3. OINARRIZKO KOLOREAK
Hiru dira oinarrizko koloreak: magenta, horia eta zian.
Oinarrizko hiru kolore hauen bitartez beste kolore guztiak lor
daitezke.
MAGENTA HORIA
ZIAN
4. Oinarrizko koloreak euren artean binaka eta proportzio
berdinetan nahastatzen baditugu, bigarren mailako koloreak
lortzen dira: berdea, laranja edo gorria eta urdin iluna edo
morea.
OINARRIZKO KOLOREAK
5. Argi koloreetan beste fenomeno bat gertatzen da. Laser edo
argi ezberdinak gainjartzerakoan kolore gama osatzen da,
baina argi iturri guztiak batuz gero ZURIA lortuko litzateke.
Aldiz, argi guztiak amatatuz BELTZA lortuko genuke.
OINARRIZKO
ARGI KOLOREAK
6. OINARRIZKO KOLOREAK
Oinarrizko koloreak euren artean binaka eta proportzio
berdinetan nahastatzen baditugu, bigarren mailako koloreak
lortzen dira: berdea, laranja edo gorria eta urdin iluna edo
morea.
11. KOLORE HOTZAK ETA KOLORE BEROAK
Kolore beroak horia,
laranja eta gorriaren
gamakoak dira.
Kolore beroek giro
beroa, epeltasuna,
babesa, indarra eta
antzerako zentzazioak
adierazten dituzte.
14. KOLORE HOTZAK ETA KOLORE BEROAK
Kolore hotzak urdinaren gamakoak eta berde ilunak dira.
Kolore hotzek giro hotza, iluntasuna, gaua, tristura,
urruntasuna eta antzerako zentzazioak adierazten dituzte.
16. KOLOREEN BIDEZKO ARMONIAK
Gama berdineko koloreak zirkulu kromatikoan elkarren
ondoan daudenak eta kolore osagai antzerakoak
dituztenak dira: kolore hotzak, kolore beroak, berdearen
gama edo urdinaren gama adibidez.
17. KOLOREEN BIDEZKO ARMONIAK
Irudi bateko elementuak gama berdineko koloreekin
margotzen direnean, kolore hotzak, kolore beroak, berdearen
gama, urdinaren gama, e.a., irudian armonia sortzen da. Zer
da armonia ? Irudian antzekotasuna edo berdintasuna
lortzea, kolore guztiak antzerakoak direlako.
19. KOLOREEN BIDEZKO KONTRASTEAK
Kolore osagarriak zirkulu kromatikoan aurrez aurre
daudenak eta kolore osagai desberdinak dituztenak dira:
urdina eta laranja, gorria eta berdea edo kolore hotzak eta
kolore beroak adibidez.
20. KOLOREEN BIDEZKO KONTRASTEAK
Irudi bateko elementuak kolore osagarriekin (gama
desberdineko koloreekin) margotzen direnean, kolore hotzak
eta kolore beroak erabiliz adibidez, irudian kontrastea sortzen
da. Zer da kontrastea ? Irudian berezitasuna edo
desberdintasuna lortzea, kolore batzuk euren artean
desberdinak direlako.
21. KOLOREEN BIDEZKO KONTRASTEAK
Van Goghek koadro
honetan kolore hotz eta
beroen arteko
kontrastea erabili zuen,
gauaren hotza eta
kafetegiko terrazaren
giro epelaren arteko
bereizketa
nabarmentzeko.
22. KOLOREEN BIDEZKO KONTRASTEAK
Irudi honetan kolore
hotz eta beroen arteko
kontrastea ikus
dezakegu. Hondoa
urdinez margotuta dago
(kolore hotza) eta
baldosak goriz eta
laranjaz (kolore beroak).
Urdina eta laranja
kolore osagarriak dira.