Barrokoko konposagileak
Upcoming SlideShare
Loading in...5
×
 

Barrokoko konposagileak

on

  • 1,137 views

Barrokoko konposagileak

Barrokoko konposagileak

Statistics

Views

Total Views
1,137
Views on SlideShare
638
Embed Views
499

Actions

Likes
0
Downloads
5
Comments
0

3 Embeds 499

http://www.musikadbh.blogspot.com.es 286
http://musikadbh.blogspot.com.es 211
http://musikadbh.blogspot.fr 2

Accessibility

Categories

Upload Details

Uploaded via as Adobe PDF

Usage Rights

© All Rights Reserved

Report content

Flagged as inappropriate Flag as inappropriate
Flag as inappropriate

Select your reason for flagging this presentation as inappropriate.

Cancel
  • Full Name Full Name Comment goes here.
    Are you sure you want to
    Your message goes here
    Processing…
Post Comment
Edit your comment

Barrokoko konposagileak Barrokoko konposagileak Document Transcript

  • BARROKOKO KONPOSAGILEAK ANTONIO VIVALDI JOHANN SEBASTIAN BACH GEORG FRIEDRICH HAËNDEL
  • Antonio Vivaldi (1678-1741) Venezia, 1678ko martxoaren 4a - Viena, 1741eko uztailaren 28a. Bibolin-jotzailea izan zen eta musika barrokoaren erakusle nabarmenenetakoa da. Venezian jaio zen. San Markoko dukearen biolin- jotzailea zuen aita. Etxean ikasi zuen, beraz, bere musika tresnarik gustukoena, biolina. Teologia ikasi zuen, eta 25 urterekin apaiztu zen. Ilegorria zenez, “abade kaskagorri” esaten zioten ikasleek. Biriketako gaitz batek jo zuen, eta horregatik apaizgo-zereginak arindu zizkioten. Hala, musikarako beka bat eduki zuen. “·La Pieta” izeneko umezurtz-etxe batean aritu zen abade, baina hango arduradunek laster proposatu zioten musika irakasteko. Vivaldik arrakasta handia lortu zuen jarduera horretan. Han ikasi behar zuten neskatoak gogoz zaletu ziren musikarekin, Vivaldi irakasleari esker. Bisita egunetan kontzertuak antolatzen zituen Vivaldik, eta neskatoek oso ongi jotzen zituzten maisuaren beraren konposizioak. Ikasleentzat atonduriko lanak 600 baino gehiago dira. Kontzertu haietatik, gaur egun, "Lau urtaroak" izenekoa da jende xeheak gehien ezagutzen duena, baina besteak ere ez miresgarriak dira. Haren izen ona eta fama Herbehereetaraino hedatu zen bere garaian bertan. Amsterdametik deitu zioten behin baino gehiagotan bere sorkuntzak eskain zitzan. LANAK Operak idatzi zituen gehienbat, eta oso harrera ona izan zuten orduko zaleen artean.
  • Johann Sebastian Bach (1685-1750) 1685eko martxoaren 21a - 1750eko uztailaren 28a). Arobarrokoko konposagile eta organista alemaniarra izan zen, historian izan den musikari familia onenetariko baten kidea. Inoiz izan den konpositore handienetariko bat bezala hartzen da askotan; ez bere lanen edertasunagatik bakarrik, baita kopuruagatik ere. Hortaz, inspirazio iturri bihurtu da hainbat musikarirentzat,Mozartetik hasita, Schoenbergera. Bachen konposizio-lan hala sakratu nola sekularrek, abesbatza, orkestra eta instrumentu bakarlarientzakoek, Barrokoaren aroko sorkuntza-ildo ezberdinak bildu zituzten, eta aro hori bere heldutasunera eraman. Nahiz eta Bachek forma berririk sortu ez zuen, alemaniar estiloa aberastu egin zuen, kontrapuntuaren teknikaz, harmoniaren eta motiboen antolamenduaren gain zeukan kontrol paregabeaz, eta atzerriko (batez ere, Frantzia eta Italiako) erritmo, forma eta abarren egokitzapenaz. Lanik garrantzitsuenen artean aipatzekoak dira Matthäuspassion, Tocata eta fuga re minorren, BWV 565, Brandeburgoko kontzertuak, Fugaren artea, Ongi tenperatutako klabezina (Das Wohltemperierte Clavier), Meza si menorrean, besteak beste. Lehen urteak (1685-1703) Eisenachen (Turingia, Alemania) jaio zen 1685ko martxoaren 