SlideShare a Scribd company logo
Tourette
sindromea
Mikel Zerain Artetxe
Batx 1.A
Anatomia aplikatua 2019-2020
Aurkibidea
Behaketa01
Indukzioa02
Hipotesia03
Hipotesiaren esperimentazioa04
Hipotesiaren frogapena edo
gezurtatzea
05
Tesia edo teoria zientifikoa06
1. Behaketa
Behaketa, metodo zientifikoaren parte garrantzitsu bat da. Behaketan,
errealitatea aztertzen dugu. Kasu honetan, gaixoaren datuak eta
aurkezten dituen sintomak aztertuko ditugu. Horretarako, mediku bat
(aditua) eta teoria beharrezkoak dira. Kontuz izan behar da, behaketan
zentzumenek engainatu ahal gaituztelako, eta beraz, frogak beharko dira
diagnostiko egoki bat egiteko.
Sintomatologia: Tik sinpleak eta konplexuak
ikusten dira, motorrak eta baita bokalak ere.
Hurrengo diapositibetan, irudien bidez
adierazten oso argi gaixoarengan ikusten dena.
Gaixoaren
perfila
Kontsultaren arrazoia:
19 urteko gaixoa, azken hilabetean izan dituen tik
errepikakorrak direla eta kontsultara medikora joan dena.
Telefonoa: 643568972
Helbidea: Iturribide kalea 8
Ander Perez
2020-04-13
NAN-a: 17254397O
Adina: 17
Aurrekari pertsonalak:
- Ez ditu alergiak medikamenduei
- Arreta-defizitaren eta hiperaktibitatearen nahasmendua
diagnostikatua du. Egunero metilfenidatoa hartzen du
(estimulatzailea)
- Bere aitonak nahasmendu obsesibo-konpultsiboa du.
Begiak askotan
ixten ditu
Modu errepikakor
batean usaintzen du
Sorbalda askotan
jasotzen du
Burua modu
errepikakor
batean astintzen
du, eta buruarekin
eusteko joera
Aurpegiko
mugimendu
errepikakorrak egiten
ditu
Sintomak
Honako sintomak aurkezten ditu gaixoak:
Modu errepikakor
batean oihukatzen
du
Eztarria askotan
garbitzen du
Irainak modu
inkontolatu batean
esaten ditu.
‘’Gilipollas’’ hitza
6 aldiz errepikatu
du.
Hatz-koskorrak
kaltetuta ditu.
Hasteko, gaixoari miaketa fisikoa egingo zaio, diagnostikoa lortzen saiatzeko.
Gaixoa ondo elikatua eta hidratatua dirudi. Ez ditu ageriko sintoma fisikorik
erakusten, eta bere hitzezko jariotasuna egokia da.
Gaixoak dituen sintomak eta aurrekari pertsonalak direla eta, medikuak
kontsultan bertan behaketa neurologiko orokor bat egingo du, behaketaren parte
dena, eta sintomen larritasuna baloratzeko eta behar diren frogak aurrera
eramateko ezinbestekoa dena.
Kontsientea, espazio eta denboran orientatua, memoriarekin eta kolaboratzailea
Erreflexu osteotendinosoak kontserbatzen ditu
Tandem martxa: anormala.
Paresiarik ez
Behaketa orokorra
Behaketa neurologiko orokorra (arrunta)
Behaketa neurologiko orokorra
Glasgow eskala: 15/15
Romberg: negatiboa
Dismetriak ageri dira hatz-sudur eta orpo-belaun probetan
Gaixoak aipatutako sintomak oso argiak dira, eta badirudi
sintoma neuropsikiatrikoak direla. Ikusten da ahozko tikak eta tik
motorrak aurkezten dituela, eta beraz, beharrezkoa izango da bere
historia medikoa ondo aztertzea eta froga gehiago egitea.
Bestalde, behaketa orokorra egin ondoren, ikusi da ondo elikatua
eta hidratatua dagoela, eta hitzezko jariotasuna mantentzen duela.
Horrez gain, ez ditu aparteko sintoma fisikorik erakusten, soilik
hatz-koskorrak kaltetuta dituela.
Behin behaketa neurologiko orokorra eginda, ikusi da gaixoa
kontzientea dela, erreflexuei erantzuten diela eta paresiarik ez
duela, hau da, ez duela muskulu-indarraren jaitsiera nabarmenik,
borondatezko mugimenduak mugatzen dituena. Aitzitik, ikusi da
tandem martxa ezohikoa dela, hau da, ezin duela lerro zuzenean
jarraian joan, saltoka hasten delako eta dituen tik-ak eragozten
diotelako. Horrez gain, dismetriak ageri dira hatz-sudur eta
orpo-belaun probetan, dituen tik errepikakorrak baita ere
eragozten diotelako.
2. Indukzioa
Gaixotasunposibleak Nahasmendu obsesibo konpultsiboa3. Hipotesia
Antsietatea, estresa, izua eta bestelako emozioak eragiten
dituzten pentsamenduak sorrarazi eta horiek arintzeko jokabide
errepikakorrak eragiten dituen nahasmendu psikologiko mota bat
da.
Nahiz eta posible izan, inongo probarik egin gabe esango nuke
gaixotasun hau ez duela, gaixoak dituen tik errepikakorrek ez
dutelako eragina pentsamenduan, baizik eta nahigabeko
mugimenduak dira soilik, hau da, pentsamenduak ez du parte
hartzen gaixoarengan tik horiek egiterako orduan.
Gaixotasun neurologiko bat da, mugimendu bizkorrak,
oharkabekoak eta azkarrak eragiten dituena, guztiz,
koordinaziorik gabekoak. Erortzea eragiten du, eta pertsona horri
gorputzeko jarrera iraunkorra izatea ekiditen du.
Nahiz eta oharkabeko mugimendu azkarrek gaixoaren sintomekin
bat egiten duten, behaketa neurologiko orokorrean Romberg
proban negatibo eman duela ikusi da, eta beraz, begi hutsez
ikusten da oreka ondo mantentzen duela.
Hemibalismoa
Gaixotasunposibleak
Huntingtonen gaixotasuna
Gaixotasun genetiko degeneratibo bat da, neurona batzuen
higadura eta endekapena dakarrena. Orokorrean, gaitz honen
ondorioz mugimendu arazoak sortzen dira. Mugimenduan ematen
diren aldaketak hurrengoak dira: begirada aldatzeko burua
mugitzea; aurpegi mugimendu inboluntarioak; mugimendu
geldoak eta kontrolaezinak; bapateko mugimendu
espasmodikoak beso, zango, aurpegi eta gorputzeko beste
ataletan; ibilera ezegonkorra. Horrez gain, memorian eta
hizkuntzan eragina izan dezake, dementzia sortuz.
Behaketa neurologiko orokorrean kontzientzia ona zuela eta
debora eta espazioan orientatuta zegoela ikusi da, eta horrez
gain, hizkuntzarekin ondo moldatzen da. Izan daiteke gaixotasun
hau izatea eta oraindik sintoma hauek ez pairatzea oso gaztea
delako, baina horretarako frogak egin beharko lirateke. Begi
hutsez, nik esango nuke ezetz.
Touretten sindromea
Haurtzaro edo nerabezaroan hastapena duen gaixotasun
neuropsikiatriko bat da. Bere ezaugarri nagusiak nerbio tikak
dira, mugimenduei nahiz ahotsari eragiten diotenak. Tik hauek,
denboraldika areagotu edo murriztu egin daitezke. Nahigabe
egiten dira, eta denboraldi batez desagertarazi daitezkeen
arren, aurretiko inpultso iragarle bat izan ohi dute.
Behin aurreko gaixotasunak baztertuta, gaixoak dituen tik
errepikakorrak direla eta, Touretten sindromea sufritzen duela
esango nuke. Hala eta guztiz ere, tik batzuk medikamentuek
eragin ditzakete, eta beraz, oso garrantzitsua da ziurtatzea tik
horiek hilabete batzuetan desagertzen diren edo ez jakitea. Kasu
honetan, gaixoaren patologia kontuan hartuz, jakin dezakegu
duen arreta-defizitaren eta hiperaktibitatearen nahasmendua,
beste gaixotasun neuropsikiatriko batean bihurtu zitekeela, eta
beraz, Touretten sindromea izan liteke hori. Horrez gain, gaixoa
gaztea da, eta badakigu Touretten sindromea haurtzaro edo
nerabezaroan hastapena duen gaixotasun neuropsikiatriko bat
dela, gizonei batez ere eragiten diena. Beraz, 17 urteko mutiko
batean oso posiblea da garatu izana. Eta are gehiago, genetikak
eragina du baita ere, eta badakigu bere aitonak nahasmendu
obsesibo-konpultsiboa zuela, beraz, mota horretako gaixotasun
bat izateko probabilitatea handia da. Genetikaz aparte, buruko
kimikan anomaliaren bat gerta izan liteke, Touretten sindromea
sortu duena.
Inongo proba berezirik egin gabe, nire esperientzian eta
behaketan oinarrituta, jakin dezaket Touretten sindromea
gaixotasun neuropsikiatriko bat dela, eta beraz, nerbio-sisteman
eragina izango duela uste dut, zehazki, garunean,
