SlideShare a Scribd company logo
1 of 4
Download to read offline
EUSKO LABELA DUEN PRODUKTU BERRIA:
         OLIBA-OLIO BIRJINA ESTRA
Gasteizen, 2012ko martxoaren 23an

   • Oliba-olio Birjina Estra nagusiki Arroniz barietateko olibak
     erabiliz egiten da eta elikadura eta zapore aldetik dituen
     ezaugarri guztiak gordetzen ditu. Hotzean erauzten da,
     prozedura mekanikoak edo fisikoak erabiliz, produktuak
     inolako eraldaketarik jasan ez dezan.

   • Araba     hegoaldean     (Arabako     Errioxan)    olibondoak
     berreskuratu nahi dira, mahastizaintzaren osagarri modura,
     eta nekazariei aukera berriak eskaini, sektore errentagarriago
     bat sustatzearen alde.

Produktu batek Eusko Labelaren bereizgarria erdiesteko prozesua ez da
makala. Aurrez zenbait jarduera egin behar dira, eta batez ere, aztertu egin
beharko dira ekoizpen- eta eraldaketa-sektoreak, merkaturatzeko bideak eta
merkatuaren bideak eta, halaber, produktuak berak dituen ezaugarriak.
Azterketa horietatik abiatuta, produktuaren ezaugarri guztiak definitu behar dira
araudi batean, eta, halaber, produktua ekoizteko, merkaturatzeko, ontziratzeko
eta etiketa jartzeko modua eta kontrol sistema.

Hazi, Landa eta itsas ingurunearen garapenerako Eusko Jaurlaritzaren
korporazioak, baldintza batzuk eta prozesu bat finkatzen ditu produktu batek
Eusko Label kalitatearen bereizgarria erdiets dezan. Helburu nagusia, hain
zuzen ere, kontsumitzaileari kalitatearen maila bermatzea, jatorria eta
benetakotasuna identifikatzea, ekoizleen lana defendatzea eta kalitatearen
kultura sustatzea da, etengabeko hobekuntzarako sistemak aplikatuz.

Oinarrizko baldintzen artean ondorengoak azpimarratuko genituzke:
Euskadikoak izatea, goi-kalitatekoak, gutxieneko bolumen bat edukitzea,
kolektibo bati onura ekartzea eta aipatutako ezaugarriak bermatu ahal izateko
kontrol-sistema batez hornituak egotea.

Eusko Labela duen Oliba-Olio Birjina Estra goi-kalitateko produktu bat da,
erabat EAEn ekoitzia, landua eta ontziratua. Araudi zorrotz batek finkatzen ditu
horiek bete behar dituzten kalitate-ezaugarriak.
Olio hau nagusiki Arroniz barietateko olibak erabiliz egiten da, eta zuhaitzetik
jaso berriak dira beren heldutasun-punturik onenean, elikadura eta zapore
aldetik dituzten ezaugarri guztiak gorde ahal izan ditzaten. Hotzean erauzten da
olioa, eta prozedura mekanikoak edo fisikoak erabiliz bakarrik, produktuak
eraldaketarik jasan ez dezan.

Bai produktuaren kalitatea ahalik gehiena zaintzearren eta bai
ingurumenarekiko      errespetua     bermatzearren,  aditu profesionalek
gainbegiratzen dituzte ekoizpenaren alderdi guztiak.

Emaitza ezaugarri orekatuak eta konplexuak dituen Oliba-Olio Birjina Estra bat
da, eta usainez oliba berdetik hasi eta espezie eta oliba helduetaraino doazen
ñabardurak ditu. Ahoan arinak eta gutxi-asko mingots eta minak izan ohi dira,
Arroniz barietateak berezkoak dituen platanoaren eta alkatxofaren arrastoak
dituela. Ontziratu aurretik, kalifikazio bat egin ohi zaio, bere ezaugarri fisiko-
kimikoak eta organoleptikoak balioesteko, eta Araudiaren baldintza guztiak
gainditzen dituen Oliba-Olio Birjina Estra bakarrik izendatzen da Eusko
Labelaren bereizgarriaz.

Eusko Labela duen Oliba-Olio Birjina Estra kristal tindatuko 50 cl-ko botiletan
merkaturatzen da eta Eusko Labelen etiketa batez identifikatuta doa, bere
kalitatea eta benetakotasuna bermatzen duen kontrol-zenbaki batekin.

Euskadiko olibondo-eremuetan kalitate handiko olioak egin izan dira
aspaldidanik, gure olio-errotetan arreta eta mimo handiz landuak. Jarduera
horren lekuko dira oraindik ere gure herrialdean ditugun ehun urtetik gorako
olibondoak.

Olibondoa Arabako Errioxako paisaiaren parte da aspaldiko mendeetatik. Dieta
mediterraneoaren barruan ardoarekin eta zerealarekin hirukotea osatzen duela,
eskualde osoan barrena egin izan da. Baina hegoaldean mahasgintzan eta
iparraldean zerealgintzan espezializatu zirenez gero, atzerapauso bat gertatu
zen olibaren laborantza-teknikan, neurri batean albo batera utziz, eta hala,
autokontsumorako ekoizpenak bakarrik iraun du.

