PROPSICION NO DE LEY - Lbp pnl salburua haur eskola-1 ehbildu-8-3-2013
1. HEZKUNTZA BATZORDEKO MAHAIARI
Belen Arrondo Aldasoro, EH BILDU taldeko legebiltzarkidea eta bozeramaile
ordeak, indarrean den Araudiaren babesean, hurrengo LEGEZ BESTEKO
PROPOSAMENA aurkezten du, Hezkuntza Batzordean eztabaidatua izan dadin,
”Salburuako HLHI ikastetxeari buruz” :
ZIOA:
Vitoria-Gasteizko Salburua auzoan dagoen Haur eta Lehen Hezkuntzako
ikastetxean 2 urteko haurrak matrikulatzeko 101 eskaera izan dira 69 plazetarako eta
3 urteko haurrak matrikulatzeko 12 eskaera 0 plazetarako. Martxoaren 4an,
Salburuako HLHI ikastetxeko 2013-2014 ikasturterako behin-behineko onarpen
zerrendak argitaratu ziren. Beraz, 44 haur gelditu dira plazarik gabe.
Egoera hau ikasturte batetik bestera ematen ari da, eta auzokideen aldarrikapenen
aurrean Eusko Jaurlaritzak ez du arazoa konpontzeko pausorik eman.
Horregatik guztiarengatik, ondorengo Legez Besteko proposamena aurkezten dugu:
LEGEZ BESTEKO PROPOSAMENA:
Eusko Legebiltzarreko Hezkuntza Batzordeak, Eusko Jaurlaritzari eskatzen dio:
- Behin-behineko premiazko neurriak hartzea eta gaur egun dagoen egoerari
irtenbidea ematea.
- Salburuako umeak, auzoan bertan eskola publikoan eskolaratzeko eskubidea
bermatzea.
- Horretarako, beharrezkoa den eskola berri bat egitea auzoan.
Vitoria-Gasteizen, 2013ko martxoaren 8an.
Belen Arrondo Aldasoro
EH Bildu taldeko legebiltzarkidea eta bozeramaile ordea