Beginners Guide to TikTok for Search - Rachel Pearson - We are Tilt __ Bright...
Arraeta ane umorea
1. UMOREA
Askoren ustez, umoreak ez dauka garrantzi handirik.Hala oteda benetan? Nik esango nuke umorea
gauza pertsonal eta oso garrantzitsua dela,egunez eguneko gure umorea desberdina da,aldatuzdoa eta
graduak ditu: gozoa, beltza, maltzurra… Gainera, dugun umorearen arabera eguna guztiz alda dakigukela
uste dut.
Baina gatozen harira,umorea zer den edo zertarako erabiltzen den aztertuko dugu. Umore onak
tristurak leuntzen ditu, lan zamak arindu,harremanak egiten lagundu… Umore onez gaudenean
positibismoa,poza da nagusi,txantxetan aritzen gara eta eguna arinagoa egiten zaigula iruditzen zait.
Notizia onek, lagunen hurbiltasunak,opor egunek, gustuko ditugun gauzek eragiten digute umore ona.
Baina umore txarra ere badago, kasu honetan negatiboak gara, hazerrea da nabari eta bakardadean
egoteko joera daukagu. Gustuko ez dugun zerbait gertatzen denean jartzen gara umore txarrez. Esan
daiteke batzuk beti daudela umore txarrez, beste batzuk ordea beti onez, izaera kontua izango da.
Gainera diotenez pertsona umoretsuak osasuntsu eta luzaroago bizi dira.
Egia da umore onez edo umore txarrez egon daitekeela pertsona bat, baina posibleal da umorerik gabe
bizitzea? Umoreak ere bere muga eta tabuak ditu, heriotza adibidezezin da umorez hartu, zorigaitzbat
da, maite dugun pertsona bat joan zaigulako,ondorioz,tristurak eta nahigabeak,umore txarrak hartuko
du umore onaren tokia.Berdina gertatzen da gai lazgarriekin eta besteen zoritxarrarekin.Bainakasu
horietan ere umorea daukagu,umore txarra.Nire ustez umorerik gabe ezingo ginateke bizi,bizitza iluna,
tristea eta bizi-itxaropen baxukoa izango litzateke.
Aurreko guztia laburbilduz, bi ondoriotarairitsi naiz:bat,umorea oso garrantzitsua eta ezinbesteko dela
gure bizitzan.Eta bestea, gauzak umorez noiz hartu daitezkeen jakitea oso garrantzitsua dela beste
pertsona batzuk ez mintzeko.