SlideShare a Scribd company logo
1 of 5
Download to read offline
Hitz-ordena eta puntuazio-zeinuen erabilera euskaraz

        Hitz-ordena aski librea da euskaraz. Hona nola ulertu behar den hau: perpaus
baten osagaiek ez dute gramatikazko izaeraren edo kasu-markaren arabera (funtzioaren
arabera) beti toki berean agertu beharrik. Alabaina, perpausa bakarturik aztertu ordez,
solas-ingurunea kontuan izanda (mintzagaiaren arabera) aztertzen badugu, hitzen ordena
erlatiboak izan dezake eragina komunikazioan.

       Seber Altuberen Erderismos liburuan azaldutako teoriaren arabera, perpaus bat
galdera zehatz baten erantzun gisa planteatuz gero, perpaus horren elementu batek,
galdegaia esaten diogunak, garrantzi berezia hartzen du. Horrela, demagun honako
perpaus hau hartzen dugula:

          Maisuak liburua eman dio ikasleari

Perpaus honen inguruan galdera desberdinak egin ditzakegu eta galdera bakoitzari
elementu bat dagokio:

1) Nork eman du liburua? à maisuak
2) Nori eman dio liburua? à ikasleari
3) Zer eman dio? à liburua
4) Zer egin du? à eman
5) Eman al dio? à bai

Lehen hiru adibideetan perpauseko hitz bana dira galdegaiak. Laugarrenean aditzaren
ekintza da eta azkenekoan ekintzaren baiezkotasuna da galdegaia. Egoera hauetako
bakoitzari ezinbesteko egitura bat dagokio:

1)   maisuak eman dio
2)   ikasleari eman dio
3)   eman egin dio
4)   Eman dio (idatziz hasieran)

       Funtzio-egitura eta mintzagai egitura kontuan hartzen direnean planteamendua
konplikatuagoa gertatzen da. Honako elementu hauek izan behar dira kontuan:

• Mintzagaia: esakune batean, solasaren unibertsoa edo predikazioa zeri buruzkoa den
  finkatzen duen atala, batzuetan jadanik ezaguna edo testuinguruan aurrez emana den
  informazioarekin bat datorrena (iruzkinari kontrajarria). Zertaz hitz egiten den, hura.
• Iruzkina: esakune batean, predikazioaren edukia edo informazio berria biltzen duten
  elementuek osatutako atala. Hitz egiten denaz esaten dena.
• Galdegaia: Esakune batean, esakunaren osagai den elementu hanpatua, informazio
  berriena edo hiztunak ororen gainetik komunikatu nahi duena biltzen duena. Esaten
  denaren barnean nabarmendu nahi dena. Bistan da aldegaia iruzkinaren parte bat dela.




- Mintzagaia batzuetan isildu egiten da, adibidez:
“Aspaldi eskatua nuen (eta neronek hitzemana ere bai) artikuluren bat Jakin-erako”

Kasu honetan mintzagaia ni da.

- Beste batzuetan hanpatu egiten da. Horrelakotan mintzagaia iruzkinaren ezkerrean
jartzen da eta mintzagaiaren eta iruzkinaren artean pausaldi bat egiten da (koma jartzen da
idatziz). Adibidez:

Euskal Herriko mendiak, elurrez estaliak daude.

- Iruzkina aditzarekin lotua dago.

 - Ezin da sartu mintzagaiko elementurik aditzaren eta iruzkinaren beste elementuen
artean.

- Batzuetan iruzkinean ez da ezer hanpatzen, orduan ez dago galdegairik.

- Iruzkineko zerbait hanpatu nahi denean, huraxe da galdegaia eta iruzkinaren barnean
aditzaren ondoan ezkerrean jartzen da.

Aurreko adibidean egoera hauek ager daitezke (baiezko perpausan):

1) mintzagaia hanpatua (-), galdegaia (-)

Elurrez estaliak daude Euskal Herriko mendiak.

