Successfully reported this slideshow.
We use your LinkedIn profile and activity data to personalize ads and to show you more relevant ads. You can change your ad preferences anytime.

Kolorearen teoria_2DBH_2ebaluaketa

10,087 views

Published on

kolorearen teoria, koloreen tenperaturak...eta adibideak

Published in: Education
  • Be the first to comment

Kolorearen teoria_2DBH_2ebaluaketa

  1. 1. KOLOREAREN TEORIA
  2. 2. KOLOREAREN TEORIA OINARRIZKO KOLOREAK KOLORE HOTZAK ETA KOLORE BEROAK KOLOREEN BIDEZKO ARMONIAK KOLOREEN BIDEZKO KONTRASTEAK ZIRKULU KROMATIKOA
  3. 3. OINARRIZKO KOLOREAK Hiru dira oinarrizko koloreak: magenta, horia eta zian. Oinarrizko hiru kolore hauen bitartez beste kolore guztiak lor daitezke. MAGENTA HORIA ZIAN
  4. 4. OINARRIZKO KOLOREAK Oinarrizko koloreak euren artean binaka eta proportzio berdinetan nahastatzen baditugu, bigarren mailako koloreak lortzen dira: berdea, laranja edo gorria eta urdin iluna edo morea.
  5. 5. OINARRIZKO ARGI KOLOREAK Argi koloreetan beste fenomeno bat gertatzen da. Laser edo argi ezberdinak gainjartzerakoan kolore gama osatzen da, baina argi iturri guztiak batuz gero ZURIA lortuko litzateke. Aldiz, argi guztiak amatatuz BELTZA lortuko genuke.
  6. 6. OINARRIZKO KOLOREAK Oinarrizko koloreak euren artean binaka eta proportzio berdinetan nahastatzen baditugu, bigarren mailako koloreak lortzen dira: berdea, laranja edo gorria eta urdin iluna edo morea.
  7. 7. KOLOREAREN TEORIA OINARRIZKO KOLOREAK KOLORE HOTZAK ETA KOLORE BEROAK KOLOREEN BIDEZKO ARMONIAK KOLOREEN BIDEZKO KONTRASTEAK ZIRKULU KROMATIKOA
  8. 8. ZIRKULU KROMATIKOA Zirkulu kromatikoa edo koloreen zirkulua kolore guztiak biltzen duen zirkulua da.
  9. 9. ZIRKULU KROMATIKOA Oinarrizko koloreetatik abiatuz eta kolore nahasketak proportzio jakin batzuk aplikatuz egiten badira kolore guztiak lor daitezke.
  10. 10. KOLOREAREN TEORIA OINARRIZKO KOLOREAK KOLORE HOTZAK ETA KOLORE BEROAK KOLOREEN BIDEZKO ARMONIAK KOLOREEN BIDEZKO KONTRASTEAK ZIRKULU KROMATIKOA
  11. 11. KOLORE HOTZAK ETA KOLORE BEROAK Kolore beroak horia, laranja eta gorriaren gamakoak dira. Kolore beroek giro beroa, epeltasuna, babesa, indarra eta antzerako zentzazioak adierazten dituzte.
  12. 12. KOLORE TENPERATURA
  13. 14. KOLORE HOTZAK ETA KOLORE BEROAK Kolore hotzak urdinaren gamakoak eta berde ilunak dira. Kolore hotzek giro hotza, iluntasuna, gaua, tristura, urruntasuna eta antzerako zentzazioak adierazten dituzte.
  14. 15. KOLOREAREN TEORIA OINARRIZKO KOLOREAK KOLORE HOTZAK ETA KOLORE BEROAK KOLOREEN BIDEZKO ARMONIAK KOLOREEN BIDEZKO KONTRASTEAK ZIRKULU KROMATIKOA
  15. 16. KOLOREEN BIDEZKO ARMONIAK Gama berdineko koloreak zirkulu kromatikoan elkarren ondoan daudenak eta kolore osagai antzerakoak dituztenak dira: kolore hotzak, kolore beroak, berdearen gama edo urdinaren gama adibidez.
  16. 17. KOLOREEN BIDEZKO ARMONIAK Irudi bateko elementuak gama berdineko koloreekin margotzen direnean, kolore hotzak, kolore beroak, berdearen gama, urdinaren gama, e.a., irudian armonia sortzen da. Zer da armonia ? Irudian antzekotasuna edo berdintasuna lortzea, kolore guztiak antzerakoak direlako.
  17. 18. KOLOREAREN TEORIA OINARRIZKO KOLOREAK KOLORE HOTZAK ETA KOLORE BEROAK KOLOREEN BIDEZKO ARMONIAK KOLOREEN BIDEZKO KONTRASTEAK ZIRKULU KROMATIKOA
  18. 19. KOLOREEN BIDEZKO KONTRASTEAK Kolore osagarriak zirkulu kromatikoan aurrez aurre daudenak eta kolore osagai desberdinak dituztenak dira: urdina eta laranja, gorria eta berdea edo kolore hotzak eta kolore beroak adibidez.
  19. 20. KOLOREEN BIDEZKO KONTRASTEAK Irudi bateko elementuak kolore osagarriekin (gama desberdineko koloreekin) margotzen direnean, kolore hotzak eta kolore beroak erabiliz adibidez, irudian kontrastea sortzen da. Zer da kontrastea ? Irudian berezitasuna edo desberdintasuna lortzea, kolore batzuk euren artean desberdinak direlako.
  20. 21. KOLOREEN BIDEZKO KONTRASTEAK Van Goghek koadro honetan kolore hotz eta beroen arteko kontrastea erabili zuen, gauaren hotza eta kafetegiko terrazaren giro epelaren arteko bereizketa nabarmentzeko.
  21. 22. KOLOREEN BIDEZKO KONTRASTEAK Irudi honetan kolore hotz eta beroen arteko kontrastea ikus dezakegu. Hondoa urdinez margotuta dago (kolore hotza) eta baldosak goriz eta laranjaz (kolore beroak). Urdina eta laranja kolore osagarriak dira.

×