ETXEBIZITZEN ERABILERA KOOPERATIBAK
UDALARENORUBEETAN
SARRERA
Aspaldikoa eta ezaguna da gurean, Euskal Herri osoan bezala, etxebizitzaren
arazoa: azkeneko hogei urteetan etengabea izan da etxebizitzaren
salneurrien gorakada, espekulazioaren ondorioz eta arlo honetako politika
desegokiek lagunduta. Honek ekarri du luxu bilakatu izana herritar guztiek
duten etxebizitzarako eskubidea, espekulatzaileen mesederako.
Herri askotan neurriz kanpoko hirigintza garapena bizi izan dute urteotan eta,
ondorioz, gaur da eguna 100.000 etxebizitza inguru daudela hutsik Euskal
Herriko mendebaldeko hiru herrialdeetan. Atxondon, ordea, egoera
bestelakoa da eta, besteak beste, beharrizanen azpitik eraiki denez gero,
dozenaka herritarrek, gazteak batez ere, eskualdeko beste nonbaiten
(Abadiño, Berriz, Elorrio, Zaldibar, Durango...) bilatu behar izan dute bizitokia,
bai errentan edota erositakoak (merkatu “librean” zein babes ofizialeko
etxebizitzak). Horren ondorio zuzena da gure herriak azkeneko 20 urteotan
biztanleria galdu izana (%10etik gorako beherakada) eta, gelditzen garenon
artean, bataz besteko adina gero eta altuagoa izatea.
UDALAREN EKARPENA EGOERA BIDERATZEKO
Gorago azaldutako egoera tamalgarriari konponbidea bilatzako asmoz,
Atxondoko Udalak hainbat egitasmo bultzatu ditu azkeneko urteotan.
Horien artean aipa genitzake Arrazolako antzinako udaletxean egindako
errentako udal etzebizitzak eta Hirigintza Antolatzeko Plan Nagusian babes
ofizialeko dozenaka etxebizitza garatzeko egitasmoa.
Badago, baina, beste aukera bat etxebizitza beharrizanei erantzun ahal
izateko, herritarren parte hartze zuzena bultzatzen duena, gainera.
Ondorengo ataletan azalduko dugu zertan datzan.
2.
ERABILERA KOOPERATIBAK EDO“ANDEL” EREDUA
Etxebizitzen erabilera eskubidean oinarritutako kooperatibak, ANDEL
eredukoak ere deiturikoak, aspalditik ezagutzen dira munduko hainbat
bazterretan. XX mende hasieran sortu ziren Eskandinabian eta, gaur egun,
mundu osoan zehar daude zabaldurik.
Milioika etxebizitza eraiki eta erabiltzen dira eredu honi jarraituaz, eta
herrialde batzuetan oso hedatuta daude, ondorengo datuok erakusten diguten
moduan:
Frantziar estatua
Suedia
Alemania
Kanada
Danimarka
300.000 etxebizitza
400.000 etxebizitza
3.000.000 etxebizitza
90.000 etxebizitza
Etxebizitza guztien %13
ANDEL EREDUAREN EZAUGARRIAK
Etzebizitzen erabilerarako kooperatibak beste edozein kooperatibaren
moduan eratzen dira, Kooperatiben Legeak ezartzen dituen baldintza guztiak
beteaz. Kooperatibako bazkideek diru ekarpen bat egin behar dute bazkide
izan ahal izateko eta, egunen batean kooperatiba utziko balute, ekarpen hori
berreskuratzeko eskubidea izango dute (dagozkion doiketak eginda).
Behin kooperatiba eratuta, orube bat behar du (edo zaharkitutako eraikin bat).
Orube edo eraikin hori eskuratzeko, erosi edo lagata har dezake, kasuan
kasuko ezaugarri eta baldintzen arabera.