Laborantza hau berreskuratuz alternatiba bat eskaini nahi da Arabako
ustiapenetako ekoizpenak beste arlo batzuetara ere zabaltzeko, landa-
garapenari lagunduko dioten eta biodibertsitatea babestuko duten ekimen
berriak sortuz. Beraz, Araba hegoaldean olibondoak berreskuratu nahi dira,
mahastizaintzaren osagarri modura, eta nekazariei aukera berriak eskaini,
sektore errentagarriago bat sustatzearen alde.

Bereizteak duen garrantzia

Oliba-Olio Birjina Estra kontuan hartuta, dagoeneko 15 produktuk eskuratu dute
Eusko Label kalitatearen bereizgarria. Izan ere, Euskadiko nekazaritza eta
abeltzaintzako nahiz arrantzako produktuak kalitate-bereizgarri publiko eta
ofizialen bidez bereizteko lanarekin jarraitzeko premia gero eta handiagoa da.
Gure inguruneko merkatu-ekonomia gero eta globalizatuagoa dago;
lehiakortasunezko ingurune ireki bat dugu, eta hemengo eta kanpoko
nekazaritza-produktuak eta elikagaiak lehia bizian ari dira merkatua
berenganatu nahian. Eszenatoki horretan, Eusko Label jatorriaren eta
  kalitatearen berme bat da kontsumitzailearentzat, eta aldi berean, ekoizleentzat
  beren lana balioesteko tresna bilakatu behar du, era horretan merkatuan
  lehiakortasun handiagoa eskaintzen baitzaie.

  Arabako Errioxako Oliba-Olio Birjina Estraren kasuan, azkeneko urte hauetan
  hainbat alderdi landu ditugu hori bereizteko xedearekin. Aurrerapen ugari ikusi
  dira hainbat arlotan, baina nabarmentzekoa da belaunaldi berriak parte hartzen
  ari direla olibaren ekoizpenari bere horretan eusteko xedearekin, eta, gainera,
  landaketa berriak egiten ari direla. Horren guztiaren ondorioz, gero eta oliba-
  ekoizle gehiago dago proiektu honetan interesatuta, eta joera honek
  aurrerantzean ere indar gehiago izatea espero da hektarea gehiago
  sartzearekin batera.

  Araban 250 hektarea erabiltzen dira olibondotarako, eta gutxi gorabehera
  80.000 litro ekoizten dira. Hektarea horietatik aurtengo ekitaldian 45,8
  kontrolpean izan dira, eta Labelaren barruan 7.500 litro inguru sartzea espero
  da, potentzia erreala 20.000 litro izanik. Beraz, argi dago hazteko marjina
  handia dagoela eta datozen urteetan Eusko Label markaren azpian ekoitzitako
  litroak biderkatzea espero da.

                                                2009        2010        2011

EKOIZLE ERREGISTRATUEN KOPURUA                    42         23          49

 LUR-ZATI ERREGISTRATUEN KOP.                    131         76          306
ERREGISTRATUTAKO OLIO-AZALERA
                                                 32.6       21.5        45,8
              (ha)
 Landatutako AZALERA OSOA (ha)                   250         250         250
  EKOIZPEN ESTIMATUA GUZTIRA                    80.000     80.000      80.000
    1.600 kilo/ha; 5 kilo oliba /litro olioko

    LABELAREN BARRUAN SAR
                                                14.000      6.000       7.500
  DAITEZKEEN LITROAK GUZTIRA
OLIBA-OLIOEN KATEGORIAK BEREN EZAUGARRIEN ARABERA
(KALITATE HANDIENEKOTIK GUTXIENEKORA ORDENATUAK)

Europako legeriaren arabera, olio mota hauek ditugu merkatuan:

Oliba-olio birjina estra: Ezaugarri organoleptiko guztiz akasgabeak dituen
oliba-olioa; azido oleikoan adierazitako azidotasuna ez da 1º baino
handiagoa. “Jatorri Deitura” kalitateko etiketekin merkaturatu daitezkeen
olio bakarrak dira. Olio usaintsuak dira, gorputza dutenak edo suabeak,
beren bitamina eta antioxidatzaile natural guztiak gordetzen dituztenak.
Barietateak, lurrak, klimak, mimo handiko elaborazioak eta beste faktore
batzuek izaera berezia eta desberdina eskaintzen diote eskualde
bakoitzeko olioari.

Oliba-olio birjina: Ezaugarri organoleptiko guztiz akasgabeak dituen oliba-
olioa; azido oleikoan adierazitako azidotasuna ez da 2º baino handiagoa.
Zuzenean kontsumitzeko egokia. Aurrekoen antzeko olioak dira, usaintsuak
dira, gorputza dutenak edo suabeak, eta beren bitamina eta antioxidatzaile
natural guztiak gordetzen dituzte, baina akats txikiren batekin.

Lampante oliba-olioa: Oliba-olio birjina, gustu akastuna duena edo azido
oleikoan adierazitako azidotasuna 3,3º baino handiagoa duena. Legeriak ez du
onartzen ontziratzea. Ez dira egokiak zuzenean kontsumitzeko. Beti findu egin
behar da.

