SlideShare a Scribd company logo
1 of 2
Download to read offline
Aurtengo oporretan Euskadiko eskaintza turistikoa
kontsumitzen lehenak izateko eskatu die Lakuak EAEko
herritarrei
Eusko Jaurlaritzako Merkataritza eta Turismoko sailburuorde Itziar
Epalzak euskal eskualdeen interesa eta aniztasuna nabarmendu ditu
BECeko Expovacaciones azoka inauguratzeko ekitaldian, eta aurtengo
oporretan Euskadi erreferentziako opor-leku gisa aukeratzeko deia egin
die EAEko herritarrei
Itziar Epalza:
Hementxe gaude azoka honetan; azoka garrantzitsua, benetan, turismoa
indartzeko; sektore hori ere lehia bizian ari baita, egunetik egunera hobetzen.
Ildo horretatik, bi erreferentzia aipatu nahi ditut; ezin dugu inola ere ahaztu eta
oso gogoan izan behar dugu, datozen hilabeteetan, milioika pertsona hasiko
dela oporraldian zer egin pentsatzen eta prestatzen:
Lehenik eta behin, hemengo jendeari, euskaldunoi, zuzendu behar natzaizue,
gure lurra biziki maite dugunez, bertako turismo-eskaintzaren kontsumitzailerik
handienak gu geu izan gaitezen. Euskal Herrian bertan zenbat txoko eder,
zenbat inguru zoragarri... oraindik ezagutu gabe! Gure hiru hiriburuak ere
indartsu eta erakargarri! Oraindik asko daukagu ezagutzeko eta oraintxe da
abagunea gure Herria ezagutzen hasteko!
Urte askoan estatu barneko turismoa izan da erreferente nagusi gure sektore
honetan. Baina, orain, Espainiako ekonomia egoera latz horretan egonda,
inguruko erkidegoetako bisitari-kopurua jaitsi egin da. Hemen argi izan behar
dugu Euskadi Basque-Country marka, erreferentzia dela mundu osoan... eta ez
da kasualitatea, herri berezia garelako, eragozpen eta arazoei aurrez aurre
erantzuten diegulako.
Horixe da, hain zuzen ere, gaur goizean aipatu nahi nuen bigarren
erreferentzia: Eusko Jaurlaritzan arlo guztietan ari gara lanean Euskadi-Basque
Country markaren alde, edozein gai saltzeko garaian marka berezia, bakarra
eta indartsua izateak dituen abantailak ezagutzen ditugulako, eta, batez ere,
munduan kalitatearen sinonimoa delako.
Gure mundu hau gero eta globalizatuagoa da, gero eta lehiakorragoa, eta
informazioa noiznahi eta nonahi dago; denok lehian, nork bere turismo-lekura
nor erakarriko. Gure burua garatzeko funtsezko tresna dugu marka. Gure berri
zabaldu behar dugu munduan, gurera erakarri, gure eskaintza erakutsi...
Ezinbestekoa da hori.
Joan den martxoan, atzerriko bisitarien sarrera-kopuruen emaitzak azken lau
urteotako onenak izan dira, eta, nazioarteko turistei dagokienez, bisiten eta
ostatu-gauen kopuruan gehien hazi den laugarren erkidegoa gara estatu osoan.
Horixe dugu bidea... erreferentzia bihurtzea eta lehiakor jokatzea hortxe,
erantzunik onena lortuko dugun arlo horretan; eta, batez ere, ez dugu ahaztu
behar urte turistikoa korapilatsua izango dela, eta gu geu aurre-aurrean egon
behar dugula geureari eusten.

More Related Content

More from Irekia - EJGV

Comportamiento electoral en las pasadas elecciones / Hauteskundeen aurrean he...
Comportamiento electoral en las pasadas elecciones / Hauteskundeen aurrean he...Comportamiento electoral en las pasadas elecciones / Hauteskundeen aurrean he...
Comportamiento electoral en las pasadas elecciones / Hauteskundeen aurrean he...
Irekia - EJGV
 
Euskal Soziometroa / Sociómetro Vasco 83
Euskal Soziometroa / Sociómetro Vasco 83Euskal Soziometroa / Sociómetro Vasco 83
Euskal Soziometroa / Sociómetro Vasco 83
Irekia - EJGV
 
Euskal Soziometroa / Sociómetro Vasco 82
Euskal Soziometroa / Sociómetro Vasco 82Euskal Soziometroa / Sociómetro Vasco 82
Euskal Soziometroa / Sociómetro Vasco 82
Irekia - EJGV
 
More from Irekia - EJGV (20)

Comportamiento electoral en las pasadas elecciones / Hauteskundeen aurrean he...
Comportamiento electoral en las pasadas elecciones / Hauteskundeen aurrean he...Comportamiento electoral en las pasadas elecciones / Hauteskundeen aurrean he...
Comportamiento electoral en las pasadas elecciones / Hauteskundeen aurrean he...
 
“Haurdunaldia hobe tabakorik gabe” izenburua duen gida espezifiko bat
“Haurdunaldia hobe tabakorik gabe” izenburua duen gida espezifiko bat“Haurdunaldia hobe tabakorik gabe” izenburua duen gida espezifiko bat
“Haurdunaldia hobe tabakorik gabe” izenburua duen gida espezifiko bat
 
Guía para el embarazo, bajo el título “El embarazo mejor sin tabaco”
Guía para el embarazo, bajo el título “El embarazo mejor sin tabaco”Guía para el embarazo, bajo el título “El embarazo mejor sin tabaco”
Guía para el embarazo, bajo el título “El embarazo mejor sin tabaco”
 
Gida praktiko erretzearen ondorio kaltegarriei buruz kontzientziatzeko eta oh...
Gida praktiko erretzearen ondorio kaltegarriei buruz kontzientziatzeko eta oh...Gida praktiko erretzearen ondorio kaltegarriei buruz kontzientziatzeko eta oh...
Gida praktiko erretzearen ondorio kaltegarriei buruz kontzientziatzeko eta oh...
 
Guía práctica para concienciar sobre los efectos perjudiciales de fumar y ayu...
Guía práctica para concienciar sobre los efectos perjudiciales de fumar y ayu...Guía práctica para concienciar sobre los efectos perjudiciales de fumar y ayu...
Guía práctica para concienciar sobre los efectos perjudiciales de fumar y ayu...
 
Euskal Soziometroa / Sociómetro Vasco 83
Euskal Soziometroa / Sociómetro Vasco 83Euskal Soziometroa / Sociómetro Vasco 83
Euskal Soziometroa / Sociómetro Vasco 83
 
Hauteskunde Autonomikoetarako boto aurreikuspena / Previsión de voto para Ele...
Hauteskunde Autonomikoetarako boto aurreikuspena / Previsión de voto para Ele...Hauteskunde Autonomikoetarako boto aurreikuspena / Previsión de voto para Ele...
Hauteskunde Autonomikoetarako boto aurreikuspena / Previsión de voto para Ele...
 
Silver belaunaldiaren kontsumoa eta lehentasunak
Silver belaunaldiaren kontsumoa eta lehentasunakSilver belaunaldiaren kontsumoa eta lehentasunak
Silver belaunaldiaren kontsumoa eta lehentasunak
 
Consumo y preferencias de la generación silver
Consumo y preferencias de la generación silverConsumo y preferencias de la generación silver
Consumo y preferencias de la generación silver
 
La sociedad vasca ante el futuro / Euskal gizartea etorkizunaren aurrean
La sociedad vasca ante el futuro / Euskal gizartea etorkizunaren aurreanLa sociedad vasca ante el futuro / Euskal gizartea etorkizunaren aurrean
La sociedad vasca ante el futuro / Euskal gizartea etorkizunaren aurrean
 
Estudio de hábitos de consumo 2023 / Kontsumo-ohituren azterketa 2023
Estudio de hábitos de consumo 2023 / Kontsumo-ohituren azterketa 2023Estudio de hábitos de consumo 2023 / Kontsumo-ohituren azterketa 2023
Estudio de hábitos de consumo 2023 / Kontsumo-ohituren azterketa 2023
 
Euskal Soziometroa / Sociómetro Vasco 82
Euskal Soziometroa / Sociómetro Vasco 82Euskal Soziometroa / Sociómetro Vasco 82
Euskal Soziometroa / Sociómetro Vasco 82
 
Elecciones Autonómicas / Hauteskunde Autonomikoak
Elecciones Autonómicas / Hauteskunde Autonomikoak Elecciones Autonómicas / Hauteskunde Autonomikoak

Euskadiko Osasun Mentaleko Estrategia 2023 – 2028
Euskadiko Osasun Mentaleko Estrategia 2023 – 2028Euskadiko Osasun Mentaleko Estrategia 2023 – 2028
Euskadiko Osasun Mentaleko Estrategia 2023 – 2028
 
Estrategia de Salud Mental de Euskadi 2023 – 2028
Estrategia de Salud Mental de Euskadi 2023 – 2028Estrategia de Salud Mental de Euskadi 2023 – 2028
Estrategia de Salud Mental de Euskadi 2023 – 2028
 
Economia circular y gestión de residuos / Ekonomia zirkularra eta hondakinen ...
Economia circular y gestión de residuos / Ekonomia zirkularra eta hondakinen ...Economia circular y gestión de residuos / Ekonomia zirkularra eta hondakinen ...
Economia circular y gestión de residuos / Ekonomia zirkularra eta hondakinen ...
 
