1. BALIABIDE MINERALAK
o BALIABIDE MINERAL bat lurrazaleko elementu edo konposatu
baten kontzentrazio naturala da, eskuragarri dauden bitarteko
teknologikoen bidez erauzi eta prozesatu egin daitekeena.
BI MOTA:
Metalikoak Mota horretako elementu bat ematen dutenean.
Ez-metalikoak Gainerako mineralak barnean hartzen dituen
taldekoak.
MINERAL METALIKOAK
• Mineral metalikoen hobi gutxik ematen dute elementu purua.
• Normalean, metal findua lortu behar da eta horretarako, metodo
fisiko edo kimikoak erabiltzen dira.
METAL ARRUNTENAK:
- burdina
- kobrea
- aluminioa
Burdinaren Mineralak
• Burdina gizakiak gehien erabiltzen duen metala da, laugarrena
lurrazaleko metal ugarienen artean.
• Hainbat mineraletatik lortzen da, esate baterako, hematitea eta
magnetita-tik.
• Mineral gordina labe garaietan prozesatzen da:
1) Oxidoak erreakzionarazten dira, oxigenoa xurgatzeko.
Oxidoak ez diren mineralen kasuan, oxidazio-prozesu bat
aplikatzen zaie.
2) Behin oxigenoa kenduta, labe bihurtzaileetan, ezpurutasunak
kendu behar dira. Burdinurtua edo arrabioa sortzen da eta
hainbat burdin barietate lortzen dira.
Sobrearen Mineralak
o Kobrea ez da burdina bezain ugaria.
o Metal honen jatorri nagusiak oxidoak eta sulfuroak dira.
1
2. o Bi modutara egin daiteke fintzea:
• Minerala birrindu eta urtu egiten da. Gero, findu egiten da labe
batzuetan bihurgailuen bidez.
• Zati disolbagarriak bereizten dira uretako disoluzio bidez.
Aluminioaren Mineralak
o Aluminioa lurrazaleko hirugarren elementu ugariena da. 1825. urtera
arte, ezin izan zen isolatu, nekez atera daitekeelako osatzen dituen
konposatuetatik.
o Fintze-prozesua soda kaustikoan ehotako mineralaren
lixibiazioarekin hasten da. Disoluzioa tenperatura handien pean
jartzen da eta purutasun handiko aluminioa lortzen da.
Beste mineral metaliko batzuk
- kasiterita eztainua
- kromita kromoa
- Blenda zinka
MINERAL EZ-METALIKOAK
o Era honetako mineralen artean, hainbat zereginetarako erabiltzen
ditugun arrokak daude: batzuk eraikuntzan erabiltzen dira, beste
batzuk sintesi bidez produktu kimikoak lortzeko. Gainera, ongarri
gisa erabil daitezke.
o Familiatan sailkatzen dira konposizio kimikoaren edo ezaugarri
mineralogikoen arabera.
Talde kimiko aipagarrienak:
- nitratoak
- sulfatoak
- fosfatoak
2
3. Nitratoak
• Azido nitrikotik eratorritako konposatuak dira, eta jatorri ez-
organikoa edo organikoa izan dezakete.
• Atmosferako nitrogenotik, nitrato artifizialak lor daitezke.
• Nitratoak landareen ongarri kimiko gisa erabiltzen dira batik bat.
• Potasio eta amonio nitratoak lehergaiak fabrikatzeko erabiltzen
dira.
• KRESALA sodio nitratoaren eta potasio nitratoaren nahaste bat
da, eta ongarri gisa ere erabiltzen dira.
Sulfatoak
o Azido sulfurikoaren gatzak eta deribatuak dira, eta hainbat eratan
aurki daitezke lurrazalean, esaterako, igeltsua.
o Sulfatoek erabilera ugari dituzte, adibidez, kristala, detergenteak…
fabrikatzeko.
Fosfatoak
o Azido fosforikoaren gatzak eta deribatuak dira, oso ugariak naturan.
o Mineraletan aurki daitezke, adibidez, apatitan.
o Ongarri gisa erabiltzen dira eta detergenteak fabrikatzeko ere
erabil daitezke.
Beste mineral ez-metaliko batzuk
o MARMOLAà eskulturan, eraikuntzan eta apainketan.
o GRANITOAàOso gogorra da eta oso ondo jasaten du azidotasuna,
eta horregatik erabiltzen da eraikuntzan.
o HAREAKà Hormigoia eta kristala fabrikatzeko erabil daitezke.
o LOHIAK eta LEGARRAK à eraikuntzan erabiltzen dira,
konglomeratuak egiteko.
3