nerbio-sistemaren egitura zuzendaria baita. Garuna oso egitura
konplexu bat da, eta proba zehatzak egin gabe oso zaila da jakitea
zehazki non eragiten duen. Hala ere, sintomak eta aurrekari
genetikoak asko hitz egiten dute gaixoari buruz, eta argi dago
bere garunean zerbait ez duela ondo funtzionatzen.
Esan dudan bezala, garuna oso egitura konplexua da, eta gaixoak
duen gaixotasuna sendatzea ez da gauza erreza izango.
Dena den, frogak egin arte ez dugu jakingo gaixoak Touretten
sindromea duen ala ez, baina ebidentziak argiak dira.
Esperimentazioa, hipotesian esandakoa frogatzean datza. Lehenik
eta behin, medikuak sintomak baloratuko ditu, eta horrez gain,
familiaren historia medikoa aztertuko du. Printzipioz, Touretten
sindromea diagnostikatzeko gai den proba zehatzik ez dago.
Diagnostikoa sintometan eta gaixoaren historia medikoan
oinarritzen da batez ere. Hasiera batean, medikuak behaketa
orokor bat egingo eta behaketa neurologiko orokor bat egingo du.
Horrez gain, medikuak irizpide batzuk erabil ditzake,
diagnostikoa era egokian aurrera eramateko, eta gaixoarentzako
tratamendu egokia aukeratzeko:
- Nerbio tikak aurkezten ditu, nahiz eta aldi berean ez izan
- Tikak egunean hainbat aldiz ematen dira, ia egunero edo
etenik gabe, urtebete baino denbora gehiagoz
- Tikak 18 urte izan baino lehenago agertu dira
- Tikak ez dira beste medikamentu, substantzia edo
nahasmendu mediku batetik eratorriak
- Tikak denboran zehar aldatu behar dira kokapena,
maiztasuna, mota, konplexutasuna edo larritasunarekin
batera.
4. Esperimentazioa
Tourette sindromea aintzakotzat har liteke, sintomek beste
gaixotasun batzuk imita ditzaketelako. Hasieran, begiak asko
ixtearen tika ikusmen arazoekin lotuta egon liteke, edota modu
errepikakor batean usaintzea alergia baten seinale izan liteke. Hau
da, tikak beste gaixotasunen batengatik sor daitezke, Touretten
sindromeaz aparte. Horregatik, tiken sorreraren zenbait kausa
baztertzeko, medikuak froga espezifiko batzuk aurrera eramango
ditu, sintomen ikerketaz, historia klinikoaz eta aurretik aipatutako
irizpide medikuez aparte. Froga espezifiko horiek honakoak dira:
erresonantzia magnetikoa, ordenagailu bidezko tomografia axiala
(edo TAK edo eskanerra), elektroentzefalograma eta odol analisi
arrunt bat, Touretten sindromearekin nahastu daitezkeen beste
gaixotasun batzuk baztertzeko.
Behin froga espezifikoak eginda, gaixoarengan emaitza hauek lortu dira:
➢ Behaketa orokorra (behaketan aztertutakoa): Ondo elikatua eta hidratatua. Ez ditu ageriko
sintoma fisikorik erakusten, eta bere hitzezko jariotasuna egokia da.
➢ Behaketa neurologiko orokorra (behaketan aztertutakoa):
○ Glasgow eskala: 15/15
○ Kontsientea, espazio eta denboran orientatua, memoriarekin eta kolaboratzailea
○ Erreflexu osteotendinosoak kontserbatzen ditu
○ Tandem martxa: anormala.
○ Dismetriak ageri dira hatz-sudur eta orpo-belaun probetan
○ Paresiarik ez
○ Romberg: negatiboa
➢ Touretten sindromea diagnostikatzeko irizpide medikuak:
○ Nerbio tikak aurkezten ditu, nahiz eta aldi berean ez izan. BAI. ARGI IKUSI DA
GAIXOAK AURKEZTUTAKO SINTOMETAN
○ Tikak egunean hainbat aldiz ematen dira, ia egunero edo etenik gabe, urtebete baino
denbora gehiagoz. BAI, ETENIK GABE EMATEN DIRA.
Emaitza guztiak
○ Tikak 18 urte izan baino lehenago agertu dira. BAI. GAIXOAK 17 URTE DITU.
○ Tikak ez dira beste medikamentu, substantzia edo nahasmendu mediku batetik eratorriak.
IZAN LITEKE, ARRETA DEFIZITAREN ETA HIPERAKTIBITATEAREN
NAHASMENDURAKO METILPHENIDATE MEDIKAMENTUA HARTZEN BAITU.
ODOL ANALISIAN ARGIAGO IKUSIKO DA.
○ Tikak denboran zehar aldatu behar dira kokapena, maiztasuna, mota, konplexutasuna edo
larritasunarekin batera. OSO GOIZ DA JAKITEKO
➢ Erresonantzia magnetikoa: Erresonantzia magnetikoa gorputzaren irudiak lortuz
diagnostikatzeko balio duen teknika bat da. Irudiak potentzia handiko iman baten bitartez
lortzen dira, irrati-maiztasun uhinak erabilita. Gaur egun dauden beste teknika batzuen aldean,
bere abantaila da ez duela X Izpirik erabiltzen.
Aurretik esan dudan moduan, tiken sorreraren zenbait kausa baztertzeko eta egokiarekin
geratzeko balio du erresonantzia magnetikoak.
Gaixoarengan kusitako emaitza:
➢ Ordenagailu bidezko tomografia axiala (TAK edo eskanerra): Ordenagailu bidezko
tomografia axiala, proba osagarri erradiologiko bat da, irudi ugari ordenagailuaren bidez
prozesatzen dituena. Burua, toraxa, abdomena eta pelbisa aztertzen ditu atalka normalean,
konbinazioak egin daitezkeen arren. Honen guztiaren emaitza bi edo hiru dimentsiotako irudiak
dira.
Aurretik esan dudan moduan, tiken sorreraren zenbait kausa baztertzeko eta egokiarekin
geratzeko balio du.
Gaixoarengan kusitako emaitza:
➢ Elektroentzefalograma: Elektroentzefalograma, garunaren jarduera elektrikoaren erregistroa da,
zehazki, garunaren neuronek sortutako bulkada elektrikoak neurtzen ditu. Elektroentzefalograma,
gaixotasunak diagnostikatzeko erabiltzen den azterketa neurologikoa da. Paziente baten
kontzientzia-egoera aztertzeko erabiltzen da, eta baita garun-heriotza ziurtatzeko ere.
Gaixoarengan kusitako emaitza:
Alterazioak ikusten dira gaixoaren
elektroentzefalograman, baina ziurtatu
dezakegu arreta-defizitaren eta
hiperaktibitatearen nahasmenduak
sortu dituela.
➢ Odol analisia: Gaixoak metilphenidate medikamentua hartzen du arreta-defizitaren eta
hiperaktibitatearen nahasmendurako. Horretaz aparte, odol analisiaren baloreak normalak dira, eta
beraz, ez dago Touretten sindromea beste gaixotasun batekin nahasterik.
Bai erresonantzia magnetikoan eta bai ordenagailu bidezko tomografia axialean, ikusi da
gaixoaren garunaren zenbait eskualdetan (gongoil basaletan, lobulu frontaletan eta garun
azalean) anomaliak daudela alde batetik, eta bestetik, eskualde horiek lotzen dituzten
zirkuituetan eta neurotransmisoreetan (dopamina, serotonina eta norepinefrina) baita ere,
nerbio-zelulen arteko komunikazioa era egokian egitea eragozten dituztenak.
Behin historia medikoa eta froga guztien emaitzak ikusita, argi
dago gaixoak Touretten sindromea duela.
Hipotesian esan dudan bezala, gaixoaren historia medikoagatik
eta aurkeztutako sintomengatik, prozesuaren hasieratik
probabilitatea handia zen gaixotasun neuropsikiatriko bat garatu
izana. Hori ziurtatzeko, froga gehiago egin dira, eta emaitzak oso
argiak izan dira.
Alde batetik, gaixoak ez zituen sintoma fisikorik erakusten, eta
hori seinale ona zen. Bestalde, hipotesian aipatu dudan bezala,
oreka mantentzen zuen, eta guztiz kontzientea zen. Horrez gain,
Touretten sindromea diagnostikatzeko irizpide medikuak kontuan
hartuta, ikusi da nerbio tikak aurkezten dituela, nahiz eta aldi
berean ez izan; gainera, tikak egunean hainbat aldiz ematen dira,
ia egunero edo etenik gabe, urtebete baino denbora gehiagoz, eta
tikak 18 urte izan baino lehenago agertu dira.
5. Frogapena edo gezurtatzea
Hala ere, tikak denboran zehar aldatu behar dira kokapena,
maiztasuna, mota, konplexutasuna edo larritasunarekin batera, eta
oso goiz da hori jakiteko oraindik. Beste guztiagatik, guztiz
posiblea Touretten sindromea izatea.
Bestalde, gaixoari egindako froga gehigarrietan ikusi da
gaixoaren garunaren zenbait eskualdetan (gongoil basaletan,
lobulu frontaletan eta garun azalean) anomaliak daudela alde
