Los Institutos de Mendizabala y de Construcción colaboran para ofrecer el SERVICIO GRATUITO DE ASESORAMIENTO FORMATIVO.
Banakako elkarrizketa batean, egoera eta helburu ezberdinak (pertsonalak,
lanekoak eta gizartekoak) aztertuko dira.
Honen arabera, neurrira egindako prestakuntza ekintzen ibilbidea diseinatuko
da.
Ikaskuntza jarduera edo prestakuntza ibilbideei buruzko informazioa eskaintzen da (profesionaltasun ziurtagiriak, lanbide gaitasuna egiaztatzeko egitura, ikasketen homologazioa…) pertsona bakoitzaren beharrekiko
egokitzapena ikuskatuz.
Edozein jakintza arloko ikaskuntzari buruzko eskaintza osoaren informazio eguneratuaren bilaketa errazten du.
Era guztietako prestakuntzari buruzko informazioa; bai formala, arautu gabekoa edo informala ( ikastaro, lantegi, jardunaldi, hitzaldi, mintzaldi, mintegi...) ; aurrez-aurrekoa eta urritikoa barne.