Oliba-olio findua: Merkatuan ez da horrelakorik aurkitzen, baina oliba-olioa
prestatzeko, kontserbatarako –batez ere, arrainenak– eta beste elikadura-
erabilera batzuetarako erabili ohi da, hala nola maionesak, margarinak eta abar.
Ez dira egokiak zuzenean kontsumitzeko.

Oliba-olioa: Oliba-olio finduaren eta oliba-olio birjinaren edo birjina estraren
arteko nahasketa da. Merkatuan 0,4º eta 1º motakoak topatu ohi ditugu. Bere
zapore suabeagatik hazi-olioekin antz handiena dutenak dira. Merkatuan
ugarienak era honetakoak dira.

Oliba-patsaren olio gordina: Olibaren patsetik ateratako olioa, erauzketarako
disolbatzaile organikoak behar dituena. Ez dira egokiak zuzenean
kontsumitzeko. Merkatuan ez da horrelakorik aurkitzen. Findu egiten da.

Oliba-patsaren olio findua: Oliba-olio gordinetik dator. Ez dira egokiak
zuzenean kontsumitzeko.

Oliba-patsaren olioa: Oliba-patsaren olio finduaren eta oliba-olio birjinaren edo
birjina estraren arteko nahasketa da, eta kontsumitzaileengana iristen da.

Eusko Labela duen Oliba-Olio Birjina Estra lehen kategorian aurkitzen da
eta, beraz, Eusko Labelaren kalitate-zigilua duen olio orok finkatutako
ezaugarri horiek beteko ditu.

More Related Content

Viewers also liked

Implicación de los padres vascos en la crianza
Implicación de los padres vascos en la crianzaImplicación de los padres vascos en la crianza
Implicación de los padres vascos en la crianzaIrekia - EJGV
 
12sv48 Herrialde eredua dossierra.pdf
12sv48 Herrialde eredua dossierra.pdf12sv48 Herrialde eredua dossierra.pdf
12sv48 Herrialde eredua dossierra.pdfIrekia - EJGV
 
life_estuarios_eu.pdf
life_estuarios_eu.pdflife_estuarios_eu.pdf
life_estuarios_eu.pdfIrekia - EJGV
 
Jornada presentacion periodistas gas no_convencional.pdf
Jornada presentacion periodistas gas no_convencional.pdfJornada presentacion periodistas gas no_convencional.pdf
Jornada presentacion periodistas gas no_convencional.pdfIrekia - EJGV
 
life_estuarios_en.pdf
life_estuarios_en.pdflife_estuarios_en.pdf
life_estuarios_en.pdfIrekia - EJGV
 
kronikotasunaren estrategia_estrategia cronicidad.pdf
kronikotasunaren estrategia_estrategia cronicidad.pdfkronikotasunaren estrategia_estrategia cronicidad.pdf
kronikotasunaren estrategia_estrategia cronicidad.pdfIrekia - EJGV
 
Lehendakariaren hitzaldia - VANGUARD EKIMENA - “Industria erronkak eta teknol...
Lehendakariaren hitzaldia - VANGUARD EKIMENA - “Industria erronkak eta teknol...Lehendakariaren hitzaldia - VANGUARD EKIMENA - “Industria erronkak eta teknol...
Lehendakariaren hitzaldia - VANGUARD EKIMENA - “Industria erronkak eta teknol...Irekia - EJGV
 
Lehendakariaren hitzaldia - Azti Tecnalia bisita
Lehendakariaren hitzaldia - Azti Tecnalia bisitaLehendakariaren hitzaldia - Azti Tecnalia bisita
Lehendakariaren hitzaldia - Azti Tecnalia bisitaIrekia - EJGV
 
Basque Country - Inspires you
Basque Country - Inspires youBasque Country - Inspires you
Basque Country - Inspires youIrekia - EJGV
 
ERRIN presentation.pdf
ERRIN presentation.pdfERRIN presentation.pdf
ERRIN presentation.pdfIrekia - EJGV
 
The Basque Case Study Harvard febrero 2012.pdf
The Basque Case Study Harvard febrero 2012.pdfThe Basque Case Study Harvard febrero 2012.pdf
The Basque Case Study Harvard febrero 2012.pdfIrekia - EJGV
 
Viewers also liked (11)

Implicación de los padres vascos en la crianza
Implicación de los padres vascos en la crianzaImplicación de los padres vascos en la crianza
Implicación de los padres vascos en la crianza
 
12sv48 Herrialde eredua dossierra.pdf
12sv48 Herrialde eredua dossierra.pdf12sv48 Herrialde eredua dossierra.pdf
12sv48 Herrialde eredua dossierra.pdf
 
life_estuarios_eu.pdf
life_estuarios_eu.pdflife_estuarios_eu.pdf
life_estuarios_eu.pdf
 
Jornada presentacion periodistas gas no_convencional.pdf
Jornada presentacion periodistas gas no_convencional.pdfJornada presentacion periodistas gas no_convencional.pdf
Jornada presentacion periodistas gas no_convencional.pdf
 
life_estuarios_en.pdf
life_estuarios_en.pdflife_estuarios_en.pdf
life_estuarios_en.pdf
 
kronikotasunaren estrategia_estrategia cronicidad.pdf
kronikotasunaren estrategia_estrategia cronicidad.pdfkronikotasunaren estrategia_estrategia cronicidad.pdf
kronikotasunaren estrategia_estrategia cronicidad.pdf
 
Lehendakariaren hitzaldia - VANGUARD EKIMENA - “Industria erronkak eta teknol...
Lehendakariaren hitzaldia - VANGUARD EKIMENA - “Industria erronkak eta teknol...Lehendakariaren hitzaldia - VANGUARD EKIMENA - “Industria erronkak eta teknol...
Lehendakariaren hitzaldia - VANGUARD EKIMENA - “Industria erronkak eta teknol...
 
Lehendakariaren hitzaldia - Azti Tecnalia bisita
Lehendakariaren hitzaldia - Azti Tecnalia bisitaLehendakariaren hitzaldia - Azti Tecnalia bisita
Lehendakariaren hitzaldia - Azti Tecnalia bisita
 
Basque Country - Inspires you
Basque Country - Inspires youBasque Country - Inspires you
Basque Country - Inspires you
 
ERRIN presentation.pdf
ERRIN presentation.pdfERRIN presentation.pdf
ERRIN presentation.pdf
 
The Basque Case Study Harvard febrero 2012.pdf
The Basque Case Study Harvard febrero 2012.pdfThe Basque Case Study Harvard febrero 2012.pdf
The Basque Case Study Harvard febrero 2012.pdf
 
More from Irekia - EJGV

Comportamiento electoral en las pasadas elecciones / Hauteskundeen aurrean he...
Comportamiento electoral en las pasadas elecciones / Hauteskundeen aurrean he...Comportamiento electoral en las pasadas elecciones / Hauteskundeen aurrean he...
Comportamiento electoral en las pasadas elecciones / Hauteskundeen aurrean he...Irekia - EJGV
 
“Haurdunaldia hobe tabakorik gabe” izenburua duen gida espezifiko bat
“Haurdunaldia hobe tabakorik gabe” izenburua duen gida espezifiko bat“Haurdunaldia hobe tabakorik gabe” izenburua duen gida espezifiko bat
“Haurdunaldia hobe tabakorik gabe” izenburua duen gida espezifiko batIrekia - EJGV
 
Guía para el embarazo, bajo el título “El embarazo mejor sin tabaco”
Guía para el embarazo, bajo el título “El embarazo mejor sin tabaco”Guía para el embarazo, bajo el título “El embarazo mejor sin tabaco”
Guía para el embarazo, bajo el título “El embarazo mejor sin tabaco”Irekia - EJGV
 
Gida praktiko erretzearen ondorio kaltegarriei buruz kontzientziatzeko eta oh...
Gida praktiko erretzearen ondorio kaltegarriei buruz kontzientziatzeko eta oh...Gida praktiko erretzearen ondorio kaltegarriei buruz kontzientziatzeko eta oh...
Gida praktiko erretzearen ondorio kaltegarriei buruz kontzientziatzeko eta oh...Irekia - EJGV
 
Guía práctica para concienciar sobre los efectos perjudiciales de fumar y ayu...
Guía práctica para concienciar sobre los efectos perjudiciales de fumar y ayu...Guía práctica para concienciar sobre los efectos perjudiciales de fumar y ayu...
Guía práctica para concienciar sobre los efectos perjudiciales de fumar y ayu...Irekia - EJGV
 
Euskal Soziometroa / Sociómetro Vasco 83
Euskal Soziometroa / Sociómetro Vasco 83Euskal Soziometroa / Sociómetro Vasco 83
Euskal Soziometroa / Sociómetro Vasco 83Irekia - EJGV
 
Hauteskunde Autonomikoetarako boto aurreikuspena / Previsión de voto para Ele...
Hauteskunde Autonomikoetarako boto aurreikuspena / Previsión de voto para Ele...Hauteskunde Autonomikoetarako boto aurreikuspena / Previsión de voto para Ele...
Hauteskunde Autonomikoetarako boto aurreikuspena / Previsión de voto para Ele...Irekia - EJGV
 
Silver belaunaldiaren kontsumoa eta lehentasunak
Silver belaunaldiaren kontsumoa eta lehentasunakSilver belaunaldiaren kontsumoa eta lehentasunak
Silver belaunaldiaren kontsumoa eta lehentasunakIrekia - EJGV
 
Consumo y preferencias de la generación silver
Consumo y preferencias de la generación silverConsumo y preferencias de la generación silver
Consumo y preferencias de la generación silverIrekia - EJGV
 
La sociedad vasca ante el futuro / Euskal gizartea etorkizunaren aurrean
La sociedad vasca ante el futuro / Euskal gizartea etorkizunaren aurreanLa sociedad vasca ante el futuro / Euskal gizartea etorkizunaren aurrean
La sociedad vasca ante el futuro / Euskal gizartea etorkizunaren aurreanIrekia - EJGV
 
