Atez ate ekonomia usurbil 2008 2012

137 views

Published on

Published in: Sports
0 Comments
0 Likes
Statistics
Notes
  • Be the first to comment

  • Be the first to like this

No Downloads
Views
Total views
137
On SlideShare
0
From Embeds
0
Number of Embeds
2
Actions
Shares
0
Downloads
8
Comments
0
Likes
0
Embeds 0
No embeds

No notes for slide

Atez ate ekonomia usurbil 2008 2012

  1. 1. Hondakinen bilketa Usurbilen: eragin ekonomikoa (2008-2012) Egilea: Usurbilgo Udala 2013-III-16EdukiakLaburpena.............................................................................................................................................21.Txosten honen helburua....................................................................................................................32.Sarrera: hondakinen bilketa sistemen eragin ekonomikoa................................................................33.Hondakinen bilketaren bilakaera Usurbilen (2008-2012).................................................................44.Bilketa-sistemen eragin ekonomikoaren alderaketa..........................................................................5 Metodologia.....................................................................................................................................5 Informazio-iturriak...........................................................................................................................6 Alderaketa........................................................................................................................................8 Ondorioak........................................................................................................................................85.2008-2012 balantze ekonomikoaren bilakaera..................................................................................9 4 edukiontziaren sistemarekin alderaketa......................................................................................10 Ondorioak......................................................................................................................................10Eranskina: beste herrietarako estrapolazioa........................................................................................11
  2. 2. Laburpena• Atez ate bilketak handitu egin ditu diru-sarrerak eta kostuak. Balantzea positiboa da: gehiago handitzen dira diru-sarrerak kostuak baino.• Soilik 2012 urtean eragindako etekin ekonomikoa 149.535 €-koa da, ohiko 4 edukiontzien sistemarekin alderatuta.• Hondakin kudeaketak eragindako defizita etengabe jaitsi egin da atez ate sistema ezarri zenetik (2008an, %60, 2012an, %20), nahiz eta usurbildarrek Gipuzkoako hondakin-tasarik txikienetako bat ordaindu.• Atez ate bilketak ahalbidetzen duen autokopostatzeagatik hobari indibidualizatuak suposatu du herritarrek 17.852 € gutxiago ordaintzea beren hondakin-tasetan 2012 urtean.• 5. edukiontziaren sistema da, ekonomikoki, okerrena: ez du diru-sarrerarik handitzen, eta kostuak, aldiz, dezente igotzen ditu.
