Puntu eta
koma
desagertu
egingo da?
Puntu eta komaren
sei erabilera ohikoenak
Zenbaiten ustez, funtsezko zeinua
da: bere funtzioa oinarrizko testu-
unitateak bereiztea da, eta, ondorioz,
testuen egitura, ordena eta barne-
kohesioa hobetzen laguntzea;
gainera, ñabardurak adierazteko ere
balio duenez, testu-aberastasuna
dakar.
Alabaina, gero eta gutxiago
erabiltzen da; eta batzuek diote,
azkenean, desagertu egingo dela.
Noiz erabili puntu eta
koma?
Oro har, puntu eta koma erlazio semantiko estua duten
perpausak bereizteko erabiltzen dugu.
Komak baino eten luzeagoa adierazten du,
baina puntuak baino laburragoa.
(Perpausa: Sintaxi autonomia duen hitz multzoa)
Hauek dira
puntu eta
komaren
sei erabilera
ohikoenak:
Bi perpaus lotzeko,
perpaus bakoitzak ideia
beraren alderdi
desberdina adierazten
duenean.
1
Emakumezko ikasleak 1.930 dira; gizonezkoak, [berriz,] 5.205.
Askotan, perpaus horien arteko erlazioa
kausa-ondorio edo ondorio-kausa izaten da:
Kotxea hondatu zitzaion; [beraz,] ez zen lanera etorri.
1
Denborazko erlazioa ere adieraz dezake:
Bidegurutze batera iritsi ginen; [eta, orduan,] zuzen jarraitu genuen.
Edo pertzepziozkoa:
Atzera begiratu zuenean, harrituta geratu zen; [izan ere,] milaka
lagun zeuden manifestazioan.
Horrelako esaldietan bi puntu ere erabil daitezke:
Kotxea hondatu zitzaion: ez zen lanera etorri.
Bidegurutze batera iritsi ginen: zuzen jarraitu genuen.
Atzera begiratu zuenean, harrituta geratu zen: milaka lagun zeuden
manifestazioan.
Bi puntuek esaldien arteko lotura esplizitatzen dute; puntu eta komak, ez, ordea.
Dena den, irakurleak berak ezartzen du bi esaldien arteko lotura logikoa.
Gehienetan, lokailuen bidez adierazten ditugu aipatutako erlazioak. Horregatik,
pentsa dezakegu lokailu guztiekin erabili behar dugula puntu eta koma, baina
hori ez da horrela.
Komeni da puntu eta koma erabiltzea baldin eta koma soilak informazio nahikorik
ematen ez badigu.
Erreparatu iezaiozu adibide honi: Txostena geuk egingo dugu, beraz, Mikel ez da etorriko.
Txostena geuk egingo dugu, beraz; Mikel ez da etorriko.
Horrelakoetan,
puntu eta komak
esaldiaren esanahia
argitzen du.
a Txostena geuk egingo dugu Mikel ez delako etorriko?
b Txostena geuk egingo dugunez, ez da beharrezkoa Mikel etortzea?
Txostena geuk egingo dugu; beraz, Mikel ez da etorriko.
Esaldi bukaeran jarrita,
argibide gisakoen
aurretik.
2
Laburpen modukoetan ere sarri baliatzen da
puntu eta koma:
Bere lehentasun gorena lanpostu hori lortzea da; bizitzan duen helburu bakarra da,
azken batean.
Elkarri lotutako esaldi multzo batean
esaldietako bakoitza bereizteko; batez ere,
esaldietan dagoeneko koma bat edo gehiago
erabili ditugunean.
3
Bileran nabarmendu zuten argi utzi behar dela, batetik, zerbitzu-
eginkizunaren figura ezohikoa dela, eta, bestetik, karrerako
funtzionarioentzako plazak hornitzeko ohiko prozedura lekualdatze-
lehiaketa dela; eta, horrez gain, zerbitzu-eginkizuna luzatzea eskatu
ahal izango dela, hain zuzen hautagarriak ez diren plazetarako.
Zerrendetako
elementuak
bereizteko,
komak barne
hartzen
dituztenean.
4
Material ugari sortu dute: liburuak, haur
zein helduentzat; diskoak, binilozkoak zein
digitalak; mahai-jokoak, ordenagailu-
jokoak edo bestelako jostailuak…
Hurrenez hurren, hauek dira ariketen emaitzak:
50,3; 20,89; 125,922; 21,33…
Hona hemen epaimahaia: Javier Aguirresarobe, argazki zuzendaria; Marta Etura eta
Gorka Otxoa, aktoreak; Ágatha Ruiz de la Prada, diseinatzailea, eta, azkenik, Benito
Zambrano, zinema zuzendaria.
