“Mundua gizonarentzat
egina da,
baina ez gizona
munduarentzat”.
JosAnton Artze
“Hartzut”
IZAN, EZ DA DEN INOR
Izan,
ez da den inor
ez ezer
maitatua ez denik;
maitatua izan ez bazen
ez baitzen izanen!
Maitatuak garelako, izan, bagara
gu,
BIDARI, BAI, BA DAGO BIDERIK .
(...)
Bi punturen artean, biderik laburrena,
biderik ederrena omen.
Eta biderik ederrena?”
Egiara daramana behar;
bera bakarrik delakotz
ederretik ederragoan barrena
ezin ederragora
garamatzana.
Egiara garamatzana...
eta maitearengana, jakina!”
MAITE DUGUN ARTE.
Maite dugun arte
ez dugu jakiten
zenbat maite gaituen
betidanik maite gaituena!
Txoriak
kaiolatik kanporuntz joz,
kanpoan
bilatzen askatasuna.
Gizakumeak, aldiz,
barruruntz joz,
barruenean
aurkitzen askatasuna:
bihotzondoan!
EZ DA DEN INOR
Ez da den inor
begietatik itsu
berak hala nahita.
Ez eta ere inor,
inortxo ez,
itsu bihotzez,
berak hala nahi gabe.
ETA ZERGAITIK, BAINA ZERGAITIK
(...)

Maite dugun arte
ez dugu ikusten
ikus ez daitekeena...
maite gaituena.
Itsutasunak,
begietako itsutasunak, ba du sendabiderik,
hemen ez bada han.
Itsukeriak,
bihotzeko itsukeriak, ez,
ez hemen ez han,
ez orain ez gero.
Ez dago itsutasunik,
delarik ere itsuenik,
azken batean, azken orduan,
heriok sendatuko ez dienik
guzti guztiei guztiz.
Aldiz, heriok berak ezin,
ezta bere indar guztiez ekin arren,
ezin inolaz ere inori
itsukeriarik sendatu.
Amaren begiratua
baldin bada lurtarra,
zeinek ukatu guri
zerutarra dela lurra?
ORAIN ULERTZEN DUT, ORAIN.
Orain ulertzen dut, orain,
motza naiz nonbait, kosta zait ederki ulertzea!zergaitik hainbat eta hainbatek,
horrelako jende eta jendetzek
ez duten zerura joan nahi:
Ez dakit nondik,
ez dakit zeinek esanda,
baina jakin dute nonbaitetik
han, goi hartan, ez omen dagoela,
ez dutela telebistarik aurkituko,
ez futbolik, ez hanburgesarik caca-colagaz, ez
txiklerik,
ez ordenagailurik, ez gona eta ez galtza bakerorik,
ez maxi-super-mega-ultra-hipermerkaturik...
Eta horretarako, zer karajotarako zerua, e?,
Infernua izateko...?
Ba dirudi gure Jainkoak ez duela asmatu
zerua antolatzeko orduan,
besterik izanen baitzen
a ze jendetzak orduan, a ze arrakasta arrakastatsua!baldin deabruari bururatu zaiona
Berari bururatuko balitzaio,
eta zerua egin ordez Disneylandia egin balu.
BAT GARA GUZTIOK, EZ
LARRUMINTZEZ, BAI BIHOTZEZ .
(...)
Gu, gizakiok,
gerriz behera, lurtarrak;
lepoz gora, zerutarrak;
aldiz, bularrez barru,
barruenean,
are zerua baino haragokoak
eta are lurra baino honagokoak
betera!
EZ DA DEN INOR
Ez da den inor
ez ezer
maitatua ez denik;
maitatua izan ez bazen,
ez baitzen izanen;
ezta ere lirauke izaten
maitatua ez balitz!

Maite gaituenak
behin maitatu gintuen
izatea ematean,
eta ez gaitu geroztik
maitatzetik utzi
ez inoiz utziko;
maite gaituenaren behingoa
betikoa baita!.
http://erlijioabizi.com/
-ek egokitua.
Bisita gatzazu!