  3. 3. 1. Txosten honen helburuaUsurbilgo hondakinen bilketa publikoa Udalari dagokio. Bilketa horrek bi atal nagusi ditu: aldebatetik, etxebizitzetan eta herriko kaleetan dauden komertzioetanetan sortutako hondakinen bilketa,eta, beste alde batetik, poligonoetan kokatutako enpresek sortutako etxeetakoen antzekohondakinak. Bi atal horien bilketa asko aldatu da 2008-2012 epean. Txosten honen helburuaaldaketa horiek izan duten eragin ekonomikoa baloratzea da.2. Sarrera: hondakinen bilketa sistemen eragin ekonomikoaAtez ateko bilketa abiatzearen ondorioz, bilketa publikoaren bereizketa-tasa %28 izatetik %82raigaro zen 2009. urtean, eta antzeko zifretan eutsi egin du hurrengo urteetan. Aldaketa hauekondorio ekonomiko handiak eragin ditu: • Alde batetik, Udalak jasotako diru-sarrerak handitu egin dira ondokoengatik: ◦ Bereizketa tasa askoz handiagoa izateak, bildutako ontzi arinengatik Ecoembes erakundeak Udalari ordaindu behar dion diru kopurua handitzea dakar. ◦ Bereizketa tasa askoz handiagoa izateak, bildutako papera eta kartoiaren salmentagatik Udalak lortutako dirua gehiago izatea dakar. Usurbilen kasuan, tasengatik kobratutakoa ere handitu egin da, poligonoen bilketa egiten delako, eta, berez, poligonoetan kokatutako enpresek udalari, eta ez Mankomunitateari, ordaindu egiten diote hondakin-tasa. Hala ere, sarrera estra honek ez dio balantzeari eragiten, poligonoen tasengatik jasotako dirua poligonoen bilketak suposatzen duen gastuarekin orekatzen delako. • Beste alde batetik, bildutako hondakinen tratamenduaren kostua jaitsi egin da, bildutako nahasketa kopurua jaistearekin batera. Hondakin nahastuak du tratamendu garestiena, eta frakzio hori bildutakoaren %72 izatetik %17ra igaro egin da 4 urte hauetan. Gainera, tratamendu hori asko garestitu zuen Gipuzkoako Hondakinen Kontsortzioak erraustegia eraikitzeko eta kudeatzeko behar zuen inbertsio eta finantziazioari aurre egin ahal izateko. • Azkenik, atez ateko bilketak eskulan intentsiboagoa behar duenez, lanpostu gehiago behar izan dira bilketa burutzeko. Honek ondokoak suposatu ditu: ◦ Herrikoek hartu dituzten lanpostuak sortu dira. ◦ Bilketaren kostua handitu egin da.Laburbilduz, diru sarrerak handitu egin dira, eta, kostuan aldetik, batzuk jaitsi egin dira eta bestebatzuk handitu egin dira. Txosten honen helburua gora-behera ekonomiko horien guztien balantzeazein izan den baloratzea da. Horretarako bi azterketa egin dira: 1. Hondakin-bilketa desberdinen arteko balantze ekonomikoen arteko alderaketa, 2012. urtean. 2. Hondakinen bilketa publikoaren balantze ekonomikoaren bilakaera 2008-2012 urteetan zehar.
  4. 4. 3. Hondakinen bilketaren bilakaera Usurbilen (2008-2012)2008 urtetik aurrera Usurbilen egindako hondakin bilketaren alderen bat aldatu egin da urtero.Honako hau da aldaketa horien sekuentzia: • 2008 urte arte, 4 edukiontzien bidezko bilketa egiten zen Usurbilgo herriguneetan, inguruko beste herrietan bezala. edukiontzi berdea (hondakin nahastua) Udalak biltzen zuen azpikontrata baten bidez, Ecovidrio enpresak beiraren edukiontzia, eta San Marko Mankomunitateak biltzen zituen edukiontzi horia (ontzi arinak) eta urdina (papera eta kartoia). Poligonoen bilketaz San Marko Mankomunitatea arduratzen zen. Partikularren tamaina handiko hondakinak (altzariak eta abar) kalean uzten ziren, udalak jaso arte. • 2009ko martxoan aldaketa handiena egin zuen udalak: beirarena izan ezik, beste edukiontziak kaleetatik kendu, eta bere baliabide propioekin hasi zen herriguneetako atez ateko bilketa egiten. Poligonoek, San Markoren ardurapean jarraitu zuten, eta Ecovidriok beira biltzen jarraitu zuen bere edukiontzien bidez. Tamaina handikoak biltzeko Pikaola gunea kudeatzen zuen Udalak. • 2010ko otsailean poligonoen bilketa egiten hasi zen Udala. • 2011. urtean bilketa osoa Oiartzun, Hernani eta Usurbilgo udalek sortutako enpresa egiten hasi zen. • 2012ko udan San Markok abiatu zuen Atalluko garbigunea, horretarako Udalak utzitako lurrean. Pikaola gunea itxi zen.
