SlideShare a Scribd company logo
ELGOIBAR BERDEA ekintza DEKALOGO bat da,
herritarren eta ingurumenaren mesedetan, ingurumena
errespetatuko duten ohitura berriak bultzatu nahi dituena.
IRAUNKORTASUNA BULTZA EZAZU
Udalak, urteetan, Elgoibarko herriaren iraunkortasunaren alde lanean dihardu,
Tokiko Agenda 21 delakoaren bitartez.
Herritarren partaidetza zuzenari esker, Udalak hainbat ekintza burutu ditu:
hala nola, olioa biltzeko edukinontziak instalatu dira, konpostatzeari buruzko
proba pilotuak egin dira, eta energia berriztagarriak instalatzeko aukerei
buruzko nahiz udalerriko baserrien eraginkortasun energetikoari buruzko
azterketak gauzatu dira.
ELGOIBAR BERDEAren xedea, bestalde, ondorengoa da: gure ekologiaren,
ekonomiaren eta gure herriko belaunaldien onerako, eguneroko bizimoduan,
ohitura berriak hartzeko beharraz kontzientziatzea.
Gogoan izan ondoko hiru gako hauek: hondakin gutxiago sortu, berrerabili eta
birziklatu.
“Sistema iraunkorra izan dadin, horri eusteko besoak behar dira.”



                                                                      2011-03-03
EKONOMIA IRAUNKORRA SUSTA EZAZU

IBILGAILU ELEKTRIKOAK
Elgoibarren eta eskualdean, ELGOIBAR BERDEA programaren bitartez,
beste ekintza berritzaile bat bideratuko da, hain zuzen ere, ibilgailuak
alokatzeko proiektu pilotua.

“Car sharing” eredua bultzatu nahi da proiektu horren bitartez.
Herritarrek orduka alokatu ahal izango dituzte ibilgailuak, bai herri barruan,
bai eskualdean, joan-etorri laburrak egin ahal izateko.
“Zuretzat eta naturarentzat dohainik izango den erregaia nahi dugu.”




                                                                       2011-03-03
Gizartea ingurumenarekiko arduratsua izan dadin, herritar
bakoitzak bere ekarpentxoa egin behar du, eguneroko ohituren
eta jarreren bidez. Horretarako, aski izango da, besteak beste,
hondakinen, mugikortasunaren edo energia kontsumoaren
alorrean arduraz eta erantzukizunez jokatzea. Laburbilduta,
hori guztiori dugu ELGOIBAR BERDEA, hausnarketarako eta
sentsibilizaziorako deia egitera bultzatzen duen ekimena.




                                                         2011-03-03
HASIERA BATEAN, 4 lan ildo izango dira:
         Herritarrentzako carsharing kontzeptua.

         Enpresentzako carsharing kontzeptua.

         Salgaien mugikortasuna eta banaketa.

Prototipo bat ekoiztea: pedalei eragiteko sistema lagundua
                        duen trizikloa.



                                                   2011-03-03
Herritarrentzako carsharing kontzeptua:

  Elgoibarko herritarrek ibilgailu elektrikoak alokatzeko erabili ahal
  izango duten sistema da, partekatze eskeman oinarritua. Ibilgailu
  horiek autoak, bizikletak edo motozikletak izan daitezke.
  Erabiltzaileek beharren arabera eskatu eta epe labur baterako
  alokatu ahal izango dituzte.




                                                               2011-03-03
Enpresentzako carsharing kontzeptua.
  Ibilgailu elektrikoak erabili nahi dituzten enpresak aurkitu beharko
  dira. Enpresako langile batek edo gehiagok, banaka edo taldeka,
  ibilgailu bat partekatuko dute libre dagoenean. Gainera, ibilgailua
  elektrikoa izango da. Hala, enpresak, urtean, gutxienez X
  kilometro egingo dituela hitz emango du. Udalak, bestalde,
  ibilgailuak jarriko ditu enpresen esku; eta enpresek, berriz,
  kilometroko X euro ordainduko dizkiote proiektuari. Ibilgailuak
  erosteko aukera ere izango da, 4 urterako renting-ari esker.




