SlideShare a Scribd company logo
1 of 17
Download to read offline
B1 maila

                   elikadura-ohiturak,
                  barazkiak, osasuna,
                  urtaroak, udaberria,
                            aholkuak.




                      Ataza honen helburua
                 elikadura-ohiturei buruzko
                      azalpenak ulertzea eta
                          ematea izango da.
                 Irratsaioko euskalkiari ere
                         erreparatuko diozu
                                 (bizkaiera).

                               Horretarako:

                       a. Barazkiei lotutako
                     hiztegia landuko duzu.

                  b. Udaberriko elikadurari
                  buruzko aholkuak entzun
                     eta ulertutakoa jasoko
                                       duzu.

                 c. Zeure elikadura-ohiturei
                buruzko azalpenak prestatu
                 eta “Jaki kopuru egokiak”
                        testuak dioenarekin
                          alderatuko dituzu,
                    osasuntsu elikatzen ote
                             zaren ikusteko.

                   d. Irratsaioan agertutako
                        euskalkia (bizkaiera)
                             aztertuko duzu.




                AUTOIKASKUNTZA

UDABERRIA
ETA ELIKADURA
TUTOREAREN                                ORRIA

             ATAZA: UDABERRIA ETA ELIKADURA (2:00)

A    BARAZKIEN LEXIKOA LANDU, UDABERRIKO
     (BIZKAIERARI) ERREPARATUKO DIO.
                                                 ELIKADURARI BURUZKO AHOLKU BATZUK ENTZUN ETA EUSKALKIARI




    TUTORETZAN
      Barazkien lexikoarekin zailtasunik izan ote duen galdetu.
      Irratsaioarekin zailtasunik izan ote duen galdetu, izan ere, B1 mailarako ez da entzungai erraza. Irratsaioan
       emandako aholkuak ezagutzen ote zituen eta zer iruditu zaizkion komentatuko dugu.
      Euskalkiari erreparatzeko ariketa komentatuko dugu ikaslearekin:
       - Bizkaierarekin izandako zailtasuna.
       - Geure euskalkiari buruzko ariketa tutoretzan zuzenduko dugu (Ikus 8. or.).



B    BERE   ELIKADURA-OHITUREI BUZUKO AZALPENAK PRESTATU ETA
     KONPARATUKO DITU.
                                                                     “JAKI   KOPURU EGOKIAK” TESTUAK DIOENAREKIN




    MINTZASAIOAN       EDO MINTZALAGUNAREKIN
      Ikasleak idatziz prestatutakoa eta “Jaki kopuru egokiak” testua irakurri eta gero ateratako ondorioak
      azalduko ditu.




              Mintzasaioan gaiaz aritzeko proposamena
                         Udaberrirako elikadura ohiturei buruzko irratsaio bat entzun eta talde
                         txikietan geure elikadura-ohiturei buruz arituko gara
UDABERRIA ETA
    ELIKADURA               Udaberrian “gorputz garbiketarik” egiten ote dugun komentatuko dugu.
                            “Udaberrirako elikadura aholkuak” irratsaioa1 aurkeztu eta zatika entzungo dugu.
                            Zati bakoitzaren amaieran, guztien artean ulertu duguna komentatuko dugu.
                            Irratsaioan esandakoak eta emandako aholkuak komentatuko ditugu.
                            Hirunaka jarriko gara eta:
                            - “Udaberria eta elikadura” orriko galderak lagun, gaiaz arituko gara (17. or.).
                            - Ikasle guztiek bere elikadura-ohiturei buru hitz egin dutela ziurtatu eta gero, hirukote
                            bakoitzari “Jaki kopuru egokiak” izeneko testua emango diogu, eta bertan jartzen
                            duena euren elikadura-ohiturekin alderatuko dute (10. or.).
                            - Osasuntsu elikatzen al gara? galderari erantzuten saiatuko gara.
                            Hiru talde handi egingo ditugu hirukote bakoitzeko bana elkartuta eta talde berri horietan
                            ikasle bakoitzak bere taldetxoan esandakoa eta ondorioztatutakoa laburbilduko du.

                         Irratsaioa1: Ikasbil 460139 zk.




                    Oharra: 17. orria ez zaio ikasleari fotokopiatu behar, mintzasaiorako baita




                                                           2
IKASLEAREN                           ORRIA


                      ATAZA: UDABERRIA ETA ELIKADURA


A   BARAZKIEN LEXIKOA LANDU, UDABERRIKO
    (BIZKAIERARI) ERREPARATUKO DIOZU.
                                                 ELIKADURARI BURUZKO AHOLKU BATZUK ENTZUN ETA EUSKALKIARI




               EGINKIZUNAK                                                  ZUZENKETAK
  Idatzi dakizkizun barazkien izenak irudien azpian,
   hiztegia begiratu gabe (4. or.).
  Osatu egin duzuna hurrengo orrialdeko                        Erantzunak 11. orrian.
   laguntzarekin (5. or.).

  Egin itzazu hipotesiak eta idatzi zure ustez noiz            Erantzunak 12. orrian.
  egiten den elikagai horien uzta (5. or.).

  Irratsaio bat entzungo duzu (“Udaberrirako
  elikadura aholkuak”) 3 zatitan (6.-7. orr.).
  ENTZUN AURRETIK:
  - Irakurri galderak eta egin hipotesiak; zure ustez
  erantzungo duena azpimarratu edo markatu.
  Entzun irratsaio zati bakoitza behar adina aldiz             Erantzunak 13. orrian.
  eta egiaztatu zeure hipotesiak zuzenak ote diren.

  Egin “Abilezia jolasa” (7. or.).                             Entzun irratsaio guztia egindakoa egiaztatzeko.
                                                               Zalantzarik baduzu, ikus 13. orria.

  Euskalkiari erreparatzeko ariketa egin (8. or).              Erantzunak 14. orrian.



Oharra: 15. orriko eranskinean hainbat informazio osagarri daukazu: barazkien hiztegitxo bat,...




B   ZEURE ELIKADURA-OHITUREI BUZUKO AZALPENAK PRESTATU ETA “JAKI KOPURU EGOKIAK” TESTUAK DIOENAREKIN
    KONPARATUKO DITUZU.




               EGINKIZUNAK                                                  ZUZENKETAK
  Zeure elikadura-ohiturei buruzko azalpena                   Prestatu duzuna azaldu ikaskide, mintzalagun
  prestatu gidoiaren laguntzaz (9. or.).                      edota tutoreari.


  Irakurri “Jaki kopuru egokiak” izeneko testua eta           Ondorioztatu duzuna azaldu ikaskide, mintzalagun
  konparatu bertako aholkuak eta zeure ohiturak.              edota tutoreari.
  Osasuntsu elikatzen al zara? (10. or.).




                                                        3
BARAZKIAK
Idatzi euskaraz dakizkizun barazkien izenak irudien azpialdean.




                                                        4
BARAZKIAK
a. Hemen dituzu aurreko irudiei dagozkien barazkien izenak. Jakingo al duzu esaten zer den zer? Osatu zuk
idatzitakoa honakoen laguntzaz.




          AZA                    AZALOREA               LUZOKERRAK            URAZA
          ZIAZERBA               ALBERJINIA             LEKAK                 PATATAK
          ARBIAK                 ZAINZURIAK             BROKOLIA              PIPER BERDEAK
          BARATXURIAK            ILARRAK                BABARRUNAK            DILISTAK
          ORBURUAK               PORRUAK                AZENARIOA             TXITXIRIOAK




b. Eta ba al dakizu barazki hauen uzta noiz jasotzen den? Egin itzazu hipotesiak:

     NEGUA                       UDABERRIA                      UDAZKENA                      UDA




                                                 5
UDABERRIA ETA “GORPUTZ                        GARBIKETA”
 Ondoren, elikaduran aditua den lagun bati egindako elkarrizketa entzungo duzu hiru zatitan. Baina entzun
 aurretik, zeure hipotesiak egin beharko dituzu. Adi!, izan ere adituak bizkaieraz hitz egiten du. Saia zaitez soilik
 zeure emaitzak egiaztatzeko datuei erreparatzen, dena ulertzea ez da erraza izango-eta!

1. ZATIA                                                                      Azpimarra itzazu erantzun zuzenak

1. Elikaduran adituak dio udaberrian geure “zakarrontzia” hustu behar dugula.
   Zeri uste duzu deitzen diola “zakarrontzi”?

        Gorputza / Gibela / Birika / Azala

2. Udaberriko sintomak ere aipatuko ditu. Baina hauetako bat geuk asmatu dugu. Zein?

        Emozioak ateratzen dira, sentiberago gaude.
        Azkura izaten dugu.
        Dena loratzen da.
        Geure azala brillante eta polita izaten dugu.

3. Garbiketa egiteko, udaberrian lagungarriak diren jakiak ere aipatuko ditu. Zeintzuk dira jaki horiek?

        Barazkiak, gehienbat germinatuak / Hosto berdedun barazkiak / Piperrak / Brokolixa
        Tomatea / Tipula / Orburua / Espeziak / Apioa / Kafea / Perrexila / Aguakatea / Porruak

4. Salda bat aipatuko du gero. Osagai hauetako zeinekin egin behar da salda?

        Barazkiak, gehienbat germinatuak / Hosto berdedun barazkiak / Piperrak / Brokolixa
        Tomatea / Tipula / Orburua / Espeziak / Apioa / Kafea / Perrexila / Aguakatea / Porruak

  Noiz hartu behar da salda hau?

        Gosaldu aurretik / Bazkaldu eta afaldu aurretik / Bazkaldu eta afaldu ondoren / Egunean hiru aldiz

  Zertarako da bereziki ona?

