2. Europan Estatu elebakarrik ez dago. Nola kudeatzen dute Estatuek eleaniztasuna? Hona eredu nagusiak: Legez elebakarrak diren Estatuak: Adibidez, Frantzia. Hizkuntzak eremu geografikoka onartzen dituzten Estatuak: Adibidez, Espainia. Federazio linguistikoak Adibidez, Belgika. Estatu eleanitzak Adibidez, Finlandia.
3. I-2 artikulua “...demokrazia, berdintasuna, zuzenbide estatua, giza eskubideen errespetua, gutxiengoetako pertsonen eskubideak ere barne, ditu Batasunak oinarrizko balio.” 1.- Maltera ofiziala da eta euskara ez, nahiz eta hiztun kopuru bikoitza izan ( 350.000 malteradun inguru daude eta euskaldunak aldiz, 800.000 inguru gara). 2.- Katalan hiztunak 7 milioi dira eta katalana ez da ofiziala, nahiz eta “konstituzio hizkuntzak” kontuan hartuz, lehen hamarren artean sartzeko moduko kopurua izan. Zein da Gutxiengoa?
4.
5. I-10 artikulua “ ...Konstituzioaren hizkuntzetako bat erabiltzeko eskubidea dute (herritarrek), baita erantzuna hizkuntza horrexetan jasotzekoa ere.” Euskara ez da “Konstituzio hizkuntza”, beraz, ez dugu Europako instituzioen aurrean erabiltzeko eskubiderik eta ezin izango dugu eskatu erantzuna euskaraz jasotzea. Iparraldeko eta Nafarroako Hegoaldeko egoera ezarriko digute Europan euskaldun guztioi Konstituzio hizkuntzak Alemana, txekiera, daniera, eslovakiera, esloveniera, gaztelania, estoniera, suomiera, frantsesa, grekoa, hungariera, ingelesa, irlandera, italiera, letoniera, lituaniera, maltera, nederlandera, poloniera, portugesa eta suediera.
6. Batasuneko Oinarrizko Eskubideen Gutuna 6 ardatz ditu Eskubideen Gutunaren egiturak Duintasuna Askatasuna Berdintasuna Elkartasuna Herritartasuna Justizia Hala ere, Gutun osoan zehar ez dira hizkuntz eskubideak behin ere aipatzen, nahiz eta horiek ere, giza eskubideak izan.