                                                               2011-03-03
Salgaien mugikortasuna eta banaketa:
  Elgoibarko erdigunean salgaiak eta mezuak banatuko dira furgoneta
  elektrikoak eta pedalei eragiteko sistema lagundua duten trizikloak
  erabilita. Kanpoko banatzaile handien eta merkataritza eta ostalaritza
  establezimenduen arteko bitartekariak izango dira; baita herriko dendak,
  ostalaritza establezimenduak eta herriko zerbitzuak bezeroen etxeetara
  hurbilduko dituztenak ere.
  Salgai guztiak lonja batean utziko dira, eta ondoren, banatu egingo dira
  arestian adierazitako zerbitzuaren bidez.
  Zerbitzu berriak sortu eta eskainiko dira. Adibidez, merkataritza eta
  ostalaritza establezimenduek sortutako hondakin solidoak jasotzeko
  zerbitzua (kartoia eta beira). Hondakinak, ondoren, Elgoibarko
  Garbigunean utziko dira. Zerbitzu hau eskaintzeko ordutegi jakin bat
  egongo da, eta aldez aurretik, eskaera egin beharko da.
  Horrela, kartoia biltzeko lurpeko edukinontzietan gertatzen den arazorik
  larrienetariko bat desagertuko da.



                                                                   2011-03-03
Prototipo bat, hau da, pedalei eragiteko sistema lagundua
  duen trizikloa, ekoiztea:
  HELBURUA: Azken miliako salgaiak garraiatzeko ibilgailua diseinatu
  eta ekoiztea.
  ABANTAILAK:
        Ibilgailu hau eta ibilgailu tradizionalak alderatuta: zarata nabarmen
  gutxitzen da, ia ez da gas kutsatzailerik igortzen, toki gutxiago behar
  dute hiri-gunean ibiltzeko eta leku zailetara irits daitezke.
       Hainbat gauzatarako erabil daitezke.




                                                                   2011-03-03
Jarduera esparrua: Elgoibar eta Debabarrena.
  Irabazi asmorik gabeko Elkarte bat sortuko da, proiektua
  gestionatzeko. Proiektuari LAGUNTZA emateko
  gaitasuna eta borondatea duten erakunde guztiek parte
  hartuko dute bertan.




                                                        2011-03-03
Lau urtetan zehar, Elgoibar herriko eta
bailarako mugikortasunaren laborategi
bihurtuko da.




                                          2011-03-03
11.000 biztanleko herri batean, proiektu hau
bideragarria izatea lortzen baldin badugu,
herrialde osora zabaldu ahal izango dugu.




                                         03-03-2011
Onura: bizitzeko eta gozatzeko inguru
atseginagoa izango dugu.




                                  2011-03-03
HASIERAN, Gipuzkoako Foru Aldundiak 300.000€
jarri zituen proiekturako; 100.000€ 2010 urtean,
100.000€ 2011 urtean, eta 100.000€, 2012an.
Proiektuari JARRAIPENA emateko , Eusko
Jaurlaritzak 299.000,80€ eman zituen.
Elgoibarko Udalak 101.000€ ordainduko ditu
proiektuaren ondorioz.




                                             2011-03-03
IBILekin hitzarmena sinatu da, argindarra hornitzeko
eta beharrezko ekipamenduak jartzeko (argindarra
kargatzeko guneak).

EVErekin hitzarmena sinatu da, herritarrentzako eta
enpresentzako carsharing-ean erabiliko diren
ibilgailuak direla-eta.




                                               2011-03-03
Proiektu honen baitan, jarduera berriak
egingo dira; horrexegatik, beste gastu eta
diru-sarrera batzuk ere izango dira.