2) mintzagaia hanpatua (+), galdegaia (-)

Euskal Herriko mendiak, elurrez estaliak daude.

3) mintzagaia hanpatua (-), galdegaia (+) (elurrez)

Elurrez daude estaliak Euskal Herriko mendiak

4) mintzagaia hanpatua (+), galdegaia (+) (elurrez)

Euskal Herriko mendiak, elurrez daude estaliak.

5) mintzagaia hanpatua (-), galdegaia (+) (estaliak daude)

Estaliak daude elurrez Euskal Herriko mendiak.

6) mintzagaia hanpatua (-), galdegaia (+) (bai, badaude)

Badaude elurrez estaliak Euskal Herriko mendiak.

7) mintzagaia hanpatua (+), galdegaia (+) (estaliak daude)

Euskal Herriko mendiak, estaliak daude elurrez.

8) mintzagaia hanpatua (+), galdegaia (+) (bai, badaude)
Euskal Herriko mendiak, badaude elurrez estaliak.

Horretaz gain, jakina, aditzaren ekintza ere izan daiteke mintzagai eta orduan honelako
perpausak izango ditugu (mintzagaia hanpatuta):

Elurrez estaliak, Euskal Herriko mendiak daude.

Komaren erabilera batzuk

- Perpaus bateko aditz nagusiaren adizlagun bat edo azalpen lagungarri bat perpausaren
aurretik baldin badoa, komaz bananduko da perpausetik. Adibideak:

        Antzinako garaietatik hasita, geometriak magnitude espazialak aztertu ditu.

        Gainerako organoek bezalaxe, gibelak zenbait gaixotasun jasan dezake.

        Ikusi den bezala, glaziarrak ez dira lurralde polarrean bakarrik eratzen.

        Munduko artearen historian, Goya arte modernoaren aitzindaritzat hartzen da.

        Hizlari politiko gisa, Hitlerrek aparteko trebetasuna azaldu zuen jendetza handiak kontrolatu eta
        mugiarazteko.

        Prozesu erregulatzaile konplexu baten bidez, organismoa gai da oreka hormonala mantentzeko.



- Juntagailu bidez elkarturiko perpausek subjektu desberdinak dituztenean juntagailuaren
aurretik koma jartzea komeni da.



  1970eko hamarkadaren erdialderako, dirua askatasunez erabiltzeko garaiak joanak ziren, eta NASAk
  erronka tekniko handiei aurrekontu mugatu batez erantzun behar izan zien.

   Zuhaitzetik behera erortzen den sagarraren kasu ezagunean, Lurraren grabitateak indar jakin batez
   erakartzen du sagarra, baina sagarrak ere erakartzen du lurra.

   Txirrindulari batzuek 20 minututan egin zuten ibilbidea, baina beste batzuek ia 30 behar izan zituzten.

- Ez erabili komarik elkartzen diren perpausek subjektu berbera dutenean.


        Bazirudien Betsy hurakana Estatu Batuetako ekialdeko kostaldera iritsiko zela baina Mexikoko
        Golkorantz itzuli zen berriro.


        Lekuan lekuko haizeek eremu mugatu batean jotzen dute eta aldizkakoak edota noizbehinkakoak
        izan daitezke.

        Plastikozko piezak ezin dira soldatu eta beste metodo batzuk erabiliz konpondu behar izaten
        dira.

        Ezaugarri hauek ez dira ohikoak radar arruntetan baina erants daitezke kostu handirik gabe.
Baterietan erabiltzen den manganeso dioxidoa mineral naturaletatik atera ohi da baina izan
         daiteke sintesi bidez lorturiko produktua ere.

Zenbait kasutan honelako perpausak luzetxoak gerta daitezke batere komarik gabe
idazteko. Orduan soluzioa ez da koma non edo han jartzea pausaldia egiteko, baizik eta
esaldia etetea eta lokailu egokiren batez baliatzea. Adibidez:

Gaizki

Makal samar dabiltza Ekialde Urruneko herrialdeetako ekonomiak duela urtebetez gero baina altxa
lezakete burua mendebaldeko herrialde industrializatuetako banku zentralen laguntzarekin.