Estudio de hábitos de consumo 2023 / Kontsumo-ohituren azterketa 2023
Estudio de hábitos de consumo 2023 / Kontsumo-ohituren azterketa 2023Estudio de hábitos de consumo 2023 / Kontsumo-ohituren azterketa 2023
Estudio de hábitos de consumo 2023 / Kontsumo-ohituren azterketa 2023Irekia - EJGV
 
Euskal Soziometroa / Sociómetro Vasco 82
Euskal Soziometroa / Sociómetro Vasco 82Euskal Soziometroa / Sociómetro Vasco 82
Euskal Soziometroa / Sociómetro Vasco 82Irekia - EJGV
 
Elecciones Autonómicas / Hauteskunde Autonomikoak
Elecciones Autonómicas / Hauteskunde Autonomikoak Elecciones Autonómicas / Hauteskunde Autonomikoak
Elecciones Autonómicas / Hauteskunde Autonomikoak Irekia - EJGV
 
Euskadiko Osasun Mentaleko Estrategia 2023 – 2028
Euskadiko Osasun Mentaleko Estrategia 2023 – 2028Euskadiko Osasun Mentaleko Estrategia 2023 – 2028
Euskadiko Osasun Mentaleko Estrategia 2023 – 2028Irekia - EJGV
 
Estrategia de Salud Mental de Euskadi 2023 – 2028
Estrategia de Salud Mental de Euskadi 2023 – 2028Estrategia de Salud Mental de Euskadi 2023 – 2028
Estrategia de Salud Mental de Euskadi 2023 – 2028Irekia - EJGV
 
Economia circular y gestión de residuos / Ekonomia zirkularra eta hondakinen ...
Economia circular y gestión de residuos / Ekonomia zirkularra eta hondakinen ...Economia circular y gestión de residuos / Ekonomia zirkularra eta hondakinen ...
Economia circular y gestión de residuos / Ekonomia zirkularra eta hondakinen ...Irekia - EJGV
 
Gizarte Zerbitzuen II. Plan Estrategikoaeu.pdf
Gizarte Zerbitzuen II. Plan Estrategikoaeu.pdfGizarte Zerbitzuen II. Plan Estrategikoaeu.pdf
Gizarte Zerbitzuen II. Plan Estrategikoaeu.pdfIrekia - EJGV
 
II Plan Estratégico de Servicios Sociales
II Plan Estratégico de Servicios SocialesII Plan Estratégico de Servicios Sociales
II Plan Estratégico de Servicios SocialesIrekia - EJGV
 
Percepciones y actitudes hacia la población de origen extranjero
Percepciones y actitudes hacia la población de origen extranjeroPercepciones y actitudes hacia la población de origen extranjero
Percepciones y actitudes hacia la población de origen extranjeroIrekia - EJGV
 
More from Irekia - EJGV (20)

Comportamiento electoral en las pasadas elecciones / Hauteskundeen aurrean he...
Comportamiento electoral en las pasadas elecciones / Hauteskundeen aurrean he...Comportamiento electoral en las pasadas elecciones / Hauteskundeen aurrean he...
Comportamiento electoral en las pasadas elecciones / Hauteskundeen aurrean he...
 
“Haurdunaldia hobe tabakorik gabe” izenburua duen gida espezifiko bat
“Haurdunaldia hobe tabakorik gabe” izenburua duen gida espezifiko bat“Haurdunaldia hobe tabakorik gabe” izenburua duen gida espezifiko bat
“Haurdunaldia hobe tabakorik gabe” izenburua duen gida espezifiko bat
 
Guía para el embarazo, bajo el título “El embarazo mejor sin tabaco”
Guía para el embarazo, bajo el título “El embarazo mejor sin tabaco”Guía para el embarazo, bajo el título “El embarazo mejor sin tabaco”
Guía para el embarazo, bajo el título “El embarazo mejor sin tabaco”
 
Gida praktiko erretzearen ondorio kaltegarriei buruz kontzientziatzeko eta oh...
Gida praktiko erretzearen ondorio kaltegarriei buruz kontzientziatzeko eta oh...Gida praktiko erretzearen ondorio kaltegarriei buruz kontzientziatzeko eta oh...
Gida praktiko erretzearen ondorio kaltegarriei buruz kontzientziatzeko eta oh...
 
Guía práctica para concienciar sobre los efectos perjudiciales de fumar y ayu...
Guía práctica para concienciar sobre los efectos perjudiciales de fumar y ayu...Guía práctica para concienciar sobre los efectos perjudiciales de fumar y ayu...
Guía práctica para concienciar sobre los efectos perjudiciales de fumar y ayu...
 
Euskal Soziometroa / Sociómetro Vasco 83
Euskal Soziometroa / Sociómetro Vasco 83Euskal Soziometroa / Sociómetro Vasco 83
Euskal Soziometroa / Sociómetro Vasco 83
 
Hauteskunde Autonomikoetarako boto aurreikuspena / Previsión de voto para Ele...
Hauteskunde Autonomikoetarako boto aurreikuspena / Previsión de voto para Ele...Hauteskunde Autonomikoetarako boto aurreikuspena / Previsión de voto para Ele...
Hauteskunde Autonomikoetarako boto aurreikuspena / Previsión de voto para Ele...
 
