SlideShare a Scribd company logo
KANDELARIO (Otsailak, 2)



  Otsailaren 2an bedeinkatzen dira kandelak elizetan. Batzuk kandela zuzenak eta beste
  batzuek kandela biribilduak (argizariak edo erretxinak) eramango dituzte elizara.
  Antzinako euskaldunek uste zuten kandela bedeinkatu horiek haiek eta haien
  ondasunak babesten zituztela:
  Ekaitz egunetan pizten zen kandela bedeinkatua etxea eta bertan bizi zirenak babesteko.
  Familiako norbaitek gaizo larria zuenean ere pizten zen
  kandela bedeinkatua sendatzen laguntzeko.
  Kandela kiribildu bedeinkatua piztu eta adarretan jartzen zen jo edo eraso zitzakeen
  edozein sorginkeri edo gaizotatik babesteko.
  Egun horretan ere, antzinako euskaldunek elizara zumezko erramuak eramaten zituzten
  bedeinkatzeko. Gero, erramu bedeinkatu horiek etxe inguruko soroetan jartzen ziren.
  Eta euren gainean, kandela bedeinkatuak. Horrekin, izan litezkeen arriskuak eta baita
  familiaren baserrian zein baratzean sorginen agerpena urrundu nahi izaten zen. Eta
  zumeak eta kandelak jartzen ziren bitartean kandelerio abesten zen:
Kandelerio lerio
   atzari ura dario
  sagarrari madari
 eutsi Peru adarrari.
Euria dakar menditik
Ondarroaren gainetik
 Eztaukat zapatarik
  banoa Lekeitiotik
 Kandelerioz eguzki,
Negua dago aurreti,
 kandelerioz edurra,
  joan da neguaren
      bildurra
SAN BLAS (Otsailak, 3)

  Otsailaren 3an, Kandelario egunaren ondoren, San Blas eguna ospatzen da.
  Eztarrian arrain-hezur bat trabatuta zuela itolarrian zegoen haur baten bizitza salbatu
  zuen San Blasek, eta horrexegatik mirariz sendatzeko dohaineko alegia egin zen ezagun.
  Egun horretan bedeinkazio bereziak egiten ziren, eta oraindik ere egiten dira toki
  askotan. Ohitura hauxe da: erositako hari berezi batzuk, kolore askotakoak, gozoki, opila
  eta erroskila batzuekin batera elizara eramaten dira apaizaren bedeinkazioak jasotzeko.
  Apaizaren bedeinkazioaren ostean, San Blas haria eta jateko gauzak eztarriko minak eta
  gaixotasunak uxatzeko erabiltzen dira.
  Hariak erabiliz gero, ezin dira edozein tokitan bota, derrigorrez erre egin behar dira
  bederatzi egun pasa ondoren.
  Kandelario egunean hasi eta inauteriak amaitu artean, etxe askotan tostadak egiten dira,
  bai ogizkoak, baita ahiezkoak ere.
AGATE DEUNA (Otsailak, 4)


  Heldu zaigu, berriro ere, Agate Deuna ospatzeko saioa.
  Bezpera gauean, otsailaren 4an, Euskal Herrian oles egiteko ohitura izan dugu. Oles
  egitea norbaiti dei edo erregu egitea da, atejoka laguntza eske ibiltzea. Ohitura honek
  oraindik dirau bizirik toki askotan.
  Agate Deuna martiria Sizilia irlan jaio zen k.o. 230. urtean.
  Garai hartan Siziliako nagusi zen Quintinianori begitik sartu omen zitzaion. Honek
  ahalegin guztiak egin zituen neskaren bihotza irabazteko baina alferrik., Jaungoikoari
  eskeinia baitzegoen. Ezin zuela neska lortu eta, neke eta oinaze gogorrak sufriarazi
  zizkion; ezagunena bi bularrak moztea. 251. urtean hil zen, 21 urte zituela. Haurtxoen eta
  bularretako gaixotasunen bat duten emakumezkoen babeslea da. Suteen kontrako
  abokatua ere bada zenbait herritan. Agate Deunaren inguruan Euskal herrian ohitura
  desberdinak izan dira. Kanpai jotze luzeak izaten ziren eta, Bizkaiko zenbait ermitatan,
  Barakaldon adibidez, erromeriak. Tradizioak zioen egun horretan ezin zela labako edo
  garbiketa lanik egin.
Gaur egun, berriz, toki gehienetan gorde izan den ohitura zera izan da, zuzendaria
aukeraturik, makila bana eskuan hartuta eta lehengo janzkeraz, dirua edo janaria biltzen
etxez etxe oles egiten ibiltzea Agate Deuna egunaren bezperan. Oles egiten den bitartean
bertso eta kopla ugari erabiltzen dira.
                                               AINTZALDU DAIGUN AGATE DEUNA
                                               BIHAR DA, BA, DEUN AGATE
                                               ETXE HONETAN ZORION HUTSA
                                               BETIKO EUKO AL DABE.