        Bihotzerako / Azala beltzaran jartzeko / Azala garbitzeko / Sexurako

2. ZATIA                                                                      Azpimarra itzazu erantzun zuzenak

1. Garbiketa egiteko ona den bigarren errezeta bat ere azalduko du.
   Zeintzuk dira bigarren errezetako osagaiak?

        Ura / eztia / olioa.
        Limoia / tea / eztia.
        Olioa / limoia / ura.

2. Zertarako da bereziko ona errezeta hau?

        Bihotzerako / Birikak garbitzeko / Gibela garbitzeko / Azala beltzaran jartzeko.
                                                                                                              Kardua
3. Udaberriko garbiketarekin jarraitzeko, fruta eta udaberriko jaki batzuk gomendatuko ditu,
   hara nola:

        Kiwia / Laranja / Sagarra / Zerealak / Dilistak / Gauza integralak / Banana
        Garagarra / Oloa / Lekaleak / Ilarrak / Uraza / Babarrunak / Txitxirioak

4. Infusio batzuk ere gomendatuko ditu. Zeren infusioak?

        Kardua / Basoko fruituak / Orburua / Menta / Tea
                                                                                                                  Apioa


                                                         6
UDABERRIA ETA “GORPUTZ                      GARBIKETA”

3. ZATIA                                                                Marka itzazu X batez erantzun zuzenak



1. Urtaro aldaketaz hitz egingo du orain. Zer uste duzu esango duela?
   Aukera bat baino gehiago izan daitezke zuzenak.

        Urtaro aldaketarekin komeni dela gorputza garbitzea, etxea garbitzea komeni den bezala.
        Komeni dela etxean denbora gehiago ematea, eta ezinbestekoa dela leihoak eta gortinak ere garbitzea.
        Negu aldean, edan egiten dugula, jaki koipetsuak hartzen ditugula, eta ondorioz geu eta geure gibela
        nekatuta gaudela.
        Negu aldean ere garbitu behar dela, bai etxea eta bai gorputza, dena udaberrirako utzi gabe.

2. Orain arte aipatutako salda, jarabe eta infusioak zenbat denboraz hartu behar diren azalduko du. Zein da zure
   ustez aukera zuzena?

        Behintzat, hilabete batez.
        Asko jota hilabete batez.
        Gutxienez, bi hilabetez.

3. Amaitzeko, garbiketarekin hainbat aldaketa nabarituko dugula azaltzen du. Hauetako zein asmatu dugu guk?

        Txiza nahiz eta hasieran fuertea izan, gero eta argiagoa izango da.
        Aspaldiko prakak jantzi ahal izango ditugu.
        Azala hobetuko zaigu.
        Energia gehiagorekin sentituko gara.



ABILEZIA JOLASA                                                Hauetako zein barazki aipatu dira irratsaioan?




                                                    7
EUSKALKIARI                        ERREPARATU                         (BIZKAIERA)
  Amaiak esan dituen esaldi batzuk jaso ditugu hemen. Zeure herrian euskara batua baldin bada nagusi edota
  Amaiaren euskalkiaz egiten baduzue, erantzun lehen galdera soilik. Bestela, erantzun galdera biak.

1) Nola idazten da hau euskara batuan?
2) Nola esaten da hau zeure herri edo eskualdean?

Amaia: “Udaberrixa da bizitzeko aukera bat, dana loraketan dabil”
1) .................................................................................................................................................................................
2) .................................................................................................................................................................................

Amaia: “Pentsau bihar dogu geure zakarrontzi horretan, gibelean. Lagundutetako dago janaria.”
1) .................................................................................................................................................................................
2) .................................................................................................................................................................................

Amaia: “Badauz landareak, badauz barazkixak,gehienbat ferminatuak, oso modan daudexen ferminatuak…
egunen baten ingo dou berba,”
1) .................................................................................................................................................................................
   .................................................................................................................................................................................
2) .................................................................................................................................................................................
   .................................................................................................................................................................................

Amaia: “Ta ikusiko dozue azala zelan hobeketan dan”
1) .................................................................................................................................................................................
2) .................................................................................................................................................................................

Amaia: “Horrek ingo dauena da gibelari lagundu”
1) .................................................................................................................................................................................
2) .................................................................................................................................................................................

Amaia: “Besikulak ere laguntzatxoa bihar dau, eta ongi etorriko jaku”
1) .................................................................................................................................................................................
2) .................................................................................................................................................................................

Amaia: “Aromaterapia bezala ere ondo etorriko jaku”
1) .................................................................................................................................................................................
2) .................................................................................................................................................................................

Amaia: “Gorputza ere garbitu in bihar dogu”
1) .................................................................................................................................................................................
2) .................................................................................................................................................................................

Amaia: “Esan dogun salda hori eta esan dogun ur hori limoi eta olixokin, ikusiko dozu zelako ongi dagozen.”
1) .................................................................................................................................................................................
   .................................................................................................................................................................................
2) .................................................................................................................................................................................
   .................................................................................................................................................................................

Amaia: “Igarriko dogu azala mejoraten joaten dala, eta sentituko gara energia gehixokin, biharra badogu-ta.”
1) .................................................................................................................................................................................
   .................................................................................................................................................................................
2) .................................................................................................................................................................................
   .................................................................................................................................................................................


                                                                                              8
NEURE     ELIKADURA
Gidoia lagun, presta ezazu zeure ohiturei buruz azalduko duzuna.


  Non gosaltzen / bazkaltzen / afaltzen duzu astean zehar? Eta asteburuetan?
  Zer moduz moldatzen zara sukaldean?
 Zeuk egiten al dituzu erosketak? Zeri erreparatzen diozu erosketak egiterakoan?
  Etiketa ekologikoei erreparatzen al diezu?
  Ezagutzen al dituzu elikagaien ezaugarriak?
  Garaian garaikoa jateko ohiturarik ba al duzu?
  Zein maiztasunarekin jaten dituzu honakoak? Gustuko al dituzu?
 (Bete itzazu azpiko koadroak zeure ohitura eta gustuen arabera)

      • Ogia, arroza, pasta eta patatak
      • Barazkiak eta ortuariak
      • Frutak
      • Oliba-olioa
      • Esnekiak
      • Fruitu lehorrak
      • Lekaleak: dilistak, txitxirioak, babarrunak
      • Arrainak eta itsaskiak
      • Koipe gutxiko haragiak
      • Arrautzak
      • Hestebeteak, koipe handiko haragiak,
      • Gurina, gozokiak, edariak, opilak eta azukredun edariak.



        NOIZEAN BEHIN                             ASTERO                           EGUNERO




 EZ DUT (BATERE) GUSTUKO                    TIRA, JAN DEZAKET                  (OSO) GUSTUKO DUT




                                                           9
JAKI     KOPURU EGOKIAK
 Irakur itzazu aholku hauek eta alderatu zeure eta zeure ikaskideen ohiturekin. Osasuntsu jaten al duzu? Eta zure
 ikaskideek?


JAKI KOPURU EGOKIAK

Elikadura osasuntsuak tamainakoa, orekatua eta askotarikoa izan behar du.

EGUNERO
• Ura: Garrantzitsua da egunero 6-8 edalontzi edatea.
• (4 - 6 kopuru) Ogia, arroza, pasta eta patatak: Patatak hainbat eratan har daitezke: gisatuta, egosita nahiz purean.
• (2 - 3 kopuru) Barazkiak eta ortuariak: Gordinik, entsaladan, gutxienez bat. Purean edo gazpatxoan ere bai.
• (3 kopuru) Frutak: Zitriko bat gutxienez; osorik, egosita, erreta, mazedonian, eta abar. Helduta eta ongi garbituta.
• Oliba-olioa: 3 eta 5 koilarakada jakiak ontzean, gutxiago frijitzean.
• (3 kopuru) Esnekiak: Hobe gaingabetuak.
• Fruitu lehorrak: Eskukada bat egunean, hobeto naturalak badira.

ASTERO
• (2 - 4 kopuru) Lekaleak: Dilistak, txitxirioak, babarrunak,... Astirik ez baduzu, aurrez egositakoak hartu.
• (3 - 4 kopuru) Arrainak eta itsaskiak: Txandakatu arrain urdina, zuria eta itsaskia.
• (3 - 4) Koipe gutxiko haragiak: Prestatu aurretik ageriko koipe guztia kendu behar zaie, baita oilaskoari eta
  indioilarrari azala ere.
• (3 - 4 kopuru) Arrautzak: Astean 4 gorringo gehienez.

NOIZEAN BEHIN ETA APURKA
• Hestebeteak, koipe handiko haragiak.
• Gurina, gozokiak, edariak, opilak eta azukredun edariak.
                                                                                            Iturria: www.eroski.es/eu




                                                             10
ZUZENKETA ORRIA




     AZALOREA             AZENARIOA          BARATXURIA         BROKOLIA




BERENJENA   / AUBERGINA    PATATAK          PIPER BERDEAK        URAZA




       LEKAK                 AZA              PORRUAK          ZAINZURIAK




      ILARRAK              DILISTAK          BABARRUNAK        TXITXIRIOAK




      ARBIAK              LUZOKERRAK          ORBURUAK      ZIAZERBA HOSTOAK




                                       11
ZUZENKETA ORRIA

UZTA JASOTZEKO                 GARAIA
NEGUA

Urtarrila
Txikoria, brokolia, aza, azalorea, ziazerba, mihilua, patata, eskarola, porrua, azenarioa.

Otsaila
Txikoria, brokolia, aza, azalorea, ziazerba, mihilua, patata, eskarola, porrua, azenarioa, ilarra.

Martxoa
Txikoria, brokolia, aza, azalorea, ziazerba, mihilua, patata, eskarola, porrua, azenarioa, ilarra, baratxuria,
zainzuria, uraza, errefaua.