Hobeto

Makal samar dabiltza Ekialde Urruneko herrialdeetako ekonomiak duela urtebetez gero. Alabaina, altxa
lezakete burua mendebaldeko herrialde industralizatuetako banku zentralek laguntzen badiete.

Gaizki

Baterietan erabiltzen den manganeso dioxidoa mineral naturaletatik atera ohi da baina izan daiteke
sintesi bidez lorturiko produktua ere.

Hobeto

Baterietan erabiltzen den manganeso dioxidoa mineral naturaletatik atera ohi da. Dena den, sintesi bidez
lorturiko produktua ere izan daiteke.

- Mugatzaileak ez diren elementuak, alegia, berez ken daitezkeenak baina azalpen
osagarriak ematen dituztenak, koma artean jarri. Adibideak:

         Bill Clinton, EEBBetako presidentea, Europara etortzekoa da datorren hilean.

         Giltzadurek, gorputzeko beste edozein osagaik bezalaxe, higatzeko eta hausteko arriskua dute.

         Gibelak badu zenbait toxiko, endogeno zein exogeno, kaltegabeko bihurtzeko ahalmena.

         Kalkulatzen denez, 8.600 hegazti-espezie inguru daude, 30 ordena edo gehiagotan taldekatzen
         direnak.

         Himalaia mendikatea, sanskritoz “elurren egoitza”, munduko mendikaterik altuena da eta 2.800
         km-ko luzera du.

 - Ez jarri koma artean elementu mugatzaileak. Hauek kenduz gero perpausaren zentzua
aldatu egiten da, ez dira osagarri hutsak.




Konparatu perpaus hauek:
1) Banku mugikorreko arraunean, zangoak besoak bezala nekatzen dira.
2) Banku mugikorreko arraunean, zangoak, besoak bezala, nekatu egiten dira.

Lehen perpausean besoak bezala ezin da kendu, eta ezta koma artean jarri ere.
Bigarrenean, aldiz, ken daiteke, eta jartzekotan, koma artean ipini behar da.


- Enumerazio bateko elementuak komaz banandu eta azkenekoaren aurrean juntagailu
egokia jarri komarik gabe. Adibidez:

        Bilbok, Donostiak eta Gasteizek aurten lehen mailako futbol-taldeak dituzte.

        Gizakiotan, garunaren hazkundea haurdunaldiaren erdian hasten da lastertzen, seigarren
        hilabetetik bederatzigarrenera bitartean izaten da lasterrena eta jaio osteko lehen urtea
        osatzekoan bukatzen da.

- Banandu komaz ondoz ondoko izenondoak:

Arranoak moko luze, sendo, zorrotz eta makotua du



Bi puntuak


Bi puntuen funtzio nagusia irakarlueari abisu bat ematea da. “Zerbait datorkizu” esatea
bezala da. Adibidez:



  Tarta egiteko bost osagai-mota behar dituzu: arrautzak, irina, azukrea, legamia eta limoi-azala.




   Bi puntuen aurretik doan esaldia perpaus osatua da.

More Related Content

More from E-idazkaritza

Pediatriako hiztegi espezifikoa
Pediatriako hiztegi espezifikoaPediatriako hiztegi espezifikoa
Pediatriako hiztegi espezifikoaE-idazkaritza
 
Pediatriako oinarrizko hiztegia
Pediatriako oinarrizko hiztegiaPediatriako oinarrizko hiztegia
Pediatriako oinarrizko hiztegiaE-idazkaritza
 
lehen mailako arretako gida: pediatria
lehen mailako arretako gida: pediatrialehen mailako arretako gida: pediatria
lehen mailako arretako gida: pediatriaE-idazkaritza
 
Deitikoak eta interaktibotasuna_teoria
Deitikoak eta interaktibotasuna_teoriaDeitikoak eta interaktibotasuna_teoria
Deitikoak eta interaktibotasuna_teoriaE-idazkaritza
 
Deitikoak eta interaktibotasuna_teoria
Deitikoak eta interaktibotasuna_teoriaDeitikoak eta interaktibotasuna_teoria
Deitikoak eta interaktibotasuna_teoriaE-idazkaritza
 
Erdal gerundioen kalko okerrak
Erdal gerundioen kalko okerrakErdal gerundioen kalko okerrak
Erdal gerundioen kalko okerrakE-idazkaritza
 
Alferrikako erlatibozko ariketak 1
Alferrikako erlatibozko ariketak 1Alferrikako erlatibozko ariketak 1
Alferrikako erlatibozko ariketak 1E-idazkaritza
 
Testu konexioa juntagailuak eta testu antolatzaileak
Testu konexioa juntagailuak eta testu antolatzaileakTestu konexioa juntagailuak eta testu antolatzaileak
Testu konexioa juntagailuak eta testu antolatzaileakE-idazkaritza
 
Kalamuaren erabilera terapeutikoa (transkripzioa)
Kalamuaren erabilera terapeutikoa (transkripzioa)Kalamuaren erabilera terapeutikoa (transkripzioa)
Kalamuaren erabilera terapeutikoa (transkripzioa)E-idazkaritza
 
Konexioa testu antolatzaileak
Konexioa testu antolatzaileakKonexioa testu antolatzaileak
Konexioa testu antolatzaileakE-idazkaritza
 
Bilbo eta ingalaterra lotzeko egun bateko itsas bidaia
Bilbo eta ingalaterra lotzeko egun bateko itsas bidaiaBilbo eta ingalaterra lotzeko egun bateko itsas bidaia
Bilbo eta ingalaterra lotzeko egun bateko itsas bidaiaE-idazkaritza
 

More from E-idazkaritza (20)

Pediatriako hiztegi espezifikoa
Pediatriako hiztegi espezifikoaPediatriako hiztegi espezifikoa
Pediatriako hiztegi espezifikoa
 
Pediatriako oinarrizko hiztegia
Pediatriako oinarrizko hiztegiaPediatriako oinarrizko hiztegia
Pediatriako oinarrizko hiztegia
 
lehen mailako arretako gida: pediatria
lehen mailako arretako gida: pediatrialehen mailako arretako gida: pediatria
lehen mailako arretako gida: pediatria
 
Baiona
BaionaBaiona
Baiona
 
Araua 0025(4)
Araua 0025(4)Araua 0025(4)
Araua 0025(4)
 
Deitikoak eta interaktibotasuna_teoria
Deitikoak eta interaktibotasuna_teoriaDeitikoak eta interaktibotasuna_teoria
Deitikoak eta interaktibotasuna_teoria
 
Deitikoak eta interaktibotasuna_teoria
Deitikoak eta interaktibotasuna_teoriaDeitikoak eta interaktibotasuna_teoria
Deitikoak eta interaktibotasuna_teoria
 
Erdal gerundioen kalko okerrak
Erdal gerundioen kalko okerrakErdal gerundioen kalko okerrak
Erdal gerundioen kalko okerrak
 
Alferrikako erlatibozko ariketak 1
Alferrikako erlatibozko ariketak 1Alferrikako erlatibozko ariketak 1
Alferrikako erlatibozko ariketak 1
 
Testu konexioa juntagailuak eta testu antolatzaileak
Testu konexioa juntagailuak eta testu antolatzaileakTestu konexioa juntagailuak eta testu antolatzaileak
Testu konexioa juntagailuak eta testu antolatzaileak
 
Bezala
BezalaBezala
Bezala
 
Bezala
BezalaBezala
Bezala
 
Bere haren(1)
Bere haren(1)Bere haren(1)
Bere haren(1)
 