21ean (Scarlattiren eta Haendelen urte berean) familia batean zeinek zazpi belaunalditan 52 musiko garrantzitsu eman baitzituen. Hark 9 urte bakarrik zituela hil zen Bachen ama. Urte bat geroago bere aita Johann Ambrosius Bach (1645-1695) hil zen: hirian musikagilea zen eta harekin ikasi zuen musika. Bach gaztea bere anaia nagusiarekin, Johann Christoph Bach (1670-1722), bera baino 16 urte zaharragoa, joan zen bizitzera eta ikastera, garai horretan Ohrdruffeko organista zena. Berarengandik ikasi zuen organoa jotzen eta konposatzen. 1700ean, San Miguel elizako koroan hasi zen lanean koroko kide bezala, Lüneburgen. Mullhausen (1703-1708) 1703an, hamazortzi urterekin, Johann Ernst Weimareko printzearen ganbera-orkestrako biolin-jole aritzea lortu zuen eta, ondoren, Arnstadten organo-jole lanpostua eskuratu zuen instrumentuan zuen maisutasuna zela eta. Lau urte geroago Müllhausenera lekualdatu zen, eta
  • bertan, beste lehengusina zuen Maria Barbara Bachekin (1684-1720) ezkondu eta San Blas elizan organo-jole aritu zen lanean. Weimar (1708-1717) Urte bat geroago bakarrik, 1708an, gorteko organista izendatu zuten eta 1714an orkestrako zuzendaria Wilhelm Ernst dukearen gortean, Weimar-en. Cothen (1717-1723) 1717tik 1723ra Bach kaperako maisu eta ganbera-musika zuzendaria izan zen Leopold de Anhalt-Köthen printzearen gortean. 1720. urtean lehen emaztea hil zitzaion eta urte bat geroago berriro ezkondu zen, oraingo honetan Anna Magdalena Wilcke (1701-1760) abeslariarekin. Leipzig (1723-1750) 1723an, Bach Leipzig hiriko Tomasschule eskolako kantore izendatu zuten. Eskola horrek lotura zeukan hiri bereko Santo Tomas eliza luteranoarekin (Thomaskirche, alemanez). Horrez gain, hiriko eliza nagusietako musika- zuzendari ere izendatu zuten. Prestigio handiko lanpostua zen, eta, Arnstadt eta Mühlhausen-en jardutean eman zituen bolada laburrez aparte, hauxe izan zuen administraziorako lehenbiziko lanpostua, ordura arte bere bizitza profesionala gehienbat aristokraziarentzat jarduten eman ondoren. Azken lanpostu horri 27 urtez eutsi zion, bere heriotzera arte. Bachen lanpostuko zereginetako bat zen Thomasschule eskolako ikasleei kantu-heziketa ematea eta Leipzigeko bi eliza nagusietarako (Santo Tomas eta San Nikolas elizak) musika konposatzea astero. Halaber, bere lanpostuak latina irakastera behartzen zuen, baina azken eginkizun horretan haren ordezkari bat aritzea baimendu zioten. 1720ko hamarkadako zati handi bat kantatak konposatzen igaro ondoren, Bachek eliza-musikako errepertorio itzela bildu zuen Leipzigeko bi eliza nagusietarako. Puntu horretara iritsi ondoren, bere musika-konposizio eta -emanaldiak liturgiatik haratago hedatzeko gogoa piztu zitzaion. 1729ko martxoan, Collegium Musicum-eko zuzendaritza hartu zuen bere gain. Emanaldiak egiteko musika-talde sekularra zen hori, 1701ean bere aspaldiko lagun Georg Philipp Telemann konposatzaileak sortua.
  • Georg Friedrich Häendel (1685-1759) Halle, Sajonia, Alemania, 1685eko otsailaren 23ª- Londres, Ingalaterra, 1759ko apirilaren 14a. Musikari barroko alemaniarra izan zen. Konposatu zituen opera, concerti grossi eta oratorio musika lanengatik ezaguna. Bizitzaren gehiengoa Ingalaterran igaro zuen, 1727ko urtarrilaren 22an Britainia Handiko herritar bihurtu zen eta George Frideric Handel izena hartu. Bizitza eta obra Silesian jatorria zuen eta 1609tik Hallen bizi izan zen familia batean sortu zen. Wilhem Zachow izan zuen lehen musika irakaslea eta harekin teklak jotzeko teknika eta polifoniaren idazkeraren ezagutza sakona lortu zituen. 