UDABERRIA

Apirila
Baratxuria, orburua, aza, tipula, zainzuria, ziazerba, ilarra, mihilua, uraza, errefaua, azenarioa.

Maiatza
Baratxuria, orburua, aza, tipula, ziazerba, ilarra, mihilua, uraza, errefaua, azenarioa, zerba, meloia, arbia,
patata, erremolatxa.

Ekaina
Baratxuria, orburua, aza, tipula, ziazerba, ilarra, mihilua, uraza, errefaua, azenarioa, zerba, meloia, arbia,
patata, erremolatxa, apioa, berenjena, luzokerra.

UDA

Uztaila
Baratxuria, orburua, aza, tipula, ziazerba, ilarra, mihilua, uraza, errefaua, azenarioa, zerba, meloia, arbia,
patata, erremolatxa, apioa, berenjena, luzokerra + babarruna, porrua, angurria, tomatea.

Abuztua
Baratxuria, orburua, aza, tipula, ilarra, uraza, errefaua, azenarioa, zerba, meloia, arbia, patata, erremolatxa,
apioa, berenjena, luzokerra, porrua, angurria, tomatea, lekak, piperrak.

Iraila
Zerba, orburua, apioa, batata, berenjena, aza, brokolia, kalabaza, eskarola, eskortzonera, ziazerba, ilarra,
mihilua, lekak, uraza, meloia, arbia, patata, luzoker, piperra, porrua, errefaua, erremolatxa, angurria, tomatea,
azenarioa.

UDAZKENA

Urria
Zerba, orburua, apioa, batata, aza, brokolia, kalabaza, azalorea, eskarola, eskortzonera, ziazerba, ilarra,
mihilua, lekak, uraza, meloia, arbia, porrua, errefaua, erremolatxa, tomatea, azenarioa.

Azaroa
Zerba, txikoria, orburua, apioa, aza, brokolia, azalorea, eskarola, eskortzonera, ziazerba, ilarra, mihilu, porrua,
errefaua, erremolatxa, azenarioa.

Abendua
Zerba, orburua, aza, brokolia, azalorea, ziazerba, mihilua, patata, porrua, erremolatxa, azenarioa.

                          Iturria: “El gran libro del huerto moderno”. Fausta Mainardi Fazio. Vecchi Editoriala.




                                                      12
ZUZENKETA ORRIA

UDABERRIA ETA “GORPUTZ                        GARBIKETA”

1. ZATIA

1. Gibela

2. Geure azala brillante eta polita izaten dugu.

3. Garbiketa egiteko, udaberrian lagungarriak diren jakiak ere aipatuko ditu. Zeintzuk dira jaki horiek?
        Barazkiak, gehienbat germinatuak / Hosto berdedun barazkiak / Piperrak / Brokolixa
        Tomatea / Tipula / Orburua / Espeziak / Apioa / Kafea / Perrexila / Aguakatea / Porruak

4. Salda bat aipatuko du gero. Osagai hauetako zeinekin egin behar da salda?
        Barazkiak, gehienbat germinatuak / Hosto berdedun barazkiak / Piperrak / Brokolixa
        Tomatea / Tipula / Orburua / Espeziak / Apioa / Kafea / Perrexila / Aguakatea / Porruak

   Noiz hartu behar da salda hau?
        Bazkaldu eta afaldu aurretik

   Zertarako da bereziki ona?
        Azala garbitzeko

2. ZATIA

1. Olioa / limoia / ura.

2. Gibela garbitzeko.

3. Udaberriko garbiketarekin jarraitzeko, fruta eta udaberriko jaki batzuk gomendatuko ditu, hara nola:
       Kiwia / Laranja / Sagarra / Zerealak / Dilistak / Gauza integralak / Banana
       Garagarra / Oloa / Lekaleak / Ilarrak / Uraza / Babarrunak / Txitxirioak

4. Infusio batzuk ere gomendatuko ditu. Zeren infusioak?
         Kardua / Basoko fruituak / Orburua / Menta / Tea

3. ZATIA

1. Urtaro aldaketaz hitz egingo du orain. Zer uste duzu esango duela?
        X Urtaro aldaketarekin komeni dela gorputza garbitzea, etxea garbitzea komeni den bezala.
        X Negu aldean, edan egiten dugula, jaki koipetsuak hartzen ditugula, eta ondorioz geu eta geure
           gibela nekatuta gaudela.

2. Orain arte aipatutako salda, jarabe eta infusioak zenbat denboraz hartu behar diren azalduko du.
        X Behintzat, hilabete batez.

3. Amaitzeko, garbiketarekin hainbat aldaketa nabarituko dugula azaltzen du.
        X Aspaldiko prakak jantzi ahal izango ditugu.

4. ABILEZIA JOLASA

- Tipula eta lekaleak aipatu dira. Zeharka, hosto berdedun barazkiak (azalorea, uraza, ziazerbak).
- Irudietako barazkiak hurrenez hurren:
         Azalorea / azenarioak / artoa
         Tipulak / patatak / berenjena edo auberjina
         Lekak / Uraza / Ziazerba hostoak


                                                   13
ZUZENKETA ORRIA

EUSKALKIARI           ERREPARATU            (BIZKAIERA)
Amaia: “Pentsau bihar dogu geure zakarrontzi horretan, gibelean. Lagundutetako dago janaria.”
Euskara batua: Pentsatu behar dugu geure zakarrontzi horretan, gibelean. Laguntzeko dago janaria.

Amaia: “Badauz landareak, badauz barazkixak, gehienbat ferminatuak, oso modan daudexen ferminatuak…
Egunen baten ingo dou berba,”
Euskara batua: Badaude landareak, badaude barazkiak, gehienbat germinatuak, oso modan dauden
germinatuak... Egunen batean hitz egingo dugu.

Amaia: “Ta ikusiko dozue azala zelan hobeketan dan”
Euskara batua: Eta ikusiko duzue azala nola hobetzen den.

Amaia: “Horrek ingo dauena da gibelari lagundu”
Euskara batua: Horrek egingo duena da gibelari laguntzea.

Amaia: “Besikulak ere laguntzatxoa bihar dau, eta ongi etorriko jaku”
Euskara batua: Besikulak ere laguntzatxoa behar du, ongi etorriko zaigu.

Amaia: “Aromaterapia bezala ere ondo etorriko jaku”
Euskara batua: Aromaterapia bezala ere ongi etorriko zaigu.

Amaia: “Gorputza ere garbitu in bihar dogu”
Euskara batua: Gorputza ere garbitu egin behar dugu.

Amaia: “Esan dogun salda hori eta esan dogun ur hori limoi eta olixokin, ikusiko dozu zelako ongi dagozen.
Euskara batua: Esan dugun salda hori eta esan dugun ur hori limoi eta olioarekin, ikusiko duzu zeinen ongi
dauden.

Amaia: “Igarriko dogu azala mejoraten joaten dala, eta sentituko gara energia gehixokin, biharra badogu-ta!”
Euskara batua: Nabarituko dugu azala hobetzen joaten dela, eta sentituko gara energia handiagorekin,
beharra badugu-eta!




                                                  14
ERANSKINA

HIZTEGITXOA (BARAZKIAK)
EUSKARA:      GAZTELANIA    /   FRANTSESA

Alberjinia: berenjena / aubergine
Arbi: nabo / navet
Apio: apio / céleri
Angurri: sandia / pastèque
Aza: berza / chou
Aza: repollo / chou
Azalore: coliflor / chou-fleur
Bruselaza: col de Bruselas / chou de Bruxelles
Baratxuri: ajo / ail
Beterraba edo erremolatxa: remolacha / betterave
Dilista: lenteja / lentille
Errefau: rábano / radis
Ilar: guisante / petit pois
Kardu: cardo / chardon
Kuia: calabaza / citrouille
Leka: judía verde / haricot vert
Luzoker: pepino / concombre
Mihilu: hinojo / fenouil
Olo: avena / ovoine
Orburu: alcachofa / artichaut
Porru: puerro / poireau
Perrexil: perejil/persil
Tipula: cebolla / oignon
Txitxirio: garbanzo / pois chiche
Uraza: lechuga / laitue
Zainzuri: esparrago / asperge
Zerba: acelga / blette
Ziazerba: espinaca / épinard


BARAZKIEN             SAILKAPENA            (INFORMAZIO          OSAGARRIA)
Sailkapen hau jangarria den landare atalaren arabera egin da.

•   Fruituak: Alberjinia, piperra, kuia, kuiatxoa, tomatea
•   Fruitu-gorputzak: Onddoak
•   Erraboilak: Tipula, porrua, baratxuria
•   Hosto eta zurtoin berdeak: Zerba, kardua, eskarola, uraza, ziazerba, perrexila, aza
•   Lorea: Orburua, azalorea
•   Zurtoin gazteak: Zainzuria
•   Leka freskoak: Ilarra, baba, leka
•   Leka lehorrak: Babarruna, dilista, txitxirioa
•   Sustraiak: Azenarioa, beterraba, arbia, patata

URTAROAK IPAR                   HEMISFERIOAN          (INFORMAZIO            OSAGARRIA)
Negua: Abenduaren 21etik martxoaren 20ra
Udaberria: Martxoaren 21etik ekainaren 20ra
Uda: Ekainaren 21etik irailaren 22ra
Udazkena: Irailaren 23tik abenduaren 20ra




                                                    15
TRASKRIBAPENAK

ENTZUNGAIA: UDABERRIRAKO                 ELIKADURA AHOLKUAK            (IKASBIL460139          ZK.)

