SlideShare a Scribd company logo
1 of 24
Goazen kirofanora!
Unitate didaktiko hau zuei zuzendua da, ebakuntza bat
jasan behar duzuen neska eta mutil guztiei. Elkarrekin eginen
dugu 4. solairuko gela batetik ebakuntza-gelarako joan-etorri
bidea, eta erakutsiko dizuegu nolakoa den ebakuntza-gela
hori. Horrek guztiak, zalantzarik gabe, laguntza emanen dizue
beldurrak uxatzeko, beldur horiek sarritan ezezaguna
denarekin zerikusia daukatelako.
Ebakuntza-gelan
pertsonei ebakuntzak
egiten zaizkie.
Ebakuntzari “interbentzio
kirurgiko” ere deitzen
zaio. “Bideko Ama
Birjina” Ospitalean
haurrendako bi
ebakuntza-gela daude,
amendako eraikinaren
bigarren solairuan.
Ebakuntza-gela germenez libre mantentzeko, bertako langileek
ondokoak janzten dituzte: txanoa, sudurra eta ahoa estaltzen
dizkieten maskarak (barbijo izenarekin ere ezagutzen direnak),
binilozko eskularruak, pijama, mantal luzeak eta oinetakoak
babesteko estalkiak.
Ebakuntza baino lehen ezin da ezer jan edo edan,
honen arrazoia da anestesiarako ez dela ona urdailean
janaririk edo likidorik izatea. Garrantzitsua da ere
garbi eta txukun egotea.
ETA ORAIN
GONBIDATZEN
ZAITUZTEGU
NAROA EZAGUTU
ETA LAGUNTZERA,
EBAKUNTZA-
GELAN
IZANEN DUEN
ESPERIENTZIAN
Kaixo, Naroa naiz eta 10 urte ditut.
Hemen nago nire familiarekin ospitaleko gelan.
Gaur ebakuntza eginen ditate.
Ebakuntza egin baino
lehen ospitaleko maistrak
bisita egin eta beren
klasera gonbidatu naute.
Eskola bat badago eta
bertan ikasi, irakurri,
marraztu eta tailerretan
parte hartzen ahal duzu
ebakuntza egiteko
itxaroten duzun
bitartean, horrela
lasaitzen zara eta
denbora azkarrago
igarotzen da.
Bestalde, ebakuntza izan duten beste neska eta mutilekin
egoteak laguntzen du, beren esperientzia kontatzen digutelako.
Ordua iritsi da!, zeladorea nire bila heldu da eta
korridoretik barna igogailura eraman nau.
Pixka bat urduri nago baina normala da… dena ongi joanen da!
Igogailuz
jaitsi gara
ebakuntza
gela dagoen
solairura.
Ebakuntza-gelaren atean musu bat eman eta
laster arte esanda agur egin diet gurasoei!
Zeladoreak gela handi
eta argitsu batera
eraman nau
ABU (Anestesia
Ondoko
Bizkorketarako
Unitatea) izenekoa
Hemen erizainek
eskuan ziztadatxoa
eman eta “bide” bat
jarri didate,
medikazioa sartzeko
balio duen hodi txikia.
Txanoa jarri didate
ere.
Lasai geratu naiz hizketan, zalantzak galdetzen,
marrazten, itxoiten…
Zeladoreak ebakuntza-gelara eramanen nau.
Iritsi da ordua!
Hau da ebakuntza gela, eta ni hemen nago! Osasun-langileak
nire zain daude: zirujaua, anestesista, erizaina, laguntzaileak…
eta ohetik operazio-mahairako bidean lagundu didate.
Orain ebakuntza—gelan aurkituko ditugun elementu eta aparatu
batzuk aurkeztuko dizkizuet:
EBAKUNTZA-MAHAIA
gelaren erdian dago, igo, jaitsi
edo edozein norabidean jarri
daiteke.
LANPARAK Mahaiaren gainean
daude argi distiratsua emateko,
itzalik gabe, ebakuntza egiten
den bitartean.
ANESTESIAREN
MAKINAK pazienteari lotzen
zaizkion hodi batzuk ditu
arnasketa kontrolatzeko,
horretarako behatzean pintza
bat jartzen dizute, eta
Bihotzaren eta zirkulazio
aparatuaren funtzionamendua
kontrolatzeko.
ANESTESIAREN GURDIAN
anestesistak behar dituen
botikak eta bestelako
elementuak daude.
Orain ebakuntza
gelara itzuntzen
gara, guztia prest
dago
ebakuntzarekin
hasteko.
Anestesistak esan
dit berehala
lokartuko naizela,
eta hala da, ia
ohartu gabe
lokartu naiz!
Berehala esnatu naiz. Hau poza! Berriro gela handi eta
argitsuan. Erizainak zaintzen nau, nire marrazkia itzuli dit,
eta dena ongi joan dela esan dit. Eta ni ez naiz ezertaz ohartu!
Anestesia Ondoko Bizkorketarako Unitatean denbora eman eta
gero zeladorea etorri da, baina orain ni gelara eramateko.
Nire familia
operazio-
gelaren
sarreran zain
egon da denbora
honetan guztian
zehar
eta hor bertan
irriz hartu
naute.
Igogailuan sartu gara ospitaleko gelara itzultzeko.
Zeladoreak agur esan dit. Hemendik aurrera
solairuko langileek zainduko naute. Nola eskertzen
ditudan amaren eta amonaren laztanak!
Gelan
nago
berriro,
a ze
gogoa
nuen!
Dena bukatu da eta orain atseden hartzea egokitzen
zait. Lo seko geratu naiz. Ebakuntza ongi atera da.
Eskerrik asko ospitaleko langile guztiei!
Gure esker ona unitate didaktiko honen prestakuntzan
parte hartu duten profesional guztiei, operazio-gelan
sartzen uzteagatik. Batez ere, irudi hauen egileari,
Mª Paz Jaurrieta, oso ongi isladatu baitu gure
protagonistak kirofanotik egindako ibilaldia.
NHBBZ
Nafarroako Hezkuntza Bereziko
Baliabide Zentroa.
Ospitaleetan eskola-laguntza
emateko programa.