                                               DEUN AGATENA BATZEKO GATOZ
                                               AURTEN BE IGAZKO BERBERAK,
                                               IGAZ LEZ HARTU GAGIZUZ ETA
                                               ZABALDU ZUEN SAKELAK.

                                               OPA DEUTZUGUZ OSASUNA TA
                                               JANGOIKOAREN ESKERRA
                                               ZUEN BITARTEZ TXIRO TA UMIAK
                                               EZ DABE IZANGO BEHARRA.

                                               ORAIN BAGOAZ ALDE EGITERA
                                               AGUR DEUTZUGU GOGOTIK
                                               AGATE DEUNA BITARTE DALA
                                               EZ EUZUE IZAN DONGERIK. (bis)


                                               EUP !!!
INAUTERIAK (Otsailak,12)

  Urteko zikloen arabera inauteriak negukoan kokatzen ditugu, garai batean etxean
  egoteko aroa, lurra eta animaliak babesean lo egoten zirenekoa. Udaberriarekin esnatzen
  ziren hartza eta lurra eta ateratzen zen gizakia etxetik. Eta inauteriak ospatzen ziren urte
  berriari agurra emateko.
  Historian zehar, bere ibilbidean hainbat elementu jaso eta gorde ditu, eta halaber,
  denbora zeharkatuz gaurdaino, aldakuntza, fusio eta esanahi aldaketak jasaten joan da
  (ziurrenik biharkoak ere ezberdinak izango dira).
  Egia esan, leku askotan ihauteria mozorro festa soil bat bihurtu da.
  Baina... noiz dira inauteriak? Inauteriak, Korpus egun eta bestelako zenbait jai-egun, aste
  santuarekin batera, eliza katolikoaren egutegi liturgikoaren arabera ezartzen dira urtero.
  Egutegi liturgiko horren berezitasuna da ilargiaren zikloak kontuan hartuta ezartzen
  dela. Pazko-igandearen arabera ezartzen dira egutegi liturgikoko datak. Eta, noiz da
  Pazko-igandea? Ba, udaberriko lehenengo ilargi betearen ondoko lehen igandea izan ohi
  da.
  Inauterietako Hausterre-eguna, asteazkena, eta Pazko-igandearen artean 40 eguneko
  Garizuma izaten denez, Pazko egunetik 40 egun atzera egin eta inauterien bukaera
  izango dugu, eta ondorioz inauterietako jai egun guztiak ezar daitezke.
  AURREKO IGANDEA
  Bizkaiko aratuste zein inauteri asteko lehen ekintza aurreko igandean ospatzen den
  landa-merienda da. Ohitura hau lurraldeko hainbat lekutan mantentzen da oraindik.
Gure ohitura zaharrak

More Related Content

Viewers also liked

eBooks from Creation to Sales
eBooks from Creation to SaleseBooks from Creation to Sales
eBooks from Creation to Salesjjhaar
 
Bab 2-persamaan-garis-lurus
Bab 2-persamaan-garis-lurusBab 2-persamaan-garis-lurus
Bab 2-persamaan-garis-lurusGumi Edinstveno
 
Сервисный центр ООО «Техносфера»
Сервисный центр ООО «Техносфера»Сервисный центр ООО «Техносфера»
Сервисный центр ООО «Техносфера»
Сергей Прач
 
Procedimiento Básico en Intervenciones con Materias Peligrosas en Plantas Ind...
Procedimiento Básico en Intervenciones con Materias Peligrosas en Plantas Ind...Procedimiento Básico en Intervenciones con Materias Peligrosas en Plantas Ind...
Procedimiento Básico en Intervenciones con Materias Peligrosas en Plantas Ind...
Francisco Javier Andrés
 