1702an zuzenbide ikasketak hastearekin batera, Domkircheko, Halleko katedral kalbinista, organo-jotzaile izendatu zuten, 17 urte zituela. Unibertsitatean Telemann musikagilea ezagutu zuen eta bizitza osoan lagunak izan ziren. Zuzenbidea alde batera utzirik, urte bat geroago, 1703an, Hamburgora joan zen eta operako orkestran, biolin eta klabezin jotzaile izan zen. 1705an estreinatu zituen lehen operak; Almira obra egin zuen, eta, geroago, Nero obra. Arrakastak Giovanni Gaston de Médicisen babesa ekarri zion eta Italiara abiatu zen hurrengo urtean; han, Corelli eta Scarlatti aita-semeak ezagutu zituen (1706). Hiru urte baino gehiago pasa zituen Italian. Obrak zenbait toki ezberdinetan argitaratu zituen eta horrez gain, musika berria egiten hasi zen, Italiako musikan oinarrituz. Italieraz ere konbinatu zituen bere esaldiak. Lan guzti horri esker, garai hartako Italiako musikari garrantzitsuenak ezagutu zituen. 1710an Italiatik joan zen eta Hanoverko gorteko orkestrako zuzendari egin zen; denbora laburrez, hala ere, Britainia Handira nahi baitzuen joan. Hara iristean, Londresko gizon entzutetsuenek (Pope, Swift) oso harrera ona egin zioten. Urte bat geroago, 1711n,Rinaldo obra egin zuen, Londresen bertan, baita arrakasta handia lortu ere. Orobat, bi urte geroago, Utrechteko bakea ospatzeko Te Deum-a jo zuen. Harrezkero, gutxitan eta aldi laburrez irten zen Britainia Handitik. 1714an Hannoverko Hauteslea Britainia Handiko errege izendatu zuten, Jorje I.a izenez. Artean harekiko harremanak oso onak ez baziren ere,
  • hura erregetzara iritsiz gero, Haendelek jakin izan zuen haren faborea berriro bereganatzen, eta berari eskaini zion Water Music ospetsua (1716). 1719an, Royal Academy of Music delakoa sortu zen eta, haren zuzendari izendatu zutelarik, Haendelek italiar erako hamabost opera egin zituen. Aldi hartan, bere musika instrumental gehiena sortu zuen: hamabi sonata biolin eta baxurako, hamahiru sonata bi biolin eta baxurako, sei concerto grosso eta hogei kontzertu organorako.Jurgi II. a errege koroatu zutenean, Händel izan zen horretarako musikaria, ereserki garrantzitsuak sortu ziren horrela, gero eta arrakasta gehiago zuen Händelek. Azken aldian, 1740tik aurrera, opera alde batera utzi eta ia soilik oratorioak egiteari lotu zitzaion: Saul (1739); Mesias (1742), Haendelen maisu- lana; Sanson (1742); Juda Makabearra (1746); Josue (1747); Salomon (1748). Azkeneko urteak ikusmena ahuldurik eta bakardadean, baina beti lanean iragan zituen. 1750ean Alemaniarako azken bidaia egin zuen. 1759. urtean hil zen, Londresen. Ikusmena erabat galdurik hil zen eta Westminsteren ehortzi zuten. Haendelek jasotako eragina Maisu saxoi zorrotzek eskolatua izan arren, herrialde guztietako musikagileez izan zuen interes handia Haendelek. Hala, italiarrek (Scarlatti, Corelli), frantsesek (Lully, Rameau, Lalande) eta alemaniarrek (Buxtehude) eragina izan zuten Haendelen musikan. Ildo horretatik, Britainia Handira iristean Henry Purcellen garrantziaz ohartu zen, eta gidaritzat hartu zuen. Bere mendeko eta iraganeko musika orori irekia, melodiarako dohain paregabearen jabe, kontrapuntuaren eta harmoniaren maisu, Haendelek artearen adierazmena areagotzen lagundu zuen eta baita Vienako klasikoen etorrera (Haydn, Mozart, Beethoven) prestatu ere. Lan ospetsuak Bere lanik ezagunenen artean "Messiah" (1741), "Water Music" (1717) eta "Music for the Royal Fireworks" (1749) ditugu. Halaber, eragin handia eduki zuen Haydn, Mozart etaBeethoven moduko musikagileengan. Beste lan batzuk Agrippina (1709) Rinaldo (1711) Serse edo Xerxes (1738) Saul, Israel in Egypt eta Ode for St. Cecilia's Day (1739) Solomon (1748) Jephtha (1752)