batetik, eta bestetik, eskualde horiek lotzen dituzten zirkuituetan
eta neurotransmisoreetan (dopamina, serotonina eta
norepinefrina) baita ere, nerbio-zelulen arteko komunikazioa era
egokian egitea eragozten dituztenak. Hipotesian esan dut
garuneko kimikan arazoren bat egongo zela, eta hala da.
Hala eta guztiz ere, alterazioak ikusten dira gaixoaren
elektroentzefalograman, baina ziurtasun osoz jakin dezakegu
arreta-defizitaren eta hiperaktibitatearen nahasmendurako hartzen
duen metilphenidateak sortzen duela, ondoren odol analisiek
ziurtatu dutena.
Aurretik esan dudan bezala, nire hasierako hipotesia bete
egin da. Sintomak eta bere aurrekari pertsonalak argiak ziren.
Horrez gain, egindako proba gehigarriak ziurtatu dute bere
garuneko kimikan arazo bat zegoela, tik errepikakor horiek
sortzen zutena.
❏ ZER DA?
Touretteren sindromea (TS) edo Gilles de la Touretteren
sindromea da. Touretteren sindromea, haurtzaro edo
nerabezaroan hastapena duen gaixotasun neuropsikiatriko bat
da. Bere ezaugarri nagusiak nerbio tikak dira, mugimenduei
nahiz ahotsari eragiten diotenak. Tik hauek denboraldika
areagotu edo murriztu egin daitezke. Nahigabean egiten dira,
eta denboraldi batez desagertu arazi daitezkeen arren,
aurretiko inpultso iragarle bat izan oi dute, doministikuetan
bezala. Hori dela eta, hipotesian baztertu dugu nahaste
obsesibo-konpultsiboa izatearen posibilitatea,
pentsamenduak ez daukalako inolako eraginik.
6. Tesia edo teoria zientifikoa
❏ HISTORIA
Izendapena Georges Gilles de la Tourette (1857-1904)
frantziar neurologo aitzindariari zor dio, 1885ean nahigabeko
erreflexuak zituzten bederatzi pertsonen kasuak argitaratu
baitzituen.
❏ EPIDEMIOLOGIA
5 eta 18 urte bitarteko haurren% 0,4 eta% 3,8 artean Tourette
sindromea izan dezakete. Touretten sindromea heldutasunean
izatea arraroa da, eta Tourette sindromea ez du adimenean edo
bizi-itxaropenean eragiten.
Edozein etniako eta edozein sexuetako pertsonei eragin
diezaieke, nahiz eta gizonezkoek emakumeek baino hiru aldiz
gehiago bizi.
❏ SINTOMAK
Tourette sindromea duten pertsonek tik motorrak eta bai ahozko
tikak dituzte. Tik motorrak nahigabeko gihar mugimenduak
dira, hala nola, kliskatzea, burua astintzea, besoak astintzea edo
sorbaldak astintzea. Ahozko tikak pertsona batek kontrolatu
ezin dituen ahotsak dira. Eztarria garbitzea, eztarria garbitzea,
ahultzea eta eztul egitea maiztasun handiko ahozko tikak dira.
Sintoma hauetako asko gaixoarengan ikusi dira, eta beraz, nire
lehenengo hipotesia bete izan da.
Tourette sindromea duten pertsonek, batzuetan tik bat baino
gehiago dituzte aldi berean. Tikak eguneko edozein ordutan
gerta daitezke, baina normalean gutxiago ematen dira gaixoa
enfokatuta dagoenean (adibidez, ordenagailuan lan egiten
duenean) edo erlaxatuta dagoenean (musika entzuten duen
bitartean).
Tikak denboran zehar aldatzen dira, eta haien maiztasuna ere
aldatu egiten da. Tikak normalean okerrera egiten dute pertsona
estrespean dagoenean (adibidez, azterketa garrantzitsu bat egin
behar duenean) edo oso emozionatuta dagoenean (adibidez,
urtebetetzean edo kirol jarduera garrantzitsu batean). Tikiak
pertsona bat lo hartzen hasten denean ere gerta daitezke, baina
normalean loaren fase sakonenetan erabat gutxitzen edo
desagertzen dira.
Batzuetan, Tourette sindromea duten pertsonek beste gaixotasun
batzuk ere izan ditzakete, hala nola, arreta defizitaren
hiperaktibitate nahastea (TDAH), obsesio-konpultsiboaren
nahastea (TOC) edo ikasteko ezintasunak.
❏ Kausak
Tourette sindromea herentziazko gaixotasun, hau da,
gurasoengandik semeetara transmititzen da. Ez da kutsakorra,
eta beraz, daukan inork ezingo du inolaz ere transmititu.
Inork ez daki zein den Gilles de la Tourette sindromearen kausa
zehatza, baina ikerketa batzuek deritzote nerbioek garun barruan
nola komunikatzen direlaren arazoa dela. Neurotransmisoreak,
zelulen artean nerbio seinaleak igortzen dituzten garunean produktu
kimikoak, paper garrantzitsu bat jolas dezakete.
❏ Diagnostikoa
Tik errepikakorrak dituzten guztiek mediku bat ikusi behar dute,
eta, agian, neurologoa (nerbio sisteman espezializatuta dagoen
medikua).
Tourette sindromea duten gaixoek tikak dituzte, baina jendeak tikak
izan ditzake Tourette sindromerik izan gabe. Hori dela eta,
garrantzitsua da medikuek jakitea zerk eragiten duen.
Aurretik esan dudan bezala, Touretten sindromea hautemateko
probarik ez dagoenez, medikuek arretaz aztertzen dute gaixoaren
historia pertsonala eta familiarra eta beren sintomak aztertzen
dituzte. Batzuetan, medikuek hainbat proba agintzen dituzte, hala
nola odol azterketa, EEG bat (elektroentzefalograma) eta garuneko
irudiak, eta horrela izan da.
❏ Tratamendua
Tourette sindromea ez du sendabiderik, baina gehienetan ez da
tratatu behar. Tourette sindromea duen gaixo batek bere tikak
kontrolatu eta bizitza normala eramateko gai da. Aitzitik, badaude
kasu batzuk non tikek ez duten bizitza normala eramaten uzten,
beraz, kasu horretan, medikuak medikamentuak hartzea agin
lezake. Tourette sindromea duten guztientzako ez dago botika
erabilgarria. Era berean, ez dago sintoma guztiak kentzen dituen
sendagairik eta gainera, sendagai guztiek albo-ondorioak dituzte.
Gainera, eskuragarri dauden sendagaiek sintoma zehatzak soilik
murriztu ditzakete (haloperidol, adibidez).
Psikologo edo psikiatra bat bisitatzeak ere lagun dezake. Tourette
sindromea ez da arazo psikologikoa, baina terapeuta on batek
gaixoari aurre egiteko lagun diezaioketen estrategiak eta
erlaxatzeko teknikak irakats diezaioke. Profesional hauek Tourette
sindromearekin batera sor daitezkeen bestelako arazoekin ere
lagun dezakete, hala nola, TDAH-arekin.
Azkenik, oso garrantzitsua da ahalik eta gehien estresa eta
egonezina saihestea, tik-ak okerrera ez joateko. Horretarako, oso
garrantzitsua da gaixoak besteen aurrean gaixotasun hori duela
onartzea, gaixoak behar duen laguntza jasotzeko.
❏ Nola tratatu Touretten sindromea duen pertsona bat
Tourette sindromea duten pertsonak beste edozein pertsona
bezala tratatuak izan nahi dira. Bizitza guztiz normala eraman
dezakete.
Tourette sindromea duten pertsona askok hobera egiten dute.
Hala ere, pertsona batzuk beti sintomekin biziko dira. Beraz,
gaixotasun kroniko bat izan liteke kasu batzuetan. Berri ona,
sindrome hori izateak ez dituela adimen gutxiago egiten eta
Tourette sindromea duten helduek bizitza normal eta zoriontsuak
eraman ditzaketela da.
BIBLIOGRAFIA
2019-2020 MENDEBALDEA BHI
Egilea: Mikel Zerain Artetxe
https://kidshealth.org/es/kids/k-tourette-esp.html
https://es.wikipedia.org/wiki/S%C3%ADndrome_de_Tourette#Trastornos_asociados_2
https://www.clubplaneta.com.mx/cocina/diagnostico_y_tratamiento_del_sindrome_de_tourette.htm
https://es.slideshare.net/apicerfe/sindrome-de-tourette-43629467
https://es.slideshare.net/Redxx1/sndrome-de-tourette-pp
https://www.onsalus.com/sindrome-de-tourette-sintomas-causas-y-tratamiento-17704.html#anchor_3
http://www2.esmas.com/salud/enfermedades/702112/causas-y-sintomas-del-sindrome-gilles-tourette/
https://espanol.ninds.nih.gov/trastornos/sindrome_de_tourette.htm
https://www.mayoclinic.org/es-es/diseases-conditions/tourette-syndrome/diagnosis-treatment/drc-20350470