El cine
El   cineEl   cine
El cine
Giusj Biondi
 
Los deportes en español
Los deportes en españolLos deportes en español
Los deportes en españolGiusj Biondi
 
Kondaira
KondairaKondaira
Kondaira
serantestxokoa
 

Viewers also liked (10)

eBooks from Creation to Sales
eBooks from Creation to SaleseBooks from Creation to Sales
eBooks from Creation to Sales
 
Mi casa
Mi casaMi casa
Mi casa
 
Bab 2-persamaan-garis-lurus
Bab 2-persamaan-garis-lurusBab 2-persamaan-garis-lurus
Bab 2-persamaan-garis-lurus
 
Сервисный центр ООО «Техносфера»
Сервисный центр ООО «Техносфера»Сервисный центр ООО «Техносфера»
Сервисный центр ООО «Техносфера»
 
Guernica
GuernicaGuernica
Guernica
 
Los alimentos
Los alimentosLos alimentos
Los alimentos
 
Procedimiento Básico en Intervenciones con Materias Peligrosas en Plantas Ind...
Procedimiento Básico en Intervenciones con Materias Peligrosas en Plantas Ind...Procedimiento Básico en Intervenciones con Materias Peligrosas en Plantas Ind...
Procedimiento Básico en Intervenciones con Materias Peligrosas en Plantas Ind...
 
El cine
El   cineEl   cine
El cine
 
Los deportes en español
Los deportes en españolLos deportes en español
Los deportes en español
 