   Iraupena: 4’4”

1. ZATIA (1´21)
- Beno, bagatoz, udaberria badator.
- Bai.
- Berrizten du dana,
- Ta ari gara gu, zuen laguntzarekin segaitzen eta liraintzen.
- Bai, zakarrontzia hustu behar dugu, etxeko zakarrontzia.
- A, bai.
- Ta zein da gure zakarrontzia?
- Gure gorputza, ezta?
- Gibela!
- A, gibela.
- Ba pentsau bihar dogu udaberrixan sartzen ari garela berarekin. Gauz irritu, emozinuak, pikoreak,
  azala ez dugu brillante, polita,… udarako. Udaberrixa da bizitzeko aukera bat, dana ja loraketan dabil.
  Beno ba pentsau behar dogu geure zakarrontzi horretan, gibelean, eta lagundutetako dago janaria.
  Badauz landareak, badauz barazkixak, gehienbat ferminatuak, oso modan daudexen ferminatuak
  egunen baten ingo dou berba, hosto berdedun barazkiak, brokolixa, porruak, tipulia, alkatxofia edo
  orburua, apiua, perrexila, aguakatea,… Gehienbat horrek. Guk horrekin ingo dou saldatxo bat. Hartu
  litro bat ur, tipula bat, perrexila eta porrua, eta apio arramalatxo bat. Eta hartuko dogu salda hori
  bazkaldu eta afaldu aurretik. Ta ikusiko dozue azala zelan hobeketan dan.

2. ZATIA (1´24)
  Garratzak hasi gara hartzen, limoiak eta hor dogu, limoi urak oliba olixo kutxarada batekin goizean eta
  ur basokada batekin batera, jada bigarren errezetixa da hau, e!? Ura, limoia eta olixoa. Horrek egingo
  dauena da gibelari lagundu. Gibela ataskauta dao, besikulek ere laguntzatxoa behar dau, eta ongi
  etorriko jaku. Fruta bezala, kiwia eta sagarra, geure sagarra irten danian, ba fruta horrek hartuko
  ditugu eta gehienbat zerealak, gauza integralak, garagarra, olua, lekaleak, ilarrak, hasiko dira udaberrian.
  Eta gero, infusiñotxo batzuk, gibelari lagunduketako eta hilabetian har dezakegu jarabe edo infusiñoak
  hartu daikeguz adibidez, karduana, karduan infusiño horrek edo orburuana, alkatxofana, oso interesantia,
  eta menta, usaina bezala, freskotasuna ematen du. Aromaterapia bezala ere ondo etorriko jaku. Asike,
  gehixena gibelakin pentsau behar dogu orain.
- Beraz, gibela zaindu behar dugu orain, zakarrontzia garbitu egin behar dugu, eta orduan, zuk eman
  dizkiguzun aholkuak, germinatuak, hostoak, brokolia, porrua, típula, alkatxofa, apioa, kardabera, perrexila
  eta aguakatea.

3. ZATIA (1´20)
- Bai, urtaroan aldaketarekin, komeni da etxia garbitzea. Ba armairuxekin hasten gara oin, leihuak, kortinak
  eta garbitu eta… ere garbitu in bihar dogu, ta benetan, gibela da organo bat garrantzitsua garbi eukitzea,
  gehienbat negu aldean edan in dogu, gauza koipetsuak hartu ditu(g)u, kantsauta gauz, asko da
  gibelaren ondorioz, orduan karduak, infusiñuak, eta menta oso ondo etorriko jaku. Esan dugun salda
  hori eta esan dugun ur hori limoi eta olixokin, ikusiko dozu zelako ongi dagozen.
- Goizetan, limoi ura eta olioa, konforme. Aizu, bada, saiatuko gara.
- Zenbat denboran egin behar dugu hau?
- Hilabetean edo..
- Ba hilabete batean behintzat bai, belar dendara joatea da eta konfidantza askokin egingo doskue,
  komentatuko doskue zelan hartu, baina hilabetian behintzat bai. Hilabeteko garbiketa bat ondo etorten
  da. Igarriko dogu txizan ere aldaketa izango dala, hasieran fuertea izango da, azala mejoraten joaten
  da, eta sentituko gara energía gehixokin, biharra badogu-ta.
- Oso ondo, ondo etorriko zaigu! Amaia Diez de Monasterioguren, eskerrik asko!
- Zeueri, ta animo! Ondo ibili!



                                                  16
MINTZASAIORAKO                                       ORRIA
                                     “Elikadura-ohiturak”

 Non gosaltzen / bazkaltzen / afaltzen duzu astean zehar? Eta asteburuetan?
 Zer moduz moldatzen zara sukaldean?
 Zeuk egiten al dituzu erosketak? Zeri erreparatzen diozu erosketak egiterakoan?
 Etiketa ekologikoei erreparatzen al diezu?
 Ezagutzen al dituzu elikagaien ezaugarriak?
 Garaian garaikoa jateko ohiturarik ba al duzu?
 Zein maiztasunarekin jaten dituzu honakoak? Gustuko al dituzu?
(Bete itzazu azpiko koadroak zeure ohitura eta gustuen arabera)

    • Ogia, arroza, pasta eta patatak
    • Barazkiak eta ortuariak
    • Frutak
    • Oliba-olioa
    • Esnekiak
    • Fruitu lehorrak
    • Lekaleak: dilistak, txitxirioak, babarrunak
    • Arrainak eta itsaskiak
    • Koipe gutxiko haragiak
    • Arrautzak
    • Hestebeteak, koipe handiko haragiak,
    • Gurina, gozokiak, edariak, opilak eta azukredun edariak.



       NOIZEAN BEHIN                              ASTERO                               EGUNERO




EZ DUT (BATERE) GUSTUKO                    TIRA, JAN DEZAKET                       (OSO) GUSTUKO DUT




                                                     17

More Related Content

Viewers also liked

Viewers also liked (20)

Izaki bizidunok nolakoak garen
Izaki bizidunok nolakoak garenIzaki bizidunok nolakoak garen
Izaki bizidunok nolakoak garen
 
Primavera
PrimaveraPrimavera
Primavera
 
2 hiruhilabeteko abestiak
2 hiruhilabeteko abestiak2 hiruhilabeteko abestiak
2 hiruhilabeteko abestiak
 
Irantzu y alicia~
Irantzu y alicia~Irantzu y alicia~
Irantzu y alicia~
 
Erlazio funtzioa
Erlazio funtzioaErlazio funtzioa
Erlazio funtzioa
 
Alimentos Saludables
Alimentos SaludablesAlimentos Saludables
Alimentos Saludables
 
URTAROAK
URTAROAKURTAROAK
URTAROAK
 
Fruta
FrutaFruta
Fruta
 
2.mailako Irakurmena 2009
2.mailako Irakurmena 20092.mailako Irakurmena 2009
2.mailako Irakurmena 2009
 
La primavera
La primaveraLa primavera
La primavera
 
3 gaia db
3 gaia db3 gaia db
3 gaia db
 
Eskola ortua osoa
Eskola ortua osoaEskola ortua osoa
Eskola ortua osoa
 
Bienvenida primavera para slideshare
Bienvenida primavera  para slideshareBienvenida primavera  para slideshare
Bienvenida primavera para slideshare
 
udaberria
 udaberria udaberria
udaberria
 
Udaberria
UdaberriaUdaberria
Udaberria
 
Primavera
PrimaveraPrimavera
Primavera
 
Udaberria heldu da
Udaberria heldu daUdaberria heldu da
Udaberria heldu da
 
Udaberria
UdaberriaUdaberria
Udaberria
 
La Melancólica Muerte del Chico Ostra
La Melancólica Muerte del Chico OstraLa Melancólica Muerte del Chico Ostra
La Melancólica Muerte del Chico Ostra
 
Primavera
PrimaveraPrimavera
Primavera
 

Similar to Udaberria eta elikadura

2 OSASUNA Zubia Santillana LH 4
2  OSASUNA  Zubia Santillana LH 42  OSASUNA  Zubia Santillana LH 4
2 OSASUNA Zubia Santillana LH 4idoialariz
 
Elikagaien webquest-a
Elikagaien webquest-aElikagaien webquest-a
Elikagaien webquest-airarna
 
EUSKERA 5 ( ibaizabal -5.gaia) egokitzapena
EUSKERA 5 ( ibaizabal -5.gaia) egokitzapenaEUSKERA 5 ( ibaizabal -5.gaia) egokitzapena
EUSKERA 5 ( ibaizabal -5.gaia) egokitzapenaidoialariz
 
Egape txo!3 (19 20)
Egape txo!3 (19  20)Egape txo!3 (19  20)
Egape txo!3 (19 20)beitza
 
Ikas unitatea- Elikadura proiektua
Ikas unitatea-  Elikadura proiektuaIkas unitatea-  Elikadura proiektua
Ikas unitatea- Elikadura proiektuaEnara Perez
 
Gehiago bizi, hobeki bizi
Gehiago bizi, hobeki biziGehiago bizi, hobeki bizi
Gehiago bizi, hobeki biziiazpiro1
 
4 ANIMALIAK eta LANDAREAK ( Haritza - Anaya
4 ANIMALIAK eta LANDAREAK ( Haritza - Anaya4 ANIMALIAK eta LANDAREAK ( Haritza - Anaya
4 ANIMALIAK eta LANDAREAK ( Haritza - Anayaidoialariz
 
Elikagaiak
ElikagaiakElikagaiak
Elikagaiakeiamkar
 

Similar to Udaberria eta elikadura (11)

2 OSASUNA Zubia Santillana LH 4
2  OSASUNA  Zubia Santillana LH 42  OSASUNA  Zubia Santillana LH 4
2 OSASUNA Zubia Santillana LH 4
 
Elikagaien webquest-a
Elikagaien webquest-aElikagaien webquest-a
Elikagaien webquest-a
 
