1. Nor da?
Joanne Kathleen Rowling Ingalaterran jaio zen, 1965 urtean.
Harry Potter liburu bildumaren idazlea da.
Gurasoek hemezortzi urte zituztela elkar ezagutu zuten tren
batean. Biak militarrak ziren. Hemeretzi urterekin ezkondu
ziren. Armada utzi zuten eta Bristolera bizitzera joan ziren.
Amak hogei urte zituenean, Joanne jaio zen. Hamaika hilabete
beranduago, Diana ahizpa jaio zen.
Diana eta Joanne lagun minak ziren. Auzoko haurrekin jolasten
ziren kalean eta haien artean Potter abizenekin anaia-arreba
batzuk zeuden.
2. Bederatzi urterekin, landara bizitzera joan ziren, Galesera. Garai
hartan bere amona Kathleen hil zen.
Gales
Hamabost urte zituenean, ama larriz gaixotu zen.
1983 urtean unibertsitatera joan zen eta frantsesa ikasi zuen.
Horregatik Parisera urtebete bizitzera joan zen. Itzultzerakoan,
Harry Potterren ideia bururatu zitzaion.
1990eko abenduan bere ama hil zen. Heriotza honek eragin zuen
bere idazle lanean. Horrela Harryren gurasoen heriotzari buruz
idatzi zuenean, Harry nola sentitu zen oso ondo zekien.
Portugalera joan zen ingeles irakasle bezala. Han lehenengo
senarra ezagutu zuen. Lehenengo alaba jaio zen baina dibortziatu
zen eta Edinburgora itzuli zen, ahizpa hor bizi zelako.
Lanik gabe eta estatuak ematen zizkion diru laguntzekin bizitzen
zenean, Rowling bere lehenengo nobela bukatu egin zuen hainbat
kafetegietan idatziz, alaba lo hartzen zuen bitartean.
Azkenean, 1996ko abuztuan Bloomsbury argitaletxeak, liburua
argitaratu zuen.
Harrezkero, Harry Potterren abenturak arrakastaz argitaratu
zituen, eta bere liburuetako filmak egin ditu. Bai gazteentzat bai
helduentzat idazten jarraitzen du.
3. Zenbat urte ditu idazleak?
Non jaio zen? Koloreztatu
Nor da ahizpa nagusia?
Beste kolore batez, Frantzia eta Portugal margotu.
Zein irakasgairen irakaslea izan zen Potugalen?
Non idatzi zuen bere lehenengo liburua?
Interneten, liburu izenburu batzuk bilatu eta jarraian idatzi: