3. Orientatzailearen lekua
Institutuko orientatzailearen gela izkutuko lekua
da, bentilazio gabea. Bertan sartzean indar
misteriotsu batek hartzen zaitu. Hemen nekez har
daiteke arnasa, hezetasun handia dago,
presentzia misteriotsuaren habitata baita.
Beldurra da nagusi leku honetan. Jendea ezin da
hemen sartu, oso arriskutsua da.
4. Sarrerako txiringoa
Atea irekitzean, gauza ugari nabaritzen
dira, kaosa dago nagusi. Ez dago
espaziorik mugitzeko, klaustrofobia
ematen du. Dentsitate handiko gauzak
daude bertan.
5. Garbiketa armairua
Leku usaintsua da hau, bai horixe.
Garbiketaren usaina da, baina,
gehienetan garbiketa zerbait desegitea
edo desagerraraztea da. Institutuan
gertatutako guztiaren ohiartzuna, hor
topatu dezakegu. Gure sekretu guztiak
dakizki, ez dago ezer ezezaguna
berarentzat.
6. Irakasle gela.
Aipatutako lekuetatik hau da
misteriotsuena. Honen albotik pasatzean
institutuko ikasleei gauzak leporatzen
dizkieten ahots leporatzaileak entzun
daitezke. Colombia-ko kafearen usaina
dago, honek inguratzen gaitu eta
negatiboak jartzen dizkigu. Traiziozko
batzarrak entzun daitezke hemen.
Batzuetan Buddy Allen ere entzun daiteke.
8. Lou Bega - Mambo No 5[www
Klaseak
Maialen
Adrian
Gustavo
Alexander R.
9. Klaseak
Institutu txiki honetako gelak, ez dira
oso onak. Kobazulo txikiak eta hezeak
dirudite, estalaktitak
izatea baino ez
zaie falta, eta
horretaz gain,
geletako usaina
barne-barneraino
sartzen zaigu.
10. Geletako giroa
Institutu barruko geletan,
giroa atsegina da. Baina
gelen tamaina pospolo kutxa
batena bezalakoa da. Argia,
eguzkiarena bezalakoa da,
eta horrek itsututa uzten zaitu, sagu-zahar
bat bezala.
11. Barrakoiak
Barrakoi kutre eta txiki hauetan ez gara
guztiak sartzen. Gure
Gorputzek, barroteen
kontra estututa, talka
egiten dutela dirudi.
Leihoetako barroteek
kartzela giroa ematen
diote klaseari,
kartzela misteriotsu
eta iluna
12. Barrakoiak
Gelan dagoen hezetasun handiarekin
azkenean igeri egiten emango dugu klasea,
ito arte. Giroa ona
da, ikasle guztiek
elkartuta ematen
dute denbora
guztia, baina ez
dutelako lekurik
urruntzeko batzuk
besteetatik.
13.
14. • Jantokiko txirrina jotzean guztiok
animaliak bezala saiatzen gara sartzen,
estanpida baten antzera. Behingoz atea
zeharkatzea lortzen duzunean, norabidea
galduta bezala sentitzen zara, ez dakizu
nora joan.
15. • Sartzen zarenean, janariaren usaina
sudur hobietatik sartzen da eta zure
tripak kexaka hasten dira, janaria
eskatzen. Baina ez dira kontziente zer
janari mota den eta zer sentiaraziko
dizun ahotik sartzerakoan.
16. • Janaria dastatzen duzunean sentsazio
desberdin bat sentitzen duzu,orain bazara
kontziente zer janari mota den. Gosearen
sentsazioa bat-batean desagertzen da eta
kontrako sentsazioak sentitzen dituzu.
17. • Gainera jantokian izugarrizko zalaparta
dago eta hitz egiten duzunean ez duzu
bestea entzuten ez badago oihukatzen,
beraz guztiok gaude oihuka. Azkenean,
zaintzaileak haserretu egiten dira eta
orduan oilategi bat ematen du, guztiok
oihuka.
18. • Jantoki barruan zaintzaileek ezin dutenez
jende guztia kontrolatu, haien barruko
piztia ateratzen zaie eta jenio txarrez
tratatzen gaituzte geratzen den denboran,
azken finean guztiok ordaintzen dugu.
19. • Amaieran, patiora ateratzea lortzen
dugunean, berriro arnastu dezakegula
sentitzen dugu, libreak!... Baina gero
hesiak ikusten ditugu, barrakoiak … eta
berriro lurrera bueltatzen gara, gure
benetako eskolara.
22. Polikiroldegia
Guk institutuan bi kiroldegi ditugu, bat
txikientzako eta beste bat guretzako.
Gurean sartzen zarenean hozkailu
batean sartzen zarela dirudi, hotz eta
hezetasun asko egiten du. Gainera
neguan, izotz pista batean zaudela
ematen du eta patinatzeko aukera
duzu.
23. Kanpoko saskibaloi zelaia.
• Kanpoko saskibaloi zelaian, kanastak ez
dira onenetarikoak, baloia botatzen
duzunean soinua ateratzen dute
euriagatik herdoildutako kanastek,
eraztunak tolestuta daude eta horrek
pilota sartzea ezinezko egiten du. Marrak,
gainetik pasatzen garenean, ez ditugu
nabaritzen, pintura gutxi baitute.
24. • Saskibaloia ikustean negarra ateratzen da
gure barrutik. ikasleen desesperazioa
nabaria egiten da baloia sartzeko urteak
neharko dituztela ikustean, eta lortu
bezain laster, negar egiten hasten dira,
lorpen bera errepikatzea ia ezinezkoa dela
baidakite.
25. Berdegunea
Barrakoiak direla eta berdegune bat
kendu ziguten eta orain barrakoiak
kendu ondoren belar-gunerik gabe
gaude. Hain handia da gure tristura,
non patio orduan klase barruan
geratzen garen patio iluna ez ikusteko.
Belarraren freskura bizitasuna ematen
zion gure patioari, orain, tristura
nagusitzen da.