                                        2011-03-03

More Related Content

Similar to Elgoibar Berdea [eu]

Entzuixu!! 21.zkia. 2023ko maiatza.
Entzuixu!! 21.zkia. 2023ko maiatza.Entzuixu!! 21.zkia. 2023ko maiatza.
Entzuixu!! 21.zkia. 2023ko maiatza.
Entzuixu! EAJ-PNV Lekeitio
 
Udalsarea 2016 eu_denontzako kaleak_gea21 asanz
Udalsarea 2016 eu_denontzako kaleak_gea21 asanzUdalsarea 2016 eu_denontzako kaleak_gea21 asanz
Udalsarea 2016 eu_denontzako kaleak_gea21 asanz
patxigalarraga
 
Egia oinez eta bizikletaz
Egia oinez eta bizikletazEgia oinez eta bizikletaz
Egia oinez eta bizikletaz
Kalapie Hiriko Txirrindularien Elkartea
 
Igeldo bideragarritasun ekonomikoa siadeco laburpena
Igeldo bideragarritasun ekonomikoa siadeco laburpenaIgeldo bideragarritasun ekonomikoa siadeco laburpena
Igeldo bideragarritasun ekonomikoa siadeco laburpenaigeldokoherrikontseilua
 
Mundu Mira Kooperatibak hondakinen kudeaketa sistema zirkularra aurkezten du
Mundu Mira Kooperatibak hondakinen kudeaketa sistema zirkularra aurkezten duMundu Mira Kooperatibak hondakinen kudeaketa sistema zirkularra aurkezten du
Mundu Mira Kooperatibak hondakinen kudeaketa sistema zirkularra aurkezten du
mundu_mira
 
Mundu Mira Kooperatiban sistema zirkularra proposatzen dugu hondakinen kudeak...
Mundu Mira Kooperatiban sistema zirkularra proposatzen dugu hondakinen kudeak...Mundu Mira Kooperatiban sistema zirkularra proposatzen dugu hondakinen kudeak...
Mundu Mira Kooperatiban sistema zirkularra proposatzen dugu hondakinen kudeak...
mundu-mira-kooperatiba
 
Mundu Mira Kooperatibak hondakinen kudeaketa sistema zirkularra aurkezten du
 Mundu Mira Kooperatibak hondakinen kudeaketa sistema zirkularra aurkezten du Mundu Mira Kooperatibak hondakinen kudeaketa sistema zirkularra aurkezten du
Mundu Mira Kooperatibak hondakinen kudeaketa sistema zirkularra aurkezten du
Mundu Mira Kooperatiba Elkartea
 
Entzuixu!! 12.zkia. 2017ko apirila.
Entzuixu!! 12.zkia. 2017ko apirila.Entzuixu!! 12.zkia. 2017ko apirila.
Entzuixu!! 12.zkia. 2017ko apirila.
Entzuixu! EAJ-PNV Lekeitio
 
Atez ate ekonomia usurbil 2008 2012
Atez ate ekonomia usurbil 2008 2012Atez ate ekonomia usurbil 2008 2012
Atez ate ekonomia usurbil 2008 2012azajalea
 
2013-2016 aldirako Renove
2013-2016 aldirako Renove2013-2016 aldirako Renove
2013-2016 aldirako RenoveIrekia - EJGV
 
Mugikortasun elektrikoaren plan integrala Euskal Auronomia Erkidegoan
Mugikortasun elektrikoaren plan integrala Euskal Auronomia ErkidegoanMugikortasun elektrikoaren plan integrala Euskal Auronomia Erkidegoan
Mugikortasun elektrikoaren plan integrala Euskal Auronomia Erkidegoan
Irekia - EJGV
 
Zarautz tokiteko Agenda 21eko Foroa
Zarautz tokiteko Agenda 21eko ForoaZarautz tokiteko Agenda 21eko Foroa
Zarautz tokiteko Agenda 21eko ForoaEcoEuskadi 2020
 
Aquitania-Euskadi Euroeskualdea - 2014ko 2014ko jarduera bilana
Aquitania-Euskadi Euroeskualdea - 2014ko 2014ko jarduera bilanaAquitania-Euskadi Euroeskualdea - 2014ko 2014ko jarduera bilana
Aquitania-Euskadi Euroeskualdea - 2014ko 2014ko jarduera bilanaIrekia - EJGV
 
Aralar Gasteiz 2011 - Ingurumena
Aralar Gasteiz 2011 - IngurumenaAralar Gasteiz 2011 - Ingurumena
Aralar Gasteiz 2011 - Ingurumena
ARALAR Araba
 

Similar to Elgoibar Berdea [eu] (16)

Entzuixu!! 21.zkia. 2023ko maiatza.
Entzuixu!! 21.zkia. 2023ko maiatza.Entzuixu!! 21.zkia. 2023ko maiatza.
Entzuixu!! 21.zkia. 2023ko maiatza.
 