EUSKERA 5 ( ibaizabal -5.gaia) egokitzapena
EUSKERA 5 ( ibaizabal -5.gaia) egokitzapenaEUSKERA 5 ( ibaizabal -5.gaia) egokitzapena
EUSKERA 5 ( ibaizabal -5.gaia) egokitzapena
 
Egape txo!3 (19 20)
Egape txo!3 (19  20)Egape txo!3 (19  20)
Egape txo!3 (19 20)
 
Ikas unitatea- Elikadura proiektua
Ikas unitatea-  Elikadura proiektuaIkas unitatea-  Elikadura proiektua
Ikas unitatea- Elikadura proiektua
 
Gehiago bizi, hobeki bizi
Gehiago bizi, hobeki biziGehiago bizi, hobeki bizi
Gehiago bizi, hobeki bizi
 
4 ANIMALIAK eta LANDAREAK ( Haritza - Anaya
4 ANIMALIAK eta LANDAREAK ( Haritza - Anaya4 ANIMALIAK eta LANDAREAK ( Haritza - Anaya
4 ANIMALIAK eta LANDAREAK ( Haritza - Anaya
 
ON OFF
ON OFFON OFF
ON OFF
 
Elikagaiak
ElikagaiakElikagaiak
Elikagaiak
 
Webquestigo
WebquestigoWebquestigo
Webquestigo
 
Zentzumenak2
Zentzumenak2Zentzumenak2
Zentzumenak2
 

More from Andoni Tolosa

Egunsentiak alperrentzat (irudiak)
Egunsentiak alperrentzat (irudiak)Egunsentiak alperrentzat (irudiak)
Egunsentiak alperrentzat (irudiak)Andoni Tolosa
 
Gramatika -gehigarriak_-_testu_antolatzaileak
Gramatika  -gehigarriak_-_testu_antolatzaileakGramatika  -gehigarriak_-_testu_antolatzaileak
Gramatika -gehigarriak_-_testu_antolatzaileakAndoni Tolosa
 
Festa eguna da (hitzen bilakaera)
Festa eguna da (hitzen bilakaera)Festa eguna da (hitzen bilakaera)
Festa eguna da (hitzen bilakaera)Andoni Tolosa
 
Iva peko estilo liburua
Iva peko estilo liburuaIva peko estilo liburua
Iva peko estilo liburuaAndoni Tolosa
 
La sociedad del despilfarro
La sociedad del despilfarroLa sociedad del despilfarro
La sociedad del despilfarroAndoni Tolosa
 
La ciudad de la basura
La ciudad de la basuraLa ciudad de la basura
La ciudad de la basuraAndoni Tolosa
 
Gestion de residuos y sostenibilidad
Gestion de residuos y sostenibilidadGestion de residuos y sostenibilidad
Gestion de residuos y sostenibilidadAndoni Tolosa
 
2008 emaitzak urria
2008 emaitzak  urria 2008 emaitzak  urria
2008 emaitzak urria Andoni Tolosa
 
Tutoretza saioa prestatu
Tutoretza saioa prestatuTutoretza saioa prestatu
Tutoretza saioa prestatuAndoni Tolosa
 
Tabakoa ideien zerrenda
Tabakoa ideien zerrendaTabakoa ideien zerrenda
Tabakoa ideien zerrendaAndoni Tolosa
 
Dibortzioak duen eragina_seme-alabengan
Dibortzioak duen eragina_seme-alabenganDibortzioak duen eragina_seme-alabengan
Dibortzioak duen eragina_seme-alabenganAndoni Tolosa
 

More from Andoni Tolosa (20)

Egunsentiak alperrentzat (irudiak)
Egunsentiak alperrentzat (irudiak)Egunsentiak alperrentzat (irudiak)
Egunsentiak alperrentzat (irudiak)
 
Azken arrain-festa
Azken arrain-festaAzken arrain-festa
Azken arrain-festa
 
Gramatika -gehigarriak_-_testu_antolatzaileak
Gramatika  -gehigarriak_-_testu_antolatzaileakGramatika  -gehigarriak_-_testu_antolatzaileak
Gramatika -gehigarriak_-_testu_antolatzaileak
 
Festa eguna da (hitzen bilakaera)
Festa eguna da (hitzen bilakaera)Festa eguna da (hitzen bilakaera)
Festa eguna da (hitzen bilakaera)
 
Iva peko estilo liburua
Iva peko estilo liburuaIva peko estilo liburua
Iva peko estilo liburua
 
La sociedad del despilfarro
La sociedad del despilfarroLa sociedad del despilfarro
La sociedad del despilfarro
 
La ciudad de la basura
La ciudad de la basuraLa ciudad de la basura
La ciudad de la basura
 
3.maila online udan
3.maila online udan3.maila online udan
3.maila online udan
 
Hizkuntza zuzena
Hizkuntza zuzenaHizkuntza zuzena
Hizkuntza zuzena
 
Zalantza dantzan
Zalantza dantzanZalantza dantzan
Zalantza dantzan
 
Gestion de residuos y sostenibilidad
Gestion de residuos y sostenibilidadGestion de residuos y sostenibilidad
Gestion de residuos y sostenibilidad
 
2008 emaitzak urria
2008 emaitzak  urria 2008 emaitzak  urria
2008 emaitzak urria
 
Alergiak
AlergiakAlergiak
Alergiak
 
Tutoretza saioa prestatu
Tutoretza saioa prestatuTutoretza saioa prestatu
Tutoretza saioa prestatu
 
Irakurmena 09
Irakurmena 09Irakurmena 09
Irakurmena 09
 
Que es que
Que es queQue es que
Que es que
 
Zer da zer
Zer da zerZer da zer
Zer da zer
 
Tabakoa ideien zerrenda
Tabakoa ideien zerrendaTabakoa ideien zerrenda
Tabakoa ideien zerrenda
 
Dibortzioak duen eragina_seme-alabengan
Dibortzioak duen eragina_seme-alabenganDibortzioak duen eragina_seme-alabengan
Dibortzioak duen eragina_seme-alabengan
 