More Related Content

Similar to Tourette sindromea by Mikel Zerain

Guia artritis idiopatica_juvenil_e
Guia artritis idiopatica_juvenil_eGuia artritis idiopatica_juvenil_e
Guia artritis idiopatica_juvenil_e
KirolXabi
 
Gaztaroko Artritis Idiopatikoari buruzko gida laburra GAI // Osakidetza - Eus...
Gaztaroko Artritis Idiopatikoari buruzko gida laburra GAI // Osakidetza - Eus...Gaztaroko Artritis Idiopatikoari buruzko gida laburra GAI // Osakidetza - Eus...
Gaztaroko Artritis Idiopatikoari buruzko gida laburra GAI // Osakidetza - Eus...
Irekia - EJGV
 
Garaiera baxua eta hipohazkundea
Garaiera baxua eta hipohazkundeaGaraiera baxua eta hipohazkundea
Garaiera baxua eta hipohazkundea
Amagoia Andres
 
Jateko portaerako trastornoak
Jateko portaerako trastornoakJateko portaerako trastornoak
Jateko portaerako trastornoakmaiderinigo
 
Arazo eta nahaste psikopatologikoak haurtzaroan
Arazo eta nahaste psikopatologikoak haurtzaroanArazo eta nahaste psikopatologikoak haurtzaroan
Arazo eta nahaste psikopatologikoak haurtzaroanxuastenea
 
Autismoa
AutismoaAutismoa
Autismoa
E-idazkaritza
 
2. taldea ruben, alazne,,,zuzenduta
2. taldea ruben, alazne,,,zuzenduta2. taldea ruben, alazne,,,zuzenduta
2. taldea ruben, alazne,,,zuzendutatxar
 
Alzeimerra eta parkinsona
Alzeimerra eta parkinsonaAlzeimerra eta parkinsona
Alzeimerra eta parkinsona
jakintzaikastola5c
 
Hiperaktibitatea
Hiperaktibitatea Hiperaktibitatea
Hiperaktibitatea
Jhaur
 

Similar to Tourette sindromea by Mikel Zerain (11)

Guia artritis idiopatica_juvenil_e
Guia artritis idiopatica_juvenil_eGuia artritis idiopatica_juvenil_e
Guia artritis idiopatica_juvenil_e
 
Gaztaroko Artritis Idiopatikoari buruzko gida laburra GAI // Osakidetza - Eus...
Gaztaroko Artritis Idiopatikoari buruzko gida laburra GAI // Osakidetza - Eus...Gaztaroko Artritis Idiopatikoari buruzko gida laburra GAI // Osakidetza - Eus...
Gaztaroko Artritis Idiopatikoari buruzko gida laburra GAI // Osakidetza - Eus...
 