Kalko okerrak
Kalko okerrakKalko okerrak
Kalko okerrak
 
Gutunak
GutunakGutunak
Gutunak
 
Kausalak
KausalakKausalak
Kausalak
 
Kalamuaren erabilera terapeutikoa (transkripzioa)
Kalamuaren erabilera terapeutikoa (transkripzioa)Kalamuaren erabilera terapeutikoa (transkripzioa)
Kalamuaren erabilera terapeutikoa (transkripzioa)
 
Konexioa testu antolatzaileak
Konexioa testu antolatzaileakKonexioa testu antolatzaileak
Konexioa testu antolatzaileak
 
Bilbo eta ingalaterra lotzeko egun bateko itsas bidaia
Bilbo eta ingalaterra lotzeko egun bateko itsas bidaiaBilbo eta ingalaterra lotzeko egun bateko itsas bidaia
Bilbo eta ingalaterra lotzeko egun bateko itsas bidaia
 
Onomastika
OnomastikaOnomastika
Onomastika
 

Puntuazioaren erabilera

  • 1. Hitz-ordena eta puntuazio-zeinuen erabilera euskaraz Hitz-ordena aski librea da euskaraz. Hona nola ulertu behar den hau: perpaus baten osagaiek ez dute gramatikazko izaeraren edo kasu-markaren arabera (funtzioaren arabera) beti toki berean agertu beharrik. Alabaina, perpausa bakarturik aztertu ordez, solas-ingurunea kontuan izanda (mintzagaiaren arabera) aztertzen badugu, hitzen ordena erlatiboak izan dezake eragina komunikazioan. Seber Altuberen Erderismos liburuan azaldutako teoriaren arabera, perpaus bat galdera zehatz baten erantzun gisa planteatuz gero, perpaus horren elementu batek, galdegaia esaten diogunak, garrantzi berezia hartzen du. Horrela, demagun honako perpaus hau hartzen dugula: Maisuak liburua eman dio ikasleari Perpaus honen inguruan galdera desberdinak egin ditzakegu eta galdera bakoitzari elementu bat dagokio: 1) Nork eman du liburua? à maisuak 2) Nori eman dio liburua? à ikasleari 3) Zer eman dio? à liburua 4) Zer egin du? à eman 5) Eman al dio? à bai Lehen hiru adibideetan perpauseko hitz bana dira galdegaiak. Laugarrenean aditzaren ekintza da eta azkenekoan ekintzaren baiezkotasuna da galdegaia. Egoera hauetako bakoitzari ezinbesteko egitura bat dagokio: 1) maisuak eman dio 2) ikasleari eman dio 3) eman egin dio 4) Eman dio (idatziz hasieran) Funtzio-egitura eta mintzagai egitura kontuan hartzen direnean planteamendua konplikatuagoa gertatzen da. Honako elementu hauek izan behar dira kontuan: • Mintzagaia: esakune batean, solasaren unibertsoa edo predikazioa zeri buruzkoa den finkatzen duen atala, batzuetan jadanik ezaguna edo testuinguruan aurrez emana den informazioarekin bat datorrena (iruzkinari kontrajarria). Zertaz hitz egiten den, hura. • Iruzkina: esakune batean, predikazioaren edukia edo informazio berria biltzen duten elementuek osatutako atala. Hitz egiten denaz esaten dena. • Galdegaia: Esakune batean, esakunaren osagai den elementu hanpatua, informazio berriena edo hiztunak ororen gainetik komunikatu nahi duena biltzen duena. Esaten denaren barnean nabarmendu nahi dena. Bistan da aldegaia iruzkinaren parte bat dela. - Mintzagaia batzuetan isildu egiten da, adibidez:
  • 2. “Aspaldi eskatua nuen (eta neronek hitzemana ere bai) artikuluren bat Jakin-erako” Kasu honetan mintzagaia ni da. - Beste batzuetan hanpatu egiten da. Horrelakotan mintzagaia iruzkinaren ezkerrean jartzen da eta mintzagaiaren eta iruzkinaren artean pausaldi bat egiten da (koma jartzen da idatziz). Adibidez: Euskal Herriko mendiak, elurrez estaliak daude. - Iruzkina aditzarekin lotua dago. - Ezin da sartu mintzagaiko elementurik aditzaren eta iruzkinaren beste elementuen artean. - Batzuetan iruzkinean ez da ezer hanpatzen, orduan ez dago galdegairik. - Iruzkineko zerbait hanpatu nahi denean, huraxe da galdegaia eta iruzkinaren barnean aditzaren ondoan ezkerrean jartzen da. Aurreko adibidean egoera hauek ager daitezke (baiezko perpausan): 1) mintzagaia hanpatua (-), galdegaia (-) Elurrez estaliak daude Euskal Herriko mendiak. 2) mintzagaia hanpatua (+), galdegaia (-) Euskal Herriko mendiak, elurrez estaliak daude. 3) mintzagaia hanpatua (-), galdegaia (+) (elurrez) Elurrez daude estaliak Euskal Herriko mendiak 4) mintzagaia hanpatua (+), galdegaia (+) (elurrez) Euskal Herriko mendiak, elurrez daude estaliak. 5) mintzagaia hanpatua (-), galdegaia (+) (estaliak daude) Estaliak daude elurrez Euskal Herriko mendiak. 6) mintzagaia hanpatua (-), galdegaia (+) (bai, badaude) Badaude elurrez estaliak Euskal Herriko mendiak. 7) mintzagaia hanpatua (+), galdegaia (+) (estaliak daude) Euskal Herriko mendiak, estaliak daude elurrez. 8) mintzagaia hanpatua (+), galdegaia (+) (bai, badaude)
  • 3. Euskal Herriko mendiak, badaude elurrez estaliak. Horretaz gain, jakina, aditzaren ekintza ere izan daiteke mintzagai eta orduan honelako perpausak izango ditugu (mintzagaia hanpatuta): Elurrez estaliak, Euskal Herriko mendiak daude. Komaren erabilera batzuk - Perpaus bateko aditz nagusiaren adizlagun bat edo azalpen lagungarri bat perpausaren aurretik baldin badoa, komaz bananduko da perpausetik. Adibideak: Antzinako garaietatik hasita, geometriak magnitude espazialak aztertu ditu. Gainerako organoek bezalaxe, gibelak zenbait gaixotasun jasan dezake. Ikusi den bezala, glaziarrak ez dira lurralde polarrean bakarrik eratzen. Munduko artearen historian, Goya arte modernoaren aitzindaritzat hartzen da. Hizlari politiko gisa, Hitlerrek aparteko trebetasuna azaldu zuen jendetza handiak kontrolatu eta mugiarazteko. Prozesu erregulatzaile konplexu baten bidez, organismoa gai da oreka hormonala mantentzeko. - Juntagailu bidez elkarturiko perpausek subjektu desberdinak dituztenean juntagailuaren aurretik koma jartzea komeni da. 1970eko hamarkadaren erdialderako, dirua askatasunez erabiltzeko garaiak joanak ziren, eta NASAk erronka tekniko handiei aurrekontu mugatu batez erantzun behar izan zien. Zuhaitzetik behera erortzen den sagarraren kasu ezagunean, Lurraren grabitateak indar jakin batez erakartzen du sagarra, baina sagarrak ere erakartzen du lurra. Txirrindulari batzuek 20 minututan egin zuten ibilbidea, baina beste batzuek ia 30 behar izan zituzten. - Ez erabili komarik elkartzen diren perpausek subjektu berbera dutenean. Bazirudien Betsy hurakana Estatu Batuetako ekialdeko kostaldera iritsiko zela baina Mexikoko Golkorantz itzuli zen berriro. Lekuan lekuko haizeek eremu mugatu batean jotzen dute eta aldizkakoak edota noizbehinkakoak izan daitezke. Plastikozko piezak ezin dira soldatu eta beste metodo batzuk erabiliz konpondu behar izaten dira. Ezaugarri hauek ez dira ohikoak radar arruntetan baina erants daitezke kostu handirik gabe.