Idazmena 09
Idazmena 09Idazmena 09
Idazmena 09
 

Udaberria eta elikadura

  • 1. B1 maila elikadura-ohiturak, barazkiak, osasuna, urtaroak, udaberria, aholkuak. Ataza honen helburua elikadura-ohiturei buruzko azalpenak ulertzea eta ematea izango da. Irratsaioko euskalkiari ere erreparatuko diozu (bizkaiera). Horretarako: a. Barazkiei lotutako hiztegia landuko duzu. b. Udaberriko elikadurari buruzko aholkuak entzun eta ulertutakoa jasoko duzu. c. Zeure elikadura-ohiturei buruzko azalpenak prestatu eta “Jaki kopuru egokiak” testuak dioenarekin alderatuko dituzu, osasuntsu elikatzen ote zaren ikusteko. d. Irratsaioan agertutako euskalkia (bizkaiera) aztertuko duzu. AUTOIKASKUNTZA UDABERRIA ETA ELIKADURA
  • 2. TUTOREAREN ORRIA ATAZA: UDABERRIA ETA ELIKADURA (2:00) A BARAZKIEN LEXIKOA LANDU, UDABERRIKO (BIZKAIERARI) ERREPARATUKO DIO. ELIKADURARI BURUZKO AHOLKU BATZUK ENTZUN ETA EUSKALKIARI TUTORETZAN Barazkien lexikoarekin zailtasunik izan ote duen galdetu. Irratsaioarekin zailtasunik izan ote duen galdetu, izan ere, B1 mailarako ez da entzungai erraza. Irratsaioan emandako aholkuak ezagutzen ote zituen eta zer iruditu zaizkion komentatuko dugu. Euskalkiari erreparatzeko ariketa komentatuko dugu ikaslearekin: - Bizkaierarekin izandako zailtasuna. - Geure euskalkiari buruzko ariketa tutoretzan zuzenduko dugu (Ikus 8. or.). B BERE ELIKADURA-OHITUREI BUZUKO AZALPENAK PRESTATU ETA KONPARATUKO DITU. “JAKI KOPURU EGOKIAK” TESTUAK DIOENAREKIN MINTZASAIOAN EDO MINTZALAGUNAREKIN Ikasleak idatziz prestatutakoa eta “Jaki kopuru egokiak” testua irakurri eta gero ateratako ondorioak azalduko ditu. Mintzasaioan gaiaz aritzeko proposamena Udaberrirako elikadura ohiturei buruzko irratsaio bat entzun eta talde txikietan geure elikadura-ohiturei buruz arituko gara UDABERRIA ETA ELIKADURA Udaberrian “gorputz garbiketarik” egiten ote dugun komentatuko dugu. “Udaberrirako elikadura aholkuak” irratsaioa1 aurkeztu eta zatika entzungo dugu. Zati bakoitzaren amaieran, guztien artean ulertu duguna komentatuko dugu. Irratsaioan esandakoak eta emandako aholkuak komentatuko ditugu. Hirunaka jarriko gara eta: - “Udaberria eta elikadura” orriko galderak lagun, gaiaz arituko gara (17. or.). - Ikasle guztiek bere elikadura-ohiturei buru hitz egin dutela ziurtatu eta gero, hirukote bakoitzari “Jaki kopuru egokiak” izeneko testua emango diogu, eta bertan jartzen duena euren elikadura-ohiturekin alderatuko dute (10. or.). - Osasuntsu elikatzen al gara? galderari erantzuten saiatuko gara. Hiru talde handi egingo ditugu hirukote bakoitzeko bana elkartuta eta talde berri horietan ikasle bakoitzak bere taldetxoan esandakoa eta ondorioztatutakoa laburbilduko du. Irratsaioa1: Ikasbil 460139 zk. Oharra: 17. orria ez zaio ikasleari fotokopiatu behar, mintzasaiorako baita 2
  • 3. IKASLEAREN ORRIA ATAZA: UDABERRIA ETA ELIKADURA A BARAZKIEN LEXIKOA LANDU, UDABERRIKO (BIZKAIERARI) ERREPARATUKO DIOZU. ELIKADURARI BURUZKO AHOLKU BATZUK ENTZUN ETA EUSKALKIARI EGINKIZUNAK ZUZENKETAK Idatzi dakizkizun barazkien izenak irudien azpian, hiztegia begiratu gabe (4. or.). Osatu egin duzuna hurrengo orrialdeko Erantzunak 11. orrian. laguntzarekin (5. or.). Egin itzazu hipotesiak eta idatzi zure ustez noiz Erantzunak 12. orrian. egiten den elikagai horien uzta (5. or.). Irratsaio bat entzungo duzu (“Udaberrirako elikadura aholkuak”) 3 zatitan (6.-7. orr.). ENTZUN AURRETIK: - Irakurri galderak eta egin hipotesiak; zure ustez erantzungo duena azpimarratu edo markatu. Entzun irratsaio zati bakoitza behar adina aldiz Erantzunak 13. orrian. eta egiaztatu zeure hipotesiak zuzenak ote diren. Egin “Abilezia jolasa” (7. or.). Entzun irratsaio guztia egindakoa egiaztatzeko. Zalantzarik baduzu, ikus 13. orria. Euskalkiari erreparatzeko ariketa egin (8. or). Erantzunak 14. orrian. Oharra: 15. orriko eranskinean hainbat informazio osagarri daukazu: barazkien hiztegitxo bat,... B ZEURE ELIKADURA-OHITUREI BUZUKO AZALPENAK PRESTATU ETA “JAKI KOPURU EGOKIAK” TESTUAK DIOENAREKIN KONPARATUKO DITUZU. EGINKIZUNAK ZUZENKETAK Zeure elikadura-ohiturei buruzko azalpena Prestatu duzuna azaldu ikaskide, mintzalagun prestatu gidoiaren laguntzaz (9. or.). edota tutoreari. Irakurri “Jaki kopuru egokiak” izeneko testua eta Ondorioztatu duzuna azaldu ikaskide, mintzalagun konparatu bertako aholkuak eta zeure ohiturak. edota tutoreari. Osasuntsu elikatzen al zara? (10. or.). 3
  • 4. BARAZKIAK Idatzi euskaraz dakizkizun barazkien izenak irudien azpialdean. 4
  • 5. BARAZKIAK a. Hemen dituzu aurreko irudiei dagozkien barazkien izenak. Jakingo al duzu esaten zer den zer? Osatu zuk idatzitakoa honakoen laguntzaz. AZA AZALOREA LUZOKERRAK URAZA ZIAZERBA ALBERJINIA LEKAK PATATAK ARBIAK ZAINZURIAK BROKOLIA PIPER BERDEAK BARATXURIAK ILARRAK BABARRUNAK DILISTAK ORBURUAK PORRUAK AZENARIOA TXITXIRIOAK b. Eta ba al dakizu barazki hauen uzta noiz jasotzen den? Egin itzazu hipotesiak: NEGUA UDABERRIA UDAZKENA UDA 5
  • 6. UDABERRIA ETA “GORPUTZ GARBIKETA” Ondoren, elikaduran aditua den lagun bati egindako elkarrizketa entzungo duzu hiru zatitan. Baina entzun aurretik, zeure hipotesiak egin beharko dituzu. Adi!, izan ere adituak bizkaieraz hitz egiten du. Saia zaitez soilik zeure emaitzak egiaztatzeko datuei erreparatzen, dena ulertzea ez da erraza izango-eta! 1. ZATIA Azpimarra itzazu erantzun zuzenak 1. Elikaduran adituak dio udaberrian geure “zakarrontzia” hustu behar dugula. Zeri uste duzu deitzen diola “zakarrontzi”? Gorputza / Gibela / Birika / Azala 2. Udaberriko sintomak ere aipatuko ditu. Baina hauetako bat geuk asmatu dugu. Zein? Emozioak ateratzen dira, sentiberago gaude. Azkura izaten dugu. Dena loratzen da. Geure azala brillante eta polita izaten dugu. 3. Garbiketa egiteko, udaberrian lagungarriak diren jakiak ere aipatuko ditu. Zeintzuk dira jaki horiek? Barazkiak, gehienbat germinatuak / Hosto berdedun barazkiak / Piperrak / Brokolixa Tomatea / Tipula / Orburua / Espeziak / Apioa / Kafea / Perrexila / Aguakatea / Porruak 4. Salda bat aipatuko du gero. Osagai hauetako zeinekin egin behar da salda? Barazkiak, gehienbat germinatuak / Hosto berdedun barazkiak / Piperrak / Brokolixa Tomatea / Tipula / Orburua / Espeziak / Apioa / Kafea / Perrexila / Aguakatea / Porruak Noiz hartu behar da salda hau? Gosaldu aurretik / Bazkaldu eta afaldu aurretik / Bazkaldu eta afaldu ondoren / Egunean hiru aldiz Zertarako da bereziki ona? Bihotzerako / Azala beltzaran jartzeko / Azala garbitzeko / Sexurako 2. ZATIA Azpimarra itzazu erantzun zuzenak 1. Garbiketa egiteko ona den bigarren errezeta bat ere azalduko du. Zeintzuk dira bigarren errezetako osagaiak? Ura / eztia / olioa. Limoia / tea / eztia. Olioa / limoia / ura. 2. Zertarako da bereziko ona errezeta hau? Bihotzerako / Birikak garbitzeko / Gibela garbitzeko / Azala beltzaran jartzeko. Kardua 3. Udaberriko garbiketarekin jarraitzeko, fruta eta udaberriko jaki batzuk gomendatuko ditu, hara nola: Kiwia / Laranja / Sagarra / Zerealak / Dilistak / Gauza integralak / Banana Garagarra / Oloa / Lekaleak / Ilarrak / Uraza / Babarrunak / Txitxirioak 4. Infusio batzuk ere gomendatuko ditu. Zeren infusioak? Kardua / Basoko fruituak / Orburua / Menta / Tea Apioa 6
  • 7. UDABERRIA ETA “GORPUTZ GARBIKETA” 3. ZATIA Marka itzazu X batez erantzun zuzenak 1. Urtaro aldaketaz hitz egingo du orain. Zer uste duzu esango duela? Aukera bat baino gehiago izan daitezke zuzenak. Urtaro aldaketarekin komeni dela gorputza garbitzea, etxea garbitzea komeni den bezala. Komeni dela etxean denbora gehiago ematea, eta ezinbestekoa dela leihoak eta gortinak ere garbitzea. Negu aldean, edan egiten dugula, jaki koipetsuak hartzen ditugula, eta ondorioz geu eta geure gibela nekatuta gaudela. Negu aldean ere garbitu behar dela, bai etxea eta bai gorputza, dena udaberrirako utzi gabe. 2. Orain arte aipatutako salda, jarabe eta infusioak zenbat denboraz hartu behar diren azalduko du. Zein da zure ustez aukera zuzena? Behintzat, hilabete batez. Asko jota hilabete batez. Gutxienez, bi hilabetez. 3. Amaitzeko, garbiketarekin hainbat aldaketa nabarituko dugula azaltzen du. Hauetako zein asmatu dugu guk? Txiza nahiz eta hasieran fuertea izan, gero eta argiagoa izango da. Aspaldiko prakak jantzi ahal izango ditugu. Azala hobetuko zaigu. Energia gehiagorekin sentituko gara. ABILEZIA JOLASA Hauetako zein barazki aipatu dira irratsaioan? 7