Kooperatiba bera arduratu behar da finantziazioa bilatzeaz eta eraikina
egiteaz (edo berriztatzeaz) eta kooperatiba izango da, mugagabeko epean,
eraikinaren jabe edo titularra, baina ez oruberarena (ez derrigorrez,
behintzat).
Behin eraikina egiteko lanak amaituta, bazkide bakoitzak etxebizitza bat
erabiltzeko eskubidea eskuratuko du, hileroko diru kopuru edo kuota bat
ordaintzearen truke. Kuota horren helburua izango da eraikuntza gastuak eta
mantenua ordaintzea.
Bazkideak inoiz ere ez dira izango etxebizitzen jabe, baina erabilera
eskubidea ondorengoei uzteko aukera izango dute. Egunen batean (bizilekuz
3.
aldatu nahi dutelako,beste etxebizitza bat eskuratu dutelako edo dena
delakoagatik) kooperatiba utzi nahiko balute, hasierako ekarpena
bereskuratzeko aukera izango dute (dagozkion doiketak eginda), beste
edozein kooperatibatan egiten den moduan.
ATXONDOKO KASUAREN EZAUGARRI BEREZIAK
Atxondoko Udalak badauka orube bat J.A. Agirre kalean, zeinean 8 bizitzako
eraikina egiteko aukera jasotzen zen azkeneko Hirigintzako Ordezko
Arauetan (NNSS). 2008an orube horretan bertan errentarako etxebizitzak
egiteko proiektua prestatu zuen Udalak baina, krisiaren ondoriozko diru
arazoak direla eta, une honetan ezinezkoa zaio era horrretako inbertsio bati
(1.000.000 € inguru) aurre egitea.
Aurrekoa ikusita, dirutza hori noiz eskuratu zain egon gabe, aukera ona izan
liteke ANDEL ereduaren baitan eratutako kooperatiba bati orube hori
lagatzea, berau arduratu dadin etxebizitzak aurrera ateratzeaz.
Udalak ez du inoiz orubearen jabetza galduko eta, modu honetan, beti
bermatuko du hasierako helburu soziala bere horretan mantentzen dela.
Gainera, hala erabakiko balitz, Udala bera ere kooperatibako kide izan liteke:
bazkide laguntzailea edo, etxebizitzarik eskuratuz gero, beste edozeinen
pareko bazkidea.
Honez gero Atxondoko Udalak aukera honen berri eman du Udal Aldizkarian,
web orrian eta bi batzarretan eta hainbat herritarrek erakutsi dute egitasmoan
parte hartzeko asmoa.
LAGAPENA GAUZATU AHAL IZATEKO KOOPERATIBAK ETA BERONEN
BAZKIDEEK BETE BEHARREKO BALDINTZAK
Udalak orubearen lagapena egin ahal izateko aukera Euskadiko Kooperatiben
Legeak aurrikusten du, 138.7 artikuluan: “Etxebizitzen kooperatibek, beren
elkarteko helburuak betetzeko, herri-kudeaketako lursailak erosi ahal izango
dituzte zuzeneko esleipenen bidez”.
Horrez gainera, une honetan Eusko Legebiltzarrean eztabaidatzen ari den
Etxebizitza Legean aurrikusten da gorago aipatutako esleipena preziotik
behera edo baita debalde egiteko aukera, erabilera kooperatibek irabazi
asmorik gabeko helburu soziala betetzen duten neurrian.
Orubearen lagapen hori are errezago uler genezake berorren trukean Udalak
kooperatibako partaidetzarik lortuko balu.
4.
Udalak beti zaindubeharko du Kooperatibako kide izateko aukera
berdintasuna, gardentasuna eta publizitatea bermatzen direla. Hori dela eta,
egoki ikusten da Udala bera izan dadin, hasiera batean, kooperatibako kide
izateko hautagaien zerrenda egiteko deialdia zabalduko duena eta
hautaketarako irizpideak ezarri eta zainduko dituena.
Bazkideei dagokienez, bai izaera hori eskuratzeko zein mantentzeko, eskatu
daiteke errentako udal etxebizitzetan sartzeko bete beharreko baldintzak
betetzea edota Eusko Jaurlaritzak Babes Ofizialeko Etxe baten esleipendun
izateko bete beharrekoak. Edonola ere, egitasmo honetan parte hartzeko
prest egon daitezkeen herritarrei oztopoak ez ipintzeko helburuarekin,
komeni da hasiera batean baldintzak (diru sarrerak, bizitokia...) irizpide
moduan erabiltzea eta inor ere ez baztertzea. Eraiki daitekeen etxebizitza
kopurua (une honetan 8) baino handiagoa balitz eskatzaileen kopurua,
orduan erabiliko liratezke errentako etxebizitzen araubidean ezarritako
baldintzak edota Eusko Jaurlaritzarenak modu zorrotzagoan.
Honela, ondokoak izango dira hautagaiek bete beharreko baldintzak:
1.- Beste etxebizitzaren baten jabea ez izatea. Jabetza osoa edo zati
batena eskuratuz gero (oinordetza bidez, esate baterako), erakutsi beharko
luke horrek ez diola etxebitza erabiltzeko aukerarik ematen edo,
osterantzean, berehala saldu beharko luke, kooperatibako kide izaten jarraitu
ahal izateko.
2.- Atxondon erroldatuta egotea, gutxienez urte biko antzinatasunarekin.
Hala ere, baldintza hau ez da baztertzailea izango eta, hasiera batean,
erroldatuta ez dagoen edozeinek ere eman lezake izena. Herriko hautagai
nahikorik ez balego kooperatiba eratzeko, kanpokoei ere zabaldu ahal izango
zaie atea horrela.
3.- Eusko Jaurlaritzak Babes Ofizialeko Etxebizitzak esleitzeko jartzen dituen
gehienezko diru-sarreren mugatik behera egotea. Kasu honetan ere,
baldintza hau ez da baztertzailea izango eta aipatutako mugatik gora
daudenei ere emango zaie aukera kooperatibako kide izateko, mugen
barruan dagoen hautagai nahikorik ez baldin badago.
Udalak izena emateko epea zabalduko du 2014ko urtarrilaren 7an, aurretik
honen berri emanaz ohiko bitartekoen bidez (web orria, iragarki oholak eta
prentsa). Izena emateko epea 2014ko urtarrilaren 31ean amaituko da.
Hautagaiek, izena emateko orria sinatzerakoan, berba emango dute ez direla
etxebizitza baten jabe eta ondoko agiriak aurkeztu beharko dituzte:
-
Errolda agiria.
PFEZ aitorpena.
5.
JARRAITU BEHARREKO IBILBIDEA
Izenaemateko epea amaitutakoan ondorengo urratsak egin beharko
liratezke:
1.- Besteak beste, kooperatibako kide izateko asmoa duten eta horretarako
baldintzak betetzen dituzten pertsona kopuruaren arabera eta Udalak duen
interes eta aukeren arabera, Atxondoko Udala bera ere bazkide izateko
aukeraren gainean erabaki beharko da (etxebizitzaren bat eskuratuaz ala ez).
2.- Kooperatiba eratu beharko da, aurreko puntuan azaldutakoa aintzat
hartuaz.
3.- Kooperatibari orubea lagako dio Udalak, erabakia plenoak onartu beharko
duelarik eta dagokion izapidetzea (argitarapena, alegazioak...) igaro ostean.
4.- Kooperatiba arduratu beharko da hortik aurrera egin beharreko guztiaz
(finantziazioa, eraikuntza, mantenua...).
5.- Udalak kooperatiba zainduko du (esaterako, urteroko batzarrean parte
hartzeko eskubidea gordeaz) hasierako helburutik desbideratzen ez dela
bermatzeko helburuarekin.