  5. 5. 4. Bilketa-sistemen eragin ekonomikoaren alderaketaKontuan hartutako bilketa sistemak ondoko hirurak dira: • Atez ate. • Ohiko 4 edukiontziak. • Ohiko 4 edukiontziak, gehi 5.a organikorako.MetodologiaSistema bakoitzak eragiten duten gastuak eta diru sarrerak kontuan hartuta, sistema bakoitzarenbalantzea egiten da.Kontuan hartzeko gastuak: • Bilketak berak eragiten dituen gastu orokorrak: langileak, ekipoak, amortizazioak, bulegoak, garraioak, eta abar. Atez ate sistemaren kasuan, koste hauetan sartzen dira poligonoak biltzekoa. Beste sistemetan, kostu hori San Markori ordaindutako kuotan dago barneratuta. • Hondakin organikoa tratatzeko gastua: GHK1-k organikoa konpostatzeagatik kobratzen duena. • Errefusa tratatzeko gastua: GHK-k errefusaren tratamenduagatik kobratutakoa. • Hondakinen bilketak eragiten dituen beste kostuak: ◦ San Markoko kuota: Mankomunitateak beste zenbait zerbitzuengatik kobratzen duena. Atez ate egiten ez denean, kuota honek poligonoen bilketa ordaintzen du. ◦ Atez bilketan soilik agertzen diren beste zenbait gastu (softwarea, informazio-bulegoa, transferentziak ...).Kontuan hartzeko diru-sarrerak: • Hiritarrek eta enpresek ordaindutako hondakin-tasak. • Bildutako paper eta kartoiaren salmenta. • Bildutako paperezko ontziengatik jasotako dirua (Ecoembes). • Bildutako beste ontziengatik jasotako dirua (Ecoembes).1 Gipuzkoako Hondakinen Kudeaketa SAU. Enpresa publiko bat da.
  6. 6. Informazio-iturriak ITURRIA Kontzeptua Atez ate bilketa 4 edukiontzi 5 edukiontziGASTUAKBilketa Usurbilgo Udaleko Estimazioa: Usurbilgo Estimazioa, Usurbilgo Zerbitzuak (0) 2008ko kostea, KPIrekin 2008ko kosteetatik eguneratua. (1) abiatuta. (3)Organikoaren Usurbilgo Udaleko Ez da biltzen Estimazioa, Zarautzekotratamendua zerbitzuak organikorik. datuen arabera.(4)Errefusaren Usurbilgo Udaleko San Marko 2012ko Estimazioa, San Markotratamendua zerbitzuak aurrekontua (2) eta Zarauzko datuen arabera (5)SARRERAKKaleguneetako tasak Usurbilgo Udaleko Usurbilgo Udaleko Usurbilgo Udaleko zerbitzuak zerbitzuak (6) zerbitzuak (6)Poligonoen tasak Usurbilgo Udaleko Sarrerarik ez (7) Sarrerarik ez (7) zerbitzuakPapera (Salmenta) Usurbilgo Udaleko Sarrerarik ez Sarrerarik ez zerbitzuakOntziak (Paperezkoak) Usurbilgo Udaleko Sarrerarik ez Sarrerarik ez zerbitzuakOntziak (Bestelakoak) Usurbilgo Udaleko Sarrerarik ez Sarrerarik ez zerbitzuak 1. taula: informazio iturriak 2012ko sistemen arteko alderaketa egitekoAzalpenak: (0) Kontuhartzailetza eta Ingurumen Saila. (1) 2008ko datua: 188.784 €. KPI-ren igoera 2008-XII-31 eta 2012-XII-31 artean: 9,39. (2) 2012an San Markon AAB egiten ez duten herrietan, bildutako hondakin nahastuarengatik ordaindutakoa pertsonako (41,54 €) X (Usurbilgo biztanle kopurua (6.062)). (3) Egindako estimazioa = edukiontzi berdea biltzearen kostea + %33. Estimazioa egiteko zergatia: edukiontzi baten bilketa gehitzea sistema bikoiztea suposatzen da, eta berez kostua bikoiztea litzake herritar orok erabiliko balukete organikorako edukiontzia. Aldiz, errealitatea oso bestelakoa da, eta herritar gehienek ez dute 5. edukiontzia erabiltzen (bestela ezin dira ulertu lortutako emaitza eskasak). Beraz, kostuak estimatzean, errealitate horri kasu egin eta hartuko dugu 3 edukiontzi berdeko, edukiontzi marroi bat jartzea besterik ez dela behar. Horrela izanik, edukiontzi berdearen bilketaren kosteari %33a gehitu behar zaio. Horrelako estimazioan ez dugu kontuan hartzen edukiontzi marroiak dituen gastu estrak (giltzen kudeaketa, kasu). (4) 5. edukiontziarekin organiko tratamendu kostua = ( 2012an Zarautzen pertsonako jasotako kg kopurua (47,71 kg)) X (Usurbilgo biztanleak) * (organikoaren tratamendu kostea (70,82 €/tn)). Zarauzko datuak 2012ko abenduan Zarauzko udalak emandako datuak dira. (5) 2012an San Markon AAB egiten ez duten herrietan bildutako hondakin nahastuen kg pertsonako (290 kg) – Zarautzen jasotako organikoa pertsonako (47,71 kg) X Usurbilgo biztanleak (6062) X kostea kiloko. (6) 2012ko tasak, hiritarrei organikoa konpostatzeagatik egindako hobariak kenduta.