  • 8. EUSKALKIARI ERREPARATU (BIZKAIERA) Amaiak esan dituen esaldi batzuk jaso ditugu hemen. Zeure herrian euskara batua baldin bada nagusi edota Amaiaren euskalkiaz egiten baduzue, erantzun lehen galdera soilik. Bestela, erantzun galdera biak. 1) Nola idazten da hau euskara batuan? 2) Nola esaten da hau zeure herri edo eskualdean? Amaia: “Udaberrixa da bizitzeko aukera bat, dana loraketan dabil” 1) ................................................................................................................................................................................. 2) ................................................................................................................................................................................. Amaia: “Pentsau bihar dogu geure zakarrontzi horretan, gibelean. Lagundutetako dago janaria.” 1) ................................................................................................................................................................................. 2) ................................................................................................................................................................................. Amaia: “Badauz landareak, badauz barazkixak,gehienbat ferminatuak, oso modan daudexen ferminatuak… egunen baten ingo dou berba,” 1) ................................................................................................................................................................................. ................................................................................................................................................................................. 2) ................................................................................................................................................................................. ................................................................................................................................................................................. Amaia: “Ta ikusiko dozue azala zelan hobeketan dan” 1) ................................................................................................................................................................................. 2) ................................................................................................................................................................................. Amaia: “Horrek ingo dauena da gibelari lagundu” 1) ................................................................................................................................................................................. 2) ................................................................................................................................................................................. Amaia: “Besikulak ere laguntzatxoa bihar dau, eta ongi etorriko jaku” 1) ................................................................................................................................................................................. 2) ................................................................................................................................................................................. Amaia: “Aromaterapia bezala ere ondo etorriko jaku” 1) ................................................................................................................................................................................. 2) ................................................................................................................................................................................. Amaia: “Gorputza ere garbitu in bihar dogu” 1) ................................................................................................................................................................................. 2) ................................................................................................................................................................................. Amaia: “Esan dogun salda hori eta esan dogun ur hori limoi eta olixokin, ikusiko dozu zelako ongi dagozen.” 1) ................................................................................................................................................................................. ................................................................................................................................................................................. 2) ................................................................................................................................................................................. ................................................................................................................................................................................. Amaia: “Igarriko dogu azala mejoraten joaten dala, eta sentituko gara energia gehixokin, biharra badogu-ta.” 1) ................................................................................................................................................................................. ................................................................................................................................................................................. 2) ................................................................................................................................................................................. ................................................................................................................................................................................. 8
  • 9. NEURE ELIKADURA Gidoia lagun, presta ezazu zeure ohiturei buruz azalduko duzuna. Non gosaltzen / bazkaltzen / afaltzen duzu astean zehar? Eta asteburuetan? Zer moduz moldatzen zara sukaldean? Zeuk egiten al dituzu erosketak? Zeri erreparatzen diozu erosketak egiterakoan? Etiketa ekologikoei erreparatzen al diezu? Ezagutzen al dituzu elikagaien ezaugarriak? Garaian garaikoa jateko ohiturarik ba al duzu? Zein maiztasunarekin jaten dituzu honakoak? Gustuko al dituzu? (Bete itzazu azpiko koadroak zeure ohitura eta gustuen arabera) • Ogia, arroza, pasta eta patatak • Barazkiak eta ortuariak • Frutak • Oliba-olioa • Esnekiak • Fruitu lehorrak • Lekaleak: dilistak, txitxirioak, babarrunak • Arrainak eta itsaskiak • Koipe gutxiko haragiak • Arrautzak • Hestebeteak, koipe handiko haragiak, • Gurina, gozokiak, edariak, opilak eta azukredun edariak. NOIZEAN BEHIN ASTERO EGUNERO EZ DUT (BATERE) GUSTUKO TIRA, JAN DEZAKET (OSO) GUSTUKO DUT 9
  • 10. JAKI KOPURU EGOKIAK Irakur itzazu aholku hauek eta alderatu zeure eta zeure ikaskideen ohiturekin. Osasuntsu jaten al duzu? Eta zure ikaskideek? JAKI KOPURU EGOKIAK Elikadura osasuntsuak tamainakoa, orekatua eta askotarikoa izan behar du. EGUNERO • Ura: Garrantzitsua da egunero 6-8 edalontzi edatea. • (4 - 6 kopuru) Ogia, arroza, pasta eta patatak: Patatak hainbat eratan har daitezke: gisatuta, egosita nahiz purean. • (2 - 3 kopuru) Barazkiak eta ortuariak: Gordinik, entsaladan, gutxienez bat. Purean edo gazpatxoan ere bai. • (3 kopuru) Frutak: Zitriko bat gutxienez; osorik, egosita, erreta, mazedonian, eta abar. Helduta eta ongi garbituta. • Oliba-olioa: 3 eta 5 koilarakada jakiak ontzean, gutxiago frijitzean. • (3 kopuru) Esnekiak: Hobe gaingabetuak. • Fruitu lehorrak: Eskukada bat egunean, hobeto naturalak badira. ASTERO • (2 - 4 kopuru) Lekaleak: Dilistak, txitxirioak, babarrunak,... Astirik ez baduzu, aurrez egositakoak hartu. • (3 - 4 kopuru) Arrainak eta itsaskiak: Txandakatu arrain urdina, zuria eta itsaskia. • (3 - 4) Koipe gutxiko haragiak: Prestatu aurretik ageriko koipe guztia kendu behar zaie, baita oilaskoari eta indioilarrari azala ere. • (3 - 4 kopuru) Arrautzak: Astean 4 gorringo gehienez. NOIZEAN BEHIN ETA APURKA • Hestebeteak, koipe handiko haragiak. • Gurina, gozokiak, edariak, opilak eta azukredun edariak. Iturria: www.eroski.es/eu 10
  • 11. ZUZENKETA ORRIA AZALOREA AZENARIOA BARATXURIA BROKOLIA BERENJENA / AUBERGINA PATATAK PIPER BERDEAK URAZA LEKAK AZA PORRUAK ZAINZURIAK ILARRAK DILISTAK BABARRUNAK TXITXIRIOAK ARBIAK LUZOKERRAK ORBURUAK ZIAZERBA HOSTOAK 11
  • 12. ZUZENKETA ORRIA UZTA JASOTZEKO GARAIA NEGUA Urtarrila Txikoria, brokolia, aza, azalorea, ziazerba, mihilua, patata, eskarola, porrua, azenarioa. Otsaila Txikoria, brokolia, aza, azalorea, ziazerba, mihilua, patata, eskarola, porrua, azenarioa, ilarra. Martxoa Txikoria, brokolia, aza, azalorea, ziazerba, mihilua, patata, eskarola, porrua, azenarioa, ilarra, baratxuria, zainzuria, uraza, errefaua. UDABERRIA Apirila Baratxuria, orburua, aza, tipula, zainzuria, ziazerba, ilarra, mihilua, uraza, errefaua, azenarioa. Maiatza Baratxuria, orburua, aza, tipula, ziazerba, ilarra, mihilua, uraza, errefaua, azenarioa, zerba, meloia, arbia, patata, erremolatxa. Ekaina Baratxuria, orburua, aza, tipula, ziazerba, ilarra, mihilua, uraza, errefaua, azenarioa, zerba, meloia, arbia, patata, erremolatxa, apioa, berenjena, luzokerra. UDA Uztaila Baratxuria, orburua, aza, tipula, ziazerba, ilarra, mihilua, uraza, errefaua, azenarioa, zerba, meloia, arbia, patata, erremolatxa, apioa, berenjena, luzokerra + babarruna, porrua, angurria, tomatea. Abuztua Baratxuria, orburua, aza, tipula, ilarra, uraza, errefaua, azenarioa, zerba, meloia, arbia, patata, erremolatxa, apioa, berenjena, luzokerra, porrua, angurria, tomatea, lekak, piperrak. Iraila Zerba, orburua, apioa, batata, berenjena, aza, brokolia, kalabaza, eskarola, eskortzonera, ziazerba, ilarra, mihilua, lekak, uraza, meloia, arbia, patata, luzoker, piperra, porrua, errefaua, erremolatxa, angurria, tomatea, azenarioa. UDAZKENA Urria Zerba, orburua, apioa, batata, aza, brokolia, kalabaza, azalorea, eskarola, eskortzonera, ziazerba, ilarra, mihilua, lekak, uraza, meloia, arbia, porrua, errefaua, erremolatxa, tomatea, azenarioa. Azaroa Zerba, txikoria, orburua, apioa, aza, brokolia, azalorea, eskarola, eskortzonera, ziazerba, ilarra, mihilu, porrua, errefaua, erremolatxa, azenarioa. Abendua Zerba, orburua, aza, brokolia, azalorea, ziazerba, mihilua, patata, porrua, erremolatxa, azenarioa. Iturria: “El gran libro del huerto moderno”. Fausta Mainardi Fazio. Vecchi Editoriala. 12