Garaiera baxua eta hipohazkundea
Garaiera baxua eta hipohazkundeaGaraiera baxua eta hipohazkundea
Garaiera baxua eta hipohazkundea
 
Jateko portaerako trastornoak
Jateko portaerako trastornoakJateko portaerako trastornoak
Jateko portaerako trastornoak
 
Arazo eta nahaste psikopatologikoak haurtzaroan
Arazo eta nahaste psikopatologikoak haurtzaroanArazo eta nahaste psikopatologikoak haurtzaroan
Arazo eta nahaste psikopatologikoak haurtzaroan
 
Autismoa
AutismoaAutismoa
Autismoa
 
Eskizofrenia amara
Eskizofrenia amaraEskizofrenia amara
Eskizofrenia amara
 
2. taldea ruben, alazne,,,zuzenduta
2. taldea ruben, alazne,,,zuzenduta2. taldea ruben, alazne,,,zuzenduta
2. taldea ruben, alazne,,,zuzenduta
 
Cri du chat
Cri du chatCri du chat
Cri du chat
 
Alzeimerra eta parkinsona
Alzeimerra eta parkinsonaAlzeimerra eta parkinsona
Alzeimerra eta parkinsona
 
Hiperaktibitatea
Hiperaktibitatea Hiperaktibitatea
Hiperaktibitatea
 

Tourette sindromea by Mikel Zerain

  • 1. Tourette sindromea Mikel Zerain Artetxe Batx 1.A Anatomia aplikatua 2019-2020
  • 3. 1. Behaketa Behaketa, metodo zientifikoaren parte garrantzitsu bat da. Behaketan, errealitatea aztertzen dugu. Kasu honetan, gaixoaren datuak eta aurkezten dituen sintomak aztertuko ditugu. Horretarako, mediku bat (aditua) eta teoria beharrezkoak dira. Kontuz izan behar da, behaketan zentzumenek engainatu ahal gaituztelako, eta beraz, frogak beharko dira diagnostiko egoki bat egiteko. Sintomatologia: Tik sinpleak eta konplexuak ikusten dira, motorrak eta baita bokalak ere. Hurrengo diapositibetan, irudien bidez adierazten oso argi gaixoarengan ikusten dena.
  • 4. Gaixoaren perfila Kontsultaren arrazoia: 19 urteko gaixoa, azken hilabetean izan dituen tik errepikakorrak direla eta kontsultara medikora joan dena. Telefonoa: 643568972 Helbidea: Iturribide kalea 8 Ander Perez 2020-04-13 NAN-a: 17254397O Adina: 17 Aurrekari pertsonalak: - Ez ditu alergiak medikamenduei - Arreta-defizitaren eta hiperaktibitatearen nahasmendua diagnostikatua du. Egunero metilfenidatoa hartzen du (estimulatzailea) - Bere aitonak nahasmendu obsesibo-konpultsiboa du.
  • 5. Begiak askotan ixten ditu Modu errepikakor batean usaintzen du Sorbalda askotan jasotzen du Burua modu errepikakor batean astintzen du, eta buruarekin eusteko joera Aurpegiko mugimendu errepikakorrak egiten ditu Sintomak Honako sintomak aurkezten ditu gaixoak:
  • 6. Modu errepikakor batean oihukatzen du Eztarria askotan garbitzen du Irainak modu inkontolatu batean esaten ditu. ‘’Gilipollas’’ hitza 6 aldiz errepikatu du. Hatz-koskorrak kaltetuta ditu.
  • 7. Hasteko, gaixoari miaketa fisikoa egingo zaio, diagnostikoa lortzen saiatzeko. Gaixoa ondo elikatua eta hidratatua dirudi. Ez ditu ageriko sintoma fisikorik erakusten, eta bere hitzezko jariotasuna egokia da. Gaixoak dituen sintomak eta aurrekari pertsonalak direla eta, medikuak kontsultan bertan behaketa neurologiko orokor bat egingo du, behaketaren parte dena, eta sintomen larritasuna baloratzeko eta behar diren frogak aurrera eramateko ezinbestekoa dena. Kontsientea, espazio eta denboran orientatua, memoriarekin eta kolaboratzailea Erreflexu osteotendinosoak kontserbatzen ditu Tandem martxa: anormala. Paresiarik ez Behaketa orokorra Behaketa neurologiko orokorra (arrunta) Behaketa neurologiko orokorra Glasgow eskala: 15/15 Romberg: negatiboa Dismetriak ageri dira hatz-sudur eta orpo-belaun probetan
  • 8. Gaixoak aipatutako sintomak oso argiak dira, eta badirudi sintoma neuropsikiatrikoak direla. Ikusten da ahozko tikak eta tik motorrak aurkezten dituela, eta beraz, beharrezkoa izango da bere historia medikoa ondo aztertzea eta froga gehiago egitea. Bestalde, behaketa orokorra egin ondoren, ikusi da ondo elikatua eta hidratatua dagoela, eta hitzezko jariotasuna mantentzen duela. Horrez gain, ez ditu aparteko sintoma fisikorik erakusten, soilik hatz-koskorrak kaltetuta dituela. Behin behaketa neurologiko orokorra eginda, ikusi da gaixoa kontzientea dela, erreflexuei erantzuten diela eta paresiarik ez duela, hau da, ez duela muskulu-indarraren jaitsiera nabarmenik, borondatezko mugimenduak mugatzen dituena. Aitzitik, ikusi da tandem martxa ezohikoa dela, hau da, ezin duela lerro zuzenean jarraian joan, saltoka hasten delako eta dituen tik-ak eragozten diotelako. Horrez gain, dismetriak ageri dira hatz-sudur eta orpo-belaun probetan, dituen tik errepikakorrak baita ere eragozten diotelako. 2. Indukzioa
  • 9. Gaixotasunposibleak Nahasmendu obsesibo konpultsiboa3. Hipotesia Antsietatea, estresa, izua eta bestelako emozioak eragiten dituzten pentsamenduak sorrarazi eta horiek arintzeko jokabide errepikakorrak eragiten dituen nahasmendu psikologiko mota bat da. Nahiz eta posible izan, inongo probarik egin gabe esango nuke gaixotasun hau ez duela, gaixoak dituen tik errepikakorrek ez dutelako eragina pentsamenduan, baizik eta nahigabeko mugimenduak dira soilik, hau da, pentsamenduak ez du parte hartzen gaixoarengan tik horiek egiterako orduan. Gaixotasun neurologiko bat da, mugimendu bizkorrak, oharkabekoak eta azkarrak eragiten dituena, guztiz, koordinaziorik gabekoak. Erortzea eragiten du, eta pertsona horri gorputzeko jarrera iraunkorra izatea ekiditen du. Nahiz eta oharkabeko mugimendu azkarrek gaixoaren sintomekin bat egiten duten, behaketa neurologiko orokorrean Romberg proban negatibo eman duela ikusi da, eta beraz, begi hutsez ikusten da oreka ondo mantentzen duela. Hemibalismoa