Silver belaunaldiaren kontsumoa eta lehentasunak
Silver belaunaldiaren kontsumoa eta lehentasunakSilver belaunaldiaren kontsumoa eta lehentasunak
Silver belaunaldiaren kontsumoa eta lehentasunak
 
Consumo y preferencias de la generación silver
Consumo y preferencias de la generación silverConsumo y preferencias de la generación silver
Consumo y preferencias de la generación silver
 
La sociedad vasca ante el futuro / Euskal gizartea etorkizunaren aurrean
La sociedad vasca ante el futuro / Euskal gizartea etorkizunaren aurreanLa sociedad vasca ante el futuro / Euskal gizartea etorkizunaren aurrean
La sociedad vasca ante el futuro / Euskal gizartea etorkizunaren aurrean
 
Estudio de hábitos de consumo 2023 / Kontsumo-ohituren azterketa 2023
Estudio de hábitos de consumo 2023 / Kontsumo-ohituren azterketa 2023Estudio de hábitos de consumo 2023 / Kontsumo-ohituren azterketa 2023
Estudio de hábitos de consumo 2023 / Kontsumo-ohituren azterketa 2023
 
Euskal Soziometroa / Sociómetro Vasco 82
Euskal Soziometroa / Sociómetro Vasco 82Euskal Soziometroa / Sociómetro Vasco 82
Euskal Soziometroa / Sociómetro Vasco 82
 
Elecciones Autonómicas / Hauteskunde Autonomikoak
Elecciones Autonómicas / Hauteskunde Autonomikoak Elecciones Autonómicas / Hauteskunde Autonomikoak
Elecciones Autonómicas / Hauteskunde Autonomikoak
 
Elecciones Autonómicas / Hauteskunde Autonomikoak
Elecciones Autonómicas / Hauteskunde Autonomikoak Elecciones Autonómicas / Hauteskunde Autonomikoak
Elecciones Autonómicas / Hauteskunde Autonomikoak
 
Euskadiko Osasun Mentaleko Estrategia 2023 – 2028
Euskadiko Osasun Mentaleko Estrategia 2023 – 2028Euskadiko Osasun Mentaleko Estrategia 2023 – 2028
Euskadiko Osasun Mentaleko Estrategia 2023 – 2028
 
Estrategia de Salud Mental de Euskadi 2023 – 2028
Estrategia de Salud Mental de Euskadi 2023 – 2028Estrategia de Salud Mental de Euskadi 2023 – 2028
Estrategia de Salud Mental de Euskadi 2023 – 2028
 
Economia circular y gestión de residuos / Ekonomia zirkularra eta hondakinen ...
Economia circular y gestión de residuos / Ekonomia zirkularra eta hondakinen ...Economia circular y gestión de residuos / Ekonomia zirkularra eta hondakinen ...
Economia circular y gestión de residuos / Ekonomia zirkularra eta hondakinen ...
 
Gizarte Zerbitzuen II. Plan Estrategikoaeu.pdf
Gizarte Zerbitzuen II. Plan Estrategikoaeu.pdfGizarte Zerbitzuen II. Plan Estrategikoaeu.pdf
Gizarte Zerbitzuen II. Plan Estrategikoaeu.pdf
 
II Plan Estratégico de Servicios Sociales
II Plan Estratégico de Servicios SocialesII Plan Estratégico de Servicios Sociales
II Plan Estratégico de Servicios Sociales
 
Percepciones y actitudes hacia la población de origen extranjero
Percepciones y actitudes hacia la población de origen extranjeroPercepciones y actitudes hacia la población de origen extranjero
Percepciones y actitudes hacia la población de origen extranjero
 
