SlideShare a Scribd company logo
1 of 7
EKAINAK 14
SALGAI
ILARGIAREN SEKRETUA
Bazen behin printzesa izan nahi zuen printzesa bat, edo hori uste zuen
behintzat istorioaren hasieran. Bere aita erregea zen eta harekin bizi
zen gazteluan, oso zoriontsu ziren biak, zoriontsu izateko beharrezko
gauza guztiak baitzituzten, edo hori uste zuten behintzat. Erregea oso
zorrotza zen bere alabaren hezkuntzarekin, eta berak beste ikasi zezan
nahi zuen. Egunen batean bera izango baitzen erregina, erregearen
agintearekin horren pozik zirudien erreinu hartako erregina. Gazteluko
bizitza oso errepikakorra zen: egunero hainbat eskola jasotzen zituen
bere aitak nahi bezala bere jakiturian sakontzeko. Berak gustuko zituen;
matematikako eskolak jaso, zaldiketa, protokoloa, hizkuntzak... eta
bazekien lanak aurrera eramanez gero, arratsaldean, munduko aisialdi
guztia izango zuela berak nahi zuena egiteko; gazteluko gune
debekatuen bila aritzea. Bere aitari, aldiz, ez zitzaion bat ere gustatzen
bere alaba horretan aritzea…
BASOA
Bazen behin bere amonarekin aran eder batean bizi zen ume bat. Peio zuen
izena eta gurasorik izan ez arren, bere amonaren berotasuna nahikoa zen
zoriontsu izateko. Biak duela urteak aitonak eraikitako egurrezko txabola
batean bizi ziren. Inguru hartan, haizeak indarrez jotzen zuenean, istorioak
kontatu nahi zituela zirudien. Gauza bera gertatzen zen txabola ondoko
errekako urarekin; urak istorioak zekartzala zirudien. Arana zabala zen eta
erreka batek zeharkatu eta banatzen zuen. Honek, ur izoztuak zeramatzan,
udan ere epeltzen ez zirenak. Horren ondorioz, gutxi ziren bertan bainua
hartzera animatzen ziren neska-mutil ausartak. Ibai hark banatutako
aranaren bi zatiak oso argi bereizten ziren: ezkerraldean, etxe gutxi batzuk
harkaitzez beteriko mendi baten magalean ikus zitezkeen eta eskuinaldean
berriz mendian gora zihoan baso izugarri batek halako kutsu misteriotsu bat
ematen zion inguruari. Eta ez zen gutxiagorako; baso haren inguruan
hainbat istorio magiko entzuten ziren…
URREZKO TXAPONA
Hiri handi baten kanpoaldean ama-alaba batzuk bizi ziren. Hiri handi
hau herrialdeko hiriburua zen eta bertan bizi ziren hango biztanle
gehienak. Beraiei, berriz, ez zitzaien iruditzen hiri handi baten inguruan
bizi zirenik, beraiengandik gertu ez baitzen inor bizi. Hirirako
errepideagatik ez balitz, basamortu batean bizi zirela pentsa zitekeen.
Ez zituzten hango pertsonen ezaugarriak ezagutzen, ezta haien istorioak
ere. Gauza bera gertatzen zitzaien hango eraikuntza zein dendekin, ez
baitzuten azken hauetan gastatzeko dirurik. Beraiek, amak denboraren
poderioz lortutako egur zatiez egindako txabola batean bizi ziren.
Honen ondoan, ortu bat zuten eta bertan era guztietako barazki eta
frutak landatzen zituzten. Hauek eta oilo gutxi batzuk ziren beraien
bizimodua aurrera eramateko aukera bakarra. Hauen arrautzak, hiriko
sarreran bizi ziren lagunekin aldatzen zituzten beste elikagai batzuen
truke. Etxeko txikiak goizak hiriaren sarreran zegoen eskolan pasatzen
zituen. Arratsaldetan, berriz, amari, ortuko lanetan laguntzen zion.
Asteburuetan, ordea, orduak…
IPUIN ZIRIMIRIA

More Related Content

Similar to IPUIN ZIRIMIRIA

Similar to IPUIN ZIRIMIRIA (6)

Euzko Pizkundea
Euzko PizkundeaEuzko Pizkundea
Euzko Pizkundea
 
Euzko Pizkundea
Euzko PizkundeaEuzko Pizkundea
Euzko Pizkundea
 
Euskal Mitologia.
Euskal Mitologia.Euskal Mitologia.
Euskal Mitologia.
 
Aldabika Abotsik Gabe
Aldabika Abotsik GabeAldabika Abotsik Gabe
Aldabika Abotsik Gabe
 
Irakurle negua 2019_bajan
Irakurle negua 2019_bajanIrakurle negua 2019_bajan
Irakurle negua 2019_bajan
 
Irakurle negua 2019
Irakurle negua 2019Irakurle negua 2019
Irakurle negua 2019
 

More from umeirakasle

Libros infantiles 2014
Libros infantiles 2014Libros infantiles 2014
Libros infantiles 2014umeirakasle
 
MONSTRUO, ¡SE BUENO! Ilustraciones de Natalie Marshall
MONSTRUO, ¡SE BUENO! Ilustraciones de Natalie MarshallMONSTRUO, ¡SE BUENO! Ilustraciones de Natalie Marshall
MONSTRUO, ¡SE BUENO! Ilustraciones de Natalie Marshallumeirakasle
 
Ilustraciones "CUERVO" de leo timmers
Ilustraciones "CUERVO" de leo timmersIlustraciones "CUERVO" de leo timmers
Ilustraciones "CUERVO" de leo timmersumeirakasle
 
Patrick modiano PREMIO NOBEL LITERATURA
Patrick modiano PREMIO NOBEL LITERATURA Patrick modiano PREMIO NOBEL LITERATURA
Patrick modiano PREMIO NOBEL LITERATURA umeirakasle
 
Ilustraciones de Emilio Urberuaga
Ilustraciones de Emilio UrberuagaIlustraciones de Emilio Urberuaga
Ilustraciones de Emilio Urberuagaumeirakasle
 
Animales parecidos. primeras páginas 2
Animales parecidos. primeras páginas 2Animales parecidos. primeras páginas 2
Animales parecidos. primeras páginas 2umeirakasle
 
We are going to London
We are going to LondonWe are going to London
We are going to Londonumeirakasle
 
Novedades Literarias FEBRERO 2014
Novedades  Literarias FEBRERO 2014Novedades  Literarias FEBRERO 2014
Novedades Literarias FEBRERO 2014umeirakasle
 
Txina informazioa
Txina informazioaTxina informazioa
Txina informazioaumeirakasle
 
Libros infantiles 2013
Libros infantiles 2013Libros infantiles 2013
Libros infantiles 2013umeirakasle
 
Novedades literarias Dic2013
Novedades literarias Dic2013Novedades literarias Dic2013
Novedades literarias Dic2013umeirakasle
 
"Alicia se cae al mar" por Gianni Rodari
"Alicia se cae al mar" por Gianni Rodari"Alicia se cae al mar" por Gianni Rodari
"Alicia se cae al mar" por Gianni Rodariumeirakasle
 
Recopilación microcuentos
Recopilación microcuentosRecopilación microcuentos
Recopilación microcuentosumeirakasle
 
10 libros clásicos para niños
10 libros clásicos para niños10 libros clásicos para niños
10 libros clásicos para niñosumeirakasle
 
Premios literarios euskadi 2013
Premios literarios euskadi 2013Premios literarios euskadi 2013
Premios literarios euskadi 2013umeirakasle
 

More from umeirakasle (20)

Dinosauroak LH
Dinosauroak LH Dinosauroak LH
Dinosauroak LH
 
Microcuentos
MicrocuentosMicrocuentos
Microcuentos
 
Libros infantiles 2014
Libros infantiles 2014Libros infantiles 2014
Libros infantiles 2014
 
MONSTRUO, ¡SE BUENO! Ilustraciones de Natalie Marshall
MONSTRUO, ¡SE BUENO! Ilustraciones de Natalie MarshallMONSTRUO, ¡SE BUENO! Ilustraciones de Natalie Marshall
MONSTRUO, ¡SE BUENO! Ilustraciones de Natalie Marshall
 
Ilustraciones "CUERVO" de leo timmers
Ilustraciones "CUERVO" de leo timmersIlustraciones "CUERVO" de leo timmers
Ilustraciones "CUERVO" de leo timmers
 
Patrick modiano PREMIO NOBEL LITERATURA
Patrick modiano PREMIO NOBEL LITERATURA Patrick modiano PREMIO NOBEL LITERATURA
Patrick modiano PREMIO NOBEL LITERATURA
 
Ilustraciones de Emilio Urberuaga
Ilustraciones de Emilio UrberuagaIlustraciones de Emilio Urberuaga
Ilustraciones de Emilio Urberuaga
 
TUAREGAK
TUAREGAKTUAREGAK
TUAREGAK
 
Animales parecidos. primeras páginas 2
Animales parecidos. primeras páginas 2Animales parecidos. primeras páginas 2
Animales parecidos. primeras páginas 2
 
We are going to London
We are going to LondonWe are going to London
We are going to London
 
Ezagutu...
Ezagutu...Ezagutu...
Ezagutu...
 