  7. 7. (7) 4 edo 5 edukiontzi erabilita, San Markok biltzen ditu poligonoetako hondakinak, eta, berez, tasen dirua ere San Markok jasotzen du, ez Udalak.Oharrak: • Errefusaren tratamenduaren kostean sartuta dago erraustegia eraikitzeko finantzatzeko, eta mantentzeko gainkostua (Kontsortzioaren arabera, 200 miloi euro gehiagoko inbertsioa, erraustegirik gabeko irtenbidea baino). Baina, beraz, Atez ateko bilketan errefusaren kostuak ez luke hartu behar kostu hori, bilketa sistema honek erraustegia behar ez duelako. Besteetan aldiz, bai. Hau kontuan hartuko bagenu, atez ate sistemaren balantzea taulan agertzen dena baino hobea litzateke. • Atez ate bilduz, San Marko kuotan jasotzen ez diren zenbait zerbitzu ordaintzen ari dira. Egindako estimazioaren arabera, 2012 urtean 10.032 € gutxiago ordaindu behar zuen Usurbilek. San Markok bere kuota kobratuko balu jasotako zerbitzuen arabera (bere estatutuetan dioen bezala), atez ate sistemaren balantzea taulan agertzen dena baino 10.032 € hobea litzateke. • Atez ateko bilketaren kostuetan sartuta dago hondakinen prebentzioari (eta ez bilketari) dagokion gasturen bat (autokonpostagintzarako laguntza teknikoa). Kostu hori zenbatzea zaila denez, ez dugu kendu atez ate sistemaren kostuetatik. Kenduz gero, atez ate sistemaren balantzea taulan agertzen dena baino hobea litzateke. • Atez ateko bilketak bere organikoa konpostatzen duten hiritarrei saritzea ahalbidetzen du (beste sistemetan ezin da). Usurbilgo udalak horrela egiten du, eta autokonpostatzen dutenei %40 gutxiago kobratzen die hondakin-tasan. Honen eraginez, tasek eragindako diru sarrerak txikiagoak dira atez ate sisteman. Beste sistemetan bezala, hobari horiek kontuan hartuko ez bagenitu, atez ate sistemaren balantzea 17.852 € hobea litzateke.
  8. 8. AlderaketaOndoko taulak jasotzen ditu sistema bakoitzaren diru-sarrerak, kostuak, eta bien arteko balantzea2012. urtean Usurbilen: 4 5SISTEMA ATEZ ATE EDUKIONTZI EDUKIONTZIGASTUAKHondakinen bilketa 451.633 206.511 274.659Organikoaren tratamendu kostea 57.243 20.482Errefusaren tratamendua 79.031 251.815 211.891San Marko kuota 67.381 67.381 67.381GASTUAK GUZTIRA 655.288 525.707 574.414SARRERAKBizilagunek eta dendek ordaindutako tasak 221.885 239.737 239.737Poligonoetako industriek ordaindutako tasak 162.697Bildutako paperarengatik jasotako dirua (Despanorsa) 33.893Bildutako ontziengatik jasotako dirua (Ecoembes) 83.655Bildutako paperezko ontziengatik jasotako dirua(Ecoembes) 16.723SARRERAK GUZTIRA 518.853 239.737 239.737BALANTZEA -136.435 -285.970 -334.677 2. taula: 2012ko sistemen arteko alderaketa ekonomikoaOndorioak 1. Atez ate sistemaren balantze ekonomikoa hoberena da askogatik: 4. edukiontziaren defizita atez ate sistemaren defizitaren bikoitza da, eta 5. edukiontziaren defizita, 2,45 aldiz handiagoa. 2. Ekonomikoki begiratuta, 5. edukiontziaren sistema da okerrena. Honen zergatia ondokoan datza: alde batetik bilketaren kostua handitzen du, baina, beste alde batetik, ez du diru-sarrerarik handitzen (ez du eraginik ontzi arinen edota paper bilketan), ezta tratamenduaren kostua apenas jaisten ere (bere emaitza eskasengatik organikoaren bilketan). 3. Soilik 2012. urtean, atez ate bilketa egiteak 149.535 €-ko aurrezkia suposatu dio Usurbilgo Udalari, eta, berez, herritarrei. 4. Atez ate bilketa egiteak ahalbidetu egin du hiritarrak ordaintzen duten hondakinen tasa txikiagoa izatea. Zehazki, 17.852 € gutxiago ordaindu dute autokonpostatzen duten hiritarrek.