514 interneterako
514 interneterako514 interneterako
514 interneterako
 
Udalsarea 2016 eu_denontzako kaleak_gea21 asanz
Udalsarea 2016 eu_denontzako kaleak_gea21 asanzUdalsarea 2016 eu_denontzako kaleak_gea21 asanz
Udalsarea 2016 eu_denontzako kaleak_gea21 asanz
 
Egia oinez eta bizikletaz
Egia oinez eta bizikletazEgia oinez eta bizikletaz
Egia oinez eta bizikletaz
 
Igeldo bideragarritasun ekonomikoa siadeco laburpena
Igeldo bideragarritasun ekonomikoa siadeco laburpenaIgeldo bideragarritasun ekonomikoa siadeco laburpena
Igeldo bideragarritasun ekonomikoa siadeco laburpena
 
Mundu Mira Kooperatibak hondakinen kudeaketa sistema zirkularra aurkezten du
Mundu Mira Kooperatibak hondakinen kudeaketa sistema zirkularra aurkezten duMundu Mira Kooperatibak hondakinen kudeaketa sistema zirkularra aurkezten du
Mundu Mira Kooperatibak hondakinen kudeaketa sistema zirkularra aurkezten du
 
Mundu Mira Kooperatiban sistema zirkularra proposatzen dugu hondakinen kudeak...
Mundu Mira Kooperatiban sistema zirkularra proposatzen dugu hondakinen kudeak...Mundu Mira Kooperatiban sistema zirkularra proposatzen dugu hondakinen kudeak...
Mundu Mira Kooperatiban sistema zirkularra proposatzen dugu hondakinen kudeak...
 
Mundu Mira Kooperatibak hondakinen kudeaketa sistema zirkularra aurkezten du
 Mundu Mira Kooperatibak hondakinen kudeaketa sistema zirkularra aurkezten du Mundu Mira Kooperatibak hondakinen kudeaketa sistema zirkularra aurkezten du
Mundu Mira Kooperatibak hondakinen kudeaketa sistema zirkularra aurkezten du
 
PIMEs_proiektua.pdf
PIMEs_proiektua.pdfPIMEs_proiektua.pdf
PIMEs_proiektua.pdf
 
Entzuixu!! 12.zkia. 2017ko apirila.
Entzuixu!! 12.zkia. 2017ko apirila.Entzuixu!! 12.zkia. 2017ko apirila.
Entzuixu!! 12.zkia. 2017ko apirila.
 
Atez ate ekonomia usurbil 2008 2012
Atez ate ekonomia usurbil 2008 2012Atez ate ekonomia usurbil 2008 2012
Atez ate ekonomia usurbil 2008 2012
 
2013-2016 aldirako Renove
2013-2016 aldirako Renove2013-2016 aldirako Renove
2013-2016 aldirako Renove
 
Mugikortasun elektrikoaren plan integrala Euskal Auronomia Erkidegoan
Mugikortasun elektrikoaren plan integrala Euskal Auronomia ErkidegoanMugikortasun elektrikoaren plan integrala Euskal Auronomia Erkidegoan
Mugikortasun elektrikoaren plan integrala Euskal Auronomia Erkidegoan
 
Zarautz tokiteko Agenda 21eko Foroa
Zarautz tokiteko Agenda 21eko ForoaZarautz tokiteko Agenda 21eko Foroa
Zarautz tokiteko Agenda 21eko Foroa
 
