2. Lehenengo egunean, IKTen Trenera igo ginenean, ez
genuen inor ezagutzen, baina berehala gure txokoan
eserita zeuden bidaiariekin elkartu eta guztiok
helmuga berdina genuela konturatu ginen.
Orduan, gure esperientziei
buruz hitz egitea erabaki
genuen: ezagutzen genituen
IKTak, mundu honetan
izandako esperientziak.. eta
abar komentatu genituen gure
artean. Gainera, talde bat
izateko gure baloreak eta
erresistentziak zeintzuk ziren
adostu genuen, bidaian zehar
guztion artean balore horiei
probetxua atera eta
erresistentzia horiei aurre
egiteko.
3. Bigarren geltokira iritsi ginenean, ideia
bikaina izan genuen: bidaian zehar
izandako bizipen guztiak kontatzeko,
blog bat sortzea. Bertan, ikasitako
gauza guztiak eta bidean egindako
aurkikuntza berri guztiak sartzea
pentsatu genuen.
4. Hurrengo geltokira iritsi ginenean, gauza
garrantzitsu batetaz ohartu ginen: IKTek XXI.
mendean garapen handia suposatu dute, eta guztiz
beharrezkoa da gaur egungo teknologia berri eta
ikertzaile hauekin familiarizatzea. Gainera,
haurrak dira gizarte honen etorkizuna, beraz,
ezinbestekoa deritzogu IKTeen erabilpena
eskoletan barneratzea, Haur Hezkuntzatik hasita.
Egun horretan, baliabide berri bat ezagutu genuen: WikiSpace.
Plataforma teknologiko hau taldean lan egiteko ezin hobea dela
pentsatu genuen, gure artean informazioa elkarbanatzeko eta
komunikazioa errazteko.
5. Laugarren geltokian, Delicious-ekin egin genuen topo:
orrialdeen estekak gordetzeko plataforma. Geltoki honetara
iritsi ginenean, bidaiaren gorabeherak zirela eta, nekatuta eta
pixka bat zorabiatuta geunden, eta lasaitzeko
eta konzentratzeko, ariketa bat egin genuen. Isiltasunean, eta
begiak itxita, erlaxatu egin ginen, eta gure pentsamenduetan
murgildu ginen. Horrela egon ginen pixka batean, eta bidaia
jarraitu ahal izateko indarrak atera genituen.
6. Bosgarren geltokira iritsi ginenean, eskoletan
irakasten denari buruz hitz egiten hasi ginen, eta
zera ondorioztatu genuen: askoz ere garrantzi
handiagoa ematen zaie kontzeptu soilei, benetako
baloreei baino.
Gure txokoan
geunden
bidaiariok, ordea,
gure etorkizunean
izango garen
irakasle bezala, Izan ere, gure gizartean bizirauteko eta pertsona
baloreei garrantzia moduan hezteko ezinbestekoak diren hainbat
ematearen aspektu desberdin garatu behar ditugu: besteekiko
garrantzia eta norberarekiko errespetua, naturarekin
azpimarratu nahi kontaktua, harremanak sustatu, bakoitzaren burua
dugu. ezagutu, esperientzia espiritualak, hausnarketa
7. Hausnarketa honen ostean, poz-pozik jarraitu genuen aurrera, eta
seigarren geltokira iristear geundela, gizon bat ezagutu genuen:
Frederick. Honek, bidaiaren amaiera heltzen ari zela, bere istorioa
kontatu zigun.
Frederick ez zen batere maitatua bere herrian, guztiek esaten
zuten arraroa zela, bere gauzetan aritzen zelako, eta jendeak ea
zertan ari zen galdetzean, berak eguzkiaren izpiak, basoko
koloreak, eta hitzak biltzen ari zela esaten ziotelako. Baina berak
berearekin jarraitu zuen, besteek gutxietsi egiten bazuten ere.
Neguko egun hotz, ilun eta aspergarri batean, ordea, herriko
jendeak Frederick-engana jo zuen, eta urte osoan zehar ezer
egiten egon zela zioten guztiak harrituta utzi zituen, bere bertsoen
bidez: Frederick artista bat zen!! Frederickek harrituta utzi zituen
guztiak, eta haientzako beharrezko bilakatu zen.
Frederickek harrituta utzi gintuen gu ere bere istorioarekin. Egia ote
zen kontatzen ari zena? Hala bazan edo ez bazan, honako ikasgai hau
trasmititu zigun gizon hark:
“Desberdina izatea ez da oztopoa, aberastasuna baino!”