Kontsulta Liburuko 4. Blokeko 2. kapitulua dago hemen laburbildurik 20. diapositibatik aurrera, batez ere hautaprobako gaia prestatzeko 27.etik aurrera. Horrez gain, hasieran Erregimen Foralaren gainean, Ondorengotza Gerraz eta Ilustrazioaz ere informazioa ematen da. Gaia prestatzeko, 2. kapituluko 3. eta 4. puntuak erabili behar dira gehien bat, baina halako sarrera ere egin behar da, 1. eta 2. puntuetan agertzen dena laburbilduz.

2. 1- Zer izan zen Errestaurazioa? Vienako Kongresua (1814-1815) - Napoleon garaitu eta gero Europako potentzia nagusiek (Errusia, Austria eta Britainia Handia) Vienan iraultza aurreko ordenara itzultzea adostu zuten. Horretarako zenbait hitzarmen egin zituzten. - Frantziako armadak kendutako monarkak berriz jarri zituzten beraien tronuetan. Absolutismoa nagusitu zen berriro. - Europako mapa berrantolatu zuten. Kontinenteko bakea bermatu nahi zuten -1815az geroztik Kongresuetan biltzea erabaki zuten. Kontinenteko oreka mantentzeko eta monarken boterea arriskuan jartzen zuen edozein gatazkatan esku hartzea ziurtatzeko.