 16 ESKELETON ESKI ALPINO ESKI NORDIKOA IZOTZ HOKEYA IZOTZ IRRISTAKETA KONBINATU NORDIKOA LUGE PATINAJE ARTISTIKOA SNOWBOARD BOBSLEIGH JON ETA JOEL SARA ETA IBAI