Gizarte Zerbitzuen II. Plan Estrategikoaeu.pdf
Gizarte Zerbitzuen II. Plan Estrategikoaeu.pdfGizarte Zerbitzuen II. Plan Estrategikoaeu.pdf
Gizarte Zerbitzuen II. Plan Estrategikoaeu.pdf
 
II Plan Estratégico de Servicios Sociales
II Plan Estratégico de Servicios SocialesII Plan Estratégico de Servicios Sociales
II Plan Estratégico de Servicios Sociales
 
Percepciones y actitudes hacia la población de origen extranjero
Percepciones y actitudes hacia la población de origen extranjeroPercepciones y actitudes hacia la población de origen extranjero
Percepciones y actitudes hacia la población de origen extranjero
 
Expovacaciones - Itziar Epalza 2013 05 02

  • 1. Aurtengo oporretan Euskadiko eskaintza turistikoa kontsumitzen lehenak izateko eskatu die Lakuak EAEko herritarrei Eusko Jaurlaritzako Merkataritza eta Turismoko sailburuorde Itziar Epalzak euskal eskualdeen interesa eta aniztasuna nabarmendu ditu BECeko Expovacaciones azoka inauguratzeko ekitaldian, eta aurtengo oporretan Euskadi erreferentziako opor-leku gisa aukeratzeko deia egin die EAEko herritarrei Itziar Epalza: Hementxe gaude azoka honetan; azoka garrantzitsua, benetan, turismoa indartzeko; sektore hori ere lehia bizian ari baita, egunetik egunera hobetzen. Ildo horretatik, bi erreferentzia aipatu nahi ditut; ezin dugu inola ere ahaztu eta oso gogoan izan behar dugu, datozen hilabeteetan, milioika pertsona hasiko dela oporraldian zer egin pentsatzen eta prestatzen: Lehenik eta behin, hemengo jendeari, euskaldunoi, zuzendu behar natzaizue, gure lurra biziki maite dugunez, bertako turismo-eskaintzaren kontsumitzailerik handienak gu geu izan gaitezen. Euskal Herrian bertan zenbat txoko eder, zenbat inguru zoragarri... oraindik ezagutu gabe! Gure hiru hiriburuak ere indartsu eta erakargarri! Oraindik asko daukagu ezagutzeko eta oraintxe da abagunea gure Herria ezagutzen hasteko! Urte askoan estatu barneko turismoa izan da erreferente nagusi gure sektore honetan. Baina, orain, Espainiako ekonomia egoera latz horretan egonda, inguruko erkidegoetako bisitari-kopurua jaitsi egin da. Hemen argi izan behar dugu Euskadi Basque-Country marka, erreferentzia dela mundu osoan... eta ez da kasualitatea, herri berezia garelako, eragozpen eta arazoei aurrez aurre erantzuten diegulako. Horixe da, hain zuzen ere, gaur goizean aipatu nahi nuen bigarren erreferentzia: Eusko Jaurlaritzan arlo guztietan ari gara lanean Euskadi-Basque Country markaren alde, edozein gai saltzeko garaian marka berezia, bakarra eta indartsua izateak dituen abantailak ezagutzen ditugulako, eta, batez ere, munduan kalitatearen sinonimoa delako. Gure mundu hau gero eta globalizatuagoa da, gero eta lehiakorragoa, eta informazioa noiznahi eta nonahi dago; denok lehian, nork bere turismo-lekura nor erakarriko. Gure burua garatzeko funtsezko tresna dugu marka. Gure berri zabaldu behar dugu munduan, gurera erakarri, gure eskaintza erakutsi... Ezinbestekoa da hori. Joan den martxoan, atzerriko bisitarien sarrera-kopuruen emaitzak azken lau urteotako onenak izan dira, eta, nazioarteko turistei dagokienez, bisiten eta ostatu-gauen kopuruan gehien hazi den laugarren erkidegoa gara estatu osoan. Horixe dugu bidea... erreferentzia bihurtzea eta lehiakor jokatzea hortxe, erantzunik onena lortuko dugun arlo horretan; eta, batez ere, ez dugu ahaztu
  • 2. behar urte turistikoa korapilatsua izango dela, eta gu geu aurre-aurrean egon behar dugula geureari eusten.