Beginners Guide to TikTok for Search - Rachel Pearson - We are Tilt __ Bright...
4.ariketa
1. Caso 10: El feminismo
1.Alde batetik egokia iruditzen zaigu eskola inguruan gertatutako biolazioen
berri ematea haurrei eta honekin batera honen kontra manifestazioak egongo
direla informatzea ere ongi iruditzen zaigun.
Ala ere gure taldean bi iritzi desberdin sortu dira. Lehen kasuan informazioa
ematea eta bertara joatea bultzatzea ongi dagoela iruditzen zaigu, izan ere,
bortxaketa gehiago ez gertatzeko autoritateei presionatzea herri guztiaren
eginkizuna baita. Beste kasuan berriz, Maytek esan duen guztian helarazteko
modua haurrei derrigortzen ari dela ematen du eta honekin ez gatoz bat.
Testuan Maytek parte-hartzen duen emakumeen jornada irekiei buruz ere hitz
egiten da. Klasean interes handia ikusten denez, ongi iruditzen zaigu jornada
ireki hauen berri emate. Ala ere ez zaigu ongi iruditzen bere pentsamendu
feminista klase orduetan azaltzea. Irakasle batek neutraltasunez jokatu beharko
lukeelako eta bere pentsamenduak alde batera utzi.
2.Bai. Informatzea, zerbaiten baten berri ematea da, hau da, datu batzuk
transmititzea neutraltasunez. Gonbidatzea berriz, zure pentsamenduarekin bat
datorren gertakizun batetan besteari ere parte-hartzea bultzatzea da.
3.Bai. Gauza bat da informatzea da (ekitaldi bat egongo dela abisatzea, modu
objektibo batean) eta beste gauza bat da gonbidatzea ( irakaslea, ekintza
horren alde jartzen delako eta ez delako objektiboa, Mayteri gertatu zaion
bezala).