Cuento traducido del siguiente trabajo:
"Anastasio y la granja", de Huidobro y Velilla (Suena, suena). Aula de Educación Musical. C.E.I.P. Frian - Teis (Vigo)
1. Tomas masai gorriak dituen
baserritar bat da.
Animaliz betetako baserri polit
batean bizi da, eta horiek
guztiak maitasun handiz
zaintzen ditu.
Goizero esnatu bezain laister,
eskuak garbitzen ditu eta
ondoren, gosari osasuntsu bat
hartzen du.
2. Aaaaah…., ez dizuet esan!
Ahaztu zait eta!
Tomas itsua da, horregatik
animalia guztiak deitzen diote
Tomasek aurki ditzala, eta
lehenengoak beti-beti behiak
izaten dira!
Etxetik ateratzen denean
behi guztiak marru egiten
hasten dira.
3. Eta Tomas marruaren soinua
jarraituz aurkitzen ditu. Iristen
denean denak isiltzen dira, eta haien
txanda itxoiten dute Tomasek esnea
jeitsi ditzala.
4. Hortik ateratzen denean oilarra
abesten hasten da:
“Kokorikoooooo”
Orain Tomasek badaki oilotegira
joan behar duela.
Tomasek bukatzen duenean,
denak poz-pozik agur esaten
diote marru egiten eta zintzarri
astitzen:
“Muuuuuuuuu…”, “tolon,
tolon…”