Iraes taldeko ikasleen taldeak, Iraes Sarerako 3. lana egin dugu. 3. laneko gaia Gabonak izan dira. Gaur egungo Gabonak eta aspaldikoak oso desberdinak dira, nola ospatzen ziren eta ospatzen diren , zer jaten zen eta zer jaten den orain, zeintzuk opariak egiten ziren eta egiten diren... aldaketa asko eta sakonak. 3. lanaren proposamena hau izan da: gaiaz hitz egin behar genuen gure nagusiekin, gure aitita-amamekin, gure guraso edota adineko lagunekin. Ondoren informazioa bildu eta dokumentu bat egin. Hau izan da gure lana, ea gustatzen zaizuen. Guzti honetaz jabetu ondoren, gabon jasangarriak eta dibertigarriak opa dizkizuegu!