  • 4. Baterietan erabiltzen den manganeso dioxidoa mineral naturaletatik atera ohi da baina izan daiteke sintesi bidez lorturiko produktua ere. Zenbait kasutan honelako perpausak luzetxoak gerta daitezke batere komarik gabe idazteko. Orduan soluzioa ez da koma non edo han jartzea pausaldia egiteko, baizik eta esaldia etetea eta lokailu egokiren batez baliatzea. Adibidez: Gaizki Makal samar dabiltza Ekialde Urruneko herrialdeetako ekonomiak duela urtebetez gero baina altxa lezakete burua mendebaldeko herrialde industrializatuetako banku zentralen laguntzarekin. Hobeto Makal samar dabiltza Ekialde Urruneko herrialdeetako ekonomiak duela urtebetez gero. Alabaina, altxa lezakete burua mendebaldeko herrialde industralizatuetako banku zentralek laguntzen badiete. Gaizki Baterietan erabiltzen den manganeso dioxidoa mineral naturaletatik atera ohi da baina izan daiteke sintesi bidez lorturiko produktua ere. Hobeto Baterietan erabiltzen den manganeso dioxidoa mineral naturaletatik atera ohi da. Dena den, sintesi bidez lorturiko produktua ere izan daiteke. - Mugatzaileak ez diren elementuak, alegia, berez ken daitezkeenak baina azalpen osagarriak ematen dituztenak, koma artean jarri. Adibideak: Bill Clinton, EEBBetako presidentea, Europara etortzekoa da datorren hilean. Giltzadurek, gorputzeko beste edozein osagaik bezalaxe, higatzeko eta hausteko arriskua dute. Gibelak badu zenbait toxiko, endogeno zein exogeno, kaltegabeko bihurtzeko ahalmena. Kalkulatzen denez, 8.600 hegazti-espezie inguru daude, 30 ordena edo gehiagotan taldekatzen direnak. Himalaia mendikatea, sanskritoz “elurren egoitza”, munduko mendikaterik altuena da eta 2.800 km-ko luzera du. - Ez jarri koma artean elementu mugatzaileak. Hauek kenduz gero perpausaren zentzua aldatu egiten da, ez dira osagarri hutsak. Konparatu perpaus hauek:
  • 5. 1) Banku mugikorreko arraunean, zangoak besoak bezala nekatzen dira. 2) Banku mugikorreko arraunean, zangoak, besoak bezala, nekatu egiten dira. Lehen perpausean besoak bezala ezin da kendu, eta ezta koma artean jarri ere. Bigarrenean, aldiz, ken daiteke, eta jartzekotan, koma artean ipini behar da. - Enumerazio bateko elementuak komaz banandu eta azkenekoaren aurrean juntagailu egokia jarri komarik gabe. Adibidez: Bilbok, Donostiak eta Gasteizek aurten lehen mailako futbol-taldeak dituzte. Gizakiotan, garunaren hazkundea haurdunaldiaren erdian hasten da lastertzen, seigarren hilabetetik bederatzigarrenera bitartean izaten da lasterrena eta jaio osteko lehen urtea osatzekoan bukatzen da. - Banandu komaz ondoz ondoko izenondoak: Arranoak moko luze, sendo, zorrotz eta makotua du Bi puntuak Bi puntuen funtzio nagusia irakarlueari abisu bat ematea da. “Zerbait datorkizu” esatea bezala da. Adibidez: Tarta egiteko bost osagai-mota behar dituzu: arrautzak, irina, azukrea, legamia eta limoi-azala. Bi puntuen aurretik doan esaldia perpaus osatua da.