  • 13. ZUZENKETA ORRIA UDABERRIA ETA “GORPUTZ GARBIKETA” 1. ZATIA 1. Gibela 2. Geure azala brillante eta polita izaten dugu. 3. Garbiketa egiteko, udaberrian lagungarriak diren jakiak ere aipatuko ditu. Zeintzuk dira jaki horiek? Barazkiak, gehienbat germinatuak / Hosto berdedun barazkiak / Piperrak / Brokolixa Tomatea / Tipula / Orburua / Espeziak / Apioa / Kafea / Perrexila / Aguakatea / Porruak 4. Salda bat aipatuko du gero. Osagai hauetako zeinekin egin behar da salda? Barazkiak, gehienbat germinatuak / Hosto berdedun barazkiak / Piperrak / Brokolixa Tomatea / Tipula / Orburua / Espeziak / Apioa / Kafea / Perrexila / Aguakatea / Porruak Noiz hartu behar da salda hau? Bazkaldu eta afaldu aurretik Zertarako da bereziki ona? Azala garbitzeko 2. ZATIA 1. Olioa / limoia / ura. 2. Gibela garbitzeko. 3. Udaberriko garbiketarekin jarraitzeko, fruta eta udaberriko jaki batzuk gomendatuko ditu, hara nola: Kiwia / Laranja / Sagarra / Zerealak / Dilistak / Gauza integralak / Banana Garagarra / Oloa / Lekaleak / Ilarrak / Uraza / Babarrunak / Txitxirioak 4. Infusio batzuk ere gomendatuko ditu. Zeren infusioak? Kardua / Basoko fruituak / Orburua / Menta / Tea 3. ZATIA 1. Urtaro aldaketaz hitz egingo du orain. Zer uste duzu esango duela? X Urtaro aldaketarekin komeni dela gorputza garbitzea, etxea garbitzea komeni den bezala. X Negu aldean, edan egiten dugula, jaki koipetsuak hartzen ditugula, eta ondorioz geu eta geure gibela nekatuta gaudela. 2. Orain arte aipatutako salda, jarabe eta infusioak zenbat denboraz hartu behar diren azalduko du. X Behintzat, hilabete batez. 3. Amaitzeko, garbiketarekin hainbat aldaketa nabarituko dugula azaltzen du. X Aspaldiko prakak jantzi ahal izango ditugu. 4. ABILEZIA JOLASA - Tipula eta lekaleak aipatu dira. Zeharka, hosto berdedun barazkiak (azalorea, uraza, ziazerbak). - Irudietako barazkiak hurrenez hurren: Azalorea / azenarioak / artoa Tipulak / patatak / berenjena edo auberjina Lekak / Uraza / Ziazerba hostoak 13
  • 14. ZUZENKETA ORRIA EUSKALKIARI ERREPARATU (BIZKAIERA) Amaia: “Pentsau bihar dogu geure zakarrontzi horretan, gibelean. Lagundutetako dago janaria.” Euskara batua: Pentsatu behar dugu geure zakarrontzi horretan, gibelean. Laguntzeko dago janaria. Amaia: “Badauz landareak, badauz barazkixak, gehienbat ferminatuak, oso modan daudexen ferminatuak… Egunen baten ingo dou berba,” Euskara batua: Badaude landareak, badaude barazkiak, gehienbat germinatuak, oso modan dauden germinatuak... Egunen batean hitz egingo dugu. Amaia: “Ta ikusiko dozue azala zelan hobeketan dan” Euskara batua: Eta ikusiko duzue azala nola hobetzen den. Amaia: “Horrek ingo dauena da gibelari lagundu” Euskara batua: Horrek egingo duena da gibelari laguntzea. Amaia: “Besikulak ere laguntzatxoa bihar dau, eta ongi etorriko jaku” Euskara batua: Besikulak ere laguntzatxoa behar du, ongi etorriko zaigu. Amaia: “Aromaterapia bezala ere ondo etorriko jaku” Euskara batua: Aromaterapia bezala ere ongi etorriko zaigu. Amaia: “Gorputza ere garbitu in bihar dogu” Euskara batua: Gorputza ere garbitu egin behar dugu. Amaia: “Esan dogun salda hori eta esan dogun ur hori limoi eta olixokin, ikusiko dozu zelako ongi dagozen. Euskara batua: Esan dugun salda hori eta esan dugun ur hori limoi eta olioarekin, ikusiko duzu zeinen ongi dauden. Amaia: “Igarriko dogu azala mejoraten joaten dala, eta sentituko gara energia gehixokin, biharra badogu-ta!” Euskara batua: Nabarituko dugu azala hobetzen joaten dela, eta sentituko gara energia handiagorekin, beharra badugu-eta! 14
  • 15. ERANSKINA HIZTEGITXOA (BARAZKIAK) EUSKARA: GAZTELANIA / FRANTSESA Alberjinia: berenjena / aubergine Arbi: nabo / navet Apio: apio / céleri Angurri: sandia / pastèque Aza: berza / chou Aza: repollo / chou Azalore: coliflor / chou-fleur Bruselaza: col de Bruselas / chou de Bruxelles Baratxuri: ajo / ail Beterraba edo erremolatxa: remolacha / betterave Dilista: lenteja / lentille Errefau: rábano / radis Ilar: guisante / petit pois Kardu: cardo / chardon Kuia: calabaza / citrouille Leka: judía verde / haricot vert Luzoker: pepino / concombre Mihilu: hinojo / fenouil Olo: avena / ovoine Orburu: alcachofa / artichaut Porru: puerro / poireau Perrexil: perejil/persil Tipula: cebolla / oignon Txitxirio: garbanzo / pois chiche Uraza: lechuga / laitue Zainzuri: esparrago / asperge Zerba: acelga / blette Ziazerba: espinaca / épinard BARAZKIEN SAILKAPENA (INFORMAZIO OSAGARRIA) Sailkapen hau jangarria den landare atalaren arabera egin da. • Fruituak: Alberjinia, piperra, kuia, kuiatxoa, tomatea • Fruitu-gorputzak: Onddoak • Erraboilak: Tipula, porrua, baratxuria • Hosto eta zurtoin berdeak: Zerba, kardua, eskarola, uraza, ziazerba, perrexila, aza • Lorea: Orburua, azalorea • Zurtoin gazteak: Zainzuria • Leka freskoak: Ilarra, baba, leka • Leka lehorrak: Babarruna, dilista, txitxirioa • Sustraiak: Azenarioa, beterraba, arbia, patata URTAROAK IPAR HEMISFERIOAN (INFORMAZIO OSAGARRIA) Negua: Abenduaren 21etik martxoaren 20ra Udaberria: Martxoaren 21etik ekainaren 20ra Uda: Ekainaren 21etik irailaren 22ra Udazkena: Irailaren 23tik abenduaren 20ra 15
  • 16. TRASKRIBAPENAK ENTZUNGAIA: UDABERRIRAKO ELIKADURA AHOLKUAK (IKASBIL460139 ZK.) Iraupena: 4’4” 1. ZATIA (1´21) - Beno, bagatoz, udaberria badator. - Bai. - Berrizten du dana, - Ta ari gara gu, zuen laguntzarekin segaitzen eta liraintzen. - Bai, zakarrontzia hustu behar dugu, etxeko zakarrontzia. - A, bai. - Ta zein da gure zakarrontzia? - Gure gorputza, ezta? - Gibela! - A, gibela. - Ba pentsau bihar dogu udaberrixan sartzen ari garela berarekin. Gauz irritu, emozinuak, pikoreak, azala ez dugu brillante, polita,… udarako. Udaberrixa da bizitzeko aukera bat, dana ja loraketan dabil. Beno ba pentsau behar dogu geure zakarrontzi horretan, gibelean, eta lagundutetako dago janaria. Badauz landareak, badauz barazkixak, gehienbat ferminatuak, oso modan daudexen ferminatuak egunen baten ingo dou berba, hosto berdedun barazkiak, brokolixa, porruak, tipulia, alkatxofia edo orburua, apiua, perrexila, aguakatea,… Gehienbat horrek. Guk horrekin ingo dou saldatxo bat. Hartu litro bat ur, tipula bat, perrexila eta porrua, eta apio arramalatxo bat. Eta hartuko dogu salda hori bazkaldu eta afaldu aurretik. Ta ikusiko dozue azala zelan hobeketan dan. 2. ZATIA (1´24) Garratzak hasi gara hartzen, limoiak eta hor dogu, limoi urak oliba olixo kutxarada batekin goizean eta ur basokada batekin batera, jada bigarren errezetixa da hau, e!? Ura, limoia eta olixoa. Horrek egingo dauena da gibelari lagundu. Gibela ataskauta dao, besikulek ere laguntzatxoa behar dau, eta ongi etorriko jaku. Fruta bezala, kiwia eta sagarra, geure sagarra irten danian, ba fruta horrek hartuko ditugu eta gehienbat zerealak, gauza integralak, garagarra, olua, lekaleak, ilarrak, hasiko dira udaberrian. Eta gero, infusiñotxo batzuk, gibelari lagunduketako eta hilabetian har dezakegu jarabe edo infusiñoak hartu daikeguz adibidez, karduana, karduan infusiño horrek edo orburuana, alkatxofana, oso interesantia, eta menta, usaina bezala, freskotasuna ematen du. Aromaterapia bezala ere ondo etorriko jaku. Asike, gehixena gibelakin pentsau behar dogu orain. - Beraz, gibela zaindu behar dugu orain, zakarrontzia garbitu egin behar dugu, eta orduan, zuk eman dizkiguzun aholkuak, germinatuak, hostoak, brokolia, porrua, típula, alkatxofa, apioa, kardabera, perrexila eta aguakatea. 3. ZATIA (1´20) - Bai, urtaroan aldaketarekin, komeni da etxia garbitzea. Ba armairuxekin hasten gara oin, leihuak, kortinak eta garbitu eta… ere garbitu in bihar dogu, ta benetan, gibela da organo bat garrantzitsua garbi eukitzea, gehienbat negu aldean edan in dogu, gauza koipetsuak hartu ditu(g)u, kantsauta gauz, asko da gibelaren ondorioz, orduan karduak, infusiñuak, eta menta oso ondo etorriko jaku. Esan dugun salda hori eta esan dugun ur hori limoi eta olixokin, ikusiko dozu zelako ongi dagozen. - Goizetan, limoi ura eta olioa, konforme. Aizu, bada, saiatuko gara. - Zenbat denboran egin behar dugu hau? - Hilabetean edo.. - Ba hilabete batean behintzat bai, belar dendara joatea da eta konfidantza askokin egingo doskue, komentatuko doskue zelan hartu, baina hilabetian behintzat bai. Hilabeteko garbiketa bat ondo etorten da. Igarriko dogu txizan ere aldaketa izango dala, hasieran fuertea izango da, azala mejoraten joaten da, eta sentituko gara energía gehixokin, biharra badogu-ta. - Oso ondo, ondo etorriko zaigu! Amaia Diez de Monasterioguren, eskerrik asko! - Zeueri, ta animo! Ondo ibili! 16
  • 17. MINTZASAIORAKO ORRIA “Elikadura-ohiturak” Non gosaltzen / bazkaltzen / afaltzen duzu astean zehar? Eta asteburuetan? Zer moduz moldatzen zara sukaldean? Zeuk egiten al dituzu erosketak? Zeri erreparatzen diozu erosketak egiterakoan? Etiketa ekologikoei erreparatzen al diezu? Ezagutzen al dituzu elikagaien ezaugarriak? Garaian garaikoa jateko ohiturarik ba al duzu? Zein maiztasunarekin jaten dituzu honakoak? Gustuko al dituzu? (Bete itzazu azpiko koadroak zeure ohitura eta gustuen arabera) • Ogia, arroza, pasta eta patatak • Barazkiak eta ortuariak • Frutak • Oliba-olioa • Esnekiak • Fruitu lehorrak • Lekaleak: dilistak, txitxirioak, babarrunak • Arrainak eta itsaskiak • Koipe gutxiko haragiak • Arrautzak • Hestebeteak, koipe handiko haragiak, • Gurina, gozokiak, edariak, opilak eta azukredun edariak. NOIZEAN BEHIN ASTERO EGUNERO EZ DUT (BATERE) GUSTUKO TIRA, JAN DEZAKET (OSO) GUSTUKO DUT 17