  • 10. Gaixotasunposibleak Huntingtonen gaixotasuna Gaixotasun genetiko degeneratibo bat da, neurona batzuen higadura eta endekapena dakarrena. Orokorrean, gaitz honen ondorioz mugimendu arazoak sortzen dira. Mugimenduan ematen diren aldaketak hurrengoak dira: begirada aldatzeko burua mugitzea; aurpegi mugimendu inboluntarioak; mugimendu geldoak eta kontrolaezinak; bapateko mugimendu espasmodikoak beso, zango, aurpegi eta gorputzeko beste ataletan; ibilera ezegonkorra. Horrez gain, memorian eta hizkuntzan eragina izan dezake, dementzia sortuz. Behaketa neurologiko orokorrean kontzientzia ona zuela eta debora eta espazioan orientatuta zegoela ikusi da, eta horrez gain, hizkuntzarekin ondo moldatzen da. Izan daiteke gaixotasun hau izatea eta oraindik sintoma hauek ez pairatzea oso gaztea delako, baina horretarako frogak egin beharko lirateke. Begi hutsez, nik esango nuke ezetz. Touretten sindromea Haurtzaro edo nerabezaroan hastapena duen gaixotasun neuropsikiatriko bat da. Bere ezaugarri nagusiak nerbio tikak dira, mugimenduei nahiz ahotsari eragiten diotenak. Tik hauek, denboraldika areagotu edo murriztu egin daitezke. Nahigabe egiten dira, eta denboraldi batez desagertarazi daitezkeen arren, aurretiko inpultso iragarle bat izan ohi dute.
  • 11. Behin aurreko gaixotasunak baztertuta, gaixoak dituen tik errepikakorrak direla eta, Touretten sindromea sufritzen duela esango nuke. Hala eta guztiz ere, tik batzuk medikamentuek eragin ditzakete, eta beraz, oso garrantzitsua da ziurtatzea tik horiek hilabete batzuetan desagertzen diren edo ez jakitea. Kasu honetan, gaixoaren patologia kontuan hartuz, jakin dezakegu duen arreta-defizitaren eta hiperaktibitatearen nahasmendua, beste gaixotasun neuropsikiatriko batean bihurtu zitekeela, eta beraz, Touretten sindromea izan liteke hori. Horrez gain, gaixoa gaztea da, eta badakigu Touretten sindromea haurtzaro edo nerabezaroan hastapena duen gaixotasun neuropsikiatriko bat dela, gizonei batez ere eragiten diena. Beraz, 17 urteko mutiko batean oso posiblea da garatu izana. Eta are gehiago, genetikak eragina du baita ere, eta badakigu bere aitonak nahasmendu obsesibo-konpultsiboa zuela, beraz, mota horretako gaixotasun bat izateko probabilitatea handia da. Genetikaz aparte, buruko kimikan anomaliaren bat gerta izan liteke, Touretten sindromea sortu duena.
  • 12. Inongo proba berezirik egin gabe, nire esperientzian eta behaketan oinarrituta, jakin dezaket Touretten sindromea gaixotasun neuropsikiatriko bat dela, eta beraz, nerbio-sisteman eragina izango duela uste dut, zehazki, garunean, nerbio-sistemaren egitura zuzendaria baita. Garuna oso egitura konplexu bat da, eta proba zehatzak egin gabe oso zaila da jakitea zehazki non eragiten duen. Hala ere, sintomak eta aurrekari genetikoak asko hitz egiten dute gaixoari buruz, eta argi dago bere garunean zerbait ez duela ondo funtzionatzen. Esan dudan bezala, garuna oso egitura konplexua da, eta gaixoak duen gaixotasuna sendatzea ez da gauza erreza izango. Dena den, frogak egin arte ez dugu jakingo gaixoak Touretten sindromea duen ala ez, baina ebidentziak argiak dira.
  • 13. Esperimentazioa, hipotesian esandakoa frogatzean datza. Lehenik eta behin, medikuak sintomak baloratuko ditu, eta horrez gain, familiaren historia medikoa aztertuko du. Printzipioz, Touretten sindromea diagnostikatzeko gai den proba zehatzik ez dago. Diagnostikoa sintometan eta gaixoaren historia medikoan oinarritzen da batez ere. Hasiera batean, medikuak behaketa orokor bat egingo eta behaketa neurologiko orokor bat egingo du. Horrez gain, medikuak irizpide batzuk erabil ditzake, diagnostikoa era egokian aurrera eramateko, eta gaixoarentzako tratamendu egokia aukeratzeko: - Nerbio tikak aurkezten ditu, nahiz eta aldi berean ez izan - Tikak egunean hainbat aldiz ematen dira, ia egunero edo etenik gabe, urtebete baino denbora gehiagoz - Tikak 18 urte izan baino lehenago agertu dira - Tikak ez dira beste medikamentu, substantzia edo nahasmendu mediku batetik eratorriak - Tikak denboran zehar aldatu behar dira kokapena, maiztasuna, mota, konplexutasuna edo larritasunarekin batera. 4. Esperimentazioa
  • 14. Tourette sindromea aintzakotzat har liteke, sintomek beste gaixotasun batzuk imita ditzaketelako. Hasieran, begiak asko ixtearen tika ikusmen arazoekin lotuta egon liteke, edota modu errepikakor batean usaintzea alergia baten seinale izan liteke. Hau da, tikak beste gaixotasunen batengatik sor daitezke, Touretten sindromeaz aparte. Horregatik, tiken sorreraren zenbait kausa baztertzeko, medikuak froga espezifiko batzuk aurrera eramango ditu, sintomen ikerketaz, historia klinikoaz eta aurretik aipatutako irizpide medikuez aparte. Froga espezifiko horiek honakoak dira: erresonantzia magnetikoa, ordenagailu bidezko tomografia axiala (edo TAK edo eskanerra), elektroentzefalograma eta odol analisi arrunt bat, Touretten sindromearekin nahastu daitezkeen beste gaixotasun batzuk baztertzeko.
  • 15. Behin froga espezifikoak eginda, gaixoarengan emaitza hauek lortu dira: ➢ Behaketa orokorra (behaketan aztertutakoa): Ondo elikatua eta hidratatua. Ez ditu ageriko sintoma fisikorik erakusten, eta bere hitzezko jariotasuna egokia da. ➢ Behaketa neurologiko orokorra (behaketan aztertutakoa): ○ Glasgow eskala: 15/15 ○ Kontsientea, espazio eta denboran orientatua, memoriarekin eta kolaboratzailea ○ Erreflexu osteotendinosoak kontserbatzen ditu ○ Tandem martxa: anormala. ○ Dismetriak ageri dira hatz-sudur eta orpo-belaun probetan ○ Paresiarik ez ○ Romberg: negatiboa ➢ Touretten sindromea diagnostikatzeko irizpide medikuak: ○ Nerbio tikak aurkezten ditu, nahiz eta aldi berean ez izan. BAI. ARGI IKUSI DA GAIXOAK AURKEZTUTAKO SINTOMETAN ○ Tikak egunean hainbat aldiz ematen dira, ia egunero edo etenik gabe, urtebete baino denbora gehiagoz. BAI, ETENIK GABE EMATEN DIRA. Emaitza guztiak
