SlideShare a Scribd company logo
1 of 1
Elbira Zipitria
ikastetxea
Txillardegi, 14
20108 OBABA
Tf: 993 21 44 04
Faxa: 993 31 14 64
ZERBITZU EGINKIZUNETAKO PLAZAK BERRIRO ESKAINTZEA
Jaun agurgarria:
Dakizunez, ikastetxe hau IES Arralde eta Liernia Ikastola HLH ikastetxeen bat
egitearen ondorioz sortu zen, 2013ko uztailean.
Ordura arte, bi ikastetxe horiek irakasle bana zuten zerbitzu eginkizunetan:
IES Arralden, Hodei Insausti Ayesta teknologia irakaslea; eta Liernia Ikastolan,
Amaia Soto Eguren Haur Hezkuntzako tutorea. Gurekin urte asko eta asko egon
ondoren, eskola txikietako zerbitzu eginkizuna ez luzatzea erabaki zuten
Hezkuntza sailean. Ondorioz, galdu egin zen ikastetxeari bi irakasle horiek
ematen zioten egonkortasuna.
2013/2014 ikasturtearen bukaeran, berriz, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza
arduradunek ‘Hamaika Esku’ programan sartu gintuzten. Horren ondorioz,
hiru irakasle etorri zaizkigu ikastetxera, hiru urterako: HLHko kontsultorea,
LHko tutorea eta Naturaren Zientziak ikasgaia ematen duen DBHko irakaslea.
Jakina, ‘Hamaika Esku’rako plazak eskatu genituenean, ez genuen inola ere
pentsatuko galdu egingo genituela zerbitzu eginkizunetakoak. Bi plaza genituen
lehen eta hiru orain: irakasle bat gehiago; besterik ez dugu lortu.
Ez dakigu zergatik ez dituzten berriro eskaini zerbitzu eginkizun horiek. Argi
daukagu, baina, ezinbestekoa dela bi plaza horiek eskaintzea; batez ere,
DBHko teknologia ikasgaiarekin lotuta doana, plaza hori urtero ateratzen baita
esleipenetara, eta ikastetxe honek aurten aurkeztu eta lortu duen Zientzia
Proiektuari jarraipen egokia eman behar baitzaio.
Beraz, nire eskaera arretaz aztertu eta kontuan hartzeko eskatzen dizut.
Begirunez,
Inma Arregi – Elbira Zipitria ikastetxeko zuzendaria
Obaba, 2015eko urtarrilaren 28a

More Related Content

What's hot (8)

Hezkuntza proiektua (zuzenketa)
Hezkuntza proiektua  (zuzenketa)Hezkuntza proiektua  (zuzenketa)
Hezkuntza proiektua (zuzenketa)
 
Urteko plana. sarrera (zuzenketa)
Urteko plana. sarrera (zuzenketa)Urteko plana. sarrera (zuzenketa)
Urteko plana. sarrera (zuzenketa)
 
Ibernalo (jatorrizkoa euskaraz)
Ibernalo (jatorrizkoa euskaraz)Ibernalo (jatorrizkoa euskaraz)
Ibernalo (jatorrizkoa euskaraz)
 
Urteko plana sarrera (jatorrizkoa)
Urteko plana sarrera  (jatorrizkoa)Urteko plana sarrera  (jatorrizkoa)
Urteko plana sarrera (jatorrizkoa)
 
Urteko plana sarrera (zuzenketa)
Urteko plana sarrera  (zuzenketa)Urteko plana sarrera  (zuzenketa)
Urteko plana sarrera (zuzenketa)
 
Ibernalo zuzenketa
Ibernalo zuzenketaIbernalo zuzenketa
Ibernalo zuzenketa
 
Ibernalo zuzenketa
Ibernalo zuzenketaIbernalo zuzenketa
Ibernalo zuzenketa
 
Egape 50
Egape 50 Egape 50
Egape 50
 

Plazak eskatzea zuzenduta

  • 1. Elbira Zipitria ikastetxea Txillardegi, 14 20108 OBABA Tf: 993 21 44 04 Faxa: 993 31 14 64 ZERBITZU EGINKIZUNETAKO PLAZAK BERRIRO ESKAINTZEA Jaun agurgarria: Dakizunez, ikastetxe hau IES Arralde eta Liernia Ikastola HLH ikastetxeen bat egitearen ondorioz sortu zen, 2013ko uztailean. Ordura arte, bi ikastetxe horiek irakasle bana zuten zerbitzu eginkizunetan: IES Arralden, Hodei Insausti Ayesta teknologia irakaslea; eta Liernia Ikastolan, Amaia Soto Eguren Haur Hezkuntzako tutorea. Gurekin urte asko eta asko egon ondoren, eskola txikietako zerbitzu eginkizuna ez luzatzea erabaki zuten Hezkuntza sailean. Ondorioz, galdu egin zen ikastetxeari bi irakasle horiek ematen zioten egonkortasuna. 2013/2014 ikasturtearen bukaeran, berriz, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza arduradunek ‘Hamaika Esku’ programan sartu gintuzten. Horren ondorioz, hiru irakasle etorri zaizkigu ikastetxera, hiru urterako: HLHko kontsultorea, LHko tutorea eta Naturaren Zientziak ikasgaia ematen duen DBHko irakaslea. Jakina, ‘Hamaika Esku’rako plazak eskatu genituenean, ez genuen inola ere pentsatuko galdu egingo genituela zerbitzu eginkizunetakoak. Bi plaza genituen lehen eta hiru orain: irakasle bat gehiago; besterik ez dugu lortu. Ez dakigu zergatik ez dituzten berriro eskaini zerbitzu eginkizun horiek. Argi daukagu, baina, ezinbestekoa dela bi plaza horiek eskaintzea; batez ere, DBHko teknologia ikasgaiarekin lotuta doana, plaza hori urtero ateratzen baita esleipenetara, eta ikastetxe honek aurten aurkeztu eta lortu duen Zientzia Proiektuari jarraipen egokia eman behar baitzaio. Beraz, nire eskaera arretaz aztertu eta kontuan hartzeko eskatzen dizut. Begirunez, Inma Arregi – Elbira Zipitria ikastetxeko zuzendaria Obaba, 2015eko urtarrilaren 28a