1. DEEP PURPLE
Deep Purple 1968an Hertford-en John Lord-ek sortutako hard rock musika talde
ingelesa da. Heavy metaleko aitzindaritzat jo ohi dira, nahiz eta haiek ez duten
inoiz bere burua heavy metal taldetzat hartu.
Deep Purple taldeak 1968ko otsailean eman zituen lehen urratsak musikaren
munduan, baina Roundabout izenarekin eta pop-rock musikarekin. Proiektuaren
ideia Chris Curtisena, The Searchers bandako bateria ohiarena, izan zen, eta
ondoren batu zitzaizkion Jon Lord teklatuetan eta Ritchie Blackmore gitarran.
Handik gutxira, taldekideen kopurua gehitu egin zen, Dave Curtis (baxua) eta
Bobby Wooman (bateria) fitxatu baitzituzten. Halere, lantaldeak ez zuen aste asko
iraun horrela, izan ere, Lordek eta Blackmorek taldetik alde egin zuten Chris
Curtisen jarrera zorrotza zela eta. Roundabout proiektuak etorkizun motza zuela
ikusita, managerrek Chris Curtis bota zuten eta Lord eta Blackmore berriro taldean
sartzeko konbentzitu zituzten.
Zenbait aldaketen ondoren, Rod Evans abeslariak, Ritchie Blackmore gitarristak,
Nick Simper baxu-jotzaileak, Ian Paice bateriak eta Jon Lord teklistak osatu zuten
Roundabout.
Hilabete batzuk geroago, Roundabout izatetik Deep Purple deitzera pasatu zen
taldea. AEBetan arrakasta handiz egin zuten debuta "Hush"-ekin, Joe Southen
abestiari esker, salmenta zerrendetan laugarren postua lortu baitzuten. Urte
horretan bertan, 1968an, lehen diskoa kaleratu zuten, Shades of Deep Purple
izenburupean.
Hirugarren diskoarkin, ez zuten emaitza onik lortu salmentetan eta, ondorioz,
Blackmore, Lord eta Paice abeslari berri baten bila hasi
ziren, taldeari soinu aldaketa emateko. Azkenean,
Episode Six bandako kideetako bi, Ian Gillan (ahotsa) eta
Roger Glover (bateria), fitxatu zituzten Rod Evansen eta
Nick Simperren ordez.
In rock (1970) lanarekin, Deep Purple, pop-rockeko talde
izatetik hard-rock musikako garai hartako talde
garrantzitsuenetakoa izatera pasatu zen. Une horretatik
aurrera, taldearen garai komertzialena hasi zen.
Deep Purplen obra arrakastatsuena Machine Head (1972)
izan zen, bertan "Lazy", "Highway" eta "Smoke on the Water" abesti ospetsuak
bildu zituzten. 1973an Who do we think we are diskoa argitaratu ostean, taldean
sartu ziren azken biak, Gillan eta Glover, Deep Purple bandatik atera ziren.