Aquitania-Euskadi Euroeskualdea - 2014ko 2014ko jarduera bilana
Aquitania-Euskadi Euroeskualdea - 2014ko 2014ko jarduera bilanaAquitania-Euskadi Euroeskualdea - 2014ko 2014ko jarduera bilana
Aquitania-Euskadi Euroeskualdea - 2014ko 2014ko jarduera bilana
 
Aralar Gasteiz 2011 - Ingurumena
Aralar Gasteiz 2011 - IngurumenaAralar Gasteiz 2011 - Ingurumena
Aralar Gasteiz 2011 - Ingurumena
 

Elgoibar Berdea [eu]

  • 1. ELGOIBAR BERDEA ekintza DEKALOGO bat da, herritarren eta ingurumenaren mesedetan, ingurumena errespetatuko duten ohitura berriak bultzatu nahi dituena.
  • 2. IRAUNKORTASUNA BULTZA EZAZU Udalak, urteetan, Elgoibarko herriaren iraunkortasunaren alde lanean dihardu, Tokiko Agenda 21 delakoaren bitartez. Herritarren partaidetza zuzenari esker, Udalak hainbat ekintza burutu ditu: hala nola, olioa biltzeko edukinontziak instalatu dira, konpostatzeari buruzko proba pilotuak egin dira, eta energia berriztagarriak instalatzeko aukerei buruzko nahiz udalerriko baserrien eraginkortasun energetikoari buruzko azterketak gauzatu dira. ELGOIBAR BERDEAren xedea, bestalde, ondorengoa da: gure ekologiaren, ekonomiaren eta gure herriko belaunaldien onerako, eguneroko bizimoduan, ohitura berriak hartzeko beharraz kontzientziatzea. Gogoan izan ondoko hiru gako hauek: hondakin gutxiago sortu, berrerabili eta birziklatu. “Sistema iraunkorra izan dadin, horri eusteko besoak behar dira.” 2011-03-03
  • 3. EKONOMIA IRAUNKORRA SUSTA EZAZU IBILGAILU ELEKTRIKOAK Elgoibarren eta eskualdean, ELGOIBAR BERDEA programaren bitartez, beste ekintza berritzaile bat bideratuko da, hain zuzen ere, ibilgailuak alokatzeko proiektu pilotua. “Car sharing” eredua bultzatu nahi da proiektu horren bitartez. Herritarrek orduka alokatu ahal izango dituzte ibilgailuak, bai herri barruan, bai eskualdean, joan-etorri laburrak egin ahal izateko. “Zuretzat eta naturarentzat dohainik izango den erregaia nahi dugu.” 2011-03-03
  • 4. Gizartea ingurumenarekiko arduratsua izan dadin, herritar bakoitzak bere ekarpentxoa egin behar du, eguneroko ohituren eta jarreren bidez. Horretarako, aski izango da, besteak beste, hondakinen, mugikortasunaren edo energia kontsumoaren alorrean arduraz eta erantzukizunez jokatzea. Laburbilduta, hori guztiori dugu ELGOIBAR BERDEA, hausnarketarako eta sentsibilizaziorako deia egitera bultzatzen duen ekimena. 2011-03-03
  • 5. HASIERA BATEAN, 4 lan ildo izango dira: Herritarrentzako carsharing kontzeptua. Enpresentzako carsharing kontzeptua. Salgaien mugikortasuna eta banaketa. Prototipo bat ekoiztea: pedalei eragiteko sistema lagundua duen trizikloa. 2011-03-03
  • 6. Herritarrentzako carsharing kontzeptua: Elgoibarko herritarrek ibilgailu elektrikoak alokatzeko erabili ahal izango duten sistema da, partekatze eskeman oinarritua. Ibilgailu horiek autoak, bizikletak edo motozikletak izan daitezke. Erabiltzaileek beharren arabera eskatu eta epe labur baterako alokatu ahal izango dituzte. 2011-03-03