More Related Content

Featured

2024 State of Marketing Report – by Hubspot
2024 State of Marketing Report – by Hubspot2024 State of Marketing Report – by Hubspot
2024 State of Marketing Report – by HubspotMarius Sescu
 
Everything You Need To Know About ChatGPT
Everything You Need To Know About ChatGPTEverything You Need To Know About ChatGPT
Everything You Need To Know About ChatGPTExpeed Software
 
Product Design Trends in 2024 | Teenage Engineerings
Product Design Trends in 2024 | Teenage EngineeringsProduct Design Trends in 2024 | Teenage Engineerings
Product Design Trends in 2024 | Teenage EngineeringsPixeldarts
 
How Race, Age and Gender Shape Attitudes Towards Mental Health
How Race, Age and Gender Shape Attitudes Towards Mental HealthHow Race, Age and Gender Shape Attitudes Towards Mental Health
How Race, Age and Gender Shape Attitudes Towards Mental HealthThinkNow
 
AI Trends in Creative Operations 2024 by Artwork Flow.pdf
AI Trends in Creative Operations 2024 by Artwork Flow.pdfAI Trends in Creative Operations 2024 by Artwork Flow.pdf
AI Trends in Creative Operations 2024 by Artwork Flow.pdfmarketingartwork
 
PEPSICO Presentation to CAGNY Conference Feb 2024
PEPSICO Presentation to CAGNY Conference Feb 2024PEPSICO Presentation to CAGNY Conference Feb 2024
PEPSICO Presentation to CAGNY Conference Feb 2024Neil Kimberley
 
Content Methodology: A Best Practices Report (Webinar)
Content Methodology: A Best Practices Report (Webinar)Content Methodology: A Best Practices Report (Webinar)
Content Methodology: A Best Practices Report (Webinar)contently
 
How to Prepare For a Successful Job Search for 2024
How to Prepare For a Successful Job Search for 2024How to Prepare For a Successful Job Search for 2024
How to Prepare For a Successful Job Search for 2024Albert Qian
 
