2. Zer da bardintasuna?
Neskak eta mutilak ez gara bardin tratatuak. Jaioten garan momentutik neska
bazara arrosaz janzten zaitue baina mutila bazara urdinaz.
Haurtzaroan neskei panpinak oparitzen deutsiez eta mutilei futbolean jolasteko
pilotak. Baina, mutilak panpinakaz edo neskak futbolean jolastu nahi badau??
Kirolatan ere, mutilak eta neskak ez gara bardin tratatuak. Esate baterako,
Athletic-eko neskak mila bider irabazi dabe liga, ligako txapeldunak izan dira,
baina... ikusi doguz gabarran??? Ez, gabarra mutilentzat bakarrik dalako,
zergaitik?
Moda kontuan ere ez gara bardin tratatuak, adibidez gonea erabiltzeko neska
izan behar zara eta mutila bazara beti frakak. Zuen ustez, honek zentzurik
badauka???? Itxura kontuagaz jarraituz, neskak normalean ule luzea eroaten dau
eta mutilak laburra. Hori holan izan behar da?
Nagusitan bikote batek umeak daukazanean izena bien artean pentsaten dabe
baina abizenen ordena zein izango dan erabakitzen dabe ala erabakita dago?
Umeak zaintzeko orduan nortzuk zaintzen dabe gehiago?? Ni lamerara noanean
batez ere amak ikusten dodaz umeen atzetik. Egia da honetan gauzak aldatzen
hasi dirala, baina oraindik bardintazunera heltzeko apur bat falta da.
Etxeko lanatan emakumeak egiten dau gehien, edo bestela begiratu inguruari.
Nor ikusten dozu gehienetan arropak eskegiten, supermerkatuan errekaduak
egiten?
Gure herrian mutilak eta neskak gidatzen dabe kotxea, baina bardin gidatzen
dabe???? Istripu gehienak mutilak izaten dabez arinago joaten diralako eta
neskak pazientzi gehiagogaz gidatzen dabe.
Lanbideetan desbardintasunak ikusten dira. Gehienetan mutilak lanpostu
garrantzitzuetan lan egiten dabe, esate baterako, lantegietako nagusiak edo
herrietako presidenteak mutilak dira gehienetan.Neskek ez dira gai lanpostu
garrantzitzuetan lan egiteko ala??
Gaur egun antzinako denborakaz konparatuta gauzak asko aldatu dira, baina
oraindik asko falta jaku neskei eta mutilei bardin tratatuak izateko. Ez ahaztu
bardintasuna gure eskuetan dagoala, danon eskuetan!!!!!!!!!!