  9. 9. 5. 2008-2012 balantze ekonomikoaren bilakaeraOndoko taulak biltzen ditu 2008 eta 2012 urteen arteko gastuen eta sarreren bilakaera. Gogoratu2008 urtean 4 edukiontzi erabiltzen zirela, eta 2009ko martxotik aurrera hasi zela atez ate bilketa. Urtea 2008 2009 2010 2011 2012 GASTUAKBilketa-zerbitzua 188.784 € 232.613 € 316.898 € 456.786 € 390.922 €Bilketaren kudeaketa 0€ 135.071 € 119.039 € 107.980 € 60.635 €Hondakinen tratamedua 87.156 € 59.537 € 196.547 € 175.933 € 136.275 €San Marko kuota 61.644 € 62.084 € 62.084 € 65.515 € 67.381 € GASTUAK GUZTIRA 337.584 € 489.305 € 694.568 € 806.214 € 655.213 € SARRERAKTasak 135.523 € 194.083 € 252.060 € 388.189 € 384.583 €Bereiztutako hondakinek eragindakodiru-sarrerak 0€ 54.000 € 142.000 € 160.000 € 134.000 € SARRERAK GUZTIRA 135.523 € 248.083 € 394.060 € 548.189 € 518.583 € BALANTZEASarrerek finantziatutako gastuak %40,14 %50,70 %56,73 %68,00 %79,15Defizita (kubritu gabeko gastuaren %) %59,86 %49,30 %43,27 %32,00 %20,85 3. taula: 2008-2012 bilakaera ekonomikoa.Azalpenak: • 2010ean suertatzen den bilketaren kostuaren igoera garrantzitsu horren zergatia, poligonoetan biltzen hastea da. • Era berean, 2010an gertatzen den bildutakoaren tratamenduaren igoera, poligonoetan biltzen den errefusa kopuru handia da. Kontuan hartu biltzen den errefusa erdia baino gehiago poligonoetan bildutakoa dela. Gainera, urte horretan hasi zen GHK organikoa tratatzeagatik kobratzen. • Hondakin-tasa ikaragarri baxua zen 2008 urte arte (etxebizitzetan, 50,6 €/urtea). 2009 urtean %50 igo zen, eta, gero, tasen igoera KPI besterik ez da izan urtez urte. Aipatzekoa da oraindik ere usurbildarrek ordaintzen duten hondakinen-tasa Gipuzkoan ordaintzen den txikienetako bat dela. Ikusi ondoko taula: HERRIA Hondakin tasa Komentarioak (etxebizitzak, urteko) Larraul 184 € Aia 164,8 € Donostia 123 € Zarautz 113,4 € 5 edukiontzi Azpeitia 111 € Usurbil 80,28 edo 48,16 Atez ate konpostatzen badute 4. taula: 2012ko hondakin-tasak zenbait herrietan.