Social Media Marketing Trends 2024 // The Global Indie Insights
Social Media Marketing Trends 2024 // The Global Indie InsightsSocial Media Marketing Trends 2024 // The Global Indie Insights
Social Media Marketing Trends 2024 // The Global Indie InsightsKurio // The Social Media Age(ncy)
 
Trends In Paid Search: Navigating The Digital Landscape In 2024
Trends In Paid Search: Navigating The Digital Landscape In 2024Trends In Paid Search: Navigating The Digital Landscape In 2024
Trends In Paid Search: Navigating The Digital Landscape In 2024Search Engine Journal
 
5 Public speaking tips from TED - Visualized summary
5 Public speaking tips from TED - Visualized summary5 Public speaking tips from TED - Visualized summary
5 Public speaking tips from TED - Visualized summarySpeakerHub
 
ChatGPT and the Future of Work - Clark Boyd
ChatGPT and the Future of Work - Clark Boyd ChatGPT and the Future of Work - Clark Boyd
ChatGPT and the Future of Work - Clark Boyd Clark Boyd
 
Getting into the tech field. what next
Getting into the tech field. what next Getting into the tech field. what next
Getting into the tech field. what next Tessa Mero
 
Google's Just Not That Into You: Understanding Core Updates & Search Intent
Google's Just Not That Into You: Understanding Core Updates & Search IntentGoogle's Just Not That Into You: Understanding Core Updates & Search Intent
Google's Just Not That Into You: Understanding Core Updates & Search IntentLily Ray
 
Time Management & Productivity - Best Practices
Time Management & Productivity -  Best PracticesTime Management & Productivity -  Best Practices
Time Management & Productivity - Best PracticesVit Horky
 
The six step guide to practical project management
The six step guide to practical project managementThe six step guide to practical project management
The six step guide to practical project managementMindGenius
 
Beginners Guide to TikTok for Search - Rachel Pearson - We are Tilt __ Bright...
Beginners Guide to TikTok for Search - Rachel Pearson - We are Tilt __ Bright...Beginners Guide to TikTok for Search - Rachel Pearson - We are Tilt __ Bright...
Beginners Guide to TikTok for Search - Rachel Pearson - We are Tilt __ Bright...RachelPearson36
 

Featured (20)

2024 State of Marketing Report – by Hubspot
2024 State of Marketing Report – by Hubspot2024 State of Marketing Report – by Hubspot
2024 State of Marketing Report – by Hubspot
 
Everything You Need To Know About ChatGPT
Everything You Need To Know About ChatGPTEverything You Need To Know About ChatGPT
Everything You Need To Know About ChatGPT
 
Product Design Trends in 2024 | Teenage Engineerings
Product Design Trends in 2024 | Teenage EngineeringsProduct Design Trends in 2024 | Teenage Engineerings
Product Design Trends in 2024 | Teenage Engineerings
 
How Race, Age and Gender Shape Attitudes Towards Mental Health
How Race, Age and Gender Shape Attitudes Towards Mental HealthHow Race, Age and Gender Shape Attitudes Towards Mental Health
How Race, Age and Gender Shape Attitudes Towards Mental Health
 
AI Trends in Creative Operations 2024 by Artwork Flow.pdf
AI Trends in Creative Operations 2024 by Artwork Flow.pdfAI Trends in Creative Operations 2024 by Artwork Flow.pdf
AI Trends in Creative Operations 2024 by Artwork Flow.pdf
 
Skeleton Culture Code
Skeleton Culture CodeSkeleton Culture Code
Skeleton Culture Code
 
PEPSICO Presentation to CAGNY Conference Feb 2024
PEPSICO Presentation to CAGNY Conference Feb 2024PEPSICO Presentation to CAGNY Conference Feb 2024
PEPSICO Presentation to CAGNY Conference Feb 2024
 
Content Methodology: A Best Practices Report (Webinar)
Content Methodology: A Best Practices Report (Webinar)Content Methodology: A Best Practices Report (Webinar)
Content Methodology: A Best Practices Report (Webinar)
 
How to Prepare For a Successful Job Search for 2024
How to Prepare For a Successful Job Search for 2024How to Prepare For a Successful Job Search for 2024
How to Prepare For a Successful Job Search for 2024
 