Josean Artzeren poesia.

  • 1.
    “Mundua gizonarentzat egina da, bainaez gizona munduarentzat”. JosAnton Artze “Hartzut”
  • 2.
    IZAN, EZ DADEN INOR Izan, ez da den inor ez ezer maitatua ez denik; maitatua izan ez bazen ez baitzen izanen! Maitatuak garelako, izan, bagara gu,
  • 3.
    BIDARI, BAI, BADAGO BIDERIK . (...) Bi punturen artean, biderik laburrena, biderik ederrena omen. Eta biderik ederrena?” Egiara daramana behar; bera bakarrik delakotz ederretik ederragoan barrena ezin ederragora garamatzana. Egiara garamatzana... eta maitearengana, jakina!”
  • 4.
    MAITE DUGUN ARTE. Maitedugun arte ez dugu jakiten zenbat maite gaituen betidanik maite gaituena!
  • 5.
    Txoriak kaiolatik kanporuntz joz, kanpoan bilatzenaskatasuna. Gizakumeak, aldiz, barruruntz joz, barruenean aurkitzen askatasuna: bihotzondoan!
  • 6.
    EZ DA DENINOR Ez da den inor begietatik itsu berak hala nahita. Ez eta ere inor, inortxo ez, itsu bihotzez, berak hala nahi gabe.
  • 7.
    ETA ZERGAITIK, BAINAZERGAITIK (...) Maite dugun arte ez dugu ikusten ikus ez daitekeena... maite gaituena. Itsutasunak, begietako itsutasunak, ba du sendabiderik, hemen ez bada han. Itsukeriak, bihotzeko itsukeriak, ez, ez hemen ez han, ez orain ez gero. Ez dago itsutasunik, delarik ere itsuenik, azken batean, azken orduan, heriok sendatuko ez dienik guzti guztiei guztiz. Aldiz, heriok berak ezin, ezta bere indar guztiez ekin arren, ezin inolaz ere inori itsukeriarik sendatu.
  • 8.
    Amaren begiratua baldin badalurtarra, zeinek ukatu guri zerutarra dela lurra?
  • 9.
    ORAIN ULERTZEN DUT,ORAIN. Orain ulertzen dut, orain, motza naiz nonbait, kosta zait ederki ulertzea!zergaitik hainbat eta hainbatek, horrelako jende eta jendetzek ez duten zerura joan nahi: Ez dakit nondik, ez dakit zeinek esanda, baina jakin dute nonbaitetik han, goi hartan, ez omen dagoela, ez dutela telebistarik aurkituko, ez futbolik, ez hanburgesarik caca-colagaz, ez txiklerik, ez ordenagailurik, ez gona eta ez galtza bakerorik, ez maxi-super-mega-ultra-hipermerkaturik... Eta horretarako, zer karajotarako zerua, e?, Infernua izateko...? Ba dirudi gure Jainkoak ez duela asmatu zerua antolatzeko orduan, besterik izanen baitzen a ze jendetzak orduan, a ze arrakasta arrakastatsua!baldin deabruari bururatu zaiona Berari bururatuko balitzaio, eta zerua egin ordez Disneylandia egin balu.
  • 10.
    BAT GARA GUZTIOK,EZ LARRUMINTZEZ, BAI BIHOTZEZ . (...) Gu, gizakiok, gerriz behera, lurtarrak; lepoz gora, zerutarrak; aldiz, bularrez barru, barruenean, are zerua baino haragokoak eta are lurra baino honagokoak betera!
  • 11.
    EZ DA DENINOR Ez da den inor ez ezer maitatua ez denik; maitatua izan ez bazen, ez baitzen izanen; ezta ere lirauke izaten maitatua ez balitz! Maite gaituenak behin maitatu gintuen izatea ematean, eta ez gaitu geroztik maitatzetik utzi ez inoiz utziko; maite gaituenaren behingoa betikoa baita!.
  • 12.