Unlocking the Power of ChatGPT and AI in Testing - A Real-World Look, present...
Tipulak
1. IDAZMENA
2013/10/07-11
ESKEMA
ARIKETA. Irakurri beheko testua eta jarraitu behean zerrendatutako pausoak
azkenik testuaren eskema egiteko.
Tipulak eta malkoak
Entsalasak, saltsak edo beste edozein Aste osorako malkoak izango dituzue.
plater prestatzerakoan, tipula zatitzea
da lan gogorrena. Tipula mozterakoan
negar egiten dugu, baina... zergatik?
Harrigarria bada ere, tipulak olio asko
gordetzen du, eta olio bitxi honek
sufre kopuru handia dauka. Tipula
mozten dugunean, sufrea oso azkar
lurrintzen da eta, konturatu orduko,
begietan izaten dugu.
Osagai hori begietan dauzkagun
nerbioetara heldu eta zikindu egiten
ditu. Nerbio hauek garbitzeko ura
behar da, beste hainbat kasutan
bezala, eta nondik lor dezakete begiek
ura? Bada... MALKOETATIK!!
Beraz, badakizue: negar egiteko
beharra sentitzen baduzue, tipula pare
bat hartu eta zati txiki-txikietan moztu.
PAUSOAK:
1.- Egituraraen atalak bereizi (sarrera, gorputza, ondorioa).
2.- Paragrafo bakoitzari galdera bat egin eta ideia nagusia atera. Galdera
alboan idatzi.
3.- Testuan galderaren erantzuna (hau da, ideia nagusia) azpimarratu.
4.- Ideia nagusia eskemara eraman. Ondoko orrialdean.
5.- Gorputzeko ideiak zein ereduren arabera daude antolatuta? (ikus 8.
orrialdeko 3.2)
6.- Lokailurik topatu duzu testuan? Borobildu dauden guztiak.
7.- Aditza. Azpimarratu 3 aditz eta esan pertsona eta denbora.
8.- Hiztegi zehatza. Gaiari lotutako hitzak (teknikoak eta espezifikoak)
zerrendatu.