Social Media Marketing Trends 2024 // The Global Indie Insights
Social Media Marketing Trends 2024 // The Global Indie InsightsSocial Media Marketing Trends 2024 // The Global Indie Insights
Social Media Marketing Trends 2024 // The Global Indie Insights
 
Trends In Paid Search: Navigating The Digital Landscape In 2024
Trends In Paid Search: Navigating The Digital Landscape In 2024Trends In Paid Search: Navigating The Digital Landscape In 2024
Trends In Paid Search: Navigating The Digital Landscape In 2024
 
5 Public speaking tips from TED - Visualized summary
5 Public speaking tips from TED - Visualized summary5 Public speaking tips from TED - Visualized summary
5 Public speaking tips from TED - Visualized summary
 
ChatGPT and the Future of Work - Clark Boyd
ChatGPT and the Future of Work - Clark Boyd ChatGPT and the Future of Work - Clark Boyd
ChatGPT and the Future of Work - Clark Boyd
 
Getting into the tech field. what next
Getting into the tech field. what next Getting into the tech field. what next
Getting into the tech field. what next
 
Google's Just Not That Into You: Understanding Core Updates & Search Intent
Google's Just Not That Into You: Understanding Core Updates & Search IntentGoogle's Just Not That Into You: Understanding Core Updates & Search Intent
Google's Just Not That Into You: Understanding Core Updates & Search Intent
 
How to have difficult conversations
How to have difficult conversations How to have difficult conversations
How to have difficult conversations
 
Introduction to Data Science
Introduction to Data ScienceIntroduction to Data Science
Introduction to Data Science
 
Time Management & Productivity - Best Practices
Time Management & Productivity -  Best PracticesTime Management & Productivity -  Best Practices
Time Management & Productivity - Best Practices
 
The six step guide to practical project management
The six step guide to practical project managementThe six step guide to practical project management
The six step guide to practical project management
 
Beginners Guide to TikTok for Search - Rachel Pearson - We are Tilt __ Bright...
Beginners Guide to TikTok for Search - Rachel Pearson - We are Tilt __ Bright...Beginners Guide to TikTok for Search - Rachel Pearson - We are Tilt __ Bright...
Beginners Guide to TikTok for Search - Rachel Pearson - We are Tilt __ Bright...
 

Goazen kirofanora !

