2. Mundu osoa kontutan harturik,
urtean giza kontsumorako ekoizten
diren elikagaien heren bat (1300
milioi tona inguru) alferrik galtzen da.
Europan biztanle bakoitzak urtean
botatzen dugun elikagai kopurua 95
eta 115 kilo bitartekoa da, hainbat
herrialdetan jende askok gosea
pasatzen duen bitartean.
3. Arazo honekin bukatzeko hondakinen
kudeaketa eraginkorra egitea ezinbestekoa da.
Honetarako garrantzitsua da hondakin kopurua
murriztea: elikagaiak era planifikatuan
erosiz, baldintza egokietan kontserbatuz…
Berrerabiltzea ere sustatu behar
dugu, merkaturatu ez diren baina jangarriak
diren elikagaiak gizakien nahiz animalien
kontsumorako erabiliz.
Eta batez ere botatzen dugun janari guztiaren
kontzientzia hartu behar dugu.
4. ZUK ERE HAU ALDATZEN LAGUN
DEZAKEZU!!!
JANARIA BOTA AURRETIK BI ALDIZ
PENTSATU!!!