SlideShare a Scribd company logo
AGATHA, BESTERIK EZ
               Agatha Ruiz de la Pradaren diseinuen erakusketa Bilbao Arte aretoan

Nola deskriba daiteke Agatha? Arraroa, bitxia, deigarria, orijinala... Agatha Ruiz de la Pradaren
diseinuak bereizteko gai ez den norbait aurkitzea zaila da, nahiz eta gure kaleetan ez den batere
ohikoa haren diseinuren bat eramaten ausartzen denik ikustea. Orduan, zergatik da hain ezaguna eta
arrakastatsua? Erantzuna Agatha bere bezain konplexua da.

Agatha diseinatzaile madrildarra Bilbora etorri zen, bere diseinuak eta marrazkiak biltzen dituen
erakusketa inauguratzera. Agatha ez zen, baina, Guggenheimera etorri, ez eta Euskalduna jauregira
ere, Bilbo Zaharrera baizik. Bertan Bilbao Arte erakusketa aretoa dago, lehenengo urratsak egiten ari
diren artistek beren obra zabaltzeko aukera izan dezaten sortutako areto modernoa. Areto mota horiek
ezagunak izateko, baina, jendearen arreta jaso behar dute. Horretarako, noizean behin pertsona
famatuen erakusketak tartekatzea erabaki dute, existitzen direnen pribilejiozko eremuan sartu nahian.

Nahi izan eta lortu, inaugurazioan bildutako jendetza izugarria izan zelako. Eta izugarria, kantitateari
eta, bereziki, kalitateari dagokionez, berrartu ziren pertsona mota guztiak beste edonon elkartzea oso
lan zaila izango litzatekeelako. Erakusketa ikusteko asmoz joan zirenek ilea berde biziz, azenario
kolorez edota sumendiko labaren gorriaz tindatua zuten, oinetako plataformadunak edota argazki
negatiboez osaturiko soinekoa. Horiek Agatharen jarraitzaile sutsuak ziren, duda barik. Beste alde
batetik, han ziren arratsaldeetako talk-show-ak ikusteaz aspertuta, telebistan agertzen diren ospetsuak
benetan nolakoak diren ikustera joan zirenak. Bilbao Arte aretoko solairuetan harrituta zebiltzan horiek,
hainbeste jende arraro batera ez zutela sekula ikusi esanez.

Jana eta edana doan

Azkenik, gero eta ohikoagoa den jende mota bat aurkitu genuen: erakusketen inaugurazioetara doan
jatera eta edatera joaten direnak. Multzo horretan zeuden Arte Ederretako ikasle Amaia eta Ikus-
entzunezkoetako Xuban. Bilbon ikasten ari diren lasartear horiek ez ei zuten egiteko gauza hoberik
eta...

Agatha ohiko moduan iritsi zen, orijinal. Goroldiozko bihotzak erantsita zituen soineko laranja tirantedun
batez jantzia, ile gorria, ez orraztuaren itxuran, eta abarketako moduko sokekin lotutako zapata gorriak,
oso makilaje gutxi, inolako bitxi barik, eta autografo eske zetorkion jendearekin jator. Bi ordutan
eskaileretan gora eta behera, batzuk aspaldian ikusi gabeko lagunekin hizketan, kopak edaten, besteak
bideo pantaila handian agertzen ziren desfileei begira... Erakusketa ikusteko, baina, beste edozein une
da egokiagoa, hainbeste jenderen artean bigarren mailan geratu baitzen arropei zegokien
protagonismoa.

                                                            Kristina Martin Euskaldunon Egunkaria 1999

More Related Content

More from Goiztiri AEK euskaltegia

Eskaintza 2019/20 ikasturtea
Eskaintza 2019/20 ikasturteaEskaintza 2019/20 ikasturtea
Eskaintza 2019/20 ikasturtea
Goiztiri AEK euskaltegia
 
2019/20 ikasturteko katalogoa
2019/20 ikasturteko katalogoa2019/20 ikasturteko katalogoa
2019/20 ikasturteko katalogoa
Goiztiri AEK euskaltegia
 
Irakurle uda 2019
Irakurle uda 2019Irakurle uda 2019
Irakurle uda 2019
Goiztiri AEK euskaltegia
 
Selfie lehiaketarako puntuazio taula
Selfie lehiaketarako puntuazio taulaSelfie lehiaketarako puntuazio taula
Selfie lehiaketarako puntuazio taula
Goiztiri AEK euskaltegia
 
Valentinaren errezeta
Valentinaren errezetaValentinaren errezeta
Valentinaren errezeta
Goiztiri AEK euskaltegia
 
Soniaren errezeta
Soniaren errezetaSoniaren errezeta
Soniaren errezeta
Goiztiri AEK euskaltegia
 
Naviren errezeta
Naviren errezetaNaviren errezeta
Naviren errezeta
Goiztiri AEK euskaltegia
 
Manuren errezeta
Manuren errezetaManuren errezeta
Manuren errezeta
Goiztiri AEK euskaltegia
 
Linaren errezeta
Linaren errezetaLinaren errezeta
Linaren errezeta
Goiztiri AEK euskaltegia
 
Efremen errezeta
Efremen errezetaEfremen errezeta
Efremen errezeta
Goiztiri AEK euskaltegia
 
Saturren errezeta
Saturren errezetaSaturren errezeta
Saturren errezeta
Goiztiri AEK euskaltegia
 
Piliren errezeta
Piliren errezetaPiliren errezeta
Piliren errezeta
Goiztiri AEK euskaltegia
 
Nazaren errezeta
Nazaren errezetaNazaren errezeta
Nazaren errezeta
Goiztiri AEK euskaltegia
 
Krisen errezeta
Krisen errezetaKrisen errezeta
Krisen errezeta
Goiztiri AEK euskaltegia
 
Ionen errezeta
Ionen errezetaIonen errezeta
Ionen errezeta
Goiztiri AEK euskaltegia
 
Estiren errezeta
Estiren errezetaEstiren errezeta
Estiren errezeta
Goiztiri AEK euskaltegia
 
Bearen errezeta
Bearen errezetaBearen errezeta
Bearen errezeta
Goiztiri AEK euskaltegia
 
Eskaintza 2018/ 2019
Eskaintza 2018/ 2019Eskaintza 2018/ 2019
Eskaintza 2018/ 2019
Goiztiri AEK euskaltegia
 
Familia hiztegia 2018
Familia hiztegia 2018Familia hiztegia 2018
Familia hiztegia 2018
Goiztiri AEK euskaltegia
 

More from Goiztiri AEK euskaltegia (20)

Eskaintza 2019/20 ikasturtea
Eskaintza 2019/20 ikasturteaEskaintza 2019/20 ikasturtea
Eskaintza 2019/20 ikasturtea
 
2019/20 ikasturteko katalogoa
2019/20 ikasturteko katalogoa2019/20 ikasturteko katalogoa
2019/20 ikasturteko katalogoa
 
Irakurle uda 2019
Irakurle uda 2019Irakurle uda 2019
Irakurle uda 2019
 
Selfie lehiaketarako puntuazio taula
Selfie lehiaketarako puntuazio taulaSelfie lehiaketarako puntuazio taula
Selfie lehiaketarako puntuazio taula
 
Aski
AskiAski
Aski
 
Valentinaren errezeta
Valentinaren errezetaValentinaren errezeta
Valentinaren errezeta
 
Soniaren errezeta
Soniaren errezetaSoniaren errezeta
Soniaren errezeta
 
Naviren errezeta
Naviren errezetaNaviren errezeta
Naviren errezeta
 
Manuren errezeta
Manuren errezetaManuren errezeta
Manuren errezeta
 
Linaren errezeta
Linaren errezetaLinaren errezeta
Linaren errezeta
 
Efremen errezeta
Efremen errezetaEfremen errezeta
Efremen errezeta
 
Saturren errezeta
Saturren errezetaSaturren errezeta
Saturren errezeta
 
Piliren errezeta
Piliren errezetaPiliren errezeta
Piliren errezeta
 
Nazaren errezeta
Nazaren errezetaNazaren errezeta
Nazaren errezeta
 
Krisen errezeta
Krisen errezetaKrisen errezeta
Krisen errezeta
 
Ionen errezeta
Ionen errezetaIonen errezeta
Ionen errezeta
 
Estiren errezeta
Estiren errezetaEstiren errezeta
Estiren errezeta
 
Bearen errezeta
Bearen errezetaBearen errezeta
Bearen errezeta
 
Eskaintza 2018/ 2019
Eskaintza 2018/ 2019Eskaintza 2018/ 2019
Eskaintza 2018/ 2019
 
Familia hiztegia 2018
Familia hiztegia 2018Familia hiztegia 2018
Familia hiztegia 2018
 

Agatha Ruiz de la Prada

  • 1. AGATHA, BESTERIK EZ Agatha Ruiz de la Pradaren diseinuen erakusketa Bilbao Arte aretoan Nola deskriba daiteke Agatha? Arraroa, bitxia, deigarria, orijinala... Agatha Ruiz de la Pradaren diseinuak bereizteko gai ez den norbait aurkitzea zaila da, nahiz eta gure kaleetan ez den batere ohikoa haren diseinuren bat eramaten ausartzen denik ikustea. Orduan, zergatik da hain ezaguna eta arrakastatsua? Erantzuna Agatha bere bezain konplexua da. Agatha diseinatzaile madrildarra Bilbora etorri zen, bere diseinuak eta marrazkiak biltzen dituen erakusketa inauguratzera. Agatha ez zen, baina, Guggenheimera etorri, ez eta Euskalduna jauregira ere, Bilbo Zaharrera baizik. Bertan Bilbao Arte erakusketa aretoa dago, lehenengo urratsak egiten ari diren artistek beren obra zabaltzeko aukera izan dezaten sortutako areto modernoa. Areto mota horiek ezagunak izateko, baina, jendearen arreta jaso behar dute. Horretarako, noizean behin pertsona famatuen erakusketak tartekatzea erabaki dute, existitzen direnen pribilejiozko eremuan sartu nahian. Nahi izan eta lortu, inaugurazioan bildutako jendetza izugarria izan zelako. Eta izugarria, kantitateari eta, bereziki, kalitateari dagokionez, berrartu ziren pertsona mota guztiak beste edonon elkartzea oso lan zaila izango litzatekeelako. Erakusketa ikusteko asmoz joan zirenek ilea berde biziz, azenario kolorez edota sumendiko labaren gorriaz tindatua zuten, oinetako plataformadunak edota argazki negatiboez osaturiko soinekoa. Horiek Agatharen jarraitzaile sutsuak ziren, duda barik. Beste alde batetik, han ziren arratsaldeetako talk-show-ak ikusteaz aspertuta, telebistan agertzen diren ospetsuak benetan nolakoak diren ikustera joan zirenak. Bilbao Arte aretoko solairuetan harrituta zebiltzan horiek, hainbeste jende arraro batera ez zutela sekula ikusi esanez. Jana eta edana doan Azkenik, gero eta ohikoagoa den jende mota bat aurkitu genuen: erakusketen inaugurazioetara doan jatera eta edatera joaten direnak. Multzo horretan zeuden Arte Ederretako ikasle Amaia eta Ikus- entzunezkoetako Xuban. Bilbon ikasten ari diren lasartear horiek ez ei zuten egiteko gauza hoberik eta... Agatha ohiko moduan iritsi zen, orijinal. Goroldiozko bihotzak erantsita zituen soineko laranja tirantedun batez jantzia, ile gorria, ez orraztuaren itxuran, eta abarketako moduko sokekin lotutako zapata gorriak, oso makilaje gutxi, inolako bitxi barik, eta autografo eske zetorkion jendearekin jator. Bi ordutan eskaileretan gora eta behera, batzuk aspaldian ikusi gabeko lagunekin hizketan, kopak edaten, besteak bideo pantaila handian agertzen ziren desfileei begira... Erakusketa ikusteko, baina, beste edozein une da egokiagoa, hainbeste jenderen artean bigarren mailan geratu baitzen arropei zegokien protagonismoa. Kristina Martin Euskaldunon Egunkaria 1999