  • 16. ○ Tikak 18 urte izan baino lehenago agertu dira. BAI. GAIXOAK 17 URTE DITU. ○ Tikak ez dira beste medikamentu, substantzia edo nahasmendu mediku batetik eratorriak. IZAN LITEKE, ARRETA DEFIZITAREN ETA HIPERAKTIBITATEAREN NAHASMENDURAKO METILPHENIDATE MEDIKAMENTUA HARTZEN BAITU. ODOL ANALISIAN ARGIAGO IKUSIKO DA. ○ Tikak denboran zehar aldatu behar dira kokapena, maiztasuna, mota, konplexutasuna edo larritasunarekin batera. OSO GOIZ DA JAKITEKO ➢ Erresonantzia magnetikoa: Erresonantzia magnetikoa gorputzaren irudiak lortuz diagnostikatzeko balio duen teknika bat da. Irudiak potentzia handiko iman baten bitartez lortzen dira, irrati-maiztasun uhinak erabilita. Gaur egun dauden beste teknika batzuen aldean, bere abantaila da ez duela X Izpirik erabiltzen. Aurretik esan dudan moduan, tiken sorreraren zenbait kausa baztertzeko eta egokiarekin geratzeko balio du erresonantzia magnetikoak. Gaixoarengan kusitako emaitza:
  • 17. ➢ Ordenagailu bidezko tomografia axiala (TAK edo eskanerra): Ordenagailu bidezko tomografia axiala, proba osagarri erradiologiko bat da, irudi ugari ordenagailuaren bidez prozesatzen dituena. Burua, toraxa, abdomena eta pelbisa aztertzen ditu atalka normalean, konbinazioak egin daitezkeen arren. Honen guztiaren emaitza bi edo hiru dimentsiotako irudiak dira. Aurretik esan dudan moduan, tiken sorreraren zenbait kausa baztertzeko eta egokiarekin geratzeko balio du. Gaixoarengan kusitako emaitza:
  • 18. ➢ Elektroentzefalograma: Elektroentzefalograma, garunaren jarduera elektrikoaren erregistroa da, zehazki, garunaren neuronek sortutako bulkada elektrikoak neurtzen ditu. Elektroentzefalograma, gaixotasunak diagnostikatzeko erabiltzen den azterketa neurologikoa da. Paziente baten kontzientzia-egoera aztertzeko erabiltzen da, eta baita garun-heriotza ziurtatzeko ere. Gaixoarengan kusitako emaitza: Alterazioak ikusten dira gaixoaren elektroentzefalograman, baina ziurtatu dezakegu arreta-defizitaren eta hiperaktibitatearen nahasmenduak sortu dituela.
  • 19. ➢ Odol analisia: Gaixoak metilphenidate medikamentua hartzen du arreta-defizitaren eta hiperaktibitatearen nahasmendurako. Horretaz aparte, odol analisiaren baloreak normalak dira, eta beraz, ez dago Touretten sindromea beste gaixotasun batekin nahasterik. Bai erresonantzia magnetikoan eta bai ordenagailu bidezko tomografia axialean, ikusi da gaixoaren garunaren zenbait eskualdetan (gongoil basaletan, lobulu frontaletan eta garun azalean) anomaliak daudela alde batetik, eta bestetik, eskualde horiek lotzen dituzten zirkuituetan eta neurotransmisoreetan (dopamina, serotonina eta norepinefrina) baita ere, nerbio-zelulen arteko komunikazioa era egokian egitea eragozten dituztenak.
  • 20. Behin historia medikoa eta froga guztien emaitzak ikusita, argi dago gaixoak Touretten sindromea duela. Hipotesian esan dudan bezala, gaixoaren historia medikoagatik eta aurkeztutako sintomengatik, prozesuaren hasieratik probabilitatea handia zen gaixotasun neuropsikiatriko bat garatu izana. Hori ziurtatzeko, froga gehiago egin dira, eta emaitzak oso argiak izan dira. Alde batetik, gaixoak ez zituen sintoma fisikorik erakusten, eta hori seinale ona zen. Bestalde, hipotesian aipatu dudan bezala, oreka mantentzen zuen, eta guztiz kontzientea zen. Horrez gain, Touretten sindromea diagnostikatzeko irizpide medikuak kontuan hartuta, ikusi da nerbio tikak aurkezten dituela, nahiz eta aldi berean ez izan; gainera, tikak egunean hainbat aldiz ematen dira, ia egunero edo etenik gabe, urtebete baino denbora gehiagoz, eta tikak 18 urte izan baino lehenago agertu dira. 5. Frogapena edo gezurtatzea
  • 21. Hala ere, tikak denboran zehar aldatu behar dira kokapena, maiztasuna, mota, konplexutasuna edo larritasunarekin batera, eta oso goiz da hori jakiteko oraindik. Beste guztiagatik, guztiz posiblea Touretten sindromea izatea. Bestalde, gaixoari egindako froga gehigarrietan ikusi da gaixoaren garunaren zenbait eskualdetan (gongoil basaletan, lobulu frontaletan eta garun azalean) anomaliak daudela alde batetik, eta bestetik, eskualde horiek lotzen dituzten zirkuituetan eta neurotransmisoreetan (dopamina, serotonina eta norepinefrina) baita ere, nerbio-zelulen arteko komunikazioa era egokian egitea eragozten dituztenak. Hipotesian esan dut garuneko kimikan arazoren bat egongo zela, eta hala da. Hala eta guztiz ere, alterazioak ikusten dira gaixoaren elektroentzefalograman, baina ziurtasun osoz jakin dezakegu arreta-defizitaren eta hiperaktibitatearen nahasmendurako hartzen duen metilphenidateak sortzen duela, ondoren odol analisiek ziurtatu dutena.
  • 22. Aurretik esan dudan bezala, nire hasierako hipotesia bete egin da. Sintomak eta bere aurrekari pertsonalak argiak ziren. Horrez gain, egindako proba gehigarriak ziurtatu dute bere garuneko kimikan arazo bat zegoela, tik errepikakor horiek sortzen zutena. ❏ ZER DA? Touretteren sindromea (TS) edo Gilles de la Touretteren sindromea da. Touretteren sindromea, haurtzaro edo nerabezaroan hastapena duen gaixotasun neuropsikiatriko bat da. Bere ezaugarri nagusiak nerbio tikak dira, mugimenduei nahiz ahotsari eragiten diotenak. Tik hauek denboraldika areagotu edo murriztu egin daitezke. Nahigabean egiten dira, eta denboraldi batez desagertu arazi daitezkeen arren, aurretiko inpultso iragarle bat izan oi dute, doministikuetan bezala. Hori dela eta, hipotesian baztertu dugu nahaste obsesibo-konpultsiboa izatearen posibilitatea, pentsamenduak ez daukalako inolako eraginik. 6. Tesia edo teoria zientifikoa
