4. 02 EGIZAK, EGIZAK EURIA
Egizak, egizak euria,
errotan bazegok garia.
Ohepean, zer zegok?
Ohepean, zer zegok?
Aitona buruzuria.
5. 03 ATXIA-MOTXIA PEROLIN PAN
Atxia–motxia perolin pan,
nire semea errotan,
errotara nindoala
topatu nuen asto bat,
kendu nion buztan bat,
ipini nion beste bat.
Errota txikiak klin–klan.
6. 04 BA AL DUZU
JOSTORRATZA
–Ba al duzu jostorratza,
jostun eder Maria?
–Jostorratzaz gainera,
oihala eta haria.
–Bihar ezkontzen naiz,
jostun eder Maria.
–Bihar jantziko duzu
soineko zuri–zuria.
7. 05 FURRAN DARIAN
Furran darian
furran darian
furran fandangoa,
txerria galtzak jantzita
ferira hor doa.