Halaber, ohikoa da helbide elektronikoak
puntu eta koma bidez bereiztea.
Nori: mruiz@gmail.com; ixfernd@hotmail.com;
luisg@gmail.com
Zerrendetako itemen
bukaeran, itemak lerro
independenteetan eta
xehez idazten direnean
(azkeneko itemean izan
ezik, hori puntuz ixten
baita).
5
zure diru-sarreren egiaztagiria;
zure enpresaren ziurtagiria, Estatuko
Enplegu Zerbitzu Publikoaren datu-basean
ez badago;
zure lan-kontratua;
Gizarte Segurantzako kuotak ordaindu
izanaren ziurtagiria.
Honako agiri hauek aurkeztu behar dituzu:
Nola puntuatu behar dira zerrendetako itemak?
https://www.ivap.euskadi.eus/blog-sarrera/2018/nola-puntuatu-behar-dira-zerrendetako-itemak/z16-b2aha/eu/
Idazlearen irizpide
estetikoa adierazteko,
eta, batez ere,
testuarekin lortu nahi
duen eragina
adierazteko.
6
Idazle ezagunetako bat da hori; edo ezagunena, beharbada.
Esaldi laburren aurretik, eta esaldi
horri indar berezia emanda:
Eta amona istorioa kontatzen hasi zen: nola sartu ziren
lapurrak etxean, denak lo zeuden bitartean; nola
ezkutatu ziren etxekoak sotoan; nola lortu zuten atea
behera botatzea eta oharkabean ihes egitea baserriaren
atzeko aldetik; nola abisatu zioten poliziari, eta,
azkenean, nola atxilotu zituzten lapurrak.
Esaldi luzeetako elementu
bakoitzaren aurretik:
“Aurpegia arimaren ispilu baldin bada, idazketa garai bakoitzaren isla
ere bada. Nola idazten dugun, horrela bizi gara. Eta iruditzen zait
ñabardurak galtzen goazela, tonua, adierazteko aberastasuna; eta
hutsune hori betetzeko erabiltzen ditugu harridura ikur amaigabeak, edo
oihu egiten duten maiuskula horiek. Bitartean, hor dugu puntu eta
koma, zain, esaldi batean bere funtzioa betetzeko gogoz, baina guk,
bitartean, keinu egiten duen emotikono bat marrazteko bakarrik
eskatzen diogu laguntza”.
Karmele Jaio

Puntu eta koma desagertu egingo da.pdf

  • 1.
    Puntu eta koma desagertu egingo da? Puntueta komaren sei erabilera ohikoenak
  • 2.
    Zenbaiten ustez, funtsezkozeinua da: bere funtzioa oinarrizko testu- unitateak bereiztea da, eta, ondorioz, testuen egitura, ordena eta barne- kohesioa hobetzen laguntzea; gainera, ñabardurak adierazteko ere balio duenez, testu-aberastasuna dakar. Alabaina, gero eta gutxiago erabiltzen da; eta batzuek diote, azkenean, desagertu egingo dela.
  • 3.
  • 4.
    Oro har, puntueta koma erlazio semantiko estua duten perpausak bereizteko erabiltzen dugu. Komak baino eten luzeagoa adierazten du, baina puntuak baino laburragoa. (Perpausa: Sintaxi autonomia duen hitz multzoa)
  • 5.
  • 6.
    Bi perpaus lotzeko, perpausbakoitzak ideia beraren alderdi desberdina adierazten duenean. 1 Emakumezko ikasleak 1.930 dira; gizonezkoak, [berriz,] 5.205. Askotan, perpaus horien arteko erlazioa kausa-ondorio edo ondorio-kausa izaten da: Kotxea hondatu zitzaion; [beraz,] ez zen lanera etorri.
  • 7.
    1 Denborazko erlazioa ereadieraz dezake: Bidegurutze batera iritsi ginen; [eta, orduan,] zuzen jarraitu genuen. Edo pertzepziozkoa: Atzera begiratu zuenean, harrituta geratu zen; [izan ere,] milaka lagun zeuden manifestazioan.
  • 8.
    Horrelako esaldietan bipuntu ere erabil daitezke: Kotxea hondatu zitzaion: ez zen lanera etorri. Bidegurutze batera iritsi ginen: zuzen jarraitu genuen. Atzera begiratu zuenean, harrituta geratu zen: milaka lagun zeuden manifestazioan. Bi puntuek esaldien arteko lotura esplizitatzen dute; puntu eta komak, ez, ordea. Dena den, irakurleak berak ezartzen du bi esaldien arteko lotura logikoa.
  • 9.
    Gehienetan, lokailuen bidezadierazten ditugu aipatutako erlazioak. Horregatik, pentsa dezakegu lokailu guztiekin erabili behar dugula puntu eta koma, baina hori ez da horrela. Komeni da puntu eta koma erabiltzea baldin eta koma soilak informazio nahikorik ematen ez badigu. Erreparatu iezaiozu adibide honi: Txostena geuk egingo dugu, beraz, Mikel ez da etorriko. Txostena geuk egingo dugu, beraz; Mikel ez da etorriko. Horrelakoetan, puntu eta komak esaldiaren esanahia argitzen du. a Txostena geuk egingo dugu Mikel ez delako etorriko? b Txostena geuk egingo dugunez, ez da beharrezkoa Mikel etortzea? Txostena geuk egingo dugu; beraz, Mikel ez da etorriko.
  • 10.
    Esaldi bukaeran jarrita, argibidegisakoen aurretik. 2 Laburpen modukoetan ere sarri baliatzen da puntu eta koma: Bere lehentasun gorena lanpostu hori lortzea da; bizitzan duen helburu bakarra da, azken batean.
  • 11.
    Elkarri lotutako esaldimultzo batean esaldietako bakoitza bereizteko; batez ere, esaldietan dagoeneko koma bat edo gehiago erabili ditugunean. 3 Bileran nabarmendu zuten argi utzi behar dela, batetik, zerbitzu- eginkizunaren figura ezohikoa dela, eta, bestetik, karrerako funtzionarioentzako plazak hornitzeko ohiko prozedura lekualdatze- lehiaketa dela; eta, horrez gain, zerbitzu-eginkizuna luzatzea eskatu ahal izango dela, hain zuzen hautagarriak ez diren plazetarako.
  • 12.
    Zerrendetako elementuak bereizteko, komak barne hartzen dituztenean. 4 Material ugarisortu dute: liburuak, haur zein helduentzat; diskoak, binilozkoak zein digitalak; mahai-jokoak, ordenagailu- jokoak edo bestelako jostailuak… Hurrenez hurren, hauek dira ariketen emaitzak: 50,3; 20,89; 125,922; 21,33… Hona hemen epaimahaia: Javier Aguirresarobe, argazki zuzendaria; Marta Etura eta Gorka Otxoa, aktoreak; Ágatha Ruiz de la Prada, diseinatzailea, eta, azkenik, Benito Zambrano, zinema zuzendaria. Halaber, ohikoa da helbide elektronikoak puntu eta koma bidez bereiztea. Nori: mruiz@gmail.com; ixfernd@hotmail.com; luisg@gmail.com
  • 13.
    Zerrendetako itemen bukaeran, itemaklerro independenteetan eta xehez idazten direnean (azkeneko itemean izan ezik, hori puntuz ixten baita). 5 zure diru-sarreren egiaztagiria; zure enpresaren ziurtagiria, Estatuko Enplegu Zerbitzu Publikoaren datu-basean ez badago; zure lan-kontratua; Gizarte Segurantzako kuotak ordaindu izanaren ziurtagiria. Honako agiri hauek aurkeztu behar dituzu:
  • 14.
    Nola puntuatu behardira zerrendetako itemak? https://www.ivap.euskadi.eus/blog-sarrera/2018/nola-puntuatu-behar-dira-zerrendetako-itemak/z16-b2aha/eu/
  • 15.
    Idazlearen irizpide estetikoa adierazteko, eta,batez ere, testuarekin lortu nahi duen eragina adierazteko. 6 Idazle ezagunetako bat da hori; edo ezagunena, beharbada. Esaldi laburren aurretik, eta esaldi horri indar berezia emanda: Eta amona istorioa kontatzen hasi zen: nola sartu ziren lapurrak etxean, denak lo zeuden bitartean; nola ezkutatu ziren etxekoak sotoan; nola lortu zuten atea behera botatzea eta oharkabean ihes egitea baserriaren atzeko aldetik; nola abisatu zioten poliziari, eta, azkenean, nola atxilotu zituzten lapurrak. Esaldi luzeetako elementu bakoitzaren aurretik:
  • 16.
    “Aurpegia arimaren ispilubaldin bada, idazketa garai bakoitzaren isla ere bada. Nola idazten dugun, horrela bizi gara. Eta iruditzen zait ñabardurak galtzen goazela, tonua, adierazteko aberastasuna; eta hutsune hori betetzeko erabiltzen ditugu harridura ikur amaigabeak, edo oihu egiten duten maiuskula horiek. Bitartean, hor dugu puntu eta koma, zain, esaldi batean bere funtzioa betetzeko gogoz, baina guk, bitartean, keinu egiten duen emotikono bat marrazteko bakarrik eskatzen diogu laguntza”. Karmele Jaio