Kondaira
KondairaKondaira
Kondaira
 

Gure ohitura zaharrak

  • 1. KANDELARIO (Otsailak, 2) Otsailaren 2an bedeinkatzen dira kandelak elizetan. Batzuk kandela zuzenak eta beste batzuek kandela biribilduak (argizariak edo erretxinak) eramango dituzte elizara. Antzinako euskaldunek uste zuten kandela bedeinkatu horiek haiek eta haien ondasunak babesten zituztela: Ekaitz egunetan pizten zen kandela bedeinkatua etxea eta bertan bizi zirenak babesteko. Familiako norbaitek gaizo larria zuenean ere pizten zen kandela bedeinkatua sendatzen laguntzeko. Kandela kiribildu bedeinkatua piztu eta adarretan jartzen zen jo edo eraso zitzakeen edozein sorginkeri edo gaizotatik babesteko. Egun horretan ere, antzinako euskaldunek elizara zumezko erramuak eramaten zituzten bedeinkatzeko. Gero, erramu bedeinkatu horiek etxe inguruko soroetan jartzen ziren. Eta euren gainean, kandela bedeinkatuak. Horrekin, izan litezkeen arriskuak eta baita familiaren baserrian zein baratzean sorginen agerpena urrundu nahi izaten zen. Eta zumeak eta kandelak jartzen ziren bitartean kandelerio abesten zen:
  • 2. Kandelerio lerio atzari ura dario sagarrari madari eutsi Peru adarrari. Euria dakar menditik Ondarroaren gainetik Eztaukat zapatarik banoa Lekeitiotik Kandelerioz eguzki, Negua dago aurreti, kandelerioz edurra, joan da neguaren bildurra
  • 3. SAN BLAS (Otsailak, 3) Otsailaren 3an, Kandelario egunaren ondoren, San Blas eguna ospatzen da. Eztarrian arrain-hezur bat trabatuta zuela itolarrian zegoen haur baten bizitza salbatu zuen San Blasek, eta horrexegatik mirariz sendatzeko dohaineko alegia egin zen ezagun. Egun horretan bedeinkazio bereziak egiten ziren, eta oraindik ere egiten dira toki askotan. Ohitura hauxe da: erositako hari berezi batzuk, kolore askotakoak, gozoki, opila eta erroskila batzuekin batera elizara eramaten dira apaizaren bedeinkazioak jasotzeko. Apaizaren bedeinkazioaren ostean, San Blas haria eta jateko gauzak eztarriko minak eta gaixotasunak uxatzeko erabiltzen dira. Hariak erabiliz gero, ezin dira edozein tokitan bota, derrigorrez erre egin behar dira bederatzi egun pasa ondoren. Kandelario egunean hasi eta inauteriak amaitu artean, etxe askotan tostadak egiten dira, bai ogizkoak, baita ahiezkoak ere.
  • 4. AGATE DEUNA (Otsailak, 4) Heldu zaigu, berriro ere, Agate Deuna ospatzeko saioa. Bezpera gauean, otsailaren 4an, Euskal Herrian oles egiteko ohitura izan dugu. Oles egitea norbaiti dei edo erregu egitea da, atejoka laguntza eske ibiltzea. Ohitura honek oraindik dirau bizirik toki askotan. Agate Deuna martiria Sizilia irlan jaio zen k.o. 230. urtean. Garai hartan Siziliako nagusi zen Quintinianori begitik sartu omen zitzaion. Honek ahalegin guztiak egin zituen neskaren bihotza irabazteko baina alferrik., Jaungoikoari eskeinia baitzegoen. Ezin zuela neska lortu eta, neke eta oinaze gogorrak sufriarazi zizkion; ezagunena bi bularrak moztea. 251. urtean hil zen, 21 urte zituela. Haurtxoen eta bularretako gaixotasunen bat duten emakumezkoen babeslea da. Suteen kontrako abokatua ere bada zenbait herritan. Agate Deunaren inguruan Euskal herrian ohitura desberdinak izan dira. Kanpai jotze luzeak izaten ziren eta, Bizkaiko zenbait ermitatan, Barakaldon adibidez, erromeriak. Tradizioak zioen egun horretan ezin zela labako edo garbiketa lanik egin.
  • 5. Gaur egun, berriz, toki gehienetan gorde izan den ohitura zera izan da, zuzendaria aukeraturik, makila bana eskuan hartuta eta lehengo janzkeraz, dirua edo janaria biltzen etxez etxe oles egiten ibiltzea Agate Deuna egunaren bezperan. Oles egiten den bitartean bertso eta kopla ugari erabiltzen dira. AINTZALDU DAIGUN AGATE DEUNA BIHAR DA, BA, DEUN AGATE ETXE HONETAN ZORION HUTSA BETIKO EUKO AL DABE. DEUN AGATENA BATZEKO GATOZ AURTEN BE IGAZKO BERBERAK, IGAZ LEZ HARTU GAGIZUZ ETA ZABALDU ZUEN SAKELAK. OPA DEUTZUGUZ OSASUNA TA JANGOIKOAREN ESKERRA ZUEN BITARTEZ TXIRO TA UMIAK EZ DABE IZANGO BEHARRA. ORAIN BAGOAZ ALDE EGITERA AGUR DEUTZUGU GOGOTIK AGATE DEUNA BITARTE DALA EZ EUZUE IZAN DONGERIK. (bis) EUP !!!
  • 6. INAUTERIAK (Otsailak,12) Urteko zikloen arabera inauteriak negukoan kokatzen ditugu, garai batean etxean egoteko aroa, lurra eta animaliak babesean lo egoten zirenekoa. Udaberriarekin esnatzen ziren hartza eta lurra eta ateratzen zen gizakia etxetik. Eta inauteriak ospatzen ziren urte berriari agurra emateko. Historian zehar, bere ibilbidean hainbat elementu jaso eta gorde ditu, eta halaber, denbora zeharkatuz gaurdaino, aldakuntza, fusio eta esanahi aldaketak jasaten joan da (ziurrenik biharkoak ere ezberdinak izango dira). Egia esan, leku askotan ihauteria mozorro festa soil bat bihurtu da. Baina... noiz dira inauteriak? Inauteriak, Korpus egun eta bestelako zenbait jai-egun, aste santuarekin batera, eliza katolikoaren egutegi liturgikoaren arabera ezartzen dira urtero. Egutegi liturgiko horren berezitasuna da ilargiaren zikloak kontuan hartuta ezartzen dela. Pazko-igandearen arabera ezartzen dira egutegi liturgikoko datak. Eta, noiz da Pazko-igandea? Ba, udaberriko lehenengo ilargi betearen ondoko lehen igandea izan ohi da. Inauterietako Hausterre-eguna, asteazkena, eta Pazko-igandearen artean 40 eguneko Garizuma izaten denez, Pazko egunetik 40 egun atzera egin eta inauterien bukaera izango dugu, eta ondorioz inauterietako jai egun guztiak ezar daitezke. AURREKO IGANDEA Bizkaiko aratuste zein inauteri asteko lehen ekintza aurreko igandean ospatzen den landa-merienda da. Ohitura hau lurraldeko hainbat lekutan mantentzen da oraindik.