Hazi olio berria.pdf

  • 1. EUSKO LABELA DUEN PRODUKTU BERRIA: OLIBA-OLIO BIRJINA ESTRA Gasteizen, 2012ko martxoaren 23an • Oliba-olio Birjina Estra nagusiki Arroniz barietateko olibak erabiliz egiten da eta elikadura eta zapore aldetik dituen ezaugarri guztiak gordetzen ditu. Hotzean erauzten da, prozedura mekanikoak edo fisikoak erabiliz, produktuak inolako eraldaketarik jasan ez dezan. • Araba hegoaldean (Arabako Errioxan) olibondoak berreskuratu nahi dira, mahastizaintzaren osagarri modura, eta nekazariei aukera berriak eskaini, sektore errentagarriago bat sustatzearen alde. Produktu batek Eusko Labelaren bereizgarria erdiesteko prozesua ez da makala. Aurrez zenbait jarduera egin behar dira, eta batez ere, aztertu egin beharko dira ekoizpen- eta eraldaketa-sektoreak, merkaturatzeko bideak eta merkatuaren bideak eta, halaber, produktuak berak dituen ezaugarriak. Azterketa horietatik abiatuta, produktuaren ezaugarri guztiak definitu behar dira araudi batean, eta, halaber, produktua ekoizteko, merkaturatzeko, ontziratzeko eta etiketa jartzeko modua eta kontrol sistema. Hazi, Landa eta itsas ingurunearen garapenerako Eusko Jaurlaritzaren korporazioak, baldintza batzuk eta prozesu bat finkatzen ditu produktu batek Eusko Label kalitatearen bereizgarria erdiets dezan. Helburu nagusia, hain zuzen ere, kontsumitzaileari kalitatearen maila bermatzea, jatorria eta benetakotasuna identifikatzea, ekoizleen lana defendatzea eta kalitatearen kultura sustatzea da, etengabeko hobekuntzarako sistemak aplikatuz. Oinarrizko baldintzen artean ondorengoak azpimarratuko genituzke: Euskadikoak izatea, goi-kalitatekoak, gutxieneko bolumen bat edukitzea, kolektibo bati onura ekartzea eta aipatutako ezaugarriak bermatu ahal izateko kontrol-sistema batez hornituak egotea. Eusko Labela duen Oliba-Olio Birjina Estra goi-kalitateko produktu bat da, erabat EAEn ekoitzia, landua eta ontziratua. Araudi zorrotz batek finkatzen ditu horiek bete behar dituzten kalitate-ezaugarriak.
  • 2. Olio hau nagusiki Arroniz barietateko olibak erabiliz egiten da, eta zuhaitzetik jaso berriak dira beren heldutasun-punturik onenean, elikadura eta zapore aldetik dituzten ezaugarri guztiak gorde ahal izan ditzaten. Hotzean erauzten da olioa, eta prozedura mekanikoak edo fisikoak erabiliz bakarrik, produktuak eraldaketarik jasan ez dezan. Bai produktuaren kalitatea ahalik gehiena zaintzearren eta bai ingurumenarekiko errespetua bermatzearren, aditu profesionalek gainbegiratzen dituzte ekoizpenaren alderdi guztiak. Emaitza ezaugarri orekatuak eta konplexuak dituen Oliba-Olio Birjina Estra bat da, eta usainez oliba berdetik hasi eta espezie eta oliba helduetaraino doazen ñabardurak ditu. Ahoan arinak eta gutxi-asko mingots eta minak izan ohi dira, Arroniz barietateak berezkoak dituen platanoaren eta alkatxofaren arrastoak dituela. Ontziratu aurretik, kalifikazio bat egin ohi zaio, bere ezaugarri fisiko- kimikoak eta organoleptikoak balioesteko, eta Araudiaren baldintza guztiak gainditzen dituen Oliba-Olio Birjina Estra bakarrik izendatzen da Eusko Labelaren bereizgarriaz. Eusko Labela duen Oliba-Olio Birjina Estra kristal tindatuko 50 cl-ko botiletan merkaturatzen da eta Eusko Labelen etiketa batez identifikatuta doa, bere kalitatea eta benetakotasuna bermatzen duen kontrol-zenbaki batekin. Euskadiko olibondo-eremuetan kalitate handiko olioak egin izan dira aspaldidanik, gure olio-errotetan arreta eta mimo handiz landuak. Jarduera horren lekuko dira oraindik ere gure herrialdean ditugun ehun urtetik gorako olibondoak. Olibondoa Arabako Errioxako paisaiaren parte da aspaldiko mendeetatik. Dieta mediterraneoaren barruan ardoarekin eta zerealarekin hirukotea osatzen duela, eskualde osoan barrena egin izan da. Baina hegoaldean mahasgintzan eta iparraldean zerealgintzan espezializatu zirenez gero, atzerapauso bat gertatu zen olibaren laborantza-teknikan, neurri batean albo batera utziz, eta hala, autokontsumorako ekoizpenak bakarrik iraun du. Laborantza hau berreskuratuz alternatiba bat eskaini nahi da Arabako ustiapenetako ekoizpenak beste arlo batzuetara ere zabaltzeko, landa- garapenari lagunduko dioten eta biodibertsitatea babestuko duten ekimen berriak sortuz. Beraz, Araba hegoaldean olibondoak berreskuratu nahi dira, mahastizaintzaren osagarri modura, eta nekazariei aukera berriak eskaini, sektore errentagarriago bat sustatzearen alde. Bereizteak duen garrantzia Oliba-Olio Birjina Estra kontuan hartuta, dagoeneko 15 produktuk eskuratu dute Eusko Label kalitatearen bereizgarria. Izan ere, Euskadiko nekazaritza eta abeltzaintzako nahiz arrantzako produktuak kalitate-bereizgarri publiko eta ofizialen bidez bereizteko lanarekin jarraitzeko premia gero eta handiagoa da. Gure inguruneko merkatu-ekonomia gero eta globalizatuagoa dago; lehiakortasunezko ingurune ireki bat dugu, eta hemengo eta kanpoko nekazaritza-produktuak eta elikagaiak lehia bizian ari dira merkatua