  • 23. ❏ HISTORIA Izendapena Georges Gilles de la Tourette (1857-1904) frantziar neurologo aitzindariari zor dio, 1885ean nahigabeko erreflexuak zituzten bederatzi pertsonen kasuak argitaratu baitzituen. ❏ EPIDEMIOLOGIA 5 eta 18 urte bitarteko haurren% 0,4 eta% 3,8 artean Tourette sindromea izan dezakete. Touretten sindromea heldutasunean izatea arraroa da, eta Tourette sindromea ez du adimenean edo bizi-itxaropenean eragiten. Edozein etniako eta edozein sexuetako pertsonei eragin diezaieke, nahiz eta gizonezkoek emakumeek baino hiru aldiz gehiago bizi.
  • 24. ❏ SINTOMAK Tourette sindromea duten pertsonek tik motorrak eta bai ahozko tikak dituzte. Tik motorrak nahigabeko gihar mugimenduak dira, hala nola, kliskatzea, burua astintzea, besoak astintzea edo sorbaldak astintzea. Ahozko tikak pertsona batek kontrolatu ezin dituen ahotsak dira. Eztarria garbitzea, eztarria garbitzea, ahultzea eta eztul egitea maiztasun handiko ahozko tikak dira. Sintoma hauetako asko gaixoarengan ikusi dira, eta beraz, nire lehenengo hipotesia bete izan da. Tourette sindromea duten pertsonek, batzuetan tik bat baino gehiago dituzte aldi berean. Tikak eguneko edozein ordutan gerta daitezke, baina normalean gutxiago ematen dira gaixoa enfokatuta dagoenean (adibidez, ordenagailuan lan egiten duenean) edo erlaxatuta dagoenean (musika entzuten duen bitartean).
  • 25. Tikak denboran zehar aldatzen dira, eta haien maiztasuna ere aldatu egiten da. Tikak normalean okerrera egiten dute pertsona estrespean dagoenean (adibidez, azterketa garrantzitsu bat egin behar duenean) edo oso emozionatuta dagoenean (adibidez, urtebetetzean edo kirol jarduera garrantzitsu batean). Tikiak pertsona bat lo hartzen hasten denean ere gerta daitezke, baina normalean loaren fase sakonenetan erabat gutxitzen edo desagertzen dira. Batzuetan, Tourette sindromea duten pertsonek beste gaixotasun batzuk ere izan ditzakete, hala nola, arreta defizitaren hiperaktibitate nahastea (TDAH), obsesio-konpultsiboaren nahastea (TOC) edo ikasteko ezintasunak. ❏ Kausak Tourette sindromea herentziazko gaixotasun, hau da, gurasoengandik semeetara transmititzen da. Ez da kutsakorra, eta beraz, daukan inork ezingo du inolaz ere transmititu.
  • 26. Inork ez daki zein den Gilles de la Tourette sindromearen kausa zehatza, baina ikerketa batzuek deritzote nerbioek garun barruan nola komunikatzen direlaren arazoa dela. Neurotransmisoreak, zelulen artean nerbio seinaleak igortzen dituzten garunean produktu kimikoak, paper garrantzitsu bat jolas dezakete. ❏ Diagnostikoa Tik errepikakorrak dituzten guztiek mediku bat ikusi behar dute, eta, agian, neurologoa (nerbio sisteman espezializatuta dagoen medikua). Tourette sindromea duten gaixoek tikak dituzte, baina jendeak tikak izan ditzake Tourette sindromerik izan gabe. Hori dela eta, garrantzitsua da medikuek jakitea zerk eragiten duen. Aurretik esan dudan bezala, Touretten sindromea hautemateko probarik ez dagoenez, medikuek arretaz aztertzen dute gaixoaren historia pertsonala eta familiarra eta beren sintomak aztertzen dituzte. Batzuetan, medikuek hainbat proba agintzen dituzte, hala nola odol azterketa, EEG bat (elektroentzefalograma) eta garuneko irudiak, eta horrela izan da.
  • 27. ❏ Tratamendua Tourette sindromea ez du sendabiderik, baina gehienetan ez da tratatu behar. Tourette sindromea duen gaixo batek bere tikak kontrolatu eta bizitza normala eramateko gai da. Aitzitik, badaude kasu batzuk non tikek ez duten bizitza normala eramaten uzten, beraz, kasu horretan, medikuak medikamentuak hartzea agin lezake. Tourette sindromea duten guztientzako ez dago botika erabilgarria. Era berean, ez dago sintoma guztiak kentzen dituen sendagairik eta gainera, sendagai guztiek albo-ondorioak dituzte. Gainera, eskuragarri dauden sendagaiek sintoma zehatzak soilik murriztu ditzakete (haloperidol, adibidez). Psikologo edo psikiatra bat bisitatzeak ere lagun dezake. Tourette sindromea ez da arazo psikologikoa, baina terapeuta on batek gaixoari aurre egiteko lagun diezaioketen estrategiak eta erlaxatzeko teknikak irakats diezaioke. Profesional hauek Tourette sindromearekin batera sor daitezkeen bestelako arazoekin ere lagun dezakete, hala nola, TDAH-arekin.
  • 28. Azkenik, oso garrantzitsua da ahalik eta gehien estresa eta egonezina saihestea, tik-ak okerrera ez joateko. Horretarako, oso garrantzitsua da gaixoak besteen aurrean gaixotasun hori duela onartzea, gaixoak behar duen laguntza jasotzeko. ❏ Nola tratatu Touretten sindromea duen pertsona bat Tourette sindromea duten pertsonak beste edozein pertsona bezala tratatuak izan nahi dira. Bizitza guztiz normala eraman dezakete. Tourette sindromea duten pertsona askok hobera egiten dute. Hala ere, pertsona batzuk beti sintomekin biziko dira. Beraz, gaixotasun kroniko bat izan liteke kasu batzuetan. Berri ona, sindrome hori izateak ez dituela adimen gutxiago egiten eta Tourette sindromea duten helduek bizitza normal eta zoriontsuak eraman ditzaketela da.
  • 29. BIBLIOGRAFIA 2019-2020 MENDEBALDEA BHI Egilea: Mikel Zerain Artetxe https://kidshealth.org/es/kids/k-tourette-esp.html https://es.wikipedia.org/wiki/S%C3%ADndrome_de_Tourette#Trastornos_asociados_2 https://www.clubplaneta.com.mx/cocina/diagnostico_y_tratamiento_del_sindrome_de_tourette.htm https://es.slideshare.net/apicerfe/sindrome-de-tourette-43629467 https://es.slideshare.net/Redxx1/sndrome-de-tourette-pp https://www.onsalus.com/sindrome-de-tourette-sintomas-causas-y-tratamiento-17704.html#anchor_3 http://www2.esmas.com/salud/enfermedades/702112/causas-y-sintomas-del-sindrome-gilles-tourette/ https://espanol.ninds.nih.gov/trastornos/sindrome_de_tourette.htm https://www.mayoclinic.org/es-es/diseases-conditions/tourette-syndrome/diagnosis-treatment/drc-20350470