More Related Content
More from sanjoseweb (20)
Yosemite
- 1. M U N D U
ELHUYAR 10/04
I K U S G A R R I A
- 3. M U N D U
I K U S G A R R I A
GRANITOZKO HAITZ IZUGARRIAK, UR-JAUZI
AMAIGABEAK ETA SEKUOIA ERRALDOIEN
BASOAK. Yosemite parkea Kaliforniako
ekialdean dago, eta Sierra Nevada
mendilerroaren 3.000 kilometro
karratu inguru hartzen ditu.
Garai batean Miwok herriaren bizileku
izan zen eremu hau, eta munduan
Parke Nazional izendatutako
lehenengoa da.
Udaberria iristean, mendigailurretan urtutako elurrak ur
gardenez betetzen ditu parkeko
aintzirak eta errekak. Eta
orduan erakusten du bere
edertasun osoa Ipar Amerikako
ur-jauzirik altuenak. Yosemiten
urak lanean jarraitzen du etenik
gabe, etorkizuneko paisaia tantaz
tanta zizelkatzen.
•
Yosemiteko mendiak eta haranak
duela hamar milioi urte sortu ziren,
lurrazalaren tolestura baten ondorioz.
Baina mendietako glaziarrak izan dira
Yosemiteko amildegien azken
modelatzaileak; errekek eragindako
V-itxurako ibarrak U-formako arroil
sakon bilakatu dituzte, izan ere. Orain,
1.200 metrorainoko horma bertikal
hauek erronka dira mundu osoko
eskalatzaileentzat; erronka zaila.
Parke osoan 1.400 landare-espezie
aurki daitezke. Haien artean sekuoia
erraldoia da ospetsuena. Haiek dira
munduko landarerik handienak:
85 metroko altuera eta 7 metroko
diametroa izatera irits daitezke.
© ISTOCKPHOTO.COM/OLEKSANDR BUZKO
© ISTOCKPHOTO.COM/PETER WEY
ELHUYAR 10/04