  • 2. Unitate didaktiko hau zuei zuzendua da, ebakuntza bat jasan behar duzuen neska eta mutil guztiei. Elkarrekin eginen dugu 4. solairuko gela batetik ebakuntza-gelarako joan-etorri bidea, eta erakutsiko dizuegu nolakoa den ebakuntza-gela hori. Horrek guztiak, zalantzarik gabe, laguntza emanen dizue beldurrak uxatzeko, beldur horiek sarritan ezezaguna denarekin zerikusia daukatelako.
  • 3. Ebakuntza-gelan pertsonei ebakuntzak egiten zaizkie. Ebakuntzari “interbentzio kirurgiko” ere deitzen zaio. “Bideko Ama Birjina” Ospitalean haurrendako bi ebakuntza-gela daude, amendako eraikinaren bigarren solairuan. Ebakuntza-gela germenez libre mantentzeko, bertako langileek ondokoak janzten dituzte: txanoa, sudurra eta ahoa estaltzen dizkieten maskarak (barbijo izenarekin ere ezagutzen direnak), binilozko eskularruak, pijama, mantal luzeak eta oinetakoak babesteko estalkiak.
  • 4. Ebakuntza baino lehen ezin da ezer jan edo edan, honen arrazoia da anestesiarako ez dela ona urdailean janaririk edo likidorik izatea. Garrantzitsua da ere garbi eta txukun egotea.
  • 5. ETA ORAIN GONBIDATZEN ZAITUZTEGU NAROA EZAGUTU ETA LAGUNTZERA, EBAKUNTZA- GELAN IZANEN DUEN ESPERIENTZIAN
  • 6. Kaixo, Naroa naiz eta 10 urte ditut. Hemen nago nire familiarekin ospitaleko gelan. Gaur ebakuntza eginen ditate.
  • 7. Ebakuntza egin baino lehen ospitaleko maistrak bisita egin eta beren klasera gonbidatu naute. Eskola bat badago eta bertan ikasi, irakurri, marraztu eta tailerretan parte hartzen ahal duzu ebakuntza egiteko itxaroten duzun bitartean, horrela lasaitzen zara eta denbora azkarrago igarotzen da. Bestalde, ebakuntza izan duten beste neska eta mutilekin egoteak laguntzen du, beren esperientzia kontatzen digutelako.
  • 8. Ordua iritsi da!, zeladorea nire bila heldu da eta korridoretik barna igogailura eraman nau.
  • 9. Pixka bat urduri nago baina normala da… dena ongi joanen da!
  • 11. Ebakuntza-gelaren atean musu bat eman eta laster arte esanda agur egin diet gurasoei!
  • 12. Zeladoreak gela handi eta argitsu batera eraman nau ABU (Anestesia Ondoko Bizkorketarako Unitatea) izenekoa Hemen erizainek eskuan ziztadatxoa eman eta “bide” bat jarri didate, medikazioa sartzeko balio duen hodi txikia. Txanoa jarri didate ere. Lasai geratu naiz hizketan, zalantzak galdetzen, marrazten, itxoiten…
  • 13. Zeladoreak ebakuntza-gelara eramanen nau. Iritsi da ordua!
  • 14. Hau da ebakuntza gela, eta ni hemen nago! Osasun-langileak nire zain daude: zirujaua, anestesista, erizaina, laguntzaileak… eta ohetik operazio-mahairako bidean lagundu didate.
  • 15. Orain ebakuntza—gelan aurkituko ditugun elementu eta aparatu batzuk aurkeztuko dizkizuet: EBAKUNTZA-MAHAIA gelaren erdian dago, igo, jaitsi edo edozein norabidean jarri daiteke. LANPARAK Mahaiaren gainean daude argi distiratsua emateko, itzalik gabe, ebakuntza egiten den bitartean.
  • 16. ANESTESIAREN MAKINAK pazienteari lotzen zaizkion hodi batzuk ditu arnasketa kontrolatzeko, horretarako behatzean pintza bat jartzen dizute, eta Bihotzaren eta zirkulazio aparatuaren funtzionamendua kontrolatzeko. ANESTESIAREN GURDIAN anestesistak behar dituen botikak eta bestelako elementuak daude.
  • 17. Orain ebakuntza gelara itzuntzen gara, guztia prest dago ebakuntzarekin hasteko. Anestesistak esan dit berehala lokartuko naizela, eta hala da, ia ohartu gabe lokartu naiz!
  • 18. Berehala esnatu naiz. Hau poza! Berriro gela handi eta argitsuan. Erizainak zaintzen nau, nire marrazkia itzuli dit, eta dena ongi joan dela esan dit. Eta ni ez naiz ezertaz ohartu!
  • 19. Anestesia Ondoko Bizkorketarako Unitatean denbora eman eta gero zeladorea etorri da, baina orain ni gelara eramateko.
  • 20. Nire familia operazio- gelaren sarreran zain egon da denbora honetan guztian zehar eta hor bertan irriz hartu naute.
  • 21. Igogailuan sartu gara ospitaleko gelara itzultzeko.
  • 22. Zeladoreak agur esan dit. Hemendik aurrera solairuko langileek zainduko naute. Nola eskertzen ditudan amaren eta amonaren laztanak! Gelan nago berriro, a ze gogoa nuen!
  • 23. Dena bukatu da eta orain atseden hartzea egokitzen zait. Lo seko geratu naiz. Ebakuntza ongi atera da. Eskerrik asko ospitaleko langile guztiei!
  • 24. Gure esker ona unitate didaktiko honen prestakuntzan parte hartu duten profesional guztiei, operazio-gelan sartzen uzteagatik. Batez ere, irudi hauen egileari, Mª Paz Jaurrieta, oso ongi isladatu baitu gure protagonistak kirofanotik egindako ibilaldia. NHBBZ Nafarroako Hezkuntza Bereziko Baliabide Zentroa. Ospitaleetan eskola-laguntza emateko programa.