Novedades Literarias FEBRERO 2014
Novedades  Literarias FEBRERO 2014Novedades  Literarias FEBRERO 2014
Novedades Literarias FEBRERO 2014
 
Txina informazioa
Txina informazioaTxina informazioa
Txina informazioa
 
Libros infantiles 2013
Libros infantiles 2013Libros infantiles 2013
Libros infantiles 2013
 
Novedades literarias Dic2013
Novedades literarias Dic2013Novedades literarias Dic2013
Novedades literarias Dic2013
 
"Alicia se cae al mar" por Gianni Rodari
"Alicia se cae al mar" por Gianni Rodari"Alicia se cae al mar" por Gianni Rodari
"Alicia se cae al mar" por Gianni Rodari
 
Recopilación microcuentos
Recopilación microcuentosRecopilación microcuentos
Recopilación microcuentos
 
Microcuentos
MicrocuentosMicrocuentos
Microcuentos
 
10 libros clásicos para niños
10 libros clásicos para niños10 libros clásicos para niños
10 libros clásicos para niños
 
Premios literarios euskadi 2013
Premios literarios euskadi 2013Premios literarios euskadi 2013
Premios literarios euskadi 2013
 

IPUIN ZIRIMIRIA

  • 2. ILARGIAREN SEKRETUA Bazen behin printzesa izan nahi zuen printzesa bat, edo hori uste zuen behintzat istorioaren hasieran. Bere aita erregea zen eta harekin bizi zen gazteluan, oso zoriontsu ziren biak, zoriontsu izateko beharrezko gauza guztiak baitzituzten, edo hori uste zuten behintzat. Erregea oso zorrotza zen bere alabaren hezkuntzarekin, eta berak beste ikasi zezan nahi zuen. Egunen batean bera izango baitzen erregina, erregearen agintearekin horren pozik zirudien erreinu hartako erregina. Gazteluko bizitza oso errepikakorra zen: egunero hainbat eskola jasotzen zituen bere aitak nahi bezala bere jakiturian sakontzeko. Berak gustuko zituen; matematikako eskolak jaso, zaldiketa, protokoloa, hizkuntzak... eta bazekien lanak aurrera eramanez gero, arratsaldean, munduko aisialdi guztia izango zuela berak nahi zuena egiteko; gazteluko gune debekatuen bila aritzea. Bere aitari, aldiz, ez zitzaion bat ere gustatzen bere alaba horretan aritzea…
  • 3.
  • 4. BASOA Bazen behin bere amonarekin aran eder batean bizi zen ume bat. Peio zuen izena eta gurasorik izan ez arren, bere amonaren berotasuna nahikoa zen zoriontsu izateko. Biak duela urteak aitonak eraikitako egurrezko txabola batean bizi ziren. Inguru hartan, haizeak indarrez jotzen zuenean, istorioak kontatu nahi zituela zirudien. Gauza bera gertatzen zen txabola ondoko errekako urarekin; urak istorioak zekartzala zirudien. Arana zabala zen eta erreka batek zeharkatu eta banatzen zuen. Honek, ur izoztuak zeramatzan, udan ere epeltzen ez zirenak. Horren ondorioz, gutxi ziren bertan bainua hartzera animatzen ziren neska-mutil ausartak. Ibai hark banatutako aranaren bi zatiak oso argi bereizten ziren: ezkerraldean, etxe gutxi batzuk harkaitzez beteriko mendi baten magalean ikus zitezkeen eta eskuinaldean berriz mendian gora zihoan baso izugarri batek halako kutsu misteriotsu bat ematen zion inguruari. Eta ez zen gutxiagorako; baso haren inguruan hainbat istorio magiko entzuten ziren…
  • 5.
  • 6. URREZKO TXAPONA Hiri handi baten kanpoaldean ama-alaba batzuk bizi ziren. Hiri handi hau herrialdeko hiriburua zen eta bertan bizi ziren hango biztanle gehienak. Beraiei, berriz, ez zitzaien iruditzen hiri handi baten inguruan bizi zirenik, beraiengandik gertu ez baitzen inor bizi. Hirirako errepideagatik ez balitz, basamortu batean bizi zirela pentsa zitekeen. Ez zituzten hango pertsonen ezaugarriak ezagutzen, ezta haien istorioak ere. Gauza bera gertatzen zitzaien hango eraikuntza zein dendekin, ez baitzuten azken hauetan gastatzeko dirurik. Beraiek, amak denboraren poderioz lortutako egur zatiez egindako txabola batean bizi ziren. Honen ondoan, ortu bat zuten eta bertan era guztietako barazki eta frutak landatzen zituzten. Hauek eta oilo gutxi batzuk ziren beraien bizimodua aurrera eramateko aukera bakarra. Hauen arrautzak, hiriko sarreran bizi ziren lagunekin aldatzen zituzten beste elikagai batzuen truke. Etxeko txikiak goizak hiriaren sarreran zegoen eskolan pasatzen zituen. Arratsaldetan, berriz, amari, ortuko lanetan laguntzen zion. Asteburuetan, ordea, orduak…