3. M U N D U
I K U S G A R R I A
LUCA GALUZZI/CC_BY_SA
IZOTZAK, URAK ETA HAIZEAK MILIOIKA
URTETAN ZIZELKATUTAKO TXIMINIAZ josita
dago Bryce Canyon. Harkaitz horien
formak eta kolore gorri, laranja eta
zuriek paisaia ikusgarria osatzen
dute. Estatu Batuetan, Utah-ren
hegomendebaldean dago,
2.000 metrotik gorako altueran.
Bryce Canyon ez da ibai batek
eragindako higaduraz sortu, eta, beraz,
izen hori duen arren, izatez ez da
arroila bat. Aitzitik, 30 bat kilometroan
hedatzen diren hainbat anfiteatro
natural dira. Eta hoodoo izeneko
tximinia itxurako egitura geologikoak
dira bertako ezaugarri nabarmenena;
luzeenak 60 metrokoak dira. Anfiteatro
handiena Bryce anfiteatroa da
(argazkietan): 19 km luze, 5 km zabal
eta 240 metro sakon da.
“Behi bat galtzeko lekurik txarrena”
zela zioen Ebenezer Bryce arotzak.
Bryce anfiteatroaren oinean jarri ziren
bizitzen bera eta emaztea XIX.
mendearen bukaeran, eta ordutik
dauka lekuak haren izena.
•
ELHUYAR 12/10