  10. 10. 4 edukiontzien sistemarekin alderaketaBeste taula honetan 4 edukiontzietako sistemarekin jarraituz gero izango genukeen bilakaeraestimatzen da: Urtea 2008 2009 2010 2011 2012 GASTUAKBilketa-zerbitzua 188.784 € 190.672 € 196.964 € 200.903 € 206.328 €Bilketaren kudeaketa 0€ 0€ 0€ 0€ 0€Hondakinen tratamedua 87.156 € 110.015 € 363.188 € 325.097 € 251.815 €San Marko kuota 61.644 € 62.084 € 62.084 € 65.515 € 67.381 € GASTUAK GUZTIRA 337.584 € 362.771 € 622.236 € 591.515 € 525.524 € SARRERAKKaleguneetako Tasak 135.523 € 194.083 € 212.351 € 231.065 € 239.737 €Bereiztutako hondakinek eragindakodiru-sarrerak 0€ 0€ 0€ 0€ 0€ SARRERAK GUZTIRA 135.523 € 194.083 € 212.351 € 231.065 € 239.737 € BALANTZEASarrerek finantziatutako gastuak %40,14 %53,50 %34,13 %39,06 %45,62Defizita (kubritu gabeko gastuaren %) %59,86 %46,50 %65,87 %60,94 %54,38 5. taula: 2008-2012 bilakaera ekonomikoa, 4 edukiontziekin jarraituz gero.Azalpenak: • Bilketaren kostuaren kalkulua: 2008 urtekoa datu erreala da, eta beste urteetakoa 2008ko datu bera, KPIrekin eguneratuta. • Hondakinen tratamenduaren kostua: 2012an San Markon atez ate egiten ez duten herrietan pertsonako sortutako kostua Usurbili aplikatuta egin da 2012ko estimazioa. Beste estimazio guztiak egin dira 2012ko urteko atez ate eta 4 edukiontzien arteko proportzio berdina mantenduz. • Tasak: urte horietan kobratutako tasak dira, poligonoetakoak kenduta, eta autokonpostatzeagatik egindako hobariaren eragina zuzenduta.Ondorioak • Atez ate bilketari esker, etengabe gutxitu egin da hondakinen bilketak udalan eragindako defizita. • Betiko 4 edukiontziko sistemarekin jarraituz gero, defizita bere horretan mantenduko litzateke.
  11. 11. Eranskina: beste herrietarako estrapolazioaUsurbilen atez ate sistema erabiliz lortutako emaitzak, hau da, bereizketa tasa %80tik gora jartzea,beste herrietan ere lortuko balira, eragin ekonomikoa ere antzekoa litzatekela suposa dezakegu.Horren estimazioa egin dugu zenbait herrientzako eta Gipuzkoa osorako, Usurbilen 2012 urteanlortutako etekin ekonomikoa erreferentzia gisa hartuta (149.535 €). Ondoko taulak jasotzen dituegindako estimazioak: HERRIA BIZTANLEGOA Etekin potentziala urteko atez ate ezarriz geroDonostia 186.185 4.592.737 €Errenteria 39.217 967.389 €Lasarte-Oria 17.889 441.279 €Pasaia 15.945 393.325 €Urnieta 6.167 152.125 €Lezo 6.028 148.696 €Usurbil 6.062 149.535 €Astigarraga 4.818 118.849 € GIPUZKOA OSOA 712.097 17.565.725 € 6. taula: 2012an atez ate bilketak Usurbilen eragindako onura ekonomikoa beste herrietara estrapolatuta.Balizko etekina jasotzen duen zutabea populazioaren araberako kalkulu proportzionala da. Hau da,Usurbilgo 6.062 biztanleek sortu badute 149.535 €-ko aurrezkia 2012 urtean, beste herri batenbiztanleek sortuko dutena (populazioa X 149.535) / 6020 € izango da.Kontuan hartzekoa da emaitzak oso desberdinak izan daitezkeela herri desberdinetan, faktore askok,batez ere populazioaren profil sozialak eta bere ingurumeneko kontzienziazio-mailak, eragitendutelako lortuko diren bereizketa tasetan eta eragindako balantze ekonomikoan. Horregatik, hemenegiten den estimazioak ez du bermatzen benetan emaitza horiek lortuko direnik: herri bakoitzeanhobeak edo okerragoak izan daitezke.

×