GARRAIOBIDEAK
Zein irudi da?
Jolasa:non dago ………………?
Bingo, dominoa
Irudia-hitza elkartu
Zein soinuz hasten/bukatzen da?
Zenbat golpe ditu?
Zenbat soinu ditu? Zeinek du soinu bera?
Hitzen diktaketa
Irudiari buruzko informazioa: gidoia jarraitu
Poliziak gaizki aparkatutadagoen autoari
isuna jarri dio.
Neska eta mutila motorrean doaz.
Anbulantzia polizia-autoaren atzetik doa.
Katua zebra bidea zeharkatzen ari da, eta polizia-
autoa azkar dator.
Kotxe bat garajearen barruan dago.
Motorrean doan mutilak kasko gorria eta urdina
darama.
Gizona korrika doa autobus berdearen atzetik.
22.
Poliziak motorra utzidu zebra bidearen
gainean.
Katua eta txakurra kotxe gorriaren ondotik
pasatu dira korrika.
Umea gurditxoaren barruan doa bere amak
bultzatuta.
Bi auto gelditu dira semaforoan.
Auto beltza zubi gainetik pasatzen ari da.
Bidea moztuta dago traktore bat lanean
dabilelako.
Eskabadora zubiaren ondoan dago harriak
botatzen.
23.
Auto gorriak oiloazapaldu dezake.
Kamioi zuri eta urdina bidegurutzera heldu da.
Mutilak garabiarekin burdinezko pieza handi bat
igo du.
Auto urdina, horia eta gorria hondartza ondotik
doaz.
Belaontziak hondartza inguruan daude uretan.
Karabanak igerileku ondoan daude kanpinean.
Autokarabana hondartza ondoko errepidetik doa
karabana bat daraman auto gorri baten atzetik.
26.
Errepidetik dabilen garraiobidebat da.
Normalean, oporretan erabiltzen da, barrutik
etxe txiki bat bezalakoa delako. Zein da?
Airetik dabilen garraiobide bat da.. Hegan
egiten du, baina ez da hegazkina. Gainean
dituen aspak astinduz mugitzen da.
Batzutan, mendietan instripuak izaten
dituzten pertsonei laguntzen die.
Ezagutzen al duzu?
Bi hanketan jartzen diren gurpildun
tresnak dira. Beraiekin ibiltzeko oreka
mantentzea derrigorrezkoa da. Ba al
dakizu zer den?
autokarabana
helikopteroa
patinak
27.
Errepidetik dabilen garraiobideada. Pertsonak
eta gauzak garraiatzeko erabiltzen da. Autoa
baino handiagoa da, eta “f” letrarekin hasten
da. Ezetz asmatu zein den?
Errepidetik zein landetatik ibiltzen den
garraiobidea da. Lehen animaliek tiratzen
zuten mugitzeko, baina gaur egun traktoreak
edo autoak eramaten dute atzean lotuta. Zer
izango ote da?
Baserrian erabiltzen den garraiobide bat da.
Animalien janaria eramateko eta lurra
lantzeko erabiltzen da beste gauza batzuen
artean. Atzean gurdia eraman dezake. “T”
letrarekin hasten da.
furgoneta
gurdia
traktorea
28.
Auto zein furgonetaizan daiteke. Zuriak
izaten dira, eta pertsonak alde batetik bestera
eramaten ditu. Normalean gidaria aurreko
aldean esertzen da eta bidaiariak atzeko
aldean. Nahi duzun tokira heltzerakoan
bidaiak balio duena ordaindu beharra dago.
Zein da?
Ezetz asmatu zein den uraren azpitik
ibiltzen den garraioa?
Uretan ibiltzeko erabiltzen den garraioa da.
Txikia da eta arraunekin bultzatzen da. Ba al
dakizu zein den?
taxia
urpeontzia
txalupa
30.
PO-PO-PO
AUTOBUSEAN,
HAURRAK DATOZ,
NIRE ATZEAN.
ESKUAKDITUT BOLANTEAN,
BEGIAK JARRITA BIDEAN.
BIZIKLETA GAINEAN
BANOA BIDEAN,
HARRI BAT JO DUT,
ETA JOAN NAIZ
AIREAN.
GURPIL, GURPIL BORIBIL,
HEGAZKINA ONDO DABIL;
LAINOAK HAIN DAUDE HURBIL,
AIREAN HEGAN NABIL.
HEGAZKINA ONDO DABIL,
GURPIL, GURPIL BOROBIL.
TRAKA, TRAKA, TRAKA,
TRAKA, TRAKA, TRAKATRAN,
SARTU NAIZ TRENEAN.
TREKE, TREKE, TREKE, TREKE,
TREKE,TREKETREN,
HASI NAIZ IBILTZEN.
TRIKI,TRIKI, TRIKI, TRIKI, TRIKI,
TRIKITRIN,
ZUBI GAINETIK.
TROKO, TROKO, TROKO, TROKO,
TROKO, TROKOTRON,
TUNELAK GABON.
TRUKU, TRUKU, TRUKU, TRUKU,
TRUKU, TRUKUTRUN,
IRITSIKO GAITUN.
SORGIN BAT BIZIKLETAN
-1-
Bazenbehin, bizikletaz ibiltzea gustatzen zitzaion
sorgin bat: Karmentxu.
Egun batean, Karmentxuk bere soineko dotoreena
jantzi zuen sorginen bilerara joateko. Bizikleta
gainean jarri zen, eta han hasi zen pedalei
eragiten.
-2-
Lehenengo, astiro eragiten zien pedalei, gero pixka
bat arinago, eta jarraian, abiadura bizian.
Bapatean aldatz behera hasi zen. Karmentxu
saiatu zen bizikleta motelago gidatzen, baina
ezinezkoa zen.
-3-
Hankak atera, txanoa galdu, eta azkenik, soinekoa
gurpilean aldrebestu… Ai ene!! Ezer onik ez
zetorren!!
-4-
Dinbili-danbala-PUUUUMMMM!!
Bizikleta alde baterantz joan zen, eta Karmentxu
airean atera zen.
5-
Bizikleta apurtuta zegoen gurpil bakoitza albo
baten, eta...
A zelako koskorra irten zitzaion gure
Karmentxuri buruan!
-6-
39.
Bizikleta zatiak eskuanhartu, soinekoa ahal bezala
lotu, txanoa hartu, eta etxerantz abiatu zen, oinez.
-7-
Etxera heldu zenean, lehenengo lehenengo arropa
aldatu beharra zeukan, baina…zer jantzi behar
zuen?
-8-
Azkenean, bai! Bazuen arropa aproposa. Moda-
modako praka beltz estuak, kamiseta grisa, eta,
txanoaren ordez, loradun buruko-zapia!!
Ez zen oso itxuroso ikusten, baina eroso bai, ordea.
-9-
Bizikleta berri hartu, gainean jarri, eta birritan
pentsatu gabe errepidera joan zen.
Hain azkar zihoanez kamioi-gidariek ere
harrituta begiratzen zioten.
-10-
Ordutik Aurrera, Karmentxu ez zen inoiz gehiago
bizikletatik erori. Gero eta jende gehiago hasi zen
bizikleta erabiltzen, eta Karmentxuren arropa
moda-modan jarri zen.
Eta egia bada, sakelean sar, eta gezurra bada,
kontuan ez har!
-11-