  • 3. berenganatu nahian. Eszenatoki horretan, Eusko Label jatorriaren eta kalitatearen berme bat da kontsumitzailearentzat, eta aldi berean, ekoizleentzat beren lana balioesteko tresna bilakatu behar du, era horretan merkatuan lehiakortasun handiagoa eskaintzen baitzaie. Arabako Errioxako Oliba-Olio Birjina Estraren kasuan, azkeneko urte hauetan hainbat alderdi landu ditugu hori bereizteko xedearekin. Aurrerapen ugari ikusi dira hainbat arlotan, baina nabarmentzekoa da belaunaldi berriak parte hartzen ari direla olibaren ekoizpenari bere horretan eusteko xedearekin, eta, gainera, landaketa berriak egiten ari direla. Horren guztiaren ondorioz, gero eta oliba- ekoizle gehiago dago proiektu honetan interesatuta, eta joera honek aurrerantzean ere indar gehiago izatea espero da hektarea gehiago sartzearekin batera. Araban 250 hektarea erabiltzen dira olibondotarako, eta gutxi gorabehera 80.000 litro ekoizten dira. Hektarea horietatik aurtengo ekitaldian 45,8 kontrolpean izan dira, eta Labelaren barruan 7.500 litro inguru sartzea espero da, potentzia erreala 20.000 litro izanik. Beraz, argi dago hazteko marjina handia dagoela eta datozen urteetan Eusko Label markaren azpian ekoitzitako litroak biderkatzea espero da. 2009 2010 2011 EKOIZLE ERREGISTRATUEN KOPURUA 42 23 49 LUR-ZATI ERREGISTRATUEN KOP. 131 76 306 ERREGISTRATUTAKO OLIO-AZALERA 32.6 21.5 45,8 (ha) Landatutako AZALERA OSOA (ha) 250 250 250 EKOIZPEN ESTIMATUA GUZTIRA 80.000 80.000 80.000 1.600 kilo/ha; 5 kilo oliba /litro olioko LABELAREN BARRUAN SAR 14.000 6.000 7.500 DAITEZKEEN LITROAK GUZTIRA
  • 4. OLIBA-OLIOEN KATEGORIAK BEREN EZAUGARRIEN ARABERA (KALITATE HANDIENEKOTIK GUTXIENEKORA ORDENATUAK) Europako legeriaren arabera, olio mota hauek ditugu merkatuan: Oliba-olio birjina estra: Ezaugarri organoleptiko guztiz akasgabeak dituen oliba-olioa; azido oleikoan adierazitako azidotasuna ez da 1º baino handiagoa. “Jatorri Deitura” kalitateko etiketekin merkaturatu daitezkeen olio bakarrak dira. Olio usaintsuak dira, gorputza dutenak edo suabeak, beren bitamina eta antioxidatzaile natural guztiak gordetzen dituztenak. Barietateak, lurrak, klimak, mimo handiko elaborazioak eta beste faktore batzuek izaera berezia eta desberdina eskaintzen diote eskualde bakoitzeko olioari. Oliba-olio birjina: Ezaugarri organoleptiko guztiz akasgabeak dituen oliba- olioa; azido oleikoan adierazitako azidotasuna ez da 2º baino handiagoa. Zuzenean kontsumitzeko egokia. Aurrekoen antzeko olioak dira, usaintsuak dira, gorputza dutenak edo suabeak, eta beren bitamina eta antioxidatzaile natural guztiak gordetzen dituzte, baina akats txikiren batekin. Lampante oliba-olioa: Oliba-olio birjina, gustu akastuna duena edo azido oleikoan adierazitako azidotasuna 3,3º baino handiagoa duena. Legeriak ez du onartzen ontziratzea. Ez dira egokiak zuzenean kontsumitzeko. Beti findu egin behar da. Oliba-olio findua: Merkatuan ez da horrelakorik aurkitzen, baina oliba-olioa prestatzeko, kontserbatarako –batez ere, arrainenak– eta beste elikadura- erabilera batzuetarako erabili ohi da, hala nola maionesak, margarinak eta abar. Ez dira egokiak zuzenean kontsumitzeko. Oliba-olioa: Oliba-olio finduaren eta oliba-olio birjinaren edo birjina estraren arteko nahasketa da. Merkatuan 0,4º eta 1º motakoak topatu ohi ditugu. Bere zapore suabeagatik hazi-olioekin antz handiena dutenak dira. Merkatuan ugarienak era honetakoak dira. Oliba-patsaren olio gordina: Olibaren patsetik ateratako olioa, erauzketarako disolbatzaile organikoak behar dituena. Ez dira egokiak zuzenean kontsumitzeko. Merkatuan ez da horrelakorik aurkitzen. Findu egiten da. Oliba-patsaren olio findua: Oliba-olio gordinetik dator. Ez dira egokiak zuzenean kontsumitzeko. Oliba-patsaren olioa: Oliba-patsaren olio finduaren eta oliba-olio birjinaren edo birjina estraren arteko nahasketa da, eta kontsumitzaileengana iristen da. Eusko Labela duen Oliba-Olio Birjina Estra lehen kategorian aurkitzen da eta, beraz, Eusko Labelaren kalitate-zigilua duen olio orok finkatutako ezaugarri horiek beteko ditu.