Beginners Guide to TikTok for Search - Rachel Pearson - We are Tilt __ Bright...
Lerroari buruz
1. LERROARI BURUZ:
Irudietan, askotan ikusten dugu lerroaren erabilera. Hala ere, argi eta
garbi dago irudi guztietan ez dela lerroa era berean erabiltzen.
Lerroaren funtzioaren arabera irudietan lortzen den emaitza desberdina
izango da. Lau funtzio ezberdin bereizten ditugu:
1. Lerroa egitura gisa:
Batzuetan, irudi edo argazki batean argia sartzen dugunean, lerroa
eratzen da, eta kasu horretan, lerroa egitura bihurtzen da. Ondoko
irudian ikusten den bezala, argi izpiek lerroak sortzen dituzte eta,
bera, lerroa egitura bezala erabiltzen dela esan dezakegu.
2. 2. Lerroa ingerada gisa:
Irudi askotan, marrazten ditugun objektuak perfilatuta daude.
Irudi horietan, lerroa ondo zehaztuta dago eta irudia
definitzeko erabiltzen da. Jarraian, bi argazki ikusiko ditugu
lehenengo argazkian emakume eta lore batzuk ikusten dira.
Irudi horretan, lerroak irudia definitzen du. Beste irudian,
aldiz, katu bat ikusten dugu eta ez da lerrorik erabiltzen
irudia paperetik bereizteko. Bigarren irudiaren kasuan, irudia
eta perfila bat datoz .
3. 3. Lerroa ikus-ibilbide gisa:
Artista askok, lerroa erabiltzen dute objektu edo gauza bati garrantzia
emateko. Hau da, irudi edo artelanetan agertzen diren lerroak gauza zehatz
bat ikustera bultzatzen gaituzte. Teknika hau askotan erabiltzen da
publizitatean objektu bat iragartzeko edo produktuaren marka edo logotipoa
aurkezteko. Bi irudi ezberdin ikusiko ditugu non lerroaren garrantzia argi ikus
dezakegu.
4. 4. Lerroa testura gisa:
Azkenik, lerroa testura bezala erabili daiteke. Lerroaren forma edo
erabileraren arabera, testura ezberdinak sor ditzake. Lerroaren erabilera
hau ezin hobeto ikusten da basamortuetako argazki eta irudietan. Hala
ere, badaude beste testura batzuk eratzen dituzten lerroak.