  • 7. Enpresentzako carsharing kontzeptua. Ibilgailu elektrikoak erabili nahi dituzten enpresak aurkitu beharko dira. Enpresako langile batek edo gehiagok, banaka edo taldeka, ibilgailu bat partekatuko dute libre dagoenean. Gainera, ibilgailua elektrikoa izango da. Hala, enpresak, urtean, gutxienez X kilometro egingo dituela hitz emango du. Udalak, bestalde, ibilgailuak jarriko ditu enpresen esku; eta enpresek, berriz, kilometroko X euro ordainduko dizkiote proiektuari. Ibilgailuak erosteko aukera ere izango da, 4 urterako renting-ari esker. 2011-03-03
  • 8. Salgaien mugikortasuna eta banaketa: Elgoibarko erdigunean salgaiak eta mezuak banatuko dira furgoneta elektrikoak eta pedalei eragiteko sistema lagundua duten trizikloak erabilita. Kanpoko banatzaile handien eta merkataritza eta ostalaritza establezimenduen arteko bitartekariak izango dira; baita herriko dendak, ostalaritza establezimenduak eta herriko zerbitzuak bezeroen etxeetara hurbilduko dituztenak ere. Salgai guztiak lonja batean utziko dira, eta ondoren, banatu egingo dira arestian adierazitako zerbitzuaren bidez. Zerbitzu berriak sortu eta eskainiko dira. Adibidez, merkataritza eta ostalaritza establezimenduek sortutako hondakin solidoak jasotzeko zerbitzua (kartoia eta beira). Hondakinak, ondoren, Elgoibarko Garbigunean utziko dira. Zerbitzu hau eskaintzeko ordutegi jakin bat egongo da, eta aldez aurretik, eskaera egin beharko da. Horrela, kartoia biltzeko lurpeko edukinontzietan gertatzen den arazorik larrienetariko bat desagertuko da. 2011-03-03
  • 9. Prototipo bat, hau da, pedalei eragiteko sistema lagundua duen trizikloa, ekoiztea: HELBURUA: Azken miliako salgaiak garraiatzeko ibilgailua diseinatu eta ekoiztea. ABANTAILAK: Ibilgailu hau eta ibilgailu tradizionalak alderatuta: zarata nabarmen gutxitzen da, ia ez da gas kutsatzailerik igortzen, toki gutxiago behar dute hiri-gunean ibiltzeko eta leku zailetara irits daitezke. Hainbat gauzatarako erabil daitezke. 2011-03-03
  • 10. Jarduera esparrua: Elgoibar eta Debabarrena. Irabazi asmorik gabeko Elkarte bat sortuko da, proiektua gestionatzeko. Proiektuari LAGUNTZA emateko gaitasuna eta borondatea duten erakunde guztiek parte hartuko dute bertan. 2011-03-03
  • 11. Lau urtetan zehar, Elgoibar herriko eta bailarako mugikortasunaren laborategi bihurtuko da. 2011-03-03
  • 12. 11.000 biztanleko herri batean, proiektu hau bideragarria izatea lortzen baldin badugu, herrialde osora zabaldu ahal izango dugu. 03-03-2011
  • 13. Onura: bizitzeko eta gozatzeko inguru atseginagoa izango dugu. 2011-03-03
  • 14. HASIERAN, Gipuzkoako Foru Aldundiak 300.000€ jarri zituen proiekturako; 100.000€ 2010 urtean, 100.000€ 2011 urtean, eta 100.000€, 2012an. Proiektuari JARRAIPENA emateko , Eusko Jaurlaritzak 299.000,80€ eman zituen. Elgoibarko Udalak 101.000€ ordainduko ditu proiektuaren ondorioz. 2011-03-03
  • 15. IBILekin hitzarmena sinatu da, argindarra hornitzeko eta beharrezko ekipamenduak jartzeko (argindarra kargatzeko guneak). EVErekin hitzarmena sinatu da, herritarrentzako eta enpresentzako carsharing-ean erabiliko diren ibilgailuak direla-eta. 2011-03-03
  • 16. Proiektu honen baitan, jarduera berriak egingo dira; horrexegatik, beste gastu eta diru